Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Imanol Satrustegi

Europako oligarkiek krisi lazgarriaren aitzakia hare eta etekin gehiago zakuratzeko baliatu dute, gizarteko klase apalen kontura. Gainera, Espainiar Gobernuak Hegoaldeko erakunde «autonomo» eta «foralek» erabaki eta ezarritako lege aurrerakoien aurkako elegiteak jarri ditu. Ondorioz, parlamentutxo hauetan neurri sozialak hartzea ezinezkoa dela argi geratu da.

Ezkerreko abertzale eta independistek aspalditik «burujabetza» hitza darabilte ahoan. Dirudienez –ezkerreko independista eta abertzaleen hitzetan behinik behin–, neurri antisozial eta austerizidak eteteko bidea independentzia omen da, independentziaren bidez herri burujabetza (edo nazio subiranotasuna) berreskuratu eta politika sozialak egiteko ahalmena berreskuratuko bailuke Euskal Herriak. «Estatu berri bat Europan!» aldarrikatu ohi dute.

Baina, ez al da Europar Batasuna, hain zuzen ere, nazio ta herrien burujabetza bahitu dituen erakunde nagusia? Grezian, Syrizaren gobernuarekin, gertatu dena etsenplu nagusi eta argigarriena den arren, Troikak zein EBk PIGS taldeko gainerako herrialdeen erabakitze ahalmena ere bahitu egin dutela ez genuke ahaztu behar.

Eta Euskal Herriarentzako autodeterminazio eskubidea eta herri burujabetza berreskuratzea eskatzen den bitartean, ezker indenpendentista ez da Europar Batasunaren aurkako diskurtso subiranista eraikitzeko gauza. Ez dago alderdi edo koaliziorik EB argiki errefusatzean duenik. Europar Batasun lotsagarria “aldatzeaz” mintzo dira, erakunde honen barrenean langileen aldeko politika sozial aurrerakoiak egitea posible balitz bezala.

Azken aldian, krisiak kaltetutako Europako langile eta pobreen artean arrakasta handia izaten ari dira eskuin muturreko zenbait alderdi. Eta hauen guztien diskurtsoan nazio subiranotasunaren berreskurapena eta euroeszeptizismoa giltzarri inportanteak dira.

Ez badugu guk eginen, beste batzuek eginen dute.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s