Home

kart-724x1024

(Debajo en castellano)

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egileak: Sarasateko atxilotuak

2016ko urriaren 8an hIREKIn, okupazioaren bidez etxebizitza-merkantzia eredu kapitalista okupazioaren bidez salatzen duen eragilea, Sarasate pasealekuan dagoen inmobilaria baten jabetzako eraikin batean sartu zen.

Okupazioa jazo eta handik minutu gutxira Iruñeko Udaltzaingoa agertu zen, egun hartan goardian zegoen epaileak, Fermin Otamendik, bertaratutakoak identifikatzeko agindua eman ostean, gero jakin izan zen moduan. Baina Udaltzaingoaren jokaldia ez zen pertsona horien identifikazioa izan, baizik eta hasierako momentutik bortizki erreprimitu zuten protesta soziala hitz egiteko inolako aukerarik eman gabe. Kolpeak borra hedagarriekin, araudi kanpoko eskularruen erabilera, bultzadak, polizia gailentasuna… Emaitza jabearen inolako salaketarik gabeko Udaltzaingoaren parteko desalojo bortitza, mediku agiriak dituzten hamarnaka zauritu eta 3 atxilotu izan zen. Udaltzaingoak ere lesioak zituela salatu zituen, nola ez; nola bestela zuritu behar zuten euren burua etxebizitza bezalako oinarrizko behar bat den errebindikazio soziala erreprimitu zuen jokaldi bortitz eta neurrigabea? Poliziaren beste klasiko bat.

3 pertsona hauek datorren urtarrilaren 10ean eta 11n epaituak izango dira; bati autoritateari eginiko erasoa eta lesioak egozten dizkiote eta beste biei autoritateari eginiko erasoa, lesioak eta usurpatzea, bakoitzari 15 hilabeteko kartzela zigorra eta guztira 7650€ko isuna eskatzen dietelarik.

Honen aurrean, auzipetuok bi kontu argitu nahi ditugu. Lehenengoa prozedura hau muntai polizial argi bat dela, izan ere, hiruok Udaltzaingoaren partetik kolpe gogorrak pairatu genituen eta ez genuen udaltzain bakar bat ere eraso. Poliziek ez daukate honen harira inolako frogarik, ezin baita gertatu ez den zerbaiten frogarik eman. Poliziaren beste klasiko bat.

Bigarrena prozesu honetako salatuek gatazka hitzen bidez eta bitartekotza prozesu bat aurrera eramanez konpontzeko eskaera formala egin zutela da, zeina Udaltzaingoaren ezetza jaso zuen nahiz eta udaletxeak horrelako prozedura ez zigortzaileak onuragarriak ikusi zituen.

Horrelako gertaerek instituzioak eskuinaren eskuetan zeuden eta polizia burua hiri honetako Herri Mugimendua jazartzea xedea zuen urteetako jokaldietara gogorarazten digute. Udaltzaingoa edonolako protesta soziala modu neurrigabe eta jarraituan jazartzen zituen urteak hain zuzen ere. Hori dela eta, ulergaitza egiten zaigu aldaketaren udaletxeak, eta kontseilaritza EH Bilduren eskuetan izanda, nola eduki ditzakeen horrelako elementu errepresiboak borra hedagarriak eskuetan dituztelarik kaleetan patruilatzen.

Halaber, kasu honetan gertatu zen moduan, hiri segurtasuneko kontseilariak ia erabat poliziaren bertsioarekin bat egiteak eta modu irmoan esku ez sartzeak horrelako polizia jokaerek ekartzen duen ardura politikoaren aurrean axolagabe azaltzea dela pentsatzen dugu. Izan ere, udalaren partetik inolako agindurik egon ez arren, Udaltzaingoak egiten dituen jokaldiak eta arau kanpoko materialaren erabilera Aritz Romeoren sailaren ardura da.

Azkenik, muntai polizial hau salatzeko eta auzipetutako pertsonak babesteko urtarrilaren 10ean eta 11n auzitegiaren atarian egingo diren kontzentrazioetan parte hartzeko deialdia luzatzen dizuegu.


El 8 de octubre de 2016 hIREKIn, colectivo que denuncia el modelo de vivienda-mercancía capitalista mediante la okupación, entraba en un inmueble situado en el paseo Sarasate propiedad de una inmobiliaria.

A los pocos minutos de la okupación la Policía Municipal de lruña se personó en el lugar después de que, como más tarde se supo, el juez que aquel día estaba de guardia, Fermín Otamendi, diera la orden de identificación de las personas allí congregadas. Pero la actuación de la Policía Municipal no fue la identificación de dichas personas, sino que desde el minuto uno reprimieron con dureza aquella protesta social sin mediar palabra alguna: golpes con porras extensibles, utilización de guantes no reglamentarios, empujones, prepotencia policial,… El resultado fue un desalojo violento por parte de Policía Municipal sin demostrar que existía denuncia alguna por parte del propietario, casi una veintena de personas heridas con partes médicos y 3 personas detenidas. Cómo no, la Policía Municipal también denunció lesiones ¿ cómo si no iban a justificar una actuación tan desproporcionada y violenta que reprimió una reivindicación social tan básica como es la necesidad de la vivienda? Un clásico policial.

Las 3 personas detenidas serán juzgadas el próximo 10 y 11 de enero, una de ellas por un delito de atentado a la autoridad y lesiones y las otras dos por los delitos de atentado a la autoridad, lesiones y usurpación con peticiones de 15 meses de cárcel a cada una y de 7650 euros de multa entre las tres.

Ante esto, las personas encausadas queremos hacer dos aclaraciones. La primera es que este procedimiento es un claro montaje policial ya que las tres personas recibimos sendos golpes por parte de la Policía Municipal y no atacamos en ningún momento a agente municipal alguno. Los agentes no tienen pruebas a este respecto puesto que no se puede dar pruebas de algo que no pasó. Otro clásico policial.

La segunda es que la parte acusada en este procedimiento propuso de manera formal una petición para que el conflicto se resolviera de manera dialogada a través de un proceso de mediación, el cual Policía Municipal rechazó a pesar de que el ayuntamiento vio favorable este tipo de procedimientos no punitivos.

Estos hechos nos retrotraen a aquellas actuaciones de años atrás donde la Policía Municipal con la derecha en las instituciones y al servicio de un mando policial, que al parecer su único propósito era perseguir al Movimiento Popular de esta ciudad, reprimía cualquier protesta social de manera desproporcionada y continuada. Por tanto, no entendemos cómo en un ayuntamiento del cambio con la consejería en manos de ehbildu todavía permanecen estos elementos represivos patrullando las calles con porras extensibles en mano.

Así mismo, pensamos que alinearse casi al completo con la versión policial de los hechos por parte de la consejería de seguridad ciudadana, como fue el caso, y no intervenir de manera contundente respecto a este suceso es eximirse de la responsabilidad política que acarrean esta serie de actuaciones policiales. Ya que, a pesar de que no hubo orden alguna de actuación por parte del ayuntamiento, las actuaciones de Policia Municipal son responsabilidad del área de Aritz Romero.

Por último, os hacemos un llamamiento a acudir a las concentraciones que se celebrarán los 10 y 11 de enero en la puerta de los juzgados para denunciar este montaje policial y para solidarizarse con las personas encausadas.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s