Home

lan_istripuakjpg

Urko Apaolaza – Argia

ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek lan istripuez aurkezturiko txosteneko (pdf) datuak kezkagarriak dira oso. Lan istripuak esponentzialki ari dira igotzen azken urteetan Hego Euskal Herrian: 2014an %1, 2015ean %3,5 eta 2016ko lehen 10 hilabetetan %9,5. Ze zifra eman behar ote dugu 2017an ?

Astea igarotzeko betarik ez du ematen zerraldo bat gehiago izateko. 53 lagun hil dira aurten laneko ezbeharrengatik. Iaz urte osoan 52 izan ziren. Prekarietatearen mamua dago atzean: hildakoen herenak azpikontrata batentzat egiten zuen lan. Eta badakigu zergatik amiltzen diren langileak eraikin handietako beirategietan behera edo jausten zaizkien pisu handiko piezak gainera. Astero beste familia bat hondoa jota.

Baldintza eskasak, esplotazioa, lana galtzeko beldurra, botere harremanen gehiegikeriak… Batzuen jokaera eta besteen sentipena estatistika huts batek ere azal dezake. Begira.

Istripuak kalteen arabera sailkatuz gero, denetan egin dute gora –istripu arinetatik hilgarrietara–, baina atentzioa deitzen du bajarik sortu ez dutenen pikoak: azken hamar hilabeteetan %11,3 handitu da istripua izan eta ala ere lanean segitu dutenen kopurua. Sindikatuen esanetan, enpresariek istripu asko estali edo “arin” bezala sailkatzen dituzte mutualitateen laguntzarekin.

Egiten duzu ebaki handi bat gailuarekin eta mutuak baja eman beharrean tramitez jositako bihurguneetan galtzen zaitu, eta nagusiak “erregutzen” dizu hurrengo egunean ere joateko lanera. Eta joaten zara, zure lanean ezinbestekoa omen zarelako. Izorratuta baina joaten zara.

Egunean 288 istripu izan dira aurten, bost minuturo bat. Artikulu hau irakurtzen amaitzen duzunerako beste bat. Enpresari elkarteek edo administrazioek argudia dezakete gure ekonomiak bizi omen duen hazkunde (oinezkoarentzat ikusezin) horren beste ondorio bat dela. Progresoagatik ordaindu beharreko prezioa, alegia.

Kontua da prezio hori betiko aberatsek jarri eta betiko pobreek ordaintzen dutela. Hala ere, azken urteetako gorakada larriak kopuru erlatiboetan ez du esplikaziorik, intzidentzia-indizeak ere –1.000 langileko izandako istripuak– gora egin baitu sektore guztietan, txostenak dioenez.

Progresoa. Amiantoaren ondorioak ikusten hasi ginenean ere horixe esaten zuten hasieran; gero etorritako heriotza zaparrada eskandalagarriak isildu ditu ahots horiek. Istripuz hiltzen den langile bakoitzeko 18 hiltzen dira lan-gaixotasunengatik Europar Batasunean. Euskal Herrian ezik. Hemen ez ei dago erregistrorik esateko zenbat lagun joan den zulora misteriotsuki gaixotu ondoren.

Txostenaren egileek nabarmendu dute beraiek emandako zifrak ez datozela bat Osalanen eta Nafarroako Lan Osasun Institutuaren datuekin. Haienak ez du “errealitatea islatzen, istripu ugari ez dituztelako lan istripu gisa sailkatzen”. Etxeko langileak, autonomoak, beltzean aritzen direnak, garraioan… ertzekoak eta ikusezinak dira, zuloan dagoen jendea.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s