Home

gosegreba

(Debajo en castellano)

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi nahi du igande honetako 00:00etan Estremerako (Madrid VII) kartzelan dagoen Gregorio Vicario Durangoko preso politikoak, egiten ari zen txandakako gose grebaren bere txanda bukatu duela, hasi eta zazpi egun beranduago.

Igande honetako ordu berean hasi du preso gaixoen askatasunaren aldeko gose greba Oier Gomez Gasteizko preso politikoak. Oier Meaux-eko kartzelan dago eta bere lehenengo gose greba egunarekin, txandakako gose grebaren 104garrena betetzen da.

Gogora dezagun lehenengo Aitzol Gogorza izan zela gose greba mugagabeari ekin ziona, abuztuaren 6an, pairatzen duen gaixotasuna eta kartzela guztiz bateraezinak direla aldarrikatzeko, izan ere larriki gaixo baitago Aitzol. Gaixorik dagoen preso batek gose greba bezalako muturreko neurria aterabide bakar gisa hartu behar izanak dagoeneko kolokan dagoen bere osasunean izan ditzakeen ondorioekin, alarma guztiak piztu zituen, hainbat ekimeni ateak irekiz.

Ekimen horietako bat burutzeko ardura Huelvan preso dauden euskal militante politikoek hartu zuten, abuztuaren 18an, 59 egunez luzatu zen txandakako gose greba bat abiaraziz. Huelvako preso politikoek honako mezua kaleratu nahi izan zuten borrokaldia hastearekin batera: “Borrokaldi honen helburua preso gaixoen askatasuna galdegitea da eta batez ere, herria hauen askatasunaren alde mobilizatzeko beharraz kontzientziatzea, ezbehar bat gertatu baino lehen. Benetako borroka kalean eman beharrekoa da eta soilik herriaren presioa eta indarraren bitartez izango da posible helburu hau gauzatzea.”

Urriaren 15ean, borrokaldia hasi eta hiru hilabetera, Huelvako preso politikoek lekukoa pasatu zioten Jon Kepa Preciadori, Kordobako kartzelan. Geroago Ibai Aginagak eta Gari Etxeberriak Sevilla II-n, Iñaki Bilbaok, Dani Pastorek eta Oskar Barrerasek Puerto III-n, eta Gregorio Vicariok Estremeran, eman diote segida borrokaldi honi. Orain Oier Gomez da, Meaux-en, gose greban dagoena.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

————

Oier Gómez toma el relevo de la huelga de hambre rotativa

El Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión quiere informar de que a las 00:00 de este domingo, el preso político de Durango Gregorio Vicario ha terminado su turno en la huelga de hambre rotativa tras siete días, en la cárcel de Estremera (Madrid VII).

A la misma hora de este domingo ha iniciado la huelga a favor de la libertad de l@s pres@s eferm@s el preso político de Gasteiz Oier Gómez. Oier se encuentra en la cárcel de Meaux y con su primer día de huelga de hambre se cumple el 104º de la huelga de hambre rotativa.

Recordemos que primero fue Aitzol Gogorza quien inicio una huelga de hambre, el 6 de agosto, para reivindicar que la enfermedad que padece y la cárcel son completamente incompatibles, puesto que la suya es una enfermedad grave. El hecho de que un preso que está enfermo vea como única salida tomar una medida extrema como es la huelga de hambre, con las consecuencias que puede tener para su ya maltrecha salud, encendió todas las alarmas, abriendo la puerta a diversas iniciativas.

L@s militantes polític@s vasc@s encardelad@s en Huelva tomaron la responsabilidad de llevar a cabo una de esas iniciativas, comenzando el 18 de agosto una huelga de hambre rotativa que se alargó durante 59 días. L@s pres@s polític@s de Huelva hicieron público el siguiente mensaje en el momento de iniciar esta lucha: “El objetivo de esta lucha es exigir la libertad de los presos enfermos y, sobre todo, concienciar al pueblo sobre la necesidad de movilizarse a favor de la libertad de estos presos, antes de que ocurra una desgracia. La verdadera lucha se debe de llevar a cabo en la calle y sólo mediante la presión y la fuerza popular será posible conseguir esta demanda.”

El 15 de octubre, tres meses después de iniciar esta lucha, l@s pres@s polític@s de Huelva le pasaron el testigo a Jon Kepa Preciado, en la cárcel de Córdoba. Después le han dado continuidad a esta lucha Ibai Aginaga y Gari Etxeberria Sevilla II, Iñaki Bilbao, Dani Pastor y Oskar Barreras en Puerto III, y Gregorio Vicario en Estremera. Ahora es Oier Gómez el que está en huelga de hambre en la cárcel de Meaux.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s