Home

cz4lyjzxuaem9kv-jpg-large

(Debajo en castellano)

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Errekaleor Bizirik

Prentsaurrekoa. 2016ko abenduaren 17an Errekaleorren.

Hiru urte igaro dira, Gasteizko udalaren politika urbanistiko espekulatiboek, hilzorian utzi zuten auzo honetara, 10 lagun ameslari bizitzera etorri ginenetik. Oraindik bertan zeuden bizilagunen eskutik, erronka sinple bezain handia jarri genion gure buruari, Errekaleorren bizitzea, Errekaleor biziberritzea. Harrezkero, elur bola haziz joan da etengabe, gaztetxea, okindegia, inprenta, espazioen zaharberritzea eta gaurko irudia ere horren adibide dira. Hau geldiezina da. Errekaleor geldiezina da. Adin, jatorri eta pentsamendu anitzeko jendea elkartu gara hemen, baina gauza batek elkartzen gaitu: Errekaleortarrak gara. Bagaude hemendik milaka kilometrotara jaiotako Errekaleortarrak, laster, bertan jaiotako Errekaleortarrik egongo den bezala. Zoritxarrez, gaurkoan ez gara gure auzoan eraikitzen ari garenari buruz hitz egiteko elkartu.

Udatik hona batez ere, guk nahiko genukeena baino sarriago agertu da Errekaleor komunikabideetan. Zenbaitetan auzo ilun eta arriskutsu modura erakutsi dute gurea, informazio partzial eta nahastua erabiliz. Halabaina, auzo bizia da gurea, asmo onez datorren edonori ateak zabaltzen dizkiona. Beraz, antolatzen ditugun jardueretan parte hartzen jarraitzeko deia luzatzen dugu.

Hala ere, kezkaz bizi ditugu gure auzoari buruz azken aldian esan direnak, baina baita, isildu direnak ere. Komunikabideen erakusleihoan ikusgarritasuna izan ahala poliziaren presentzia handituz joan da auzoan. Orain arte publiko egitea erabaki ez dugun arren, egoera zein den ikusirik, larritasun berezia izan duten bi eraso plazaratu nahi ditugu jendaurrean: Auzokide batek, auzoko inguruetan bakarrik zegoela, irain eta mahatxu larriak jasan zituen duela hilabete batzuk. Horretaz gain, indar polizialek lurrera bota eta bortizki kolpatu egin zuten. Hori gutxi balitz ere, beste auzokide bat ere kaletik hartu, bakarrik zegoela aprobetxatuz, eta hau ere mehatxatu eta kolpatu egin zuten.

Ez ditugu gure bizilagunak bakarrik eta babes gabe utziko. Gaurko argazkia, horren adibide ere bada. Errekaleortar bat iraintzen duenak, denok iraintzen gaitu; Errekaleortar bat kolpatzen duenak, denok kolpatzen gaitu; Errekaleortar bat mehatxatzen duenak, denok mehatxatzen gaitu.

Testuinguru honetan iritsi da Ensanche 21ek harturiko azken erabakia, zeinetan gu auzotik kanporatzeko bide judiziala irekitzea adostu zen, “prekario bidezko kaleratzea”-ren bitartez. Harritu gaitu EAJ-k aurretiazko abisurik gabe eta bat batean jarrera aldatu izanak, orain arte adierazi baitu Epaitegi Gorenean dugun auzia argitu bitartean itxarongo zuela. Zalantza dugu ez ote den ARICH kasuaren harira azaleratu diren ustelkeria zantzuetatik arreta desbideratzeko jokaldi trakets bat.

Erabaki honen harira, honakoa jakinarazten dugu:

1. Errekaleorren bizitzen jarraituko dugu. Udalak 20 miloi euro xahutu zituen auzoko bizilagun ohiak kanporatzen, gauzagarria zen proiekturik izan gabe. Oraindik ere, aitzakia bila ari dira gu kanporatzea justifikatzeko. Zenbat diru bota nahi dute gure baratzaren gainean baratzak eraikitzeko? Errekaleor bizirik! da auzo proiektu bideragarri bat eskaintzen duen bakarra.

2. Gorka Urtaranek gure prekario izaera aitortzea, alegia, auzoan bizitzeko baimena dugula onartzea, gure lanaren ondorioz Gasteizen lortu dugun zilegitasunaren aitorpena dela uste dugu.

3. Prekario izaera hau aitortu izanak, berez, zentzu gabe uzten du Auzitegi Gorenean zabalik dugun auzia, zeinetan gure egoera zein den ebatzi nahi den: okupa ala prekarioa. Hortaz, udalari prozedura judizial honetatik erretiratzeko eskatzen diogu.

4. Ez dugu uste korapilo hau judizialki aska daitekeenik. Beti esan izan dugun bezala, elkarrizketa zintzo baterako prestutasuna dugu. Publikoki eta jasandako erasoen gainetik, negoziatzeko deia egiten diogu Gorka Urtaran alkateari. Hala ere, onartezina deritzogu desalojoaren mehatxupean hitz egiteari. Beraz, udalak epaitegietan jar lezakeen gure aurkako salaketa oro, negoziaziorako borondate ezaren adierazletzat hartuko dugu. Zer esanik ez poliziaren indarkeriarekin. Uniformaturiko gizon armatuek eginiko edozein erasoren atzean erantzunkizun politiko-instituzionalak identifikatuko ditugu, zalantza gabe.

Ekinez erakutsi dugu asmo onez datorren edonori ateak zabaltzen dizkiogula, baina irmotasunez esaten dugu: Min ematera datorrenak aurrean izango gaitu. Hemen gauden guztiak Errekaleortarrak gara, geldiezinak gara, Errekaleor geldiezina da!

———————————————————————————————————-

Rueda de prensa. En Errekaleor, el 17 de diciembre de 2016.

Han pasado tres años desde que 10 soñadoras vinimos a vivir a este barrio que las políticas urbanísticas especulativas del ayuntamiento de Gasteiz dejaron al borde de la muerte. Junto con las vecinas que aun vivían aquí, nos propusimos un objetivo simple a la par que ambicioso, vivir en Errekaleor, revivir Errekaleor. Desde entonces, la bola de nieve se ha hecho cada vez mas grande, el gaztetxe, la panadería, la imprenta, el arreglo de los espacios y la imagen de hoy es muestra de todo ello. Esto no para. Errekaleor no para. Aquí convivimos personas de procedencia, edad y pensamiento muy diverso, pero una sola cosa nos une: Todas somos vecinas de Errekaleor. Hay vecinas que nacieron a miles de kilómetros de aquí, al igual que habrá, pronto, vecinas que nacerán aquí. Por desgracia, hoy no nos hemos reunido para hablar de todo lo que hemos construido en nuestro barrio.

Desde verano, Errekaleor ha aparecido en los medios más a menudo de lo que nos gustaría. En algunos casos, se ha mostrado una imagen oscura y peligrosa de nuestro barrio, utilizando información parcial y tergiversada. Aun así, nuestro barrio es un barrio vivo, un barrio que abre sus puertas a cualquiera que se acerque con buenas intenciones. Por lo tanto, seguimos invitando a todo aquel que lo desee a participar en las actividades que organizamos.

Aun y todo, vemos con preocupación lo que se ha dicho sobre nuestro barrio, pero sobretodo, lo que se ha acallado. A la vez que los medios ponían el foco sobre Errekaleor, la presencia policial ha aumentado en el barrio. A pesar de que hasta ahora habíamos decidido no hacerlo público, viendo cual es la situación, queremos hacer públicos dos casos de extrema gravedad: Hace unos meses las fuerzas policiales insultaron y amenazaron a un vecino mientras paseaba por los alrededores del barrio; además, lo tiraron al suelo y le golpearon violentamente. Por si eso fuera poco, tambíen retuvieron a otro vecino aprovechando que estaba solo y lo amenazaron gravemente además de golpearlo.

No vamos a dejar a nuestros vecinos solos y sin protección. La foto de hoy es ejemplo de ello. Quien insulte a un vecino de Errekaleor, nos insulta a todas. Quien golpee a un vecino, nos golpea a todas; quien amenace a un vecino, nos amenaza a todas.

En este contexto aparece la decisión de Ensanche 21, por la cual se abre una nueva vía judicial para desalojarnos mediante el “deshaucio en precario”. Nos ha sorprendido que el PNV haya cambiado su actitud repentinamente y sin previo aviso, pues hasta ahora había señalado que esperaría hasta aclarar el caso que se encuentra en el Tribunal Supremo. Nos preguntamos si este pudiera ser un torpe intento para desviar la atención de los indicios de corrupción del caso ARICH.

Ante esta decisión, queremos comunicar lo siguiente:

1. Vamos a seguir viviendo en Errekaleor. El ayuntamiento gastó 20 millones de euros en expropiar a las antiguas vecinas, sin tener ningún proyecto materializable. Todavía están buscando excusas para poder justificar nuestro desalojo.Cuanto dinero están dispuestos a gastar para construir huertas sobre nuestras huertas? Errekaleor Bizirik! es el único que ofrece un proyecto de barrio viable.

2. Que Gorka Urtaran reconozca nuestra condición de “precario”, es decir, que reconozca que tenemos permiso para vivir aquí, creemos que es el reflejo de la legitimidad que hemos logrado en Gasteiz.

3. Al haber reconocido esta condición de “precario”, el caso que ahora mismo se encuentra en el Tribunal Supremo, carece de sentido alguno, caso en el que se intenta determinar cual es nuestra situación: “Okupa” o “precario”. Por lo tanto, pedimos al ayuntamiento que se retire de este procedimiento judicial.

4. No creemos que este enredo pueda solucionarse por la vía judicial. Como siempre hemos señalado, estamos dispuestas a establecer una vía de comunicación sincera. De manera pública y a pesar de las agresiones sufridas, llamamos a Gorka Urtaran a la negociación. Aun así, consideramos impensable el diálogo bajo amenaza de desalojo. Por ello, consideraremos indicio de falta de voluntad para negociar, cualquier procedimiento judicial que el ayuntamiento inicie. Que decir de la violencia policial. Tras cualquier agresión por parte de aquellos hombres uniformados, sin duda alguna, identificaremos la responsabilidad político-institucional.

Mediante hechos hemos demostrado que le abriremos nuestras puertas a todo aquel que venga con buenas intenciones, pero afirmamos firmemente: Todo aquel que venga a dañarnos nos tendrá enfrente. Todas las que estamos aquí somos vecinas de Errekaleor, somos imparables, Errekaleor es imparable. Esto no para!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s