Home

img_0003-jpg_20160804190654_32517_11

Topatu.eus

Iruñeko Konpainia kaleko eraikinak hutsik jarraitzen duela salatu du hIREKIn mugimenduak

Gaztetxea eta etxebizitza proiektua oztopatu ostean, eraikina erabilera sozialerako, eta zehazki gazteentzako erabiliko zutela esan zuen Nafarroako Gobernuak. Ez du egundaino halakorik egin.

Iruñeko Konpainia kaleko 3.zenbakiko eraikina okupatu zela urte bat pasatu den honetan, oraindik ere erabilerarik gabe jarraitzen duela salatu du etxebizitzaren aldeko hIREKIn kolektiboak. Hasieran gaztetxea eta ondoren etxebizitza proiektu bat oztopatu zituen Nafarroako Gobernuak, eta horien partez erabilera sozialeko beste proiektu bat eraikiko zuela esan arren, ez du halakorik egin.

PAH kaleratzeen kontrakoen plataformak azaleratu gisan, etxebizitzaren egoera tamalgarria gaitzetsi du hIREKIn-ek, tartean, gazteak emanzipatu ezinik daudela. Horren aurrean okupaziora jotzeko eta kaleak hartzeko deia egin dute.

hIREKIn mugimenduaren oharra:

Hormatze sozialdemokraten inguruan

Bere lehen okupazioaren urteurrenaren ondoren, gaur, Konpainia kaleko 3. zenbakiko eraikinak hutsik dirauela gogorarazi nahi dugu. Nafar gobernuak bertan hasitako bi proiektu, bata gaztetxea eta bestea etxebizitzakoa, eragotzi zituen, eraikina erabilera sozialerako, zehazki gazteentzako, erabiliko zela esanez. Zein erraza den diskurtso horrekin egitea hustutzea, okupek beretzako hartzen dutela gobernuak behartsuenei eman nahi diena.

Urtebete beranduago, Geroa Bai-ren gobernuak ez du eraikin hori etxebizitza moduan eskaintzeko inolako pausorik eman. Bi mugimendu besterik ez ditugu ikusi Konpainia kalean: sarreren hormatzea hustutzeen ondoren eta hormatze sendoagoa gu, hIREKIn, okupazioaren aldeko eta udaltzaingoaren porrazoen aurka urriak 15ean egindako manifestaldian pankarta bat jartzeko sartu ondoren. Gu nahi dugunean sartzea ekidin ezin duten hormak dira, ate guztiak irekitzen dituen giltza bait daukagu.

Bitartean, gaur PAH-k hitzkuntz eskolan salatutakoaren antzeko egoerak errepikatzen dira. Pertsona etxegabetuak, egoera ez duinean bizitzen, instituzioek babestuta etxebizitza hutsak pilatzen dituzten bankuek itoak, gurasoen etxean zahartzen diren gazteak, etxebizitza eta ezer gutxi gehiagoren truke lan-oihanean esklabu izateko prest dagoen gizarte oso bat.

Gobernuaren hitz hutsak haizeak eramaten dituenean, kalean dago erantzuna, kalean da egoerari aurre egiteko antolatzen dena. Kalea da expropiatu, etxebizitza bilatu eta autogestionatu egiten dena. hIREKIn, PAH ala izenik gabeko ekimen isilen eskutik, okupazioa delitua bada, GORA DELINKUENTZIA!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s