Home

(Debajo en castellano)

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea:  Altsasuko Gazte Asanblada

Urriko gertakarien ondoren, Estatuaren partetik Altsasuko herriaren aurkako oldarraldi berri bat jasotzen gabiltza berriz ere. Azpimarratzekoa da Altsasuko gazteri eta mugimendu antierrepresiboak muntai polizial, politiko, mediatiko eta judizialaren ondorioz jasandako kriminalizazio eta desitxuraketa. Herriaren aurkako estatu-oldarraldi honen aurpegi latzena zirkoaren erdian jarri dituzten 11 gazteak ditugu, batez ere oraindik ere gatibu dituzten Adur, Jokin eta Oihan. Aske nahi ditugu! Guztiak libre nahi ditugu!

Eraso zahar-berria, ez baita gure bailaran muntai polizialen ondorioz jasan dugun lehena. Ezin ahaztu Edurne herrikideak Ertzaintzaren muntai baten ondorioz bizitako egoera, Guardia Zibilak Ekaitz iturmendiarra Ospa egun batean parte hartzeagatik jipoitu eta gainera urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen zioten; beste kirol eredu baten alde egiteagatik Indar Gorriko 18 kide (tartean bi altsasuar) sarekada batean atxilotuak eta epaiketaren zain daude 8-10 urteko espetxe zigorra jokoan, Hodei Ijurko etxarriarra kartzela zigorra betetzen dabil herritik ehundaka kilometrotara dispertsaturik Polizia Foralaren beste muntai baten ondorioz. Muntai gehiagorik ez!

Ez dira gure herrialdean errepresaliatu bakarrak. Ez dira muntai polizialak erreprimitzeko era bakarra, Altsasun hamarnaka mila euro ditugu isun politikoetan pilatuta, kontrol sozial etengabea… Guzti hau errepresio sistematikoko perspektiba batean ulertu behar dela deritzogu, Euskal Herri osoan errepresio etengabea bizi dugu, ondorio beldurgarriekin, sarekadak, desalojoak, ilegalizazioak, gerra zikina, milaka euskal herritar torturatu, iheslariak, deportatuak… eta errepresioa egunero aurrez aurre ezagutzen duten 350 preso politiko inguru dispertsaturik gatazka politikoa konpontzea interesatzen ez zaienek bahituta. Amnistia!

Ez dugu uste indar errepresibo baten edo bestearen gauza denik, Goardia Zibila edo Polizia Forala, Ertzaintza edo Gendarmeria… Bere funtzio propioaren izaera da, zer interes politiko, ekonomiko eta sozialei egiten dieten jaramon indar polizial hauek. Alde Hemendik!

Espainiar instituzio eta medioak gure herriaren irudi guztiz irreal bat osatu nahian dabiltza arazoaren muinaren inguruan eztabaidak ezkutatzeko; polizia ereduaren eta presentziaren inguruko eztabaida. Altsasu Europako herrialde militarizatuenetariko batean herririk militarizatuenetarikoa da, udal polizia izanik ere Guardia Zibilaren koartel erraldoi eta Polizia Foralaren beste koartel bat daukagu, herrian zehar poliziaren presentzia etengabea… Egoera hau kontuan izanik beharko genuke eztabaidan sakondu.

Goardia Zibila zein beste indar polizialak egoera guzti honetan biktima bezala jartzea Altsasuko egoera guztiz desitxuratzea da. Nor da kontzentrazio batean egoteagatik isunak jasotzen dituena? Nor zen kontrol batean biluzarazia eta armekin mehatxatua izan zena? Sarekada baten ondorioz inkomunikatu eta torturatua? Nor manifestazio batean borrazo edo pilotakada bat jaso duena? Ez dugu uste gakoa indar polizialak herriarekiko harremanean nola sentitzen diren denik, herria indar polizialekiko nola sentitzen den baizik.

Altsasuko gertakariak egin duten eran gaindimentsionatzea aurretik erabakia zegoen. Izan ere arazoaren muina ez da iskanbila bera. Euskal Herria gertatu izan ez balitz, herri borrokalari batean gertatu izan ez balitz, iskanbilak ez luke beste edozein iskanbila baino garrantzi handiagorik edukiko. Baina gure zoritxarrerako, Altsasun gertatu zen, desmilitarizazioaren borroka modu aktiboan mantendu duen herri batean. Honen harira dator urteetan zehar aurrera eramandako Altsasuko herri mugimenduen aurkako kriminalizazioa orohar eta bereziki OSPA! eta gazte mugimenduraren aurkakoa. Bide horretan, herri babesa jasan ezinik, mugimendu hauek zuten babesa justifikatzeko Altsasuko herri osoaren aurka kriminalizazio eta desitxuratze kanpaina bat eraman dute aurrera, Altsasuko herri guztiari erasoa luzatuz eta herriaren errealitatea herritik kanpo dauden bulegoetatik desitxuratuz. Kriminalizazio kanpaina honek ondorio lazgarriak utzi ditu. Herri oso bat zikindua, altsasuar mugimenduak, bereziki gazte eta OSPA! mugimendua, kriminalizatuak, 11 altsasuar gazte eman behar ez litzatekeen epaiketa baten zain daude, gainean 10-15 urte tartean gatibu izateko mehatxuarekin, haietariko 3 herritik urrun espetxeratuak Soto Del Realen.

Egoera zakar bat ekarri du berriz ere espainiar Estatuak Altsasura, propaganda traketsarekin herria zatitu eta polarizatu nahian dabiltza, kriminalizazioarekin herri mugimenduak desmobilizatzera. Baina jakin dezatela ez dutela lortuko! Gaur inoiz baino gehiago ondo antolaturik eta gure alde borrokan erantzungo diegu, gure herriarenganako maitasunez haien ustelkeriari egingo diogu aurre. Animo eta aurrera!

Gora altsasuko gazteria! Autogestioa eta Asanblada!

ALTSASUKO GAZTE ASANBLADA

———————-

¡VIVA LA JUVENTUD DE ALTSASU!

Tras los sucesos de octubre, el pueblo de Altsasu ha sido puesto una vez más en el punto de mira por parte del Estado español. Sobre todo, el movimiento antirrepresivo y el movimiento juvenil, que como consecuencia del montaje policial, político, mediático y judicial está sufriendo una campaña de desfiguración y criminalización. La cara más agria de toda esta ofensiva estatal son las/os 11 jovenes que han sido llevadas/os al medio del circo, sobre todo Adur, Jokin y Oihan que aun los mantienen cautivos. ¡Queremos a todas/os libres!

Una ofensiva nueva que trae viejos recuerdos, ya que no es la primera que sufrimos en nuestro valle a consecuencia de un montaje policial. Como olvidar la situación vivida por Edurne tras el montaje de la Ertzaintza; el joven Iturmendiarra Ekaitz que tras participar en un “Ospa eguna” fue agredido y golpeado por la Guardia Civil, además le pedían año y medio de cárcel; por luchar a favor de otro modelo de deporte 18 miembros de Indar Gorri (entre ellos dos altsasuarras) fueron detenidos en una redada y están a espera de juicio con exigencias de penas de cárcel de entre 8 a 10 años; el vecino de Etxarri Hodei Ijurko está cumpliendo prisión dispersado a cientos de kilómetros a raíz de otro montaje de la Policia Foral. ¡No más montajes policiales!

No son las/os únicas/os represaliadas/os. Tampoco son los montajes policiales la única manera de reprimir, en Altsasu tenemos decenas de miles de euros acumulados en multas políticas, control social permanente… Creemos que todo esto se tiene que analizar desde una perspectiva de represión sistemática, en todo Euskal Herria vivimos una represión permanente con consecuencias estremecedoras, redadas, desalojos, ilegalizaciones, guerra sucia, miles de vascos torturados, refugiados, deportados… y alrededor de 350 presos políticos dispersados, secuestrados por los que no tienen ningún interés resolver el conflicto político. ¡Amnistía!

No creemos que sea tema de una u otra fuerza de represión, Guardia Civil o Policía Foral, Ertzaintza o Gendarmería… Es la propia naturaleza de su función, a que intereses políticos, económicos y sociales responden estas fuerzas policiales. ¡Que se Vayan!

Las instituciones y medios españoles están tratando de crear una imagen completamente irreal de nuestro pueblo, con el objetivo de esconder el debate de fondo; el debate sobre la presencia y el modelo policial. Altsasu es uno de los pueblos más militarizados en uno de los países más militarizados de Europa, aun teniendo una policía local, tenemos un macro-cuartel de la Guardia Civil y otro cuartel de la Policía Foral, presencia policial permanente de la policía… Creemos que se debería de profundizar en el debate teniendo esta realidad en cuenta.

Colocar a la Guardia Civil como víctima en toda esta situación es desfigurar la situación de Altsasu. ¿Quién es la/el que recibe la multa por participar en una concentración? ¿Quién fue la/el que en un control fue obligada/o a desnudarse y fue amenazada/o con las armas? ¿Incomunicada/o y torturada/o tras una redada? ¿Quién la/el que recibe un pelotazo o un porrazo por participar en una manifestación? No creemos que el debate haya de estar en cómo se siente la Guardia Civil en su relación con el pueblo, sino cómo se siente el pueblo respecto a la Guardia Civil.

Que los sucesos de Altsasu se hayan sobredimensionado como se ha hecho estaba pensado de antes. Ya que el núcleo del problema no son los propios sucesos, si no hubieran acontecido en Euskal Herria, si no hubieran acontecido en un pueblo combativo, no se le hubiera dado más importancia que a cualquier otro. Pero para nuestra desgracia se dieron en Altsasu, en un pueblo que ha mantenido activa la lucha por la desmilitarización. A raíz de esto viene la criminalización que se ha dado, y se da, contra los movimientos populares de Altsasu en general y sobre OSPA! y el movimiento juvenil en particular. En ese camino, al no soportar el apoyo popular y para justificarlo, han llevado a cabo una campaña de criminalización y desfiguración, extendiendo el ataque hacia todo el pueblo de Altsasu y manipulando la realidad del pueblo desde despachos que se encuentran lejos de éste. Esta campaña de criminalización ha dejado consecuencias terribles. Todo un pueblo ensuciado, los movimientos alsasuarras, sobre todo el movimiento juvenil y OSPA!, criminalizados, 11 jóvenes a espera de un juicio que no se debería dar nunca, con la amenaza de pasar 10-15 años cautivos, tres de estos encerrados lejos del pueblo en Soto del Real.

El Estado español ha vuelto a traer un clima deplorable a Altsasu. Con una nefasta propaganda quieren dividir y polarizar el pueblo, con la criminalización, desmovilizar los movimientos populares. ¡Pero que sepan que no lo conseguirán! Hoy más que nunca les responderemos bien organizados y luchando por lo nuestro, con el amor hacia nuestro pueblo le haremos frente a su podredumbre. ¡Ánimo y adelante!

¡Viva la juventud de Altsasu! ¡Autogestión y Asamblea!

ASAMBLEA DE JOVENES DE ALTSASU

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s