Home

(Debajo en castellano)

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Gasteizko Harresia

EPAIA BADUGU. ESPERO BEZALA, ZIGORTU GAITUZTE. ESPERO EZ GENUEN MODUAN, ORDEA. 10.000 € EZ, 16.660 € BEHAR DITUGU!!

Asteartean auzipetuen presentziarik gabe epaiketa burutu eta bi egunetara, badugu epaia. Epaileak desobedientzia delitua egon zela ebatsi du, “desobedientzia larria”, eta zigor berbera ezarri du zortzi auzipetuentzako. Sei hilabeteko isuna, eguneko sei euroko kantitatearekin. 1.080 € auzipetu bakoitzeko, beraz. Epaileak zigor ekonomikoa hobetsi du espetxe zigorren aurrean, baina ez ordaintzekotan, hiru hilabetetako zigorra bete beharko lukete 2015eko maiatzean Gasteizko herri harresian parte hartzeagatik zigortutako gazteek.

Berriz ere egingo genuke

Asteartean esan genuen. Ez dugu zigorrik merezi justiziaren alde egiteagatik, baina jarrera horren ondorioak onartzeko prest gaude. Are gehiago, berriz ere egingo genuke.

Lege injustuen aurka borrokatu beharra dugu. Izan legedi antiterroristak, izan Mozal legea, izan udal-araudi zentsuratzaileak. Borroka horretan, desobedientzia ezinbesteko osagaietako bat da. Eta, ondorioz, bidean itoko ez bagara, ezinbestekoa ere desobeditzeak dakarren errepresioari erantzutea eta zigorra zuzenean pairatzen duten bidelagunak babestea.

Elkartasun eta konpromisoa ekonomikoa inoiz baino beharrezkoagoa

Bereziki garrantzitsua da, zentzu horretan, errepresio ekonomikoari kolektiboki heltzea. Espetxealdi batekin alderatuta errepresio ikusgaitzagoa delako, elkartasuna pizten zailagoa, baina ez halabeharrez leunagoa. Bai ordea desmobilizatzaileagoa askotan, are gehiago poltsikoak hutsago ditugun testuinguru ekonomiko honetan. Zerbaitengatik lehenetsi du Espainiako gobernuak Mozal legearen bidez errepresiorako bide ekonomikoa azken lege-erreformetan.

Zigorra espero genuen, desobeditu izana onartu ez ezik aldarrikatu ere egin dugulako. Gure ustea zen, ordea, espetxe zigorrak izango zirela bidea kasu batean ez ezik beste guztietan, eta aurrekari penalak ez izanik, espetxealdirik eta isunik gabe amaituko zirela zazpi prozedura horiek. Usteak erdi ustel. Horregatik, asteartean abian jarritako kanpaina ekonomikoan ezarri genuen diru-kopuruaren helburua berregokitu beharrean aurkitzen gara.

Asteartean 10.000 € behar genituela bota bagenuen, 16.660 behar ditugula esan beharrean gaude gaurkoan. Astearte honetako eta iragan urriaren 10eko epaiketen ondorioei aurre egiteko. 11.880 € isunetan, 4.780 prozedura judizialaren eta defentsa juridikoaren gastuei aurre egiteko.

Berriz ere egingo genuke. Hain zuzen ere, beharrezkoa iritziz gero etorkizunean ekimen desobediente masiborik antolatzeko baldintzak elikatu nahi baditugu, gaur konpromiso ekonomikoaren ordua da. Egin zure ekarpena, zabaldu mezua zure inguruan, antolatu dirua biltzeko ekimenen bat zuen herri edo auzoetan.

Diru ekarpenak egiteko kontu korronte zenbakia: ES 34-3035-02289422-8002-3218 (edozein ekarpen izango da ongi etorria)

———————————

TENEMOS SENTENCIA. TAL Y COMO ESPERÁBAMOS, NOS HAN CASTIGADO. NO DE LA MANERA QUE PREVEÍAMOS, EN CAMBIO. NO NECESITAMOS 10.000€, NECESITAMOS 16.660!!

Transcurridos dos días desde que se celebrase el juicio sin presencia de las personas imputadas, ya tenemos sentencia. El señor juez ha resuelto que hubo delito de desobediencia, de “desobediencia grave”, y ha impuesto el mismo castigo a las 8 personas encausadas. 6 meses de multa, a 6 euros por día. 1.080 euros por persona, por lo tanto. La sentencia opta por el castigo económico frente a la condena de prisión. No obstante, de no pagar, las personas condenadas por encadenarse en el muro popular de Gasteiz tendrían que pasar tres meses en prisión.

Volveríamos a hacerlo

Lo dijimos el martes. No merecemos castigo por compremeternos con la justicia frente a leyes injustas, pero asumimos las consecuencias de nuestra opción. Es más, volveríamos a hacerlo.

Las leyes injustas han de ser combatidas. Sean leyes antiterroristas, la ley Mordaza y las ordenanzas municipales censuradoras. En esa lucha, la desobediencia es uno de los ingredientes imprescindibles. Y, por lo tanto, si queremos evitar ahogarnos a medio camino, es igualmente imprescindible responder a la represión que conlleva la desobediencia y proteger a quienes sufren las consecuencias directamente.

La solidaridad y el compromiso económico son más necesarias que nunca

Resulta especialmente importante, en este sentido, afrontar colectivamente la represión económica. Una represión menos visible comparada con los encarcelamientos, que dificulta el que prenda la solidaridad, pero no necesariamente mas benigna. Si es en cambio más desmovilizadora en muchos casos, especialmente en este contexto económico en que nuestros bolsillos están más vacíos. Por algo ha priorizado el Gobierno Español la represión económica vía ley Mordaza en las últimas reformas legales.

Esperábamos la condena, porque no sólo reconocimos el haber desobedecido, sino que lo reivindicamos. Pero preveíamos que, excepto en un caso, las condenas serían a prisión, y que al carecer de antecedentes las personas imputadas, siete de los procedimientos finalizarían sin encarcelamientos ni multas. Pero no ha sido así. Por ello, nos vemos en la obligación de adecuar el objetivo económico que nos fijamos en la campaña que hicimos pública este martes.

Si entonces anunciamos que necesitábamos 10.000 € para hacer frente a las consecuencias de los juicios de este martes y del 10 de octubre pasado, hoy tenemos que decir que necesitamos 16.660. 11.880€ en multas, 4.780 para cubrir los gastos de defensa y de los procesos judiciales.

Volveríamos a hacerlo. Precisamente, si queremos alimentar las condiciones para poder organizar nuevas iniciativas desobedientes masivas en el futuro si lo consideramos oportuno, hoy es tiempo de compromiso económico. Haz tu aportación, difunde este mensaje, organizar alguna actividad en vuestros pueblos o barrios para conseguir dinero.

Número de cuenta para aportaciones económicas: ES 34-3035-02289422-8002-3218 (cualquier aportación será bienvenida)

One thought on “Elkartasun eta konpromisoa ekonomikoa inoiz baino beharrezkoagoa

  1. la desobediencia debe ser masiva e implacable cada segundo en la calle, mientras el capitalismo habla de la defensa a su órden social y su infame paz y pone sus tribunales y su policía de muy dudosa legitimidad, más fuerte tiene que surgir la negativa, “si no nos dejan soñar no les dejaremos dormir”.
    Alegría de que se agiten los suelos allá.
    Salud.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s