Home

(Debajo en castellano)

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Txapa Ahotsa Asanblada

2008ko uztailean Auzolana pilotalekua jaio zen. Hilabeteetako prozesu baten emaitza izan zen. Auzoan elkar-topaketarako espazio publikoen beharra genuelakoan, eta pilotalekua utzikeriagatik urteak itxita zeramatzala jakitun, Alde Zaharreko hainbat kolektibo eta pertsona elkartu egin ginen (Eskolako Gurasoen Elkartea, Gaztetxea, Gao Lacho Drom Elkartea, Egin Ayllu…). Auzolanean birgaitze lanak egin, informazioa zabaldu, eta okupatutako frontoia auzorako eta hirirako berreskuratu genuen. 8 urte pasa dira ordutik. Zortzi urte zeinetan, autoantolaketa eta autogestioa oinarri, Auzolana beti egon den auzora eta herri mugimendura zabalik. Eta auzoak eta herri mugimenduek bere egin dute Auzolana, etengabeko erabilera askotarikoak frogatzen duen moduan.

2016ko uztailaren 15ean, udal-gobernuak Gasteiz Antzokia Auzolana pilotalekuak hartzen duen espazioan eraikitzeko asmoa zuela jakin genuen. Pilotalekua eraitsiko zuen horretarako. Komunikabideen bitartez jaso genuen mehatxuari urgentziazko erantzun bat eman genion orduan, prentsa ohar baten bitartez. Bertan adierazi genuen ez geniola ez hankarik ez bururik ikusten proiektu berri bat eraikitzeari jada martxan dagoen beste baten kaltetan, eta bi proiektuentzako espazio nahikoa bazela hirian. Gure “betiko lanean, egiteko moduetan eta kokalekuan jarraitzeko asmoa” agertu genuen. Edonola ere “irailetik aurrera inplikatutako pertsona eta talde guztiekin” hitz egingo genuela jakinarazi genuen, iritziak elkartrukatzeko asmoz. Hain zuzen ere horretan eman ditugu azken hilabeteak pilotalekuaren eguneroko kudeaketaz arduratzen garen Txapa Ahotsa asanbladako kideak. Gaur, prozesu luze honen ondorioak konpartitu nahi ditugu auzotarrekin, auzogintza eta euskalgintzako lagunekin eta gasteiztarrekin oro har.

Alde Zaharreko auzogintzan eta Gasteizko euskalgintzan diharduten pertsona eta mugimendu herritarrekin bilera dezente izan ditugu. Luzeegia litzateke ñabarduretan sakontzea gaurkoan, baina Auzolana pilotalekuaren eta gure jarreraren aldeko iritziak orokortuak izan dira. Batzuek gure proiektuarekiko atxikimendu estutik, beste batzuk errespetu hutsetik, baina denok ulertzen dute Antzokia ezin dela gu eraitsita eta gure adostasunik gabe eraiki.

Antzokiaren sustatzaile nagusia den Lazarraga Elkartearekin ere luze mintzatu gara irailetik hona. Berriki jakinarazi du elkarteak bere iritzia publikoki, haiek ere hilabeteotan auzogintzako eta euskalgintzako eragileekin batzartu ostean. Finean, Antzokia eta Euskararen Etxea Eskoriatza-Eskibel etxadian eraikitzeko proiektua begi onez ikusten jarraitzen du Lazarraga Elkarteak. Baina udal-gobernuari eskatzen dio Auzolana pilotalekuak okupatzen duen espazioa proiektutik kanpo geratzea, inongo eraginik ez izatea.

Udal-gobernuaren jarrerari dagokionez, gogor kritikatu beste erremediorik ez dugu. Uztaila erdian filtratu zien bere asmoa komunikabideei. Abuztuan sartzear ginela eta presaka bilera ireki batera deitu zituen auzogintza zein euskalgintzako eragileak. Moduengatik zein edukiengatik hainbat kritika jaso ostean, irailean bilera berria deitzeko konpromisoa hartu zuen. Irailetik lau hilabete igaro diren honetan, bilera ireki horretarako deialdirik ez da egon. Txapa Ahotsa asanbladako kideei, azaroa hasieran deitu zigun bilera bat eskatuz. Bilera hartan, Auzolana eraisteko asmoan bakarrik dagonaren jakitun ere, asmoa mantentzen duela jakinarazi zigun udal-gobernuak. Agindutakoa betetzen ez zuen bitartean gainera, pilotalekuaren eraisketarako pausuak ematen joan da udaletxea. Alkateak elkarrizketetan kokalekua bai edo bai berak nahi duena izan behar duela adierazteaz gain, proiektua lehiaketan ateratzeko beharrezko dokumentazioa osatzen joan da isilpean.

Bere erabakia inposatzeko saiakeran, udal-gobernuak “Auzolana pilotalekua edo Antzokia” dikotomia faltsua saldu nahi izan dio hiriari hilabeteotan. Baina ez du helbururik bete. Esana dugu zer iritzi jaso ditugun auzokide eta eragile ezberdinen ahotatik. Lazarragak ere hitz egin du. Eta udaletxeko gainontzeko indar politikoetatik publikoki bere jarrera adierazi duen bakarrak, EH Bilduk, Auzolana errespetatzeko, adostasunak lantzeko eta lehiaketa gelditzeko exijitu dio berriki alkateari.

Laburbilduz, hau da egoeraren argazkia egun: Gasteiz Antzokia Auzolana pilotalekua eraitsiz eraiki nahi duen bakarra EAJren Udal Gobernua da. Gutxiengoan gobernatzen duena. Hau da, udaletxea bakarrik dago. Gure mezua ondorioz oso argia da, eta mezu hau da gaurko agerraldian funtsezkoena: Utzi inposatzeak alde batera, utzi Auzolana pilotalekuari bere proiektua garatzen. Sinpleki zortzi urte hauetan egin dugun modu berean. Errespetuzko oinarrizko printzipio orokor horrek oso neurri zehatza eskatzen du une honetan bertan: udal-gobernuak lehiaketarako baldintzen prestaketa gelditu behar du, egun Auzolanaren eraistea jasotzen baitute baldintza-pleguek.

Euskararen aldeko hiri mailako proiektu estrategiko bat bezala defendatzen du Gasteiz Antzokia udal-gobernuak. Desadostasunetik eta inposatzetik abiatzeko bezain zentzugabea al da? Zintzoki, ezetz espero dugu. Guri ez ezik, euskarari kalte egitea litzateke. Eta ez soilik udaletxearen proiektua herren jaioko litzatekeelako. Auzolana desagertzeak, euskara maite duen gune euskaltzale bat galtzea ere suposatuko luke. Horregatik guztiagatik, gure desioa egoera honi irtenbide zentzuduna eta bidezkoa ematea da.

Edonola, inposatzean eta adostasunik gabe pausuak ematen jarraitzean tematuz gero, argi adierazten dugu, Auzolana pilotalekua, bere eraikina eta bere filosofia defendatuko ditugula. Eta ondotxo dakigu, horrela adierazi baitigute hilabeteotan hainbat eta hainbatek, defentsa horretan bidelagun asko izango ditugula.

——————–

Txapa Ahotsa Asanblada

Auzolana Pilotalekua nació en julio de 2008, después de un proceso que duró meses. Ante la falta de espacios para el encuentro que teníamos (y tenemos) en el barrio, y sabiendo que el frontón llevaba años cerrado por pura dejadez, diferentes personas y colectivos de Alde Zaharra nos juntamos para recuperarlo (AMPA de la escuela, Gaztetxe, Gao Lacho Drom, Egin Ayllu…). Han pasado 8 años desde que, mediante el auzolan, realizamos las obras, difundimos la información al barrio y ocupamos y recuperamos, para el barrio y la ciudad, este frontón. En estos ocho años basados en la auto-organización y la autogestión, Auzolana Pilotalekua siempre ha estado abierto al barrio y al movimiento popular. Y, el uso continuo y diverso que se hace del espacio, demuestra que el barrio y el movimiento popular también han hecho suyo Auzolana.

El 15 de julio de 2016, el equipo de gobierno dio a conocer que tenía la intención de construir el Gasteiz Antzokia en el espacio que a día de hoy ocupa el Auzolana PIlotalekua, derribando el frontón para ello. Como respuesta de urgencia frente a esta noticia de la que tuvimos conocimiento por los medios, hicimos pública en julio una nota de prensa. En ella dijimos que no le veíamos sentido a la construcción de un nuevo proyecto en detrimento de uno que ya esta en marcha y que, además, existe espacio suficiente en la ciudad para ambos proyectos. Mostramos “nuestra intención de seguir con nuestro trabajo de siempre, nuestra forma de funcionar y en la actual ubicación”. De la misma manera dimos a conocer que “a partir de septiembre hablaríamos con todas las personas y colectivos implicados”, con la intención de intercambiar opiniones. Es precisamente en eso en lo que, las personas que conformamos Txapa Ahotsa, la asamblea que se encarga de la gestión diaria del frontón, hemos invertido los últimos meses. Hoy, queremos compartir con las vecinas del barrio, los amigos de euskalgintza y todas las gasteiztarras las conclusiones del este largo proceso.

Hemos tenido numerosas reuniones con colectivos vecinales de Alde Zaharra y con grupos y personas que trabajan en euskalgintza. Sería demasiado largo entrar en todos los detalles pero las opiniones a favor de Auzolana Pilotalekua y de nuestro posicionamiento han sido generalizadas. Desde quienes se muestran más cercanos a este proyecto, hasta quienes se ubican simplemente en posiciones de respeto, todos entienden que el Gasteiz Antzokia no se puede construir a costa de nuestro derribo y sin el acuerdo de todos.

Desde septiembre, también hemos hablado en múltiples ocasiones con Lazarraga Elkartea, principal impulsor del proyecto del Gasteiz Antzokia. Han sido ellas quienes recientemente han dado a conocer publicamente su opinión, tras haberse reunido también durante estos meses con colectivos vecinales y grupos de euskalgintza. En definitiva, Lazarraga Elkartea sigue viendo con buenos ojos el proyecto para la construcción del Gasteiz Antzokia y Euskararen Etxea en la manzana de EskoriatzaEskibel, pero le pide al gobierno municipal que el espacio que a día de hoy ocupa el frontón Auzolana quede fuera del proyecto, que no tenga ninguna afección.

Con lo que respecta a la actitud del gobierno municipal, no nos queda otro remedio que criticarla sin paliativos. En pleno julio filtró a los medios sus intenciones. A punto de entrar en agosto, y a toda prisa, convocó a los colectivos vecinales y de euskalgintza a una reunión. Tras recibir críticas, tanto por las formas como por el contenido de dicha reunión, adquirió el compromiso de llamar a nuevas reuniones en septiembre. Transcurridos cuatro meses desde septiembre hoy es el día en que no ha habido ninguna convocatoria. A las personas que conformamos Txapa Ahotsa nos llamó a principios de noviembre para pedirnos una reunión y en esa reunión el gobierno municipal nos trasladó que, a pesar de ser conscientes de que están solos en su apuesta por derribar Auzolana, su intención es mantener, tal cual, el proyecto. Además de no cumplir con lo prometido, el ayuntamiento ha ido dando pasos hacia el derribo del frontón. El alcalde, además de manifestar que la ubicación, sí o sí tiene que ser la que él quiere, ha ido completando la documentación para convocar el concurso de ideas del proyecto.

En su intento por imponer el proyecto, el gobierno municipal ha querido, los últimos meses, vender a la ciudad la falsa dicotomía entre “Auzolana Pilotalekua o Gasteiz Antzokia”, pero no se ha cumplido su objetivo. Ya hemos dicho cual ha sido la respuesta que hemos recibido por boca de los colectivos vecinales y otras asociaciones. Lazarraga también ha hablado. Y, de entre el resto de fuerzas políticas del ayuntamiento, la única que ha dado a conocer públicamente su posicionamiento ha sido EH Bildu, quien ha pedido al alcalde que respete Auzolana, trabaje los acuerdos y paralice el concurso de ideas.

En resumen, esta es la fotografía de la situación a día de hoy: El único que quiere construir el Gasteiz Antzokia implicando el derribo del frontón Auzolana es el gobierno municipal del PNV. El mismo que gobierna en minoría. Esto es, el ayuntamiento esta solo. Es por ello que nuestro mensaje es muy claro y es lo principal de nuestra comparecencia de hoy: Dejad a un lado las imposiciones, dejad que Auzolana Pilotalekua desarrolle su proyecto tal y como lo ha hecho durante los últimos 8 años. Ese principio básico de respeto se debiera traducir en este momento en una medida muy concreta: El gobierno municipal tiene que paralizar los preparativos del concurso de ideas del proyecto porque a día de hoy éstos contemplan el derribo del frontón Auzolana.

El equipo de Gobierno defiende el Gasteiz Antzokia como un proyecto, estratégico y de ciudad, en favor del euskara. De verdad, ¿va a ser tan irresponsable como para ponerlo en marcha desde el desacuerdo y la imposición? Sinceramente, esperamos que no. Además de hacer daño a Auzolana, sería hacer daño al euskara. Y no solo porque el proyecto del ayuntamiento nacería tocado, sino porque la pérdida de Auzolana supondría la pérdida de un espacio euskaltzale y que “ama” el euskara. Es por ello que nuestro deseo es que se de una solución justa y sensata a esta situación.

En cualquier caso, y si se empeñan en dar pasos sin acuerdos y desde la imposición, queremos decir claro que Auzolana Pilotalekua defenderá su actual ubicación y filosofía. Y sabemos bien, porque así nos lo han hecho saber muchos y muchas durante los últimos meses, que tendremos muchas amistades en esta defensa.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s