Home

robo-telefonos

(Debajo en castellano)

Elkartzen

Aurrekontuak politika ekonomikoaren tresna kapitalismoaren zerbitzura

Aurrekontuak tresna nagusiak dira aberastasuna banatzeko, eta baita pertsona guztiei duintasunez  bizitzeko behar dituen gutxieneko materialak  bermatzeko ere. Horregatik, ezin ditugu utzi botere kapitalistaren eta haren alderdien esku aurrekontuen gaineko erabakiak. Aurrea hartu behar diogu egoerari eta jabetu aurrekontuez ari garenean zertaz ari garen: diru-bilketa egiteko moduaz, bildutakoa zertan gastatu erabakitzeaz eta  prozesu hori nola egin eta nork erabakitzen duen aztertzeaz. Ez gara ari soilik gastuei buruz.

Urtez urte ari gara ikusten errentarik baxuenek bere gain hartzen dutela zergen pisu handiena. Krisia aitzakia besterik ez da kapitalak inposatutako egitura atzerakoiaren oinarrizko ezaugarriak gero eta gehiago indartzeko. Gero eta gehiago dira zeharkako zergak, mailakako elementurik ez eta bildutakoaren erdia baino gehiago suposatzen dutenak (2017an %53,53, 2008an %46 baino ez). Beraz, zerga gehienak langileek zein herritar sektoreek ordaintzen dituzte. Presio fiskalak Europako baxuenetakoa izaten jarraitzen du, hori dela-eta diru-bilketa txikia da. Guzti honi iruzur fiskalaren handiagotzea gehitu behar diogu (10.000 milioi euroetatik gora), ondasun handiek gozatzen duten inpunitatearen erakusle.

Diru-sarrera gutxiago izan arren, kupoa eta hitzarmena ordaintzen jarraitzen dugu. Madrili gero eta diru gehiago ordaintzen diogu bere zorra ordain dezan (gastu militarrak, jaso ez ditugun transferentziak, azpiegitura handiak…). Oro har, 2017an Euskal Herriak 1.700 milioi eurotik gora bidaliko ditu Madrilera kupo eta hitzarmenaren bidez, aurten Nafarroak ordaindu beharrekoan jaitsiera nabarmena egon den arren.

Etengabeko pribatizazioez gain, publikotik ekimen pribaturako diru transferentzia eta alor guztietan ezartzen diren murrizketak, langabezia modu esponentzialean ari da gora egiten (176.600 pertsonatik gora langabezian eta %93ko behin-behinekotasuna). Hortaz, horrek guzti horrek erakusten digu zein den egoera: klase herritarrak baztertu daude. Eta bazterketa hori AURREKONTUETATIK hasten da.

Hala ere, obra “faraonikoak” egiten (AHTa, SuperHegoa, SuperPortua, …) jarraitzen dute, zenbaiten poltsikoak betetzeko. Adibide esanguratsu bat: 2010 eta 2018 urteen artean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak AHTri bideratutako aurrekontua 2.570,74 milioikoa da; bitartean 2016an Etxebizitza Sailburuordetza guztiari 108,9 milioi dagokio (2017ko martxo-arte luzatutako aurrekoatuak) hau da, AHTn 8 urtetan eta etxebizitza politikan 25 urtetan gastatuko dena berdina da. Nafarroan errealitate bera: AHTri 1,25 milioi euro bideratzeaz gain, ezkutatu egiten da “gastu sabaian” ez zenbatuz. Bitartean, etxebizitzari sarrera eta eraikuntzaren sustapeneko sailari 53,90 milioi euro esleitzen zaio, 2008an 273,88 milioi izan zirenean, agerian utziz “aldaketaren” gobernuaren neurrien epelkeria; gainazala soilik ukitzen eta apur gutxi batzuk gehiago banatzen dituzten neurriak; arazoaren erroa bilatu nahi ez dituzten neurriak.

2017ko aurrekontuek, hutsalak izateaz gain, alderdi politikoek aldarrikatzen dituzten helburuei ez diete eusten berriro ere

Politika arloan aurrekontuei ematen zaien garrantzi eskasa agerikoa da. Gerora funtsezko ezer aldatzen ez duten arren, hobetzeko edo “aldaketa sakonak” egiteko aitzakiapean aurrekontuen luzapenak, Nafarroan pasa den urtean eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan aurten, horren adierazle dira. Hain da lotsagabea klase politikoa ezen esaten dutena ere bete izaten ez baitute. Legearen beharrezko dekretuak, urteko murrizketak, aurretik murriztutako aurrekontuen murrizketak… ikusten ditugu. Ondorioz, aurrekontuek, dokumentu bezala, galdu dute euren funtsa juridikoa eta antzu bilakatu dira.

Gobernu desberdinek esaten digute aurrekontuak ahalik eta sozialenak direla; errealitatean, aurrekontuek adierazten digute euskal erakunde publikoek egiten duten jendarte gastu zuzena hondoratzen doala.

Zorraren pisua handitzeak hurrengo hamarkada osoaren benetako jendarte gastua baldintzatzea dakar, non kupoak, zorra ordaintzeak eta arlo publikoaren jarduera burokratikoek ia bildutako diru osoa eskuratuko baitute. Esan bezala, 2017rako Madrilek 1700 milioi euro baino gehiago jasoko du Euskadi Erkidegoko kupoak eta Nafarroako Foru Autonomiaren kontzertu ekonomikoa ordaintzeko; honi egun pairatzen ari garen gehiegizko zorpetzea gehitu behar diogu. 2016ko hirugarren hiruhilekoan Araba, Bizkaia y Gipuzkoako zor publikoa 10.264 milioi eurokoa da, BPGren %15,20a suposatzen duelarik. 2016ko hirugarren hiruhilekoaren zorra 2015eko hiruhileko berdinarekin konparatzen badugu, ohartuko gara 492 milioitan egin duela gora (azken zazpi urteetan 12 aldiz biderkatu da). Nafarroan zorra ordaintzeari bideratutako kopurua behera egin duen arren (529,62 milioi eurotik 387,83ra), zor publikoak hazten jarraitzen du: 2016ko hirugarren hiruhilekoan 3.678 milioi eurokoa da (BPGren %19,70a); horrek 2015eko hiruhileko berdinarekiko 174 milioiko hazkundea suposatzen du.

Hezkuntza, osasungintza edo etxebizitza sailetara bideratutako diru kopuruan murrizketek ez dute etenik edo kopurua barregarria da. 2016an Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako osasungintzako gastua 3.421,97 milioi eurotakoa da (2017ko martxo-arte luzatutako aurrekoatuak), 2015ean 3.384,68 milioi zenean edo 3.162,57 milioi 2008an, 2008-2016 epealdian gastuaren %2,2ko jaitsiera erreala suposatzen duelarik. Nafarroan “aldaketaren” gobernuak osasungintzari bideratutako 1.041,64 milioi euroetatik erdia pertsonalaren gastura doa. Gure aberastasuna kontuan izanda  instituzioetatik osasungintzari bideratzen zaion ehunekoa gutxiegi da dudarik gabe.

Prekarizazioari aurre egiteko, antolatzea eta borrokatzea beste aukerarik ez dugu

Logika kapitalistak baliabide naturalak gero eta era sistematikoagoan pribatizatzea dakar. Helburua naturaren ondare guztiak, salbuespenik gabe, merkantzia bihurtzea da. Era berean, zerbitzu publiko eta sozialetan logika berdina garatzen dela ikus dezakegu, non diru publiko kopuru ikaragarria esku pribatuetara bideratzen den etengabe.

Eskaria eta kontsumoa mantentzeko erantzuna zorpetze jarraitua izan da. Mundu mailako zorrak gora egiten du kapital globalizatuaren metaketari eusteko, zor lokala laguntxoen negozioak mantentzeko eta aberastasuna gero eta esku gutxiagotan metatzeko. Horrek guztiak 3 pertsonetatik 1 pobreziaren mugaren azpitik bizitzera kondenatzen du (BPG per capitaren %37,5eko metodologia erabiliz).

Era guztietako instituzioek kapital transnazional eta finantzieroaren aurrean erabakitzeko gero eta gaitasun txikiagoa dute. Maila desberdinetako instituzio burgesen erabakitze ahalmenak kapitalismoari berezkoa zaion kontzentrazio eta zentralizazio prozesuak laguntzen ditu. Argi dago “goian daudenen” mesedetan egiten dutela instituzioek, langile klaseak eta herriak bazterrean utziz.

Irabaziak egiten jarraitzen dute pertsonen eskubideen bizkar, murrizketa sozialak egiten jarraitzen dutelarik. Ez dago inolako borondaterik gehiago dutenek gehiago ordain dezaten, eta aberastasuna bana dezagun. Nahiago dute dirurik ez dagoela esatea eta langile zein herritar sektore zabalen bizi baldintzak erasotzen jarraitzea.

Gastu publiko sozialaren gainbeherak funtsezko hiru osagai ditu: diru-bilketa fiskalaren jaitsiera, Hego Euskal Herriko aurrekontuen autonomia eza eta zorpetzearen eta bere kostu finantzieroaren hazkunde esponentziala (gastu ez sozialerako). Egoera horren aurrean zera ozen esatea dagokigu:

Ez direla aurrekontu parte-hartzaileak egingo. Lehenik eta behin eztabaida eta balizko zuzenketak aurrekontuen atal bati egiten zaizkiolako bakarrik: gastuen aurrekontua. Eta horrek berebiziko garrantzia dauka, diru-sarreren atalak baldintzatzen baitu aurrekontuetan gastatu daitekeena. Bestalde, herritarrok eta eragile sozialok ezin dugulako aurrekontu dokumentuaren elaborazio eta eztabaidan parte hartu.

Ez dela aberastasuna modu orekatuagoan banatuko, kapitalaren errentei, alokairuen errentei eta enpresa-irabaziei egiten zaion tratua berezia dela eta, iruzur fiskalarekin bukatzeko gelditasuna dela eta, politika sozialetan gastatzeko borondate eza dela eta.

Ez direla bermatuko oinarrizko eskubideak (etxebizitza izateko eskubidea izatea eta pobreziaren mugatik [lurraldeko BPG per capitaren %37,5] gorako diru-sarrerak izatea) ezta kalitatezko zerbitzu publiko sozialak bermatuko ere.

Horregatik guztiagatik eskatzen dugu aurrekontuak egiteko eta erabakiak hartzeko parte hartu ahal izatea, pertsonok ditugun beharrizanei erantzuteko moduko aurrekontuak egin ditzagun. Horretarako, antolatu egin behar dugu, borrokatu eta agintariei gogorarazi eskubideak ez direla negoziatzen ezta hitzartzen ere, errespetatu egiten direla eta bitartekoak jartzea dagokiela horiek bermatuak izan daitezen. Beraz, herritar guztioi dei egiten dizuegu mobiliza zaitezten: atera kalera, mobilizatu eta egin borroka. Aurrekontuak parte-hartzaileak izan daitezen eta aberastasuna banatzeko balio dezaten

BORROKATU ZURE ESKUBIDEEN ALDE!
EGIN AURRE PREKARIETATEARI!
JENDARTEA ERALDATU!


Los presupuestos un instrumento de política económica a favor del capitalismo.

Los presupuestos son un instrumento clave para repartir la riqueza y garantizar a todas las personas los mínimos necesarios para vivir con dignidad. No podemos dejar en manos del poder capitalista y sus partidos del régimen las decisiones en materia presupuestaria. Tenemos que tomar la iniciativa y ser conscientes de que hablar de presupuestos es hablar de cómo recaudamos, en qué gastamos lo recaudado y quién decide cómo se lleva a cabo este proceso. No estamos hablando sólo de gastos.

Año tras año vemos como las rentas más bajas siguen soportando el mayor peso de los impuestos. La crisis es una excusa para seguir profundizando en los rasgos básicos de la regresiva estructura impositiva del capital. Los impuestos indirectos, que no tienen elementos de progresividad, siguen aumentando superando ya más de la mitad de la recaudación (53,53% en 2017 frente al 46% presupuestado en 2008), de modo que el mayor peso sigue recayendo sobre las espaldas de la clase trabajadora y los sectores populares. La presión fiscal sigue siendo una de las más bajas de Europa lo que se resume en una bajada en la recaudación. A esto hay que añadirle el aumento del fraude fiscal, que superaría los 10.000 millones de euros y la impunidad de la que gozan las grandes fortunas.

Aun teniendo menos ingresos seguimos pagando el cupo y el convenio. Cada vez pagamos más a Madrid por su endeudamiento (gastos militares, trasferencias no asumidas, grandes infraestructuras…etc). En total, para 2017, Euskal Herria trasvasará a Madrid más de 1.700 millones de euros en concepto de cupo y convenio aun habiendo una significativa bajada en la aportación de Nafarroa.

Si a las continuas privatizaciones, trasvases de dinero público a la iniciativa privada y recortes en todos los ámbitos, le sumamos el incremento exponencial del desempleo, (con más de 176.600 personas en desempleo y una tasa de temporalidad del 93%) tenemos la imagen clara del abandono que sufren las clases populares, desde el principal instrumento de la política económica, el presupuesto.

Sin embargo las obras faraónicas (TAV, Superpuertos, Supersur…etc.) se mantienen para seguir llenando los bolsillos de los de siempre. Un ejemplo demoledor, el valor total presupuestado y comprometido para el TAV entre 2010 y 2018 asciende en Araba, Bizkaia y Gipuzkoa a 2.570,47 millones de euros. Si se comparan estos 2.570 millones con los 108,9 destinados en 2016 a toda la Viceconsejería de vivienda (presupuestos prorrogados hasta marzo de 2017), vemos que el TAV se lleva un importe (en 8 años) igual al presupuesto de vivienda de 25 años. En Nafarroa otro tanto de lo mismo; tienen comprometidos en el TAV más de 1,25 millones de euros, que además se esconde y ni siquiera se incluye en el “techo de gasto”. Mientras que al departamento de acceso a la vivienda y fomento para la edificación se destinan 53,90 millones de euros, cuando en 2008 se destinaron 273,88 millones, dejando a las claras la tibieza de las medidas implementadas por el gobierno del “cambio” que se limitan a arañar la superficie y a repartir un poco más de migajas sin atreverse a ir a la raíz del problema.

Los presupuestos 2017, son papel mojado, siguen sin responder a los objetivos que proclaman los partidos en el gobierno.

La poca importancia que le dan desde el ámbito político a los presupuestos, queda de manifiesto en que por un lado prorrogan los mismos (el año pasado los de Nafarroa y este año los que afectan a Araba, Bizkaia y Gipuzkoa) con escusas de mejorarlos o realizar “cambios profundos en su dirección” pero sin cambiar sustancialmente nada; y por otro lado, la clase política tiene tan poca vergüenza que ya ni siquiera cumplen lo que dicen. Estamos asistiendo a decretos a golpe de ley, recortes anuales, ajustes presupuestarios de lo previamente recortado con lo cual, los presupuestos como documento, han perdido toda su validez jurídica, se han convertido en papel mojado.

Desde los diferentes gobiernos se nos dice que los presupuestos son los más sociales posibles, cuando la realidad nos muestra que la verdadera participación del gasto social directo realizado por las instituciones públicas vascas se va hundiendo paulatinamente.

El creciente peso de la deuda está hipotecando el verdadero gasto social de toda la década que viene, donde la recaudación será absorbida casi en exclusiva por el Cupo, el pago de la deuda y el propio mantenimiento burocrático del sector público. Ya hemos comentado que para el 2017, Madrid recibirá más de 1.700 millones de euros en concepto de cupo y concierto a lo que hay que sumarle el endeudamiento masivo que estamos sufriendo. La deuda pública en Araba, Bizkaia y Gipuzkoa en el tercer trimestre de 2016 se situaba en 10.264 millones de euros (esta cifra supone que la deuda alcanzó el 15,20% del PIB). Si comparamos la deuda del tercer trimestre de 2016 con la del mismo trimestre del 2015 vemos que la deuda anual se ha incrementado en 492 millones de euros (en los últimos siete años de crisis se ha multiplicado por 12). En Nafarroa aunque la partida destinada al pago de la deuda se ha reducido con respecto del año pasado (de 529,62 millones de euros a 387,83), la deuda pública sigue creciendo: en el tercer trimestre de 2016 se situó en 3.678 millones de euros (el 19,70% del PIB de Nafarroa) lo que supone un incremento de 174 millones de euros respecto del mismo trimestre del 2015.

Las partidas destinadas a los diferentes departamentos como educación, sanidad o vivienda continúan siendo afectadas por recortes en periodo de crisis o son ridículas. En Araba, Bizkaia y Gipuzkoa, el gasto en sanidad en 2016 (presupuestos prorrogados hasta marzo de 2017) asciende a 3.421,97 millones de euros frente a los 3.384,68 millones de 2015 o los 3.162,57 millones de 2008, lo que significa un descenso del gasto real de un 2,2% en el periodo 2008-2016. En Nafarroa el gasto de personal se lleva la mitad del presupuesto que el gobierno “del cambio” ha destinado a sanidad, siendo este de un total de 1.041,64 millones de euros. El esfuerzo público invertido en salud respecto al porcentaje de nuestra riqueza es claramente insuficiente.

Para hacer frente a la precarización solo nos queda la organización y la lucha.

La lógica capitalista aboca a privatizar todavía más sistemáticamente los recursos naturales a fin de que todos los recursos de la naturaleza, sin excepción, sean transformados en mercancías, de igual manera está sucediendo con los diferentes servicios públicos y sociales, donde continuamente vemos el trasvase de ingentes cantidades de dinero público a bolsillos privados.

La respuesta para sostener la demanda, el consumo, ha sido la del endeudamiento continuo. La deuda global aumenta para poder sostener la acumulación del capital globalizado, la deuda local para mantener los negocios de los amiguetes y concentrar  riqueza en cada vez menos manos. Así se explica que 1 de cada 3 personas estén por debajo del umbral de pobreza (siguiendo metodología del 37,5% del PIB per cápita).

La cada vez menor capacidad de decisión de las diferentes instituciones ante el capital transnacional y financiero (el poder de decisión de los diferentes niveles de las instituciones burguesas acompaña al proceso inherente al capitalismo de concentración y centralización), muestra a las claras el posicionamiento de las mismas en favor de “los de arriba” a expensas de los pueblos y de sus clases trabajadoras.

Siguen haciendo negocio a costa de los derechos de las personas y continúan con los recortes sociales. No existe voluntad de que pague más quien más tiene y así poder empezar a repartir la riqueza. Prefieren decir que no hay dinero y recortar derechos y calidad de vida a la clase trabajadora y los sectores populares.

La caída del gasto público social tiene tres componentes principales, uno es consecuencia directa del aumento de la bajada de la recaudación fiscal, dos, por la  eliminación de  la  autonomía presupuestaria de Hego Euskal Herria y tres, el  crecimiento  exponencial  del  endeudamiento  (para  gasto  no social) y su coste financiero. Ante esta realidad solo nos queda decir con rotundidad que:

No se van a confeccionar unos presupuestos participativos, primero porque el debate y las posibles enmiendas se hacen solamente en una parte del presupuesto: el presupuesto de gastos. Y esto es crucial ya que es el capítulo de ingresos el que determina el gasto presupuestario posible. Y luego porque tanto la población como los diferentes agentes sociales no podemos participar ni en la elaboración ni en la discusión del documento presupuestario.

No se va a repartir la riqueza de una manera más equilibrada, debido al tratamiento de favor concedido a las rentas de capital, a las de alquileres, a los beneficios empresariales y al fraude fiscal y a la escasa voluntad de gasto en políticas sociales.

No se van a garantizar los derechos sociales básicos [derecho a vivienda y unos ingresos superiores al umbral de la pobreza (calculado como el 37,5% del PIB per cápita de un territorio)] y no se van a garantizar unos servicios sociales públicos y de calidad.

Por todo ello exigimos la participación en la elaboración y toma de decisión de los presupuestos, para que respondan a las verdaderas necesidades de las personas. Tenemos que organizarnos, luchar y recordarles que nuestros derechos ni se negocian ni se pactan, se respetan y se ponen los medios para garantizarlos. Hacemos un llamamiento a toda la población a organizarse, salir a la calle, movilizarse y luchar por unos presupuestos participativos que repartan la riqueza.

¡LUCHA POR TUS DERECHOS SOCIALES!
¡HAZ FRENTE A LA PRECARIEDAD!
¡TRANSFORMA LA SOCIEDAD!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s