Home

img_20161105_121858_content

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Gazteak kalean plataforma

Testu honen helburua, Tolosako gazte mugimendua azken hilabeteetan jasaten ari den jazarpen errepresiboa Euskal Herriko txoko guztietara zabaltzea eta honen aurrean erantzun kolektibo bat artikulatzeari begira elkartasun keinu eta ekintzak egiteko dei egitea da.

Ez da kasualitatea azken urteetan emandako borroken ondoren errepresio politiko eta judiziala jasan behar izatea tolosako gazte mugimendua. Izan ere, hainbat kasu nabarmen daude egoera honen erakusleiho direnak. Lehenik, ezpala gaztetxearen bigarren okupazioaren ondoren eta bertan egin zen herri harresiaren ondorioz etorritako zigor ekonomikoak, 50 bat gazte ingururi ezarriak, guztira 15.000 euro direlarik. Bestalde, gertakari berdinaren harira, bi gazteri ireki berri zaien prozedura judiziala, fiskaltzaren eskaera 3 urte eta 2 hilabeteko espetxe zigorra izanik bakoitzarentzat .

Azkenik, gazte mugimenduko hiru militante 38.000 euroko zigor ekonomiko eta 5 urte eta 5 urte eta erdiko espetxe zigorrak jasateko arrisku larrian daude, tolosako inauterietan gertaturiko lixkar batzuetan oinarriturik zipaioek artikulatu duten muntai polizial baten erruz.

Aipaturiko adibide hauek helburu garbi bat dute: sistema kapitalista heteropatriarkalaren aurka borrokatzen duen gazte mugimendua jazartzea. Honen aurrean erantzun kolektibo bat ematea beharrezkoa ikusten dugu. Egoerak eskatzen duen erantzuna artikulatzen jarraituko dugu, kide orori baliabide eta borrokarako espazioak eskainiko dizkiogu eta kontextualizazio egoki batetik abituz irakurketa integral baten baitan borrokan jarraituko dugu.

Problematika errepresibo konkretu hau modu isolatuan ikusten ez dugun momentutik, deialdia zabaldu nahi diegu Euskal Herri osoan zehar antolaturik dauden herri mugimendu zein gazte mugimenduetako eragile ezberdinei gure borrokara batu daitezen. Edozein elkartasun zein konpromezu keinu ezinbestekoak izango dira. Euskal Langile Herriak esku artean dituen arma eta lanabesak hartu eta kapitala kolpatzeko momentua da, inposatu zaigun sistema apurtuz eta bizi eredu askatzaile bat eraikiaz.

Argi eta garbi utzi nahi dugu, nahiz eta etsaiak belauniko nahi gaituen, tolosako gazte mugimenduak tinko jarraituko duela bere helburuak lortu arte.

Muntaia polizialik EZ!


ppf-zefj

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s