Home

Besarkada bero  bat borroka garaiko lagun eta irakurle guztioi, gogor eta tinko lanbroan edo itzaletan aurkitzen diren burkide guztiei ere bai, animo eta aurrera! ea Olentzerok eta Mari Dominginek opari asko ekartzen dizkizueten.. Gabon onak pasa! Eutsi gogor gure ametsak lortu arte!.


Eguberria, Eguberriak edo Gabonak egun berriaren ospakizuna da, hau da, eguna berriz luzatzen hasten dela ospatzeko jaia, neguko solstiziokoa. Azken mendeotan, Kristautasunak bereganatu du, izen horiek mantenduz eta Natibitatea izena ere erantsiz, Jesukristoren jaiotza ospatzeko (ez dago batere frogarik garai horretan jaio zenik; baina, antzinako ospakizun pagano handiari, kristau ospakizun handia jartzea zegokion). Gaur egungo kristauentzat jai garrantzitsuenetakoa da, eta paganoentzat ere halaxe izaten jarraitzen du, duela milaka urte bezala.

Ohitura paganoen ezaugarri dira zuhaitzen gurtza (Eguberriko pinua) eta opariak dakartzan pertsonaia (Olentzero, Euskal Herrian; Tió de Nadal, Katalunian; Bizarzuri —Santa Claus eta Aita Noel izenez ere ezaguna—, beste hainbat tokitan). XX. mendearen bigarren erdiaz geroztik, kontsumismoak oparien ohitura hori bultzatu eta muturreraino eraman du, Eguberria kontsumismoaren jai nagusi bihurtzeraino.

Argiaren festa

Eguberri hitzaren etimologia egun berri da, eguna (argi orduak zehazki) pixkanaka laburtuz doan aldia amaitzearen eta geroztik luzatzen hastearen fenomenoari erreferentzia eginez. Antzinako gizkientzat ospatu beharreko gertakizuna behar zuen izan eguzkiaren jetisieraren amaiera eta eguna luzatzearen hastea, naturarekin zuen bizimodu estua dela eta. Horrenbestez, jatorrian argiaren festa da Eguberria.

Nagore Irazustabarrena

Eguberrietako plagio arrakastatsua

Betleem, duela 2.016 urte. Nazareteko Jesus estalpe batean jaio zen. Edo, behintzat, horixe da urtero munduan 2.000 milioi pertsonak ospatzen dutena. Mateok eta Lukasek 70-90 urte geroago idatzitako ebanjelioen arabera, ama birjina zuen, jaioberritan hil egin nahi izan zuten eta urrunetik etorritako beilariek gurtu zuten.

Eguberrietako istorioak Nazareteko Jesusen jatorria handiagotzea du helburu. Horretarako, ama birjinetik jaio izatea elementu eraginkorra izan zen, baina ez berria; Alexander Handia, Augusto eta Platon ere horrela jaio omen ziren. Eta zergatik aukeratu zuten Betleem herrixka? Mikeasen profeziak horixe zioelako, eta hark aurreikusitakoarekin bat etortzeak sinesgarritasuna erantsiko ziolako. Eguberria abenduaren 25ean ospatzeko ohitura geroago etorri zen, Julio I.a Aita Santuak 230. urtean erabaki baitzuen. Horrenbestez, negu hasierako ospakizun paganoa berenganatu zuten kristauek.

Handik hiru egunera Herodes errege ezgaiak, Jesus aurkitu ezinik, haur txiki guztiak hiltzeko agindua eman omen zuen. Baina horren inolako arrasto historikorik ez dago. Eta bai, berriro ere, aurrekariak: Moises jaio zenean faraoiak ere horixe egin omen zuen. Eta Jesus Moises berritzat aurkeztu nahi zuten. Gainera, Herodes K.a. 4. urtean hil zen.

Errege magoen istorioa Mateok bakarrik jaso zuen eta, hala, Jesusen lehen jarraitzaileen artean atzerritarrak izanda, Jesusen irudiak eremu judutarra gainditu zuen. IV. mendean Leon IV.a Aita Santuak erregeetako bat beltza zela erabaki zuenean, nazioarteko kutsu are handiagoa eman zitzaion erregeen bisitaldiari. Jaioerriari opariak ematea, aldiz, tradizio judutarretik jaso zuten, erdaintzearen ondoren haurrei opariak egiteko ohitura baitzeukaten.

Bestalde, magoak gidatu zituen izarrari azalpen astronomikoak ematen saiatu dira aspaldian. Keplerrek Jupiterrek eta Saturnok bat egin zutela diote. Eta azken urteetan, izar hura Halley kometa zela esan izan da sarri. Baina hain urrutira ez da joan behar izarraren zergatiaren bila. Pertsonaia garrantzitsuen jaiotzari edo heriotzari fenomeno astronomiko bat eranstea ohikoa zen garai hartan; Julio Zesarren heriotza, esaterako, eklipse batekin lotu zuten. Zertarako asmatu istorio berriak, aurrez eraginkorrak ziren beste batzuk bildu eta moldatzeko aukera izanda?

One thought on “Gabon onak pasa!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s