Home

captura_0

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ernai

Jaio. Kontsumitu. Hil.

Hau da kapitalismoak eskaintzen digun bizitzaren zikloa. Bizi zaitez kontsumitzeko, sistemak berak kontsumitu zaitzan, hil zaitzan.

Sistema kapitalistaren gurpilean bueltaka gabiltza etengabean laborategiko saguak bezala. Gure nahi eta beharrak sortzen dituzte artifizialki, produktu desberdinekin probak egin eta zuzenean merkatura. Merkexeago jarrita norbaitek erosiko du, seguru.
Gurpil hori bueltaka badabil ere, kontuan izan behar dugu nork mugitzen duen gurpilaren polea. Langileriak. Bere lan indarraren truke, poleatik tiraka ibiltzera behartua dago, zortzi ordu egunero, “legalki”. Jaio. Esplotatua izan. Hil.

Ez da ezer berria, ez da sekretu bat. Guztiok sufritzen dugu esplotazioaren zama iratzargailuak jotzen duen aldiro. Black Friday, kontsumismoaren egun sakratu bilakatu dute multinazionalek. Eskaintza zoragarriekin kontsumismo basatia eragin, langileak kontratu prekarioekin kontratatu eta irabaziak munduko %1a diren jauntxoentzat. Horien bizi zikloa? Jaio. Esplotatu. Hil. Begira Rita.

Batzuk ongi bizi daitezen, beste batzuk sufritu behar dute. Ongi bizi diren horiek ez dute sekula poleatik tiratuko. Diruz zikindutako eskuak, odolez garbitzen dituzte. Aurten 50 langile baino gehiago hil dira Euskal Herrian, hil dituzte. Lan baldintza kaxkarretan lan egitera behartzen gaituzte, lan prekarioak pribilegiotzat salduz. Ederki dakigu hori emakume, etorki eta gazteok. Bigarren mailakoak gara, esplotazioaren jo puntuan gaudenak.

Black Friday zurrunbiloko beste bat gehiago da, egunerokotasuneko bat gehiago. Badakizu ze lan baldintzetan egiten duten lan langileak? Ordua miseria bat kobratuz, bizirauteko prekarietatean lan egitera kondenatuak daude. Black Friday bezalako kanpainekin are eta gehiago. Kontratu basurak, soldata basurak.

Ez gaitzala kontsumismoak kontsumitu, ez dezagun elkar kontsumitu. Black Friday bezalako publizitate kanpainek langileon eskubideok kontsumitzen dituzte, denok kontsumitzen gaituzte. Black Friday-rekin black future. Ez gaitezen izan konplize, apurtu dezagun kapitalismoaren zurrunbiloa.

Kapitalismoaren aurka, gazteok zuzen!

2 thoughts on “Black friday, black future

  1. kontsumoa osotasun baten baitan kokatu behar den momentu soziala da, sistema produktiboaren isla zuzena alegia. Kontsumismoari kritika, kritika erraz bezain deskaifeinatua da, horrek ez du esan nahi kritikara sometitu behar ez dugunik, baina arazoaren muina produkzioan datza. Produkzioaren momentu sozialean ematen da lanaren eta kapitalaren arteko gatazka, ondoren kontsumoan klase dominazioaren manifestazio ikusgarria pertzibitzen du ezker demokratak. ikus genezaken bezala, ez dago produkzio sistema berau osatzen duten kategoria guztiekin kritikatzeko disposiziorik: bestela ekonomia sozial eraldatzailearen edo kooperatibismoaren aldeko apustu estrategikoak analisatzea besterik ez dago, zeintzuek babes handia izan duten inguruan. ez dago iraultzarik menperakuntza suposatzen duten kategoriak gainditu gabe, eta are gehiago ulertu gabe. Erretorika ponposoak (testu hau kasu) ez du klase arteko gatazka ondo irudikatzen eta pausu irmoak egoki ematea helburu, ez du arazoaren identifikazioan laguntzen.
    “kontsumo sistema” kritikatzeko, lehenengo produkzio kapitalistaren kritikatik hastea da komenigarriena, izan ere bestela etengabeko nora ez teoriko-praktiko batetan murgiltzeko eta perspektiba organikorik ez izateko akatsa errepikatuko da. Artikulu hau nora ez horren adibide garbia da.
    ez gaitu kontsumismoak kontsumitzen baizik eta inposatu diguten bizi eredu kapitalistak bere osotasunean, lanak, ikasketa enajenatuek, drogek, jaiek,…

  2. Estoy de acuerdo contigo compañero, aun asi 2 comentarios.

    1.-kreo que con estos pekeños actos se empieza a ver diferentes metodos de lucha, joderle al sistema se puede hacer de diferentes modos, a la vez ke crear conciencia y llegar a otras capas de nuestro pubelo tal vez no ta ideologizadas.

    2.- ese afan de meter todo en kualkier escrito es peligroso. Tenemos ke eskribir de tal manera ke la gente pueda hacer sulla la lectura/lucha. Esta bien hablar sobre la clase dominante pero tampoko tenemos ke parecernos marcianos. Asi hablamos nosotros y por eso somos unos marcianos en un pueblo de 3millones de habitantes. Si keremos hacer lucha ideologika tenemos ke acercarnos a la gente y hablar kon la gente.

    mutxo por los gaztes. aurrera!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s