Home

manifa-tx

(Debajo en castellano)

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Alde Zaharreko Gaztetxeko asanblada (Iruñea)

Abenduak 3ko Gaztetxe eta gune autogestionatuen aldeko manifestazioan parte hartzeko deialdia

Alde Zaharreko Gaztetxeko asanbladak, espazio autogestionatuen defentsan eta Iruñeko Udalaren eskutik eman den Alde Zaharreko Gaztetxearen desalojoaren kontra hurrengo larunbatean, abenduak 3, egingo den manifestaziora deitzen du. Manifestazioa 18:00etan abiatuko da, Iruñeko Errekoletas plazatik.

Beste behin ere, balore eta praktika autogestionatuen bitartez mota honetako espazioek auzoen eraldaketarako beharrezkoak direla aldarrikatu nahi dugu. Era berean, espazio horiek ehun sozial komunitario, autoantolatu eta herrikoiaren eraikuntzan egiten duten ekarpena nabarmendu nahi dugu, gazteriaren eta herri mugimenduaren parte hartze zuzena sustatuz, elkartasunean oinarritutako harreman sozialak eraiki daitezen.

Gaur, inoiz baino gehiago, Gaztetxeak Iruñean eman daiteken aldaketa politiko, sozial eta ekonomikoan aurrera egiteko ezinbesteko tresnak dira. Horregatik, ez dugu onartuko edozein instituizok espazio autogestionatuen eraikuntzari trabak jartzea.

Beraz, gazteriari eta Alde Zaharreko eta Iruñerriko herri mugimenduari deialdi berezia egin nahi diegu, ozen oihukatu dezagun gaztetxeak behar ditugula, defendatuko ditugula, eta gure eskuetan dauden bitarteko guztiak erabiliko ditugula horiek lortzeko.

———————–

Llamamiento a la manifestación del próximo día 3 de diciembre en favor de Gaztetxes y espacios autogestionados

El próximo sábado 3 de Diciembre, desde la Asamblea del Gaztetxe de Alde Zaharra convocamos a una manifestación por las calles de Iruñea en defensa de los espacios autogestionados y contra el reciente desalojo por parte del Ayuntamiento del Gaztetxe de Alde Zaharra. Dicha manifestación partirá de la plaza de las Recoletas, a las 18:00.

Queremos reivindicar, una vez más, la necesidad de estos espacios para la transformación de los barrios en base a valores y prácticas autogestionarias y poner en valor la aportación que desde ellos se hace a la construcción de un tejido social comunitario, autoorganizado y popular que promueve la participación directa de la juventud y el Movimiento Popular en la construcción de otras relaciones sociales basadas en la solidaridad y el apoyo mutuo.

Hoy más que nunca, los Gaztetxes son herramientas imprescindibles para avanzar en el cambio político, social y económico que se puede dar en Iruñea y por tanto, no toleramos que desde ninguna institución se pongan trabas al libre desarrollo y construcción de espacios autogestionados.

Por todo ello, hacemos un llamamiento especial a la juventud y al Movimiento Popular del Casco Viejo y de Iruñerria a gritar alto y claro que necesitamos Gaztetxes, que los defenderemos y que usaremos todas las vías a nuestro alcance para conquistarlos.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s