Home

nireynipor

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Askapena

Atzoko egunez, Herrialde Katalanetako Ezker Independentistako bost kideren kontrako operazio poliziala egin zuten Escuadra Mossoek. Horietatik bik Madrilen deklaratu behar izan dute. Duela hilabete eskas jakin genuen nola 2012 urteko Greba orokorraren harira ezker independentistako beste 3 lagunek epaiaren zain jarraitzen duten. Kasu honetan ere, Mossoak direlarik protagonistak. Guzti hau, Printzipateko prozesu independentistaren erdian.

Argi dago, Herrialde Katalanetako Ezker Independentistak, min ematen duela, baina ez bakarrik Errege familian edota Madrileko Gobernuan, baizik eta baita bertako burguesian ere. Horrela, beste behin ere, Ezker Independentistaren kontra joateko ez dute inolako konplexurik izan Generalitateko agintariek. Independentzia eza, etsaia egurtzeko denean, ez baita bihurtzen inolako arazo. Beste behin ere, klase aliantzari, aliantza nazionalari baino garrantzi gehiago ematen diola erakutsi du Kataluniako Burgesiak.

Hala ere, beste behin ere, Ezker Independentistako kideak desobeditzeko deia egin dute ozen, bai kalean baita parlamentuan ere. Independentzia praktikan posiblea dela erakusten hari dira behin eta berriro, horrek dakartzan ondorioak asumituta ere. Horregatik, Askapenatik, elkartasun osoa erakutsi nahi diegu atxilotu eta atxilotzeko arriskuan daudenei, nola Ezker Independentista osoari. Beldurrik ez dutuela erakutsi digute, ez dutela erregerik onartzen eta aurpegia emateko prest daudela. Horregatik zuekin batera jarraituko dugu borrokan!

Aski da!
Atxilotuak Askatu!
Errepresioaren aurrean desobedientzia!
Gora Herrialde Katalan askeak!
#NiReiNiPor

3 thoughts on “Aski da! Errepresioaren aurrean desobedientzia!

  1. Beste behin ere, klase aliantzari, aliantza nazionalari baino garrantzi gehiago ematen diola erakutsi du Kataluniako Burgesiak. Klase langileko kideok ere berdin jokatu beharko genuke

  2. Para mí es el final del Procés tal y como lo conocemos. A JxS se les ve demasiado el plumero de “extender y pretender” pero a la hora de la verdad no hacer nada de nada sino seguir obedeciendo al estado. La farsa se ha vuelto demasiado evidente. Y luego tienes la foto de los “coleguillas” de Podem apoyando a los héroes de la libertad, con gestos de autoinculpación y todo, mientras que a ERC y PDC no se les ve por ningún lado, y, en el caso de PDC siguen flirteando con el PP en Madrid, incluso apoyando la ley mordaza, algo que no hace ni el PNV, al menos de boca para afuera. Las contradicciones se han vuelto excesivas y no hay Procés que aguante eso. Para la propia CUP es conceptualmente imposible seguir sosteniendo a un govern de derechas que no está dispuesto a desobedecer incluso mínimamente a la Inquisición Española.

    “Nobody expects the Spanish Inquisition!” era un célebre gag de los Python, lamentablemente aquí es demasiado ingenuo no esperarla y, al parecer, también demasiado ingenuo esperar resistencia alguna.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s