Home

kollontai-890x395

Aleksandra Mijailovna Kollontai (San Petersburgo,1872ko martxoaren 31greg./martxoaren 19ajul. – Mosku, 1952ko martxoaren 9a) errusiar iraultzaile feminista izan zen. Familia autoritarioa eta sexu-zapalkuntza hautsiko dituen ikusgune iraultzailean oinarritu zuen emakumearen askatasunaren aldeko borroka.

Lanak

Obra nagusiak: Emakumearen arazoen oinarri sozialak (1909); Moral berria eta langileria (1919); Sexu askatasunean bizi izan den emakume baten autobiografia (1920); Bakartasuna eta amatasuna (1921); eta Langileriaren oposizioa (1921).

Emakumea eta klase gatazka

Itzulpena: Odei Hariztizabal

I. Eztabaida femeninoaren oinarri soziala

Alde batera utzirik ikerlari burgesen eztabaidak, buru-belarri eztabaidatzen jarduten dutelarik sexu batek bestearekiko duen gailentze mailari buruz, edo gizon eta emakumeen arteko burmuinen pisuari buruz eta egitura psikologikoen konparazioari buruz; materialismo historikoaren jarraitzaileek onartu egiten dituzte sexu bakoitzaren berezitasun naturalak, eta eskatzen dute pertsona orok, gizon ala emakume izan, aukera erreala izan dezatela beren autodeterminazio osoa era askean burutzeko, baita gaitasun natural guztiak garatzeko zein burutzeko. Materialismo historikoaren jarraitzaileek ukatu egiten dute gure gaur egungo inguru sozialetik banatuta emakumearen auziaren existentzia.

Emakumearen subordinazioaren atzean faktore ekonomiko zehatzak ezkutatzen dira, prozesu horretan ezaugarri naturalak bigarren mailako faktore izan dira. Soilik, faktore guzti hauen [faktore ekonomikoen] desagerpenarekin lortuko da; soilik, antzinako garai batean emakumearen subordinazioa eragin zuten faktoreen eboluzioarekin, gai izango dira gaur egungo jarrera soziala aldatzeko eta horri errotik eragiteko.

Bestela esanda, emakumeak benetan libre eta berdin izatea lortu dezake, soilik, ildo sozial eta produktibo berri baten arabera antolatutako mundu batean.

Hala ere, honek ez du esan nahi sistema honen markoaren baitan emakumearen bizitzaren zenbait alderdiren hobekuntza lortu ezin daitekeenik. Langileen  auziaren gaineko irtenbide erradi 1 kal bakarra soilik posible izango da harreman produktibo modernoen berreraikuntzan. Baina horrek eten gaitzake langileen premiazko beharrizanak aldatzeko? Bestalde, langile klasearen helburu berri bakoitzak humanitatearen askatasun eta berdintasun sozialaren erresuma adierazten du: emakumea lortzen duen eskubide bakoitzarekin hurbilago dago emantzipazio osoaren helmuga…

Sozialdemokrazia izan zen lehenengoa bere programan sartzen emakume eta gizonen arteko berdintasun eskubideen aldarria. Alderdiak uneoro eta edonon eskatzen du, diskurtsoetan zein prentsan, emakumeei eragiten dizkieten mugak kentzea, soilik alderdiaren eraginak behartu ditu beste alderdi batzuek eta gobernuek aldaketak burutzera emakumeen alde. Eta, Errusian, alderdi hau ez da emakumeen defendatzailea kokapen teorikoarekikoan soilik, baizik eta, beti eta edonon emakumearen berdintasunaren printzipiora atxikitzen da.

Zerk eragiten du gure “berdintasun eskubideen” defendatzaileek, kasu honetan, alderdi indartsu eta esperientziadun honen babesa ukatzea? Berdintasunaren aldeko ekintzaileak “erradikalak” izanda ere, euren burges-klasearekiko fidel izaten jarraitzen dute. Adibidez, askatasun politikoa ezinbesteko baldintza da errusiar burgesia hazteko eta sendotzeko. [Baldintza] Horiek ez egoteak ongizate ekonomikoa oinarririk gabe eraiki izana lekarke. Berdintasun politikoaren eskaria emakumeentzako beharra da bizitzaren baitan sorturikoa.

“Lanbideetara sarrera” leloak nahikoa izateari utzi dio, eta soilik herrialdearen gobernuan parte hartze zuzenak bermatzen du emakumearen egoera ekonomikoa hobetzea. Hortik ondorioztatzen da, erdi mailako emakume burgesen pasioa bozka eskubidea lortzeko, eta horrenbestez, sistema burokratiko modernoarekiko arroztasuna.

Hala ere, beraien berdintasun politikoaren aldarrietan gure feministak beraien ahizpa atzerritarrak balira bezala, sozialdemokraziak irekitako ate berriak urruneko eta ulergaitzak zaizkie. Feministek berdintasuna bilatzen dute gaur egungo gizarte klasearen markoaren baitan, inondik inora ez dituzte gizarte honen oinarriak erasotzen. Beraien pribilegioen alde borrokatzen dute, eskumenak eta pribilegioak zalantzan jarri gabe. Ez ditugu mugimendu feministako ordezkariak akusatzen afera ez ulertzeagatik, beraien ikuskera ezinbestean beraien klase posiziotik irtetzen da…

Independentzia ekonomikoaren aldeko borroka

Lehenbizi geure buruei galdetu behar diegu ea posible den klase kontraesanetan oinarrituriko gizarte baten baitan emakumeak soilik dauden mugimendu bateratu bat [egotea]. Edozein behatzaile inpartzialentzako agerikoa da askapen borrokan parte hartzen duten emakumeek ez dutela masa homogeneoa ordezkatzen.

Emakumeen mundua banaturik dago—gizonena dagoen era berean— bando bitan. Emakume talde baten interes eta jomugek klase burgesarengana hurbiltzen ditu; beste taldeak berriz langileenarekin lotura estua dauka, eta beraien askapen-eskariak emakumearen auzian irtenbide osoa barnebiltzen du. Hala, bando biek “emakumearen askatasuna” leloa jarraitzen badute ere, beraien helburuak eta interesak ezberdinak dira. Talde bakoitza inkontzienteki beren klasearen interesetatik abiatzen da, bere buruari klase kolore zehatza ematen dio helburu eta egitekoei dagokionez…

Feministen eskaera itxuraz erradikaletaz aparte, norberak ezin dezake bere ikuspegitik aldendu, klase posizioaren arrazoia kontutan izanik, feministek ezin dutela egitura ekonomikoaren eta egitura sozial garaikidearen erroko eraldaketa borrokatu; zeina hori gabe ezin daitekeen emakumearen askatasuna osatu.

Hainbat egoeratan klase guztietako emakumeek epe-laburreko egitekoetan bat egiten badute ere, epe luzera, bando bien azken helburuak ez datoz bat, hauek mugimenduaren norabidea eta jarraituko den estrategia determinatzen baitute.

Feministentzako gizonekiko eskubideen berdintasuna lortzea gaur egungo mundu kapitalistaren markoan, bada iadanik aski helburu konkretua bere baitan. Egungo egoeran emakume langileen eskubideen berdintasuna, soilik bitarteko bat da, langile klasearen esklabutza ekonomikoaren borrokaren baitan. Feministek gizona etsai nagusitzat dute, izan ere, beraiek gizonek eskubide eta pribilegio guztien jabe egin dira bidegabe, emakumeei soilik eginbehar eta kateak utzirik. Beraientzako, feministentzako, garaipenak honetan datza: gizon-sexuak zituen pribilegioak “sexu ahulari” aitortzen zaizkionean. Emakume langileek beste jarrera bat daukate.

Beraiek ez dute gizona etsaitzat ezta zapaltzailetzat hartzen, kontrako iritzia dute; gizonak beraien kide direla deritzote, beraiekin eguneroko errutinaren monotonia konpartitzen dutela eta beraiekin etorkizun hobe baten alde borrokan iarduten dute. Emakumea eta bere gizonezko kidea esklabu dira baldintza sozial berberengatik, kapitalismoaren kate gorrotagarri berberek zapaltzen dute beraien borondatea eta bizitzako plazer eta xarma debekatu [egiten diete]. Egia da zenbait alde garaikide zehatzek emakumearen gain zama bikoitza jartzen dutela, jakina den bezala lan asalariatuaren baldintzek, batzuetan, emakume-langilea lehiatzaile eta gizonen lehiakide bilakatzen dela. Baina egoera kaltegarri hauetan, langile klaseak badaki nor den erruduna…

Emakume langileak, une latzetako bere nebak bezala, gorroto du urrezko ahutzen munstro aseezina zeinak, zeina bere biktimen erraiak zurrupatzeaz soilik dagoen arduraturik; eta miloika pertsonen biziak xahutuz hazterakoan; era berean oldartzen da gizon, emakume eta haurrengan. Milaka harik langile klaseko gizonarengana erakartzen dute. Emakume burgesaren helburuak, bestalde, arraro eta ulergaitzak dirudite. Ez dute langile klasearen bihotzarekin bat egiten, ez diote emakume langileari eskaintzen zapaldutako gizartearen begiek miresten duten etorkizun oparorik…

Emakume langileen azken helburuak ez du ekiditen, noski, beraien egoera sistema burgesaren markoaren baitan hobetzeko daukaten desioa. Baina kapitalismoaren izaerak etengabe oztopatzen du desio hauek burutzea. Soilik lan-sozializatua dagoen munduan emakumeak eskubide berdintasuna eduki lezake eta benetan librea izan, harmonian eta justizian. Feministak ez daude hau ulertzeko prest eta ez dira gai hau burutzeko. Mundu zaharrean leku erosoa lortzeko gai izango direla uste dute, berdintasuna formalki legearen letrek onartzen dutenean; zapalkuntza, eskabutza eta morrontza, malko eta zailtasunak [desagertuko direla]. Eta hein batean egia da. Emakume langileen gehiengoarentzako, gizonezkoekiko berdintasun eskubideak ezberdintasunaren zati baten parte bera adieraziko luke; baina “aukeratu bakanentzako”, emakume burgesentzako, hain zuzen ere, eskubide eta eskumen berrietarako ateak irekiko lizkie, orain arte soilik klase burgeseko gizonek gozatzeko aukera izan dutenak. Honela, emakume burgesak lortzen duen kontzesio bakoitza bere ahizpa txikia esplotatzeko arma berri bat litzateke, eta bi arlo sozial oposatuetako emakumeen arteko banaketak jarraituko luke. Euren interesak talkan daudela ikusiko dira, beraien helburuak are ikusgarriagoak izango dira kontraesanean.

Non dago, hortaz, “emakumezkoaren auzia” orokorrean? Non dago feministek esateko horrenbeste daukaten eginbeharren eta helburuen batasuna? Begirada hotz batek errealitatean erakusten du batasun hori ez dela existitzen eta existitzea ezinezkoa dela. Alferrik, feministek beraien buruak konbentzitzen ahalegintzen dira “emakumezkoaren auziak” ez duela zerikusirik joera politikoarenarekiko eta “bere irtenbidea soilik posible da alderdi guztien eta emakume guztien parte hartzearekin”. Alemaniako feminista erradikal batek esan bezala, ekintzen logikak feministen ilusio suspergarria ukatzera garamatza…

Produkzioaren baldintzek eta formek emakumea menperatu izan dute gizateriaren historia osoan, eta apurka-apurka zapalkuntza eta dependentzia mailara baztertu dituzte, gehienak, oraintsu arte bertan jarraitu dute.

Lehenbizi beharrezkoa litzateke egitura sozial eta ekonomikoaren hondamendia, emakumeek galdutako garrantzi eta independentzia eskuratzen hasi ahal izateko. Bizitzarik gabeko baina ahalguztidunak diren produkzio baldintzek arazoei irtenbidea aurkitu diete; aspaldi gailentzen ziren pentsalariei zailegiak iruditu arren. Botere bera da milaka urtetan zehar emakumea esklabutu izan duenak, orain, garapenaren osteko etapa batean, askatasunera eta independentziara bideratzen ditu…

Emakumearen auzia XIX.mende erdialdeko emakume burgesengan hasi zen garrantzia eskuratzen: emakume langilea lan-mundura iritzi baino beranduagokoa. Gizarteko klase-ertainaren beharrizanek kapitalismoaren arrakastaren baitako talkak astindu zituen. Aldaketa ekonomikoak burgesia txiki eta ertainaren egoera finantzieroa ezegonkor bilakatu zituen, horrela emakume burgesak dilema gordinei aurre egitera eraman zituen, pobrezia onartu ala lan eskubidea eskuratu. Talde sozial hauetako emazte eta alabek unibertsitateetako ateak jotzen hasi ziren, arte aretoetakoak, argitaletxeetakoak, bulegoetakoak, beraientzako irekita zeuden lanbideak beteaz. Emakume burgesen desioa, zientzia arloan sartzeko eta kulturako onurak eskuratzeko, bat-bateko beharrizan bati erantzuna izan zen, “eguneko ogia”ren gatazkan dauka sorburua.

Burgesiako emakumeek euren larruetan, hasiera hasieratik, aurkakotasuna bizi izan zuten gizonen partetik. Gudu zaila zortatu zen, batetik, gizon profesionalak beraien lanpostu txiki eta erosoei gogor eutsiz zeuden, eta bestetik, eguneroko ogia irabazten zebiltzan emakumeak. Borroka honek “feminismoaren” sorrera ekarri zuen: elkarrekin mantentzeko emakume burgesen ahalegina zen, eta beraien indarren batasuna etsaiaren kontra neurtu ahal izateko [helburua zuen], gizonen kontra. Emakumeak lan munduan sartu zirenean beraien burua harrotasunez “emakumeen mugimenduaren abangoardia” legez aurkezten ziren. Independentzia ekonomikoaren auziaren konkistaz ahaztu egin ziren, beste arlo batzuetan bezala, beraien ahizpa txikien pausuak jarraitzen joan zirela eta beraien esku zaurituetako esfortzutik zebiltzala fruituak jasotzen.

Beraz, posible al da feministak aintzindari gisa hartzea, emakumearen lanaren [emantzipazio] bidean, herrialde bakoitzean ehundaka mila emakume-langilek fabrikak eta taillerrak hartu zituztenean, industria adarrak bata bestearen atzetik bereganatuz, emakume burgesak jaio aurretik? Soilik emakume langileen lanaren errekonozimenduari esker mundu mailako merkatuan emakume burgesek bete ahal izan dute kokapen independientea gizartean, zeina feministak horretaz horrenbeste harrotzen diren…

Zaila egiten zaigu emakume langileen borrokaren historian zehar, beraien baldintza materialetan zinez lagundu duten mugimendu feministaren ekintza bakar bat zeinalatzea. Edozein izanik ere emakume langileek beraien bizi baldintzak hobetzen lortu dituztenak, orokorrean, langile klasearen esfortzuaren emaitza izan dira, eta zehazki, emakumeena beraiena. Emakume langilearen borrokaren historia beraien lan baldintzak hobetzeko eta bizi duinagoa izateko, langileriaren borrokaren historia bera da, bere askatasuna lortzeko.

Zerk behartzen die fabriken jabeei lanaren prezioa igotzen? ordutegien murrizketa eta lanbaldintza hobeak izaten, ez bada langileriaren ezinegonaren lehertzeari beldurra? Zerk limurtzen du gobernua legeekin kapitalari lan esplotazioa mugatzen, ez bada lan-gatazken beldurra?…

Ez dago sozialdemokraziak bezala mundua osoan zehar emakumearen defentsa bere egin duenik. Emakume-langilea gauza ororen gainetik, langile klasearen kide da, eta langile familiaren posizioa asebetetzen denean eta partaide bakoitzaren ongizatea, oro har; epe luzera handiagoa izango da langile klasearen onura.

Ikusirik handitzen ari diren zailtasun sozialak, borrokalari sutsuak (emakume-langileak) nahasmenean eteten dira. Berak soilik ikus lezake zein gutxi egin duen emakumeen mugimenduak orokorrean emakume langileengatik, zenbateko ezintasuna izan duen lan baldintza eta langile klasearen bizitza hobetzen. Gizateriaren etorkizunak grisa iruditu behar du, itzalitakoa eta zalantzazkoa izan behar du emakumearen berdintasunaren alde borrokan dauden emakumeentzako, oraindik munduko langileriaren ikuspegia eskuratu ez badute edo sistema sozial hobe baten sinesten ez badute. Egungo mundu kapitalistak bere horretan jarraitzen badu, askapena osatugabea eta inpartziala dela iruditu behar zaie. Nolako etsipena sufritu behar duten emakume sentikor eta pentsakorrenek! Soilik langile klasea gai da morala mantentzen mundu modernoan dituen harreman sozialen distortsioarekin. Pausu sendo eta bateratuekin aurrera egiten du bere helbururantz. Emakume-langileak beraien lerroetara hurbiltzen ditu. Emakume-langileak adorez lan asalariatuaren bideari ekiten dio. Beraien hankek huts egiten dute, beraien gorputzak urratu egiten dira. Bidean zehar labar arriskutsuak daude, eta harrapakari krudelenak zelatan daude.

Baina soilik bide hau harturik emakumea gai da urruneko helburu erakargarria lortzeko: benetako askatasuna lanaren mundu berri batean. Emakume langilearen etorkizun distiratsuaren pausu zail honek dirauen artean, orain arte esklabu humiliatu, zapaldu eta eskubiderik gabeak, ikasi du horren barneraturik zuen bere esklabu pentsamoldetik aldentzen; pausuz-pausu langile independiente bilakatzen du bere burua, nortasun independientean, maitasunean askea. Bera (emakume-langilea) da, langileriaren lerroetan borrokan, bera da, “ahizpa txikia” etorkizuneko emakume “aske” eta “berdina”ren  lursaila prestatzen ari dena.

Zergatik behar du emakume langileak feminista burgesekin batasuna lortu? Nor da benetan aliantza honetatik probetxua ateratzen duena? Egia esan ez da emakume-langilea. Bera baita bere buruaren salbatzailea, bere etorkizuna bere eskuetan dago. Emakume-langileak bere klase interesa defendatzen du eta bere burua “emakume guztiek elkarbanatzen duten munduaren” diskurtso handietan engainatzeari lagatzen dio. Emakume langileak ez du ahaztu behar eta ez du ahazten gurekiko antagonikoa den gizarte-markoan emakume burgesen helburua euren ongizatea bermatzea dela; gure helburua [bestalde] eraikitzea da, mundu zaharraren lekuan, zaharkituan, lan unibertsalaren tenplua, senideen arteko elkartasuna eta askatasun pozgarria dago.

Ezkontza eta familia arazoa

Jar dezagun harreta emakumearen auzian beste puntu bat, familia-gatazka. Oso ezaguna da emakumearen benetako emantzipazioaren irtenbideak duen garrantzia, gatazka konplexu eta zaratatsu honetan. Emakumeek duten eskubide berdintasun helmuga ezin da osatu emantzipazio politikoaren borrokarekin, doktoretza jakin baten lorpenenean edo beste edozein titulo akademikoekin, edo lan berean ordainsari bera eskuratzen. Benetan askea izateko, emakumeak egun gainera botata dituen kateez desegin beharra dauka, forma zaharkituaz eta zapaltzaileaz, familiaz. Emakumearentzako, familia-auziaren irtenbidea, ez da berdintasun politikoa eta independentzia ekonomikoaren ezarpena baino garrantzi txikiagokoa.

Egungo formak, legeek eta ohiturek ezarritakoak, famili egituran emakumea zapaldua egotea dakar ez pertsona gisara soilik, baizik eta emazte eta ama gisara ere. Herrialde zibilizatu gehienetan, kode zibilak emakumea gizonarekiko dependentzia maila handiago edo txikiagoan kokatzen du, eta senarrari ematen dio, gainera emakumearen ondareak erabiltzeko eskubidea, berarengan moralki eta fisikoki agintzea…

Eta familia-esklabutza ofizialki bukatzen denean, legeztatua, “iritzi publikoa” deritzonak emakumearekiko dituen eskubideak erabiltzen hasten da. Burgesiak sortu eta mantendu du iritzi publikoa “jabetzaren instituzio sakratua” babesteko helburuarekin. “Moral bikoitz” hipokrita berresteko balio du. Gizarte burgesak emakumea tranpa ekonomiko onartezinean giltzapetzen du, bere lana ordainsari lotsagarri batekin ordainduz. Emakumea hiritar guztiek beraien interes zapalduak defendatzeko duten ahotsetik galarazia dago, eta badauka honekiko alternatiba eskaintzeko beste borondate: ezkontideen harlauza, edo prostituzioan itotzea, era irekian gutxietsi eta kondenatzen dena, baina sekretuan lagundu eta babestu.

Beharrezkoa ote da ezkontideen egungo bizitzako alderdi ilunak azpimarratzea, emakumeen sufrimenduak famili egiturekin harreman estua dutenean? Iadanik asko esan izan da gaiaren inguruan. Literaturak koadro ilunetan aski irudikatu du ezkontide eta familien desordena. Arlo honetan, hamaika tragedia psikologiko, hamaika bizitza zatitu, hamaika pozoindutako bizipen izan dira! Oraingoz, interesatzen zaiguna honakoa da, egungo familia-egiturak klase eta baldintza sozial guztietako emakumeak zapaltzen dituela. Hein berean ohiturek eta usadioek ama senargabeak atzetik jarraitzen ditu, legeek senarraren tutoretzapean jartzen baituzte emakume burgesa, langilea zein nekazaria.

Ez dugu akaso azkenean aurkitu emakumearen gaineko auzian, klase guztietako emakumeak batu daitezkeen gakorik? Ezin daitezke elkarrekin borrokatu zapaltzen dituzten egoerei aurre egiteko? Akaso sufrimendu berberok, min berberak, klase antagonismoaren jauzia ezabatzen du eta plano ezberdinetako emakumeentzako helburu eta eginbeharren komunitatea sortu? Akaso egingarria al da, nahi eta helburu komunei dagokionez, burgesen eta langileen arteko elkarlana? Izan ere, feministek aldi berean borroka egiten dute ezkontza forma askeagoak lortzeko eta “amatasunaren eskubidearen” alde, beraien aldarria denek jazartzen duten prostitutaren defentsarako darabilte. Behatu [ezazue] literatura feminista zeinen aberatsa den gizon eta emakumeak batzeko estilo berrietan, eta zeinen abila den sexuen arteko “berdintasun moralera” indarrak bideratzen. Ez al da egia, askatasun ekonomikoaren arloan “emakume berriaren” bidea zabaltzen doazen milloika (emakume) langileko ejerzitoaren azken muturrean kokatzen direla (emakume) burgesak eta familia auziaren irtenbidearen errokonozimendua feministentzako dela?

Hemen Errusian, erdi mailako emakume burgesek—hau da, emakume-ejerzitoak zeinak egoera independiente baten jabe izan diren, bete-betean topo egin zuten 1860ko hamarkadan, beren buruak lan mundura jaurtiak ikusi zituzten— praktikan, maila indibidualean ezkontza auziaren gaineko alderdi lotsagarri asko konpondu dituzte, ausardiz ezkontza erlijioso tradizionalari muzin egin eta familiaren forma egonkortua ordezkatu dute erraz hautsi daitekeen loturekin, zeina askoz ere hobeto egokitzen zaion maila intelektual, mugikor, gizatalde horren beharrinazei. Baina irtenbide indibidualek, subjektiboek, ez dute auzi honen egoera aldatzen ezta bizi familiarraren panorama orokorra arintzen. Indarrik bada egungo familiaren forma desegiten dabilena, ez da banakakoek beraien kabuz hala nolako ahalegin sendoa egiteagatik, baizik eta produkzioaren indar boteretsu eta bizigabeagatik, bizitza gogor eraikitzen daude, habe berrietan…

Mundu burgeseko emakume gazte indibidualen borroka heroikoak, katerik gabe “maitatzeko ausardia” eskatzen dio gizarteari eta lortzen du, adibide gisa balio dezake familiako kateetara loturiko emakume guztientzako: hau da atzerriko feministarik emantzipatuenak aldarrikatzen duena baita bertako gure berdintasunaren defendatzaile modernoek ere. Beste era batera esanda, feministak mugitzen dituen espirituaren arabera, ezkontzaren auzia inguruko baldintzetatik aparte konponduko da, gizartearen estruktura ekonomikoan aldaketak egotetik aparte, soilik esfortzu heroiko indibidual eta isolatuen esku. Nahikoa da emakumea “ausartuz gero” eta ezkontzaren auzia bere horretan eroriko da.

Baina horren heroikoak ez diren emakumeek burua astindu egiten dute zalantzati: “hau guztia oso ondo dago nobeletako heroientzako egileak errenta eroso batekin aurreikusi baititu, baita lagun desinteresatu eta aparteko xarmadunekin irudikatzeb baititu. Baina zer egin dezakete errenta beharrean daudenek, soldata nahikoa ez dutenek, lagunik ez dutenek, aparteko erakargarritasuna ez dutenek? Zer dago? “Maitasun librea” posible ote da, egingarria, ez era isolatu eta apartekoan, baizik eta gizarte honen egitura ekonomikoaren ekintza arrunt bezala, hau da, denek onartzen duten arau inperatzaile bezala? Muzin egin dakioke ezkontza eta familia determinatzen dituen egungo formari, jabetza pribatuari? Posible al da, mundu indibidualista honetan, ezkontzaren araubidea zeharo deuseztatzea, emakumearen interesei kalterik egin gabe? deuseztatu daiteke amatasunaren pisu guztia bere gainean jartzen ez duen garantia bakarra? Deuseztea burutzekotan, ez litzateke emakumearekin gertatuko langilearekin gertatutako gauza bera? Korporazioen araubideak sortutako traben suntsiketak, patroientzako eginbehar berriak ezarri gabe, langileak kontrolatu gabeko botere kapitalistaren esku utzi ditu, eta “kapitalaren eta lanaren asoziazio librea” lelo erakargarriaren forma horretan kapitalismoaren lan esplotazioa ekarri du. “Maitasun librea”, sistematikoki sartu izan da egungo klase gizartean, emakumeak familia bizitzako gabeziak libratu beharrean, ez ote dio karga berri bat ezarriko: bere seme-alaben zaintzen egitekoa, bakarrik eta laguntzarik gabe?

Soilik harreman sozialen arloko aldaketa erradikal batzuek eragingo lukete familia-betebeharrak gizartearengan eta Estatuaren gain uztea, eta “maitasun librea” gauzatu ahal izateko giro egokia sortuko lukete. Baina akaso gai izango da egungo Estatu klasista, itxura oso demokratikoa izanda ere, amaren eginbehar guztiak bere gain hartzeko eta egungo familiari ertsiki loturik dauden betebeharrei erantzuteko; gazte belaunaldiari, talde indibidualista den heinean? Soilik harreman produktiboen eraldaketa erradikal batek sortu ditzake emakumea babesteko ezinbesteko baldintza sozialak “maitasun librea” formula elastikoaren ondorio negatiboetatik. Ez ote dugu ikusten ohitura sexualek ezkutatzen duten benetako errakuntza eta desordena, egungo egoeran, sarri antzeko formularekin? Behatu itzazue gizarte industrializatuko gizon guzti horiek, enpresari eta administratzaileak: ez ote dira beraien erara aprobetxatzen “maitasun libreaz”? emakume langileak, enplegatuak eta neskameak behartuz beraien sexu gutizien menpe jarriz, kaleratze mehatxuarekin? Patroiok beraien neskamea zitaldu egiten dute, eta behin haurdun dagoela kaleratu, ez ote dute iadanik “maitasun librearen” formula martxan jarri?

“Baina ez gabiltza ‘askatasun’ mota horretaz hizketan, arrazoitzen dute bateratze librearen aldeko defendatzaileek. Aitzitik, ‘moral bakarra’ ezartzea exigitzen dugu, era berean gizon eta emakumearentzako derrigorrezkoa. Gaurko ohitura sexualen desordenaren aurka gaude, soilik benetako maitasunean oinarritutako batasuna aratza dela aldarrikatzen dugu”. Baina ez duzue uste, lagun maiteok, zuen “batasun librea”ren ideala, egungo egoera ekonomiko eta sozialeko praktikara eramanda, arriskua dagoela askatasun sexualaren forma distortzionatutik ez hurruntzeko? “maitasun librearen” printzipioa ezin daiteke ezarri emakumeari sufrimendu berririk ekarri gabe, are gehiago, era bikoitzean dependiente egiten duen kate materialetatik askatu arte: kapitalarena eta senarrarena. Lan independiente batetara sarbidea eta autonomia ekonomikoak eragin du nolabaiteko “maitasun librearen” aukera zortatzea, batez ere hoberen ordainduak diren intelektualentzako. Baina emakumearen dependentziak kapitalarekiko bere horretan jarraitzen du, eta okertu egiten da [egoera] lan indarra saltzera beharturik dauden langileen emakume kopurua handitzen doan heinean. “Maitasun librea” leloak hobetu lezake, akaso, emakume hauen zoritxarra gosez ez hiltzeko justua irabazten dutenean? Gainera, maitasun librea ez al da iadanik non-nahi praktikatzen langile klasearen baitan, burgesiak beste behin ere alarma jarri eta salatu duenerarte langile klasearen <> eta <>? Zeinalatu beharra dago feministek ezkontzatik kanpoko batasun forma berriez hitz egiten dutenean gogo biziz emantzipaturiko [emakume] burgesentzako, “maitasun libre” izen ederra ezartzen diote. Baina langile klaseaz solasterakoan, ezkontzaz kanpoko batasun berberak “harreman sexual desordenatu” termino gutxietsiarekin iraintzen da. Oso bereizgarria da.

Hala ere, [emakume] langilearentzako, kontutan hartuta egungo baldintzak zeintzuk diren, bizitza komunean izatearen ondorioak, hau jatorri librekoa izan ala Elizak kotsakratua izan, penagarri izaten jarraitzen dute. Emazte eta ama langilearentzako, ezkontide eta familiaren arazoaren giltza ez dago bere kanpoko formetan, ohiturazkoetan edo zibiletan aurkitzen, baizik eta emakumelangileak aurre egin behar dituen baldintza ekonomiko eta sozialetan zeinetan familia harreman konplexu horiek determinatzen diren. Noski, berarentzako [emakumearentzako] garrantzitsua da jakitea ere ea bere senarrak berak irabazitako soldataren jabe izan daitekeen, senar gisa ea eskubiderik duen berarekin biziaraztea bere borondatearen kontra izanda ere, seme-alabak bortxaz kendu ahal dizkion, etab. Baina ez dira horrelakoak kode zibileko ahapaldiak zeinak emakumeen egoera erreala determinatzen duten, ezta ere ez da bertan konponduko familiaren auzi zaila. Notario aurrean legeztatua izanik batasuna, Elizak kontsagratua edo onarpen librean oinarritutako printzipioan, ezkontzaren auziak garrantzia galdu dezake emakume gehienentzako —soilik hori gertatuko litzateke— gizarteak etxeko kezka zitaletatik zama kenduko balie, gaur sahiestezinak [dira] sistema ekonomiko domestiko indibidual eta dispertsoetan. Hau da, gizarteak belaunaldi gazteenen zaintza bere gain hartuko balu, amatasuna babesteko gaitasuna balu eta haur bakoitzari ama bat emango balio, behintzat lehenengo hileetan.

Feministek fetitxe baten kontra borroka egiten dute: ezkontza legeztatua eta Elizak kontsagratua. Emakume-langileek, bestalde, ezkontzaren eta familiaren egungo kausen kontra egiten laguntzen dute hau eragin duten formen kontra, eta bizi baldintza hauek aldatzen ahalegintzen direnean, badakite baita ere horren alde ari direla, beraz, sexuen arteko harremana aldatzen. Hortxe kokatzen da hain justu burgesiaren eta langileriaren familia auzi konplexuaren ikuspegien arteko alde nagusia.

Inozentziaz ezkontza eta familia forma berriak sortu daitezkeela sinisterakoan gizarte klase garaikideko mihisean, burgesiaren partaide diren feministek eta erreformatzaile sozialek forma berri penagarriak bilatzen dituzte. Eta, biziak berak oraindik ez dituenez sortu, edonola asmatzea dakar. Beraien iritziz, harreman sexualen forma berri bat izan beharko luke, familiaren auziari irtenbidea emateko gai dena egungo sistema sozialean.  Eta mundu burgesaren ideologoek —kazetari, idazle eta emantzipazio borrokan gailentzen diren emakumeek— bakoitzak bere aldetik, beraien “familia panazea”, beraien “ezkontza formula” berria proposatzen dute,

Zeinen utopiko aditzen diren ezkontza formula hauek! Zeinen ahulak diren leungarriok, argipean hausnartzen denean gure familia egitura modernoaren errealitate penagarrian! “Batasun librea”, “maitasun librea”! Formulok sortu ahal izateko, beharrezkoa da pertsona ororen arteko harreman sozialen erreforma erradikala burutzea. Are gehiago, beharrezkoa da moral sexualaren arauak, eta harekin batera giza psikologia orok, errotik eboluzioa pairatzea, oinarrizko eboluzioa. Akaso egungo giza psikologia prest dago “maitasun librearen” printzipioa onartzeko? Eta jeloskortasuna, giza arima onenak ere suntsitzen dituena? Eta oso erroturik dagoen sentimendu hori, jabetza eskubidearena; ez soilik gorputzarekiko, baizik eta baita kidearen arimarekiko? Eta beste pertsonaren banakotasunen adierazpenera atseginez hurbiltzeko ezintasuna, baita maite duguna “menperatzeko” ohitura edo bere “esklabu” izatekoa? Eta mingotsa den sentimendu hori, mingots hilgarria, abandonatze eta bakardade infinutua norbere buruaz jabetzen denean maitaleak maitatzeari uzten digunean eta alde egiten duenean? Non aurki dezake kontsueloa pertsona bakartiak, indibidualistak? “kolektibitatea”, kasurik eta onenean, “helburu bat” da indar moral eta intelektualak bertarantz bideratzeko. Baina gai ote da egungo pertsona kolektibitate horrekin bat egin eta elkarri ekintzen eragina sentiarazteko? Bizitza kolektiboak bere horretan indubiduo pertsonalaren poztasun txikiak ordezka ditzake? Arimarik gertu izan gabe, arima biki “bakarra”, sozialista izan zein kolektibista izan, zeharo bakarturik dago mundu arrotz honetan, eta langile klaseak soilik sumatu dezake pertsonen arteko harreman armoniotsu eta sozialagoak. Familia arazoa oso konplexua da, nahasia eta anitza bizitza bezalakoa, eta ez da gure sistema soziala izango horri irtenbidea bermatuko diona.

Bestelako ezkontza formulak proposatu dira. Zenbait emakume progresistak eta gizarte pentsalarik ezkontza batasuna ondorengotza produzitzeko metodo gisa aurkezten dute. Ezkontzak bere baitan, esaten dutenez, ez dauka emakumearentzako inolako balio berezirik: amatasuna bere helburua da, helburu sakratua, bizitzako misioa. Ruth Bray eta Ellen Key bezalako defendatzaile inspiratuei esker, ideal burgesa progresismo kutsu bereziaz jabetu da, emakumea emea bezala bistaratzen baitu pertsona aurretik. Atzerriko literaturak gogo onez onartu ditu emakume moderno hauek proposatutako leloak. Baita hemen ere, Errusian, ekaitz politikoaren aurreko garaian, (1905ekoa), balore sozialak berrikusi aurretik, amatasunaren auziak eguneroko prentsaren arreta gainean zuen. Horrela, feministen proposamen guztiek testuinguru honetan izaera utopikoa izanda ere, arazoa handiegia eta egunerokoa zen emakumeak bertan ez egoteko.

“Amatasun eskubidea” emakume burgesei soilik eragiten ez dien auzia da, izan ere, neurri handiago batean are gehiago eragiten die emakume langileei. “Ama izateko eskubidea” hauek dira “edozein emakumeren” bihotzera zuzenean heltzen diren hitz ederrak eta bihotz taupadak arintzea dakarrena. “norbere” seme-alaba norbere esnearekin elikatzeko eskubidea, eta bere kontzientziaren esnatze zeinaleetan egotea, bere gorpu nimiñoa zaintzeko eskubidea eta bere arima xamur hauskorra bizitzako lehen arantza eta sufrimenduetatik babestea: Zein amak ez lituzke eskari hauek babestuko?

Badirudi gatazka batekin topo egin dugula eta maila sozial ezberdinetako emakumeak une jakin batean batu ditzazkeena: iruditu liteke aurkitu dugula, azkenik, bi mundu arrotzen arteko emakumeen zubia. Bota dezagun bada begirada zorrotzagoa, emakume progresista burgesek “amatasun eskubide” gisa zer ulertzen duten deskubritzeko.  Beraz, ikus dezagun emakume langileek berdintasun-burgesean amatasun auziarekin aurreikusitato irtenbideekin bat datoren. Apologista sutsuen begiradapean, amatasunak ia-ia izaera sakratua dauka. Aurreiritzi faltsuak apurtzeko asmoz borroka egiten dute, ekintza natural batean buru-belarri jarduteagatik—seme-alaben erditzean— emakumea markatzeko [deslejitimizazioari aurre egiten diote]; zeren eta, ekintza ez da legeak santifikatua izan behar, amatasun eskubidearen aldeko [emakume] borrokalariek norabidea zeharo aldatu dute, amatasuna emakumearen bizitzaren helburu bilakatu da…

Amatasuna eta familiarekiko Ellen Keyren debozioak behartu egiten du familia unitate isolatuari bermea ematen, existitzen jarraituko duelako baita gizarte eraldatu batean termino sozialistei dagokienez. Aldaketa bakarra, bere ikuspegitik, abantaila edo irabazia izan daiteken elementu osagarri oro ezkontza batasunetik kanpo geldituko dira, elkarren grinen arabera ospatuko da, zeremonia eta dagokion formalitateekin: maitasuna eta ezkontza benetan parekoak izango dira. Hala ere, familia talde isolatua mundu indibidualista modernoaren ondorio da, biziraupenerako borrokan, bere presioarekin, bere bakardadean, familia sistema kapitalista higuingarriaren emaitza da. Eta Key-k familia gizarte sozialistari oinordetzan utzi nahi dio! Odolak eta familia loturak egun sarritan balio du, egia da, bizitzako euskarri bakar gisa, desgrazien eta penen garaiko gotorleku bakar gisa. Baina etorkizunean morala edo sozialki beharrezkoa izango ote da?  Key-k ez dio galdera horri erantzuten. Berak “familia ideala” lar kontutan hartzen du, gizarte-egitura-burges zaleek erdi mailako burgesiaren unitate egoista hau liluraz begiratzen dute.

Ellen Key adimentsua, baina aldez aurretik susma ezina, ez da bakarra kontraesan sozialetan norabidea galtzen duena. Seguruenik ez dela sozialisten artean ezkontza eta familia bezalako beste auzirik horren adostasun gutxikoa. Sozialisten artean inkestarik antolatuko bagenu, segur aski emaitza oso bitxiak aterako liratezke. Familia zimeltzen dago? Edo ba ote dago arrazoirik egungo familia arazoa soilik aldi baterako krisia dela pentsatzeko? Familiaren egungo egitura mantenduko litzateke etorkizuneko gizartean, ala sistema kapitalista modernoarekin batera lurperatuko litzateke? Erantzun ezberdin ugari jaso ditzazketen galderak dira…

Hezkuntza funtzioa familiatik gizartera jauzi egitean, familia talde isolatua batera mantentzen zituen azken loturak desagertzea dakar. Familia burges zaharra desegiten hasiko da, geroz eta arinago; aldaketa giroan, geroz eta argiago ikusten joango gara oraindik definitu gabe dauden ezkontza harremanen etorkizuneko formak. Zeintzuk ote dira forma nahaspilatsuok, oraindik, egungo eragin lainoetan sartuta daudenak?!

Beharrezko al da errepikatzea ezkontzaren forma errepresiboak leku egingo diola elkar maite diren indibiduoen arteko batasun libreari? Maitasun librearen ideala, emantzipazioaren alde borrokan dauden emakumeen irudimen gosearen aurrean azaltzen dena, bat egiten du zalantzarik gabe  ein batean gizarte kolektibistak ezarriko duen sexuen arteko harremanen ildoarekin. Hala ere, eragin sozialak horren konplexuak dira eta elkarrekintzak horren anitzak, ezinezkoa dela zehaztasunez imaginatzea oraintxe bertan nolako harremanak izango ditugun etorkizunean, sistema osoa erradikalki aldatutakoan. Baina sexuen arteko harremanen eboluzioa geldoa da gure begibistara, izan ere, ezkontzaren errituala eta familia itxia eta mugatua, seguru, desagertuko direla.  ! ! • Eskubide politikoen aldeko borroka.

Feministek gure kritikei erantzuten diete ondorengoa esaten: emakumeen eskubide politikoen defentsaren atzean dauden argumentuak okerrak direla iruditzen bazaizue ere, aldarriaren garrantzia txikitu daiteke, baldin eta, bai feministentzako zein langile klaseko [emakumeen] ordezkarientzako premia bera badauka? Ezin dezakete bando sozial bietako emakumeek, helburu politiko bateratuen alde egin eta klase antagonismoak banatzen dituen mugak gainditu? Ez ote dira ziurrenik gai izango borroka bateraturik aurrera eramateko inguratzen dituzten indar arrotzen kontra? Burgesia eta langileriaren arteko banaketa horren ekidiezina da, atxikitu daitezkeen beste edozein auzi bezala, baina auzi kontretu honetan feministek uste dute klase sozial ezberdinetako emakumeek ez dutela ezberdintasunik.

Feministak deskontzertaturik eta suminduta behin eta berriz argumentu hauetara itzultzen dira, aurretik ezarritako alderdi leialtasuna sumatzen dute langile klasearen ordezkarien ezetzetan beraien emakumeen eskubideen alde indarrak batzeko unean. Hau al da benetan egoera? Existitzen ote da benetan aspirazio politikoen identifikazio osorik edo, kasu honetan, gainontzeko kasu guztietan bezala, emakumeen ejerzito banaezin baten antagonismoaren sorreran klase gatazka alde batera utzita dago? Lehenbizi honi erantzun behar diogu emakume langileek erabiliko dituzten taktikak definitu ahal izateko, beraien sexuaren eskubide politikoak lortzeko.

Feministek aldarrikatzen dute erreforma sozialaren alde daudela, euretako batzuk baita sozialismoaren alde ere —urruneko etorkizunean, noski —baina ez dute asmorik langile klasearen lerroetan borroka egiteko helburuok lortzeko. Euretako onenek uste dute, zintzotasun inozentearekin, diputatuen eserlekuak beraien eskura daudenean gai izango direla sortu diren gizarte zauriak sendatzeko, beren iritziz, gizonek, beraiei atxikituriko egoismoagatik, egoeraren jabeak izan direlako dela.  Talde indibidual feministen asmo onak langileriaren alde egonda ere, klase gatazka proposatu den bakoitzean gudu zelaia ikaraz utzi dute. Onartzen dute ez dutela besteen gatazketan eragin nahi, eta nahiago dute beraien liberalismo burgesean babestu, oso eroso baitzaie.

Feminista burgesek beraien desio politikoetako benetako helburua erreprimitzen ahaleginduta ere, bizitza politikoan parte-hartzeak emakume langileari onura asko emango dizkiola ziurtatuta ere, beraien ahizpa gazteei; espiritu burgesak mugimendu feminista osoa klase-kolorez blaitzen du gizonekiko eskubide politikoen berdintasun aldarrian, emakumeen aldarria dirudien harren. Emakume burges eta langileen artean harrakala handia dago Eskubide politikoak erabiltzeko helburu eta interpretazio ezberdinengatik. Honek ez du kontraesanean jartzen emakumeen talde biek ez dutela hein batean bat egiten bat-bateko eginbeharretan, izan ere botere politikora iritsi diren klase guztietako ordezkariak ahalegintzen dira herrialde bakoitzean, neurri handiago edo txikiago batean, emakumea baztertzen duen Kode Zibilaren berrikusteta egiten. Emakumeek presionatu egiten dute aldaketa legalak lortzeko, eurentzako lan baldintza egokiagoak izateko, batera mantentzen dira prostituzioa legeztatzeko erregulazioen kontra, etab. Hala ere, bat-bateko egiteko hauek kointzidentzia izaera zeharo formala daukate. Honela, klase interesak erreforma hauekiko talde bien jarrera zeharo kontraesankorra egiten du…

Klase intuizioa—feministek diotena esanda ere— indartsuagoa dela erakusten du “klaseen gaindiko” politika gogo-garbia baino. Emakume burgesak eta beraien “ahizpa gazteak” ezberdintasunean berdinak diren neurrian, lehenengo hauek ahalegin handia egin dezakete emakumeen interes orokorrak defendatzeko. Baina, behin muga hau gainditu dutenean eta emakume burgesek ekintza politikoan sartu direnean, “emakume guztien eskubideen” egungo defendatzaileak beraien klaseko pribilegioen defendatzaile sutsuak bilakatuko dira; beraien ahizpa gazteak inolako eskubiderik gabe uzteaz poztuko dira. Honela, feministek emakume langileekin hitz egiten dutenean borroka bateratu batetaz nolabaiteko “emakume ororen” printzipioren bat lortzeko, normala da emakume langileek mesfidantzaz jokatzea.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s