Home

kartela-autogestio-mani

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ernai Nafarroa

Ohar honen bitartez, Ernai gazte antolakundeak abenduaren 3an Iruñean izango den gaztetxe eta gune autogestionatuen aldeko manifestazioarekin bat egin nahi du, eta gazteei bertan parte hartzeko deialdia luzatzen die. Hau 18:00etan irtengo da Errekoletak Enparantzatik.

Espazio autogestionatuek duten garrantzia azpimarratu nahi dugu ohar honetan.

Ezinbestekoa zaigu auzoetan autogestioan oinarritzen diren gune askeak sortzea, eta hauek auzoetako komunitateen sorreran egiten duten ekarpena goraipatzea. Halaber, uste dugu gaur egun Iruñean bizi dugun aldaketa politikoan ere, horrelako esperientziak biderkatu beharko genituzkela, aldaketaren sakontzean ekarpena egiten dutela ulerturik.

Herri honen eraikuntzan burubelarri gauden honetan, eta Euskal Herria sozialista eta feminista helburu, Gazte Boterea fronte guztietan eraiki behar dugula aldarrikatzen dugu, eta horretarako gatzetxeak lehen lerroko apostua dira guretzako.

Gaztetxeek eta autogestioak aurrera egitean errotiko aldaketak aurrera egiten duelako, gazteok eraikuntzara!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s