Home

argala-700x450

Maite y Pablo con la histórica foto de la que se hicieron con los iconos de Argala en su hogar de Arrigorriaga.

I. Gorriti  / mugalari.info

Retomamos hoy en la sección MEMORIA de Mugalari esta entrevista realizada unos años atrás con dos hermanos de Argala

– Se cumplen 38 años sin su hermano. ¿Qué sienten cuando llega el 21 de diciembre?

Una sensación de pérdida y añoranza de su persona, solo que suavizadas por el tiempo. Ni rabia ni odio porque ese lugar lo ha ocupado siempre el deseo de que se consiga aquello por lo que nuestro hermano y tantos otros han dado su vida y su libertad: la paz, la justicia social y la libertad para nuestro pueblo.

– ¿Creen que los medios de comunicación hemos deformado la figura de su hermano?

Algunos medios de comunicación ya en el momento de su asesinato intentaron desprestigiar su figura achacando su muerte a su propia organización (ETA-m) aduciendo discrepancias internas. En cambio, otros medios han tratado con sumo respeto la figura de Argala, su lucha y su aportación política al proceso revolucionario vasco.

– ¿Qué recuerdos conservan de él, no relacionados con el MLNV, Movimiento de Liberación Nacional Vasco?

Le recordamos como un hermano muy humano, cariñoso, alegre y muy estudioso. En su vida, la familia tuvo siempre un papel muy importante. Ama y aita fueron dos referentes para él en su vida personal. Muchas veces sufría viendo a aita preocupado por cómo sacar su negocio adelante. A nosotros nos ayudaba en los estudios, nos llevaba al monte, nos enseñaba canciones en euskera, le gustaba hablar y discutir en la sobremesa… También le gustaba estar con sus amigos: iban al monte, jugaban a pelota, cantaban, iban al cine…

– ¿Cómo fueron los últimos contactos familiares con él, antes de que el franquismo le matara? Permaneció diez años en el exilio en Francia e Iparralde.

Antes de su exilio a la isla de Yeu le vimos de forma esporádica. Luego, durante varios años, no pudimos visitarle ya que nos retiraron los pasaportes. Tras su vuelta de Yeu acudimos con cierta regularidad a visitarle. El año en que le asesinaron pasamos una semana con él, aunque su labor militante le impedía pasar mucho tiempo con nosotros. El último contacto fue por teléfono el día anterior a su muerte. Me llamó para expresarme su alegría de poder pasar las primeras navidades juntos en ocho años.

– A pesar de que el juez Santiago Pedraz ordenó en 2009 al ayuntamiento de Arrigorriaga que la herriko plaza no continuará llamándose Argala, el pueblo no se doblega y sigue denominándola así. ¿Cómo interpretan este hecho?

La decisión de cambiar el nombre de Plaza de España por el nombre de Argala fue tomada por unanimidad en un pleno municipal a petición de los vecinos y vecinas del pueblo. De esta forma querían reconocerle todo el trabajo que había desarrollado en beneficio del pueblo de Arrigorriaga. Fue uno de los organizadores de la primera cabalgata de Reyes Magos (la felicidad de los niños y niñas era para él muy importante), colaboró en la organización de las gau eskolas, organizó cine fórums, participó en la Legión de María que se ocupaba de ayudar a la gente más necesitada. Por todo ello, a pesar de la decisión antidemocrática del juez Santiago Pedraz, los vecinos y vecinas del pueblo siguen nombrándola Plaza Argala.

– ¿Qué forma de ser, talante, tenía su hermano?

Era una persona muy humana, solidaria, preocupada por los problemas de la gente más humilde, lo que le llevó a colaborar con la Legión de María, un grupo de la iglesia, que se dedicaba a ayudar a la gente más pobre y a visitar enfermos. En una de estas visitas conoció a un niño que falleció por falta de atención por no contar con recursos económicos. Esto significó un punto de inflexión en su pensamiento, pues se dio cuenta de que esto no eran más que parches y que la solución sólo podía venir por un profundo cambio social.

– ¿Qué recuerdo guardan de aquel 21 de diciembre de 1978? ¿Cómo les llegó la noticia del asesinato?

Fue el recuerdo del peor día de nuestra vida. Aunque pensábamos que en cualquier momento podía suceder un hecho como este debido a su lucha, nunca estás preparado para recibir tan brutal noticia. Yo (Maite) estaba trabajando en el colegio y vinieron a avisarme dos amigos del pueblo. ¡Fue un golpe terrible! A continuación se lo tuve que comunicar a mi ama y a mis dos hermanos. Quizás el peor fue el caso de Pablo, que se encontraba en Cartagena prestando el servicio militar, sin ningún familiar con quien compartir el dolor de aquel momento. Él mismo decía que el viaje de vuelta a casa había sido terriblemente duro.

– En su día, se vieron obligados a esconder todas las fotos de ‘Argala’. Acabaron, sin embargo, desapareciendo… ¿Qué ocurrió?

A raíz de la marcha de José Miguel, tanto la Policía Nacional, como la Guardia Civil, vinieron varias veces a registrar nuestro domicilio, siendo su mayor interés encontrar fotos recientes de nuestro hermano. Ante ello, decidimos entregar todas las fotos a un conocido, quien en un momento determinado se vio obligado a deshacerse de ellas.

———-

58178653

KAS. 1979 dossier berezia  1 zenbakia

http://erlaitza.wordpress.com/

Jokin Apalategik 1.977an “Nationalisme et question nationale au Pays Basque, 1830-1976” unibertsitate-tesi batekin loturiko lana argitara eman zuen frantsesez. Bi urte geroago,1.979an, gaztelaniaz argitaratu zen “Los vascos de la nacion al estado” liburua.10 hilabete ingurura,5.000 ale salduak zirelarik,espainiar entzutegi nazionalak debekatu egin zuen.Liburuaren hitzaurrea,Jokinek hala eskatuta,Argalak idatzi zuen,1.974-75ean.

Argalak bere esperientzia pertsonalaren inguruko kontakizun laburrarekin eginiko idatzia (“autobiografia” gisa izendatua) euskaraz:

“Euskal nazionalismoaren -bere historian zeharreko eraketa Euskadiko klase sozial desberdinengandik,bere harremana internazionalismoarekin behargin klasearen kontzientzian -azterketa teorikoa burutzen duen liburu hau aurkezteko gonbidatua izatean, egokiena iruditu zait ez egitea aurkezpen kritiko bat -irakurle bakoitzak eginen du berea- baizik eta nere esperientzia pertsonalaren kontakizun labur bat egitea,euskal nazio arazoarekiko eta espezifikoagoa den gure herriko klasearenarekiko nere kontaktu-hartzeaz eta hasierako kontzientzia horren garapenaz,ETAko militante gisa Euskadi penintsularrean eta euskal errefuxiatu gisa gero Euskadi kontinentalean, buruturiko aktibitate politikoan zehar.

Kontakizun hau gaizki ulertua izan ez dadin saiatzeko,argitu behar dut asmoa ez dela inolaz ere nere biografia ezagutzera ematea,baizik eta Jokin Apalategik buruturiko lan teorikoa aberasteko ahaleginean,irakurleari bizitza-esperientziaren elementua -beste edozein euskaldunen balio berdinekoa,ez gehiagokoa,ez gutxiagokoa- gehitzen saiatzea.

Ez dut halaber, inola ere, nere esperientzia pertsonala beste pertsona batzuen kasura hedatua izatea nahi,nahiz eta beraien eboluzioa bide organizatibo beretan emanikoa izan.Bestalde,uste dut esperientzia soilik arrazionalizatu daitekeela iraganetik denbora epe bat igaroa denean -eta kasu horretan ere bere azalpena desberdina izan daiteke,begirada burutzen den bizitzako unearen arabera- eta bere berreskurapenak faltan izanen ditu kontzientziarik hartu gabe ahazduran galdu litezkeen zirkunstantzia jakin batzuk eta elementu kausal batzuk.

Arrigorriagan jaio nintzen 1949an.Arrigorriaga -ni han bizi nintzenean- 8.000 biztanle inguruko udalerria zen,zeinetarik asko Espainiar estatuko herri eta eskualde desberdinetako inmigranteak diren. Nahiz eta Arratiako bailara euskaldunetik hurbil egon,esklusiboki Bilbo industrial eta komertzialean eta bere inguruan murgildua zen,eta hauek hein handian emigranteek osatuak izanik,horregatik eta beste arrazoi historiko batzuengatik,ia erabat gazteleraduna. Euskara, duela hamabi urte inguru arte,desagertze bidean zen hizkuntza zen; ia izugarri murritza zen baserritarren sektoreak bakarrik ezagutua,ziurrenik etxean erabiltzen zuten,baina gazteak behintzat,lotsatu egiten ziren etxetik kanpo erabiltzeaz.Euskararen ezagutza beraz,gehiago zen inferioritate-konplexu sortzaile, herri desberdindu gisako baieztapen nazionalerako arrazoi baino.

Nere aita,udalerri berean jaioa,behargin jatorrikoa zen;haurtzarotik langile,eta nere bizitzako lehen sei urteetan langile,eta bere anaiekin batera,zurgintza negozio txiki baten ko-jabe,zeinak maiz,lan orduetatik at, familia eregimenean beraiekin bizi zen soldatapeko langile bakarra baliatzen zuen.Nere aitak,euskaldunen seme,ez zekien batere euskaraz. Nere ama,baserritar jatorrikoa,haurtzarotik ere, txalet handietara joateko beharrean izan zen ”neskame” gisako zerbitzuak eskaintzeko,horretan lan eginez bere ezkontza arte.Euskaraduna,ez dakit nere aita eta bere familiarekin -denak etxebizitza bakarrean bizi ziren- elkarbizitzeko beharrengatik edo garai hartan euskal hiztunen artean oso hedatua zen inferioritate konplexuagatik -seguraski bi arrazoiengatik- etxean gaztelera bakarrik erabiltzen zuen,ondorioz nik ez dudalarik euskaraz jakin duela gutxi arte.

Oraindik haur nintzela, zoria tarteko -loteria bidez- nere aitak diru kopuru bat eskuratu zuen,bere kabuz etxebizitza eraikuntzari ekiteko adinakoa,era horretan eraikuntzako indutrial txiki bihurtuz,maila sozial horretan mantenduz bere heriotzaren eguna arte.

Nere hezkuntzan denbora luzean funtsezko faktorea izan zen eskolan jasotako irakaskuntza.Gurutzada deiturikoak eta espainiar konkistatzaileen balentriak miresmenez ikasten nituen,espainiar inperioaren galera Frantzia edo Inglaterra bezalako beste nazio batzuk buruturiko injustizia historiko batzuen ondorio penagarritzat joz. José Antonio Primo de Rivera -Falangeren sortzailea- heroi nazional kontsideratzen nuen eta gorriak, historia liburuetan frankismoaren etsai guztiak izendatuak ziren legez,ateo,bortxatzaile eta hiltzaile horda bat.

Haurtzaroan inoiz ez nintzen euskal nazio-auzia era positibo batean planteatzera iritsi, nahiz eta ezagutzen nuen nere aitaren bidez eta berak gauez entzuten zuen debekaturiko irrati baten bidez,zeinaren emisioak, erdi-itoak soinu eta txistu itsaso batean, ia ulertezin bihurtzen ziren.

Nere aita euskal abertzalea zen, P.N.V.ren jarraitzailea eta ni patriota espainola eta Francoren aldekoa,”errebolta eta komentu erreketa” urteen ostean, “espainiar guztioi” eman zigun bakeagatik. Hori dela-eta etxean enfrentamenduak nahiko maiz gertatzen ziren eta ondorioz inoiz zigortua izan ez banintzen, sinpleki izan zen nere aitak ulertzen zuelako errietak baino, handitzen eta heltzen uztea hobe zuen ume batekin eztabaidatzen zuela.

Era berean aitaren familia eta bere erlazioak -nere ingurunea- ia osotasunean euskal nazionalistak ziren.Maiz sentitzen nuen etxeetako intimitateko elkarrizketen giro bitxi hori,zeinetan aipatzen ziren Sabino Arana, P.N.V.ren sortzaile,eta Jose Antonio Agirre,garai hartan exilioko Euskal Gobernuko lehendakaria.Baina ni ohartu gabe nere subkontzientea blaitzen ari zen guzti hori ez zen gai eskolako irakaskuntza borrokatzeko,ezta inolako arazorik ere planteatzeko,zeinekiko edozein modutan oraindik ez nintzen oso sentsible nere adin txikiagatik.

Aldiz,sentsazio bizi baten oroitzapena gordetzen dut amaren aldeko amamarekin ezin erlazionatu izateaz.Berak ia ez zekien gazteleraz mintzatzen eta nik ez nekien euskaraz,ondorioz gure arteko elkarrizketek ez zutelarik inoiz hitz solte batzuen trukaketa gainditzen.Hil artean, egiazko elkarrizketarik izatera ez ginen iritsi.Gogoan dut ere, bisitatzera joaten ginenean nere ama euskaraz mintzatzen zela bere familiarekin ni ezer ulertzera ailegatu gabe.Guzti horrek murriztua senti arazten ninduen noizbehinkako bisita haietan,geroago ulertu nuenez, nere herriaren zati handi bat,benetazkoena, bezala.

Bestetik,nere aita, nazionalista sabindarra izan arren,S.E.S.Bren antolakuntza sozialaren eta orokorrean komunismoaren miresle sutsua zen,nahiz eta agian era nahiko berezian ulerturik..Horrek eragin zuen sozialismo eta komunismo izendapenak,behin eskolan jasotako irakaskuntzaren zamatik askaturik,neretzat beste aukera batzuk baino aukera sozial positiboagoak izatea,nazionalismo tradizionaletik geruza sozial guztietako euskaldun gehiegik jasotako herentzia antikomunistatik desberdinduz. Haietara hurbiltzeko zailtasuna eremu ideologikoan zetzan,zinez erlijiosoa bainintzen.

Nere aitaren lagunak beharginak ziren eta nere lagunak beharginen umeak,hori izan delarik garatu naizeneko ingurune soziala,nahiz eta nerabetzarora arte ez naizen gaitua izan jendartearen klase-sozialen araberako banaketa ezagutzeko. Ez ziren halaber erlazio hauek behargin klasearekin lerratzera eta eredu sozial marxista hautatzera bultzatu nindutenak.Zentzu horretako nere garapena bi etapa edo alditan gauzatu zela uste dut.

Lehena hiru elementuk ezaugarritua: indibidualismo burges-ttipiaren ukoa,esplotazio kapitalistaren gaitzespena eta ondoriozko baiztatatze beharginzalea eta inspirazio erlijiosoko jendartearen ikuspegi idealista.

Bizipen iraunkor gisa gogoratzen ditut bere enpresaren garapenean nere aitak zituen kezka ekonomikoak. Eraikin baten eraikuntzari ekiteko, nahitaezko zituen banketxe kredituak eta aurretik eraikitako eraikineko egoitzen salmenta. Aita gogoratzen dut askotan bere bulegoan bakarrik,larritasuneraino kezkatua,zeinak niri eragitea ezin nuen ekidin. Laster ulertu nuen lehia hark, enpresarien arteko erlazio sozialak arautzen dituen oihaneko legeak, ezin zuela zoriontasun sozial minimorik eskaini -zoriontasuna nik ulertzen dudan bezala ulertuz,logikoki-; hobe zela jabegoa kolektibizatzea etekinak eta kezkak denenak izateko. Hain indartsua zen nigan bizipen hori ezen ez baitut oroitzen sekula nere aitaren negozioak jarraitu nahi izana, zalantzarik gabe etekinak eman arren. Agian gogoz ahula nintzen,beste batzuek egoera berean egin baitute.

Arrazoitze ahalmena dudanetik -esate bat da- behargin klasearen esplotazioa ikusteko aukera izan dut,denbora luzuzez era horretan ulertu gabe bada ere.Ikusi ditut lanaldi normal baten ondoren nere aitaren edo beste batzuen eraikuntzetan “orduak sartzeko” beharra zuten langileak -nere bizilagunak-,guztia, soilik, bere familiekin batera, bizirautea lortzeko. Hamazazpi urte ingururekin Legion de Maria izeneko erakunde katoliko bateko kide egin nintzen, zeinaren helburuetariko bat zen miseria sozialean murgiltzea, hura pairatzera behartuak zirenak kontsolatzeko. Partaidetza horren bidez, gure herrian existitzen ez zela uste nuena ezagutu nuen, baina oraindik ezezagun zitzaizkidan ikusten nuen sufrimenduaren arrazoiak; progresiboki argi geratzen joan zitzaidana da kontsolamenduak ez dituela ez gaixotasunak eta ez gosea kentzen. Soilik hirurogeigarren hamarkadaren erdialdean nere eskualdean gertatu ziren behargin borrokekin eta bereziki Bandas-eko grebarekin eta ondorengo “salbuespen egoerako” errepresioarekin,eta behargin apaizgoari buruzko eleberrien irakurketarekin iritsi nintzen interes kontrajarriko klaseek osaturiko banaketa sozialaren ulermenera.

Jada ulertzen nuen arazoa,baina ez nituen oraindik ezagutzen konpontzeko soluzio baliagarri posibleak. Ihes egiten zidan burgesia-proletalgoa enfrentamenduaren izaera antagonikoak eta orokorrean problematika sozialaren arrazionalizazio guztiak. Nere ikuspegia bizipenezkoa zen soilki eta bere interpretazioa idealista. Sufritzen duenarekin egon eta lagundu behar nituen, zerbait egin behar nuen langileen bizibaldintzak hobetzeko, baina ez nintzen behargin klasearen esplotazioa eta bere aurkako errepresioa eragiten zuen ekoizpen modu kapitalista baten existentzia ulertzera iristen. Gogoratzen dut adibidez,Vietnam-eko gerraren aurka sentsibilizatzeko,parrokia-elizako atean bonbek hildako haurren argazkiak jartzen genituela. Baina ez nik eta ez garai hartako nere kideek, ondorio guztiekin ulertzen ez genuena da Vietnam-eko gerra ez zela berezko gaitza,vietnamdar herriaren askapen nazional eta sozialaren helburu justuen kontrako bere borrokan, amerikar inperialismoak eragindakoa baizik; eta konponbide posible bakarra lurralde hartako tropa iparramerikarren porrotean zetzala.

Pixka bat geroago,bigarren etapa batean,gertatuko zen buruhaustearen osagai bakoitza ezartzea ahalbidetuz, nik eraldaketa ideologiko sakona jasatea. Ikasketari zaletua eta nere esperientziak arrazionalizatzeko, gauzen zergatia ulertzeko behardun, bizitzaren, gizakiaren eta bere erlazio sozialen nere ikuskera krisian murgildu zen, ez baitzen aurkezten zitzaizkidan arazoetarik bakar bat ere azaltzeko nahikoa. Teoria marxista ikasten hasi nintzen.

Ordurako jadanik mintzatzen zen Euskadiren independentziaren alde borrokatzen zuen erakunde abertzale eta sozialista berri bati buruz; E.T.A. zen. Ikastolak sortu eta euskaraz kantatzen zuten gazteak agertzen ziren. Euskal auzia argitara ateratzen zen bere problematika guztiarekin. Gure herria,ia suntsitua, berpizten zen eta berpizte hori Arrigorriagan ere nabaritu ahal izan zen. Hasi ziren helduentzako euskarazko gau-eskolak eta euskaradunak, konplexua gainditu eta euskaraz mintzatzeaz harro agertzen hasi ziren.

Bi faktore horien ondorioz -marxismoaren ikasketa eta euskal berpizte nazionala- nazio desberdindu gisako Euskadiren existentziaz kontzientzia argia hartu nuen; espainiar eta frantziar estatu zapaltzaileen armez banaturiko zazpi herrialdeen osaketaz;interes bateraezinezkoek jarkiriko klasetan banaturiko jendarteaz,Euskadi bera, zentzu horretan salbuespen bat ez izateaz. Ulertu nuen espainiarren “Amerikaren ebanjelizazioa” zer izan zen eta zer izan ziren “gurutzadak”,zer izan ziren “gorriak” eta zer “gloroso alzamiento nacional”; gauza ez dela aberatsek txiroak laguntzea,ezta behargin klasearen soldatak handitzea soilik ere, baizik eta produkzio-bideak sozializatzea; elkartasun soziala lortzeko beharrezkoa dela iraultza kultural sakon bat eta horretarako ez dela nahikoa borondate ona, baizik eta egun nagusi den produkzio modu kapitalista produkzio modu sozialistan eraldaketa beharrezkoa dela; horretarako beharrezkoa dela behargin klaseak botere politikoa hartzea; Estatu-aparatua ez dela neutrala eta horrek behartzen duela behargin klasea Estatu burgesa suntsitzera estatu propio bat sortzeko; burgesiak armetara jotzen duela bere pribilegioak arriskuan ikusten dituenean, pentsatzera emanez, behargin klaseak ez badu arazoa antzeko kondizioetan planteatzen, iraultza gutxi eta sarraski asko ikusteko aukera izanen dugula.

Sekula aski burututzat ez jotzea espero dudan ulermen prozesu hau hasirik, E.T.A.n sartzea planteatu zitzaidan,eta nik onartu.

Gure aktibitate politikoa klandestinitatean garatzearen beharragatik harreman organikoak zailtasunezkoak izan arren, E.T.A.ko kide izateak ahalbidetu zidan gehiago sakontzea nazio auziaren eta klase borrokarekiko bere erlazioaren ulermenean. Baina batez ere VI.Asanbladaren -ilegal deklaratua- inguruan gertaturiko zatiketa izan zen, posizionatu aurretik nere planteamendu guztiak berrikustera behartuz, hauei koherentzia eman eta beraien zuzentasuna berrestea ahalbidetu zidana.

VI.Asanblada deituriko taldearen tesia zen Euskal Herriaren zapalkuntza nazionala klase borroka motoretzat zuen garapen sozialaren ondorio historiko bat gehiago zela. Produkzio modu kapitalistaren kontsolidatze prozesuan espainiar eta frantziar estatuetako burgesiek, merkatu ahalik eta zabalenak eskuratzea bilatuz, Euskadi bi zatitan banatu zuten eta bakoitzak bere merkatua homogeneizatzea saiatuz, bai maila juridikoan eta bai linguistikoan ere, hizkuntza suntsitzen suntsitzen saiatu eta euskal antolakuntza juridiko berezia desegin zuten,aldiz gaztelar eta frantziar kulturak inpoatuz,gisa horretan hauek ez soilik nagusi,baizik eta baimenduriko bakar bihurtuz. Ekoizpen modu kapitalista gainditurik, eta langile espainiar eta frantziarrek -klase hegemoniko berria- Euskal Herriaren zapalkuntza mantentzeko inolako interesik ez izanez, honek automatikoki joko zuen desagertzera. Beraz, helburu nagusia zen espainiar eta frantziar estatu mailako iraultza sozialistaren garaipena. Ahalik eta azkarren lortzeko beharrezkoa zen langileak estatu mailan biltzea maila horretan garatzen delako klase-borroka era desberdindu batean. E.T.A.k beti defendatu izan zuen Euskadiren independentzia eta VI.Asanbladaren ustez aldarrikapen honek euskal langileak zatitzen zituen; beraz, independentzia baztertu eta nazio autodeterminazioaren alde kokatu behar zen hor aukera konkretuekin lerratu gabe. Aukera independentista ez zen soilik kontra-iraultzailea behargin klasean zatiketa erein eta prozesu iraultzailea frenatzen zuelako,gainera burges-ttipia ere bazen, adierazten zuelako euskal burgesia txikiaren saiakera, sortu beharreko euskal marko berrian klase hegemoniko izateko;saiakera hutsala bestetik, garapen historikoaren prozesua zein puntutaraino iritsia zen ikusirik. Aukera independentista beraz,erreakzionarioa zen gainera. Kuriosoki -errepikakortasunagatik- eta tesi honekin bat eginez, planteatzen zen borroka armatua metodo elitista eta anbizio mesianikoko gisa, behargin masen beharrezko protagonismoa ordezkatzen saiatuz, bere saihestu ezinezko marginatze historikoaren aurka desesperatuki mugitzen zen burgesi-ttipi bat besterik ez adieraziz. Eskema hau segituz -nahiz eta inoiz ez esan- E.T.A.k ez zuen P.N.V.ren politika burges-ttipiaren bertsio anti-frankista, eta beraz erradikala, besterik ordezkatzen; azken finean behin demokrazia politikoa erdietsirik,hori gauzatzen baldin bazen, aipaturiko alderdiak asimilatua izatera deituriko erakunde bat.

Euskal Herriaren zapalkuntzaren jatorriari buruzko azterketarekin ados, erabat errefusatzen nituen azterketa hortatik ateratzen zituzten ondorioak. Beraien eskema, Leninek S.E.S.B.n aplikaturikoaren kopia zehatza, okerra iruditzen zitzaidan Euskadin. Herriek, eta beraien baitan sektore bakoitzak, ez dute une batean erabakitzen,baizik eta prozesu luze batean iraunkorki, inguruko errealitateak hala aholkatuko balu prozesuren baitan bere aukerak alda daitezkeelarik. Ez zen estatu diktatorial frankista bere zentralismo garratzarekin eta inperialismo espainiarrarekin aukera independentistaren existentziaren eragile bakarra; bazen ere euskal auziaren aurrean historikoki espainiar behargin alderdiek agerturiko ulermen eza. Aukera independentista, egunetik egunera zabaltzen ari ziren nazio-kontzientziadun herri-sektoreen baiztapen nazionalaren espresio politikoa zen. Euskal Herriak bere historian zehar egiaztatu ahal izan du estatu mailako iraultza sozialista bat ez dela bere zapalkuntza nazionalarentzat konponbide automatiko bat, espainiar behargin alderdiak nazionalismo burges espainolez blaituegi daudela. Bestalde independentzia eskuratzeak galdegiten zuen, Euskadin behintzat, espainiar estatuaren porrota, hots egiazko iraultza politiko bat, zeina soilik,behargin klaseak -gaur Euskadin halako tamainako prozesu baten zuzendaritza ondorio guztiekin bere gain har dezakeen bakarra- zuzendurik, kapa herritarrek burutu zezaketen. Hain zuzen, behargin klaseak euskal auzia bere egiteak ahalbidetu du Euskadiren berpizte nazionala.

Espainiar behargin alderdi iraultzaileekiko ondorengo nere harremanek – E.T.A.ren ordezkari gisa eginak- ikuspegi hori berresteko baizik ez zuten balio izan. Aipaturiko alderdiek euskal auzia ez zuten arazo bezala baizik ulertzen, desagertzea komeni den arazo deseroso bezala. Beti iruditu zitzaidan “Espainia”ren batasuna espainiar burgesiarentzat bezain sakratua zela haientzat. Sekula ez ziren ulertzera iristen Euskadin klase -borrokak hartzen zuen izaera nazionala faktore iraultzaile bat bezala; alderantziz, beraientzat ez zen antolatzea xede zuten espainiar prozesu iraultzailean kontrako “nota” desberdina baizik.

Euskadi kontinentala eta Euskadi penintsularraren arteko harremanei dagokienez, exilioak eskaini zidan problematika zuzenean ezagutzeko aukera. Ordura arte gai honekiko nere jarrerak gehiago erantzuten zion arrazoi historiko eta ideologikoei, egungo Euskadi kontinentalaren egiazko ezagutzari baino. Hala ere,esperientziak nere hipotesiak baieztatu eta oinarri zientifikoago bat ematea baizik ez zuen egin. Euskadi kontinentala ia batere industrializatua ez den zonalde bat da; bere ekonomiaren oinarriak lehen sektoreari eta turismoari dagozkien jarduerak dira. Milioi laurdena gainditzen ez duen populazio batekin eta gune ekonomiko frantsesetatik guztiz marginatua, lan-esku gaztearen emigrazio handia pairatzen du. Nahiz eta baserri-inguruneetan euskararen ezagutza zabala den,eta baita zertxobait kostaldean ere, Frantziarekin batera potentzia zentralen aurkako bi nazio askapen gudetan parte hartzeak eta nazio dinamika propio bat markatzeko gaitasunarekin inolako klase sozialik ez egoteak eragin du, duela urte gutxira arte, kontzientzia nazionala sektore intelektual jakin batzuen propietate esklusiboa izatea. Baina Euskadi penintsularreko borrokaren hedatze-uhinak, aipaturiko sektore intelektual horien lanarekin batera kontzientzia hartze gero eta handiago bat sortu du. Frantses estatuak jakin zuen bi faktore horiek suposatzen zuten arriskua ikusten eta legez-kanpoko deklaratu zituen bai E.T.A. eta bai Enbata. Halakoetan sarri gertatzen den moduan, neurriak ez zuen berpizte nazionala indartzeko besterik balioko eta erakunde berriak agertu eta hedatuko ziren, nahiz eta poliki. Bestalde, nabarmena da Euskadi kontinentalarentzako soluzio ekonomiko bideragarri bakarra zonalde penintsularrarekin integratzea dela,bertan aurkitzen ahal dituelarik erreserba turistiko eta emigraziora bideraturiko esku-lan ekoizle izateari uzteko kapitalak eta teknologia. Bi mendetako banaketa inposatuak Euskadiko aipaturiko bi zonaldeen artean desberdintasun kulturalak sortu arren, hizkuntza-komunitateak ahalbidetzen du integrazio hori. Egiaztatu ahal izan nuen beraz, Euskadi kontinentalean nazio kontzientziaren garatze-maila hasiberria izan arren, gure herriko aipatu bi zonaldeen arteko batasuna justifikatua zela, ez soilik arrazoi historikoengatik, baizik baita ekonomikoengatik ere eta guztiagatik zela posible. Beraz, bi zonaldeek ez lukete banaturik ibili beharko bakoitza barneratua zen estatuaren araberako bi estrategiatan, baizik eta beharrezkoa zela estrategia nazional eta bateratu bakarra garatzea, nahiz eta taktika eta etapa desberdinak koordinatuz zonalde bakoitzaren errealitateari erantzunez.

Borroka armatuari dagokionez, honi buruzko nere interpretazioak ere ez zuen bat egiten VI.Asanbladak egindakoarekin. Era minoritarioan burutu izanak ez du inola ere esan nahi euskal burgesia-ttipiaren interesen adierazle izatea. Soilik zen euskal kapa herritarren eta bereziki behargin klasearen atsekabearen espresio erradikalena. Klase honen identifikazioa borroka armatua praktikatzen zutenekin nabarmen egiten hasi zen Burgoseko epaiketaren harira 70eko abenduan. Geroztik areagotu baino ez zen eginen. Borroka armatua euskal langileek -zentzurik zabalenean ulerturik- diktadura frankistapean jasaten zuten zapalkuntza nazionalaren eta klase esplotazioaren uztartzearen ondorio zen, eta hau mantendu bitartean ezin zuen garatu besterik egin. Bere garatze prozesuaren azelerazio handi edo txikiagoak Euskal herriaren bizi-baldintzei eta berarekiko formakuntza ideologiko historikoari erantzuten zion.

Borroka armatuak halaber ez zituen frenatzen masen antolaketarako beste maila batzuetako lanak; alderantziz,espainiar erregimenaren etsairik txarren gisa eratuz, beste borroka moldeak bigarren mailako etsaitzat eta onartzeko errezagotzat bihurtzen zituen frankismoarentzat. Egia langile masa abertzaleak antolatzeko saiakeran ari ziren sektoreekiko errepresio kolpeak eragiten zituela bere antolakuntza eragotziz; baina hori ez zen berez borroka armatuagatik, E.T.A.n sektore horien eta praktika armatuaz arduratzen zirenen arteko batasun organikoaren ondorio baizik.

VI.Asanblada internazionalista deklaratzen zen eta E.T.A.ri egozten zion nazionalista burges-ttipia izatea. Baina, zer da behargin internazionalismoa? Internazionalista izateak exigitzen die nazio zatitu eta zapaldu bateko langileei beraien eskubide nazionalei uko egitea, horrela nazio dominatzailekoekin senidetzeko? Nere ustez, ez. Behargin internazionalismoak esan nahi du nazio desberdinetako langileen arteko elkarlaguntzan adierazitako klase elkartasuna, baina bakoitzaren izaera nazional berezitua errespetatuz. Espainiar behargin indarren eta euskal abertzaleen arteko erlazioak hobeak izan ez badira ez da azken hauen bidezko eskariengatik,lehenek euskal nazio auziarekiko agerturiko ulertuezin eta jarrera oportunistagatik baizik. Behargin internazionalismoak exigitzen du politikoki aurreratuen dagoen nazioko langileek beraien arritmoa frenatzea, atzeratuenetakoekin eskutik hartuta joateko? Hori horrela balitz gizateria oraindik estankaturik legoke. Iraultza sozialista jakin batzuk eta ezinkonta askapen nazionaleko borrokek -zalantzarik gabe ezaugarri aurrerakoikoak- arrakasta lortu ahal izan badute hein oso handian izan da behargin internazionalismoa horrela ulertu ez zuten herrien izateagatik. Eta are gehiago,esperientziak frogatzen du kapitalismoa garaitzen duen herri bakoitzak mundu mailako iraultza sozialistaren hedapenerako premisak ezartzen dituela, adibidea baino aholku eraginkorragorik ez baitago. Internazionalismoa lantzeko modurik onena, prozesu iraultzaile soziala hortarako baldintzak dauden tokian aitzinatzea da.

Duela berrogei urte modu kontzientean existitzen ez zen euskal behargin klaseko sektore abertzalea -ez izate horrek ahalbidetu zuelarik modu garrantzitsuan borroka nazionalaren gidaritza burgesia txikiak izatea- jada existitzen zen hirurogeigarren hamarkadan. E.T.A.ren eboluzioak, bere salto zakar eta alde baterako zein besterako banaketekin, ez zuen klase horren baiztatze ideologiko eta politikoa baizik adierazten, bere interesekin bat ez zetozen sektoreek beteriko errealitate baten baitan.

VI.Asanbladaren banaketa erabakigarria izanen zen zentzu horretan. Hortik aurrera afera jada ez zen izanen non egon behar zen,baizik nola egon behar zen. E.T.A. -erakunde gisa baino, fenomeno politiko bezala gehiago ulertuta- duela gutxi arte euskal langileak era koherente batean antolatzeko gai ez izatea, ez da, batzuek sinetsi arazi nahieko bere izaera burges-ttipiaren ondorio, bere esperientzia politiko ezaren ondorio baizik, logikoa Euskadin bere nortasunaren kontzientzia hartu berria zuen eta oraindik dena ikasteko zuen sektore sozial batean.

Hain zuzen nazio kontzientziadun euskal langileek osaturiko sektore honen kontzientzia hartzeak ahalbidetzen zuen Euskadiri buruz iraultza sozialisatarako marko autonomo gisa pentsatzea,zeinak nahitaez nazio askapen borrokarekin bateraturik joan beharko lukeen;logikoki gainerako estatu espainiar,frantziar eta mundu mailarekiko dauden dependentzia guztiekin.

Ondorengo errealitateak ez ditu hipotesi horiek berretsi besterik egin. Euskadin sorturiko behargin borrokek bere orokortze mugapena euskal nazioaren marko geografikoan izan dute beti; era berean borroka politikoak Euskadin izaera desberdindua izan du gainerako estatu auzokideekiko. Horrek behartu ditu hedapen estatal espainiarreko alderdiak, beraien egituren deszentralizatzearen komenigarritasuna kontuan hartzera, Euskadi penintsular mailako zuzendaritza organoak eta siglak sortuz. Espainiar behargin alderdiek utzi diote estatuaren etsai nagusi izateari,paper hori euskal behargin indar abertzaleak, eta bereziki E.T.A, betetzera igaroz. Indar hauek berak elementu erradikalizatzaile eta bultzagarri gisa jokatu dute espainiar estatu osoko prozesu iraultzailean, E.T.A.k behargin internazionalisoaz izan duen ikuspegiaren zuzentasuna berretsiz.

Egitura sozioekonomiko eta zapalkuntza nazionalaren pairatze forma desberdinek sorturik, Euskadi kontinental eta penintsularraren arteko desberdintasunak izan arren, bi zonaldeen arteko hurbiltzea jada ebidentea da -harreman kulturalak,erlazio ekonomiko interkoperatiboak,bi zonaldeetara hedaturiko alderdi politikoa- eta beraien arteko harremana egunetik egunera handiagoa, zonalde bakoitza elkarrekiko independiente eta frantziar eta espainiar prozesuetan txertaturik nahi zutenen tesia indargabetuz. Alderantziz, lehen aipaturiko elkar-harremanaren ondorioz, espainiar eta frantziar estatuen aparatuak heurak dira Euskal Herriaren aurkako beraien borroka batzen hasi direnak.

Behin frankismoaren deskonposizio prozesua hasirik, E.TA.k, erakunde burges-ttipien lerroetan sartzetik urrun, behargin alderdien sorrerari bide eman dio;zeinak gainera, beti egiazko komunista-iraultzaile auto-proklamatu direnen politika erreformistaren aurka, erakusten ari diren praktika iraultzaile bat islatzen duten sektorak bultzatzeko gaitasuna.

Gaur, mendearen lehen herenean Euskal Herriari aurkezten zitzaion konponbide bikoitz, euskal burges-ttipi edo espainiar sozialistaren aurrean, euskal langile klasearen sektore bat hirugarren bide bat eskaintzeko moduan da: euskal iraultza sozialista.

Alta ez gaitezen engaina: aukera honen garaipena zaila da. Eta bere oztopo nagusiak -garrantzitsuak izanagatik- ez dira izanen alderdi burgesak bakarrik -horiek bakarrik borroka luza dezakete- ezta nazio kontzientziarik gabeko langile kopuru altu bat izatea ere; euskal nazio kontzientziaren berpiztea eta zabaltzea, inmigranteen honen barneratzea bezala, prozesu luze bat da, baina gaur jadanik hain sakona ezen atzeraegitea zailtzat jo daitekeen. Gaur egun agian oztoporik handiena, Euskadi penintsularrean -euskal prozesu iraultzailearen motorea- dagoen kontsumo maila altua da, zeinak ahantz-arazten ahal digun euskal langileen helburua ez dela, beharrezkoa eta azalekoa erridikuluaren, eta era berean dramatikoaren, mailaraino kontsumitzea, baizik gure ekoizpen erlazio sozialak eraldatzea, solidario eta fraternal eginez,eta eraldatzea ere produkzio-bideekiko harremana, hauek gureganatu eta gure zerbitzura ezarriz; zer produzitu eta nola banatu nahi dugun erabakitzea; gure hizkuntzan pentsatu eta erlazionatu ahal izatea eta gure kultura propioa sortzea; finean gizaki askeak izatea herri aske batean. Horrek iraultza sozial bat suposatzen du eta burura eramateko beharrezkoa da, inolako ordezkarikeriarik gabe, botere politikoa gurea izatea; beharrezkoa da boterea gaur egun beregain duten espainiar eta frantziar burgesiei kentzea, horretarako iraultza politiko bat behar delarik.

Jakina, burgesiaren indar politikoek kontra eginen diotela (aipaturiko iraultzari). Baina tristeena litzateke gauza bera egitea espainiar behargin klasearen ordezkari diren indar politikoek. Guk uko egiten diogu espainiar prozesu iraultzaileak nola eratu behar duen determinatzen saiatzeari eta asko haien zereginean laguntzeko prest geundeke. Baina trukean exijitzen dugu euskal langileoi errespetatzea, etorkizuna, gure etorkizuna, nola eraiki nahi dugun gaurdanik bertatik erabakitzeko eskubidea errespetatzea.

Gaur euskal behargin klasearen sektore abertzaleak eskaintzen duen aukera ez da Euskadirentzako aukera bat soilik; zeharka, espainiar eta frantziar langileentzako aukera ere bada, euskal iraultza sozialistak haien herrietako (iraultzak) bultzatu baizik egin ezin ditzakeen heinean. Bera da (euskal iraultza sozialista), euskal behargin klaseak mundu osoko langileei egin diezaiokeen ekarpenik onena.

Espainiar behargin alderdiek horrela ulertuko ez balute eta beraien estatuko prozesuetan txertatzeko saio batean, euskal prozesu politikoa frenatzea bilatuko balute, mesede tristea egiten ariko lirateke euskal langileei eta behargin klaseari orokorrean. Orain arte Euskadin borrokak dituen berezitasunekiko erakutsi duten ulertu ezina, Euskal Herriaren izatea bera ulertzeko duten ezinaren ondorio zuzena da. Hori da hain zuzen objektiboki eta subjektiboki iraultzaileena den sektoreak independentziaren hautua egin izanaren eta sektore oso horrek norabide hortako dinamika bat izatearen motibo nagusia.

Espainiar Herrian aurkitu ditugu ere gure herriaren izatea eta eskubideak onartzen jakin duten egiazko iraultzaileak; baina zoritxarrez, oso gutxi. Espainiar behargin alderdiak haiek bezalakoak izan balira, agian gaur egun konponbide unitarioago bat hautatuko genuke Euskadiren independentzia defendatzen dugunok. Edozein modutan, herriak beraien integrazio ekonomiko eta politikora bidean dira eta langileok elkartasuna eta batasun internazionala bultzatu behar ditugu, betiere horrek gure pertsonalitate nazionala sakrifikatzera behartzen ez bagaitu. Hortik, euskal langileen eta espainiar eta frantziarren arteko enfrentamenduak ekidin eta mesfidantzak ezabatzeko zereginean eta hurbiltze eta elkarlaguntza prozesu bat hasteko, azken hauek izan behar dutela inperio terminoetan pentsatzeari utzi eta behingoz ulertu behar dutenak euskal langileok ez garela ez espainiarrak, ezta frantziarrak ere, soilik eta esklusiboki euskal herritarrak baizik eta beraiekin elkartzen gaituena ez dela nazio berekoak izatea, klase berekoak izatea baizik.”


Arazo hau ez zitzaion sekula ahaztutzen

http://iraultza-garaia.blogspot.com

Punto y Hora de Euskal Herria astekariak bere 156. zenbakian (1979ko abenduaren 20-27) Argalaren euskara irakasle izandako Jone Forkadari egindako elkarrizketa da.

«Nik izan dudan ikaslerik onena»

Argala gudari gogorra. Argala pentsatzaile argia. Argala sozialista fina. Horiek guztiak ezagunak dira. Nork ezagutzen du, ordea, Argala euskaltzalea? Eta hau jakitekotan, Argala-ren euskal irakasle izan den Jone Forkada-rengana jo dugu.

P.y H.: Argala izan omen duzu zuk ikasle. Egia al da?

J.F.: Bai, egia da. Orain buruz ari natzaitzu, eta oso zihur ez nago. Baina 1973-ko udan, oker ez banago, euskal ikastaldi trinko bat eratu zuen ETA-k Hendaian. Iñaki Mujika «Ezkerra» ibili zen hartan buru-belarri. Eta bi hilabetetan, egunean zortzi ordu saiatuz (zortzi orduz, bai, egunero; eta bazkarietan erdaraz hitz egitea erabat debekaturik zegoela), Argala ere ibili zen, ikasle.

P.y H.: Asko zekien Argalak ikastaldi hura hasi zuenean?

J.F.: Irakasle batzu ginen. Eusebio Iriarte-ren emaztea eta ni biok izan ginen bigarren mailakoen irakasle. Pruden Sudupe-k ere parte hartu zuen ikastaldi berezi hartan. Eta Argala bigarren mailan izan nuen. Nirekin hasi zenean, zerbait bazekien; nahiz eta euskaldun-berria izan. Familia euskalduna zuen: Arrigorriaga-koa. Baina Bilbo inguru horretan, badakizu, gazteek erdarara jotzen garai hartan.

P.y H.: Eta nor izan zuen Argalak ikaskide?

J.F.: Horixe zaila! Ez naiz ongi oroitzen. Berrogei bat ikasle ziren; eta bazkariak Goienetxe bermeotarrak prestatzen zizkigun. Hau kenduz gero, eta Feilu-ren emaztea (gaur PNV-aren inguruan), ikastaldi hartan parte hartu zuten asko eta asko, gehienak, gaur egun Euskadiko Ezkerraren inguruan ari direla esango nuke.

P.y H.: Eta zer zion Argalak euskarari buruzko burrukaz?

J.F.: Egia esango dizut: Argala oso ixilla zen, oso; eta ez zuen erruz hitz egiten, ez horretaz ez beste gauzez ere. Baina hori bai esan dezaket: oso oso seriotan ikasten zuela, izugarri seriotan eta gogoz, eta ikaragarri ikasi zuela. Oso ikasle saiatua zen; eta ikastaldiko zortzi orduak pasa ondoren, garbitara pasatzen zituen notak, pentsatu egiten zuen esandako guztiaz (Argalak asko pentsatzen zuen), eta biharamunean, klasea hasi orduko,
sekulako galdera zorrotzak egiten zituen bezperako klaseaz. Oso langilea zen, eta oso azkarra. Benetan: Argala izan da nik gaur arte izan dudan ikaslerik onena.

P.y H.: Beraz, horren ikasle ona izanik ez ote zen hotza?

J.F.: Ez horixe! Eta honetxek harritzen ninduen gehienik. Bazkaltzerakoan, eta euskara hutsez egin behar zenez gero, euskaldun jendea eramaten genuen bertara. Horien artean, besteak beste, neronen seme-alabak, garai hartan 12/15 urtekoak. Eta hauxe harrigarria: gazte haiek Argala zutela gogokoena, nahiz gizon hura osoki ixila izan.

P.y H.: Eta bazkari haietan zer esaten zuen Argalak?

J.F.: Ez naiz bereziki oroitzen. Jende asko zegoen bazkarietan, hirurogei bat eman dezagun. Eta batzuk oso motelak euskaraz mintzatzen. Elkarrizketak ez ziren oso… aberatsak agian. Baina Argalak, hau bai, batzutan hitz egin zuen langileriaren arazoaz. Arazo hau ez zitzaion sekula ahaztutzen. Benetan esan daiteke euskaltzalea eta sozialista zela batera.

7 thoughts on “Argala 1978 – 2016

  1. Nere postekin loturak: Argala 1978 – 2016 – Diario Octubre

  2. Pocas veces alguien que escribe lo justo y hace lo necesario…y mas, alcanza el carisma que tuvo y tiene Argala. Sin duda, con Txabi Etxebarrieta, constituyen dos ejemplos de militancia que el pueblo sigue recordando y admirando. A pesar de que la represión oficial y el olvido, extraoficial, quieran acabar o disimular su recuerdo.
    Tuvo una vida plena y magnífica. Tal vez no todos estuvieron, o estén, de acuerdo con su ideología. Tal vez tuvo diferencias, roces o rupturas con los p-m, los comandos anticapitalistas y otros. Es posible que no gustara a todos su acercamiento a un sector ex-pnv, representado por Monzón. Quizá sus propuestas de Frente Nacional fracasaran y hoy, incluso se critica la carga interclasista que llevaban. Pero, como en los casos de otros héroes…en el suyo y en el Txabi, la muerte lo cubrió todo. La forma de morir de los mejores es también parte de su vida. Los hace eternos y nos hace mejor a los peores.
    Argala escribió poco, pero alguna de sus cosas como el prólogo al libro de Apalategi, además de una especie de autobiografía -como se dice arriba- es una síntesis vital perfecta del nacionalismo revolucionario, que tanto quisimos. Y que, ahora, parece tan lejos.
    No se si Txalaparta, estará de acuerdo, pero reeditar el libro que Casanova y Asensio publicaron en 1999, podía ser un pequeño homenaje y un merecido recuerdo a la vida ejemplar de unos de los nuestros.

  3. El máximo error sería representado a mi parecer en que se considera a EH como una colonia, y intentar aplicar la lucha de liberación nacional anticolonialista a nuestro pueblo. Siendo cierto que se trataba de una época combulsa (la década de los 60-70) en el que no estaba tan claro como hoy día cuales eran los intereses inmediatos de la media burguesía vasca, y la lucha de clases en auge. Considerando aquellas referencias marxistas Vascas en las que la cuestión especifica de Euskal Herria sería considerada en un marco autónomo para la lucha de clases (en nuestro caso un pueblo sin estado) ,haciendo referencia a las especificidades que tiene un pueblo oprimido dentro de una nación opresora, relacionado directamente con la composición económica que el capital traza en cada espacio geográfico, añadiendo a esto especificidades culturales e identitarias propias de nuestro pueblo.

    De cara a trazar nuevos horizontes estratégicos, creo que plantear una estrategia de dos fases (construcción de un estado-nación y a posteriori lucha interna por el socialismo) esta caduca y no trae especiales beneficios a la clase trabajadora vasca. Mantener autonomía de clase respecto a las demás capas sociales sería fundamental (habiendo que estudiar la estructura de las nuevas “capas populares”), tanto como hacer olvidar el paradigma de los nación-estados, fundamento específicamente burgués.

    Por lo demás, hay mucho que estudiar y agradecer en referencia a los debates generados al calor de la lucha de clases en EH y la creación de organizaciones revolucionarias Vascas, ciclo político que esta agotado hoy día (desde hace algunos años/ década diría).

    • Argala no defendia que EH fuera una colonia. El marco autonomo nacional de lucha de clases, en un pais oprimido industrializado, es de Pertur. Y tampoco defendia que la creacion de una democracia socialista vasca tuviera que pasar por una democracia burguesa vasca, pero si lo observaba como posibilidad. Y que el Estado-nacion sea exclusivamente burgues es antisocialista.

  4. *El propio Beltza explicó que la teoria colonialista se referia a que el desarrollo del capitalismo en EH se habia dado en el marco de otra nacion opresora, como ocurre en las colonias, no que EH fuera una, con todas las consecuencias que de ello se derivan. Los llamaminetos interclasistas a la burguesia “popular” eran una tactica correcta frente al Estado fascista. Incluso con esta integrada en la democracia burguesa española despues de los pactos de Ajuria Enea, sigue siendo correcta, siempre que la dirección del movimiento sea revolucionaria.

  5. Lo de que el estado-nación sea un fenómeno enteramente burgués esta objetivado en la historia del desarrollo del capitalismo, hubo avivados debates acerca del tema a comienzos del siglo XX dentro del movimiento marxista (haciendo referencia sobre todo al marco de las guerras imperialistas y guerras civiles internas).

    Por lo demás, quería llegar a la conclusión de que aunque en la década de los setenta-ochenta (inclusive noventa) un escenario de creación de un estado Vasco socialdemócrata fuese posible debido a las luchas de intereses de parte de la burguesía Vasca con el estrato Franquista, ese posible escenario naufragó y consideraría que una estrategia interclasista en el escenario actual de lucha de clases no hace mas que distraer a la clase trabajadora Vasca de sus intereses mediatos (reales). Por ello concebía que la lucha “anticolonialista” a la vasca tiende (entendiendo por esto que tanto estratos de la burguesía local como clase trabajadora puedan compartir ciertos intereses inmediatos) hoy día a fracasar debido a la caracterización del capitalismo Vasco, ya que un escenario de estado vasco socialdemócrata no ayudaría a los intereses de clase del proletariado (y que además hoy día es objetivamente muy difícil de lograr*).

    *Los problemas del estado Vasco Socialdemócrata: https://borrokagaraia.wordpress.com/2016/06/17/los-problemas-del-estado-vasco-socialdemocrata/

  6. Matizaria al compañero,joxemi lorenzo espinosa.Argala,es posible que escribiera poco,que apareciera,cual personalmente suyo.Pero todos los documentos y comunicados,importantes.De eta-m-,y kas llevan,en todo o parte,su inspiracion y pensamiento bien presentes.Su figura e ideologia,son un contrapunto,a la linea que busca el desarme unilateral-material e ideologico-de las fuerzas revolucionarias.El proximo 2017…entre otros muchos aniversarios–cincuentenario de la v asamblea y centenario de la gran revolucion socialista de octubre.Seria un buen año,de recuerdo con vocacion presentista y combate ideologico

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s