Home

aberastasuna

(Debajo en castellao)

Latxe Uranga – Elkartzen

Azken egunotan Iñigo Urkullu lehendakaria zein Beatriz Artolazabal Gizarte politika eta enplegu sailburua Lanbide-arteko Gutxieneko Soldatarako (LGS) dekretatuta dagoen %8ko igoera Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Gobernuak ez diola Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari (DBE) ezarriko esaten entzun ahal izan ditugu, euren legean bertan horrela jasota badago ere. Horren ordez, Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) igoera aplikatuko diote igoera honek erosteko ahalmena eta “bizi baldintza duinak” ziurtatzen dutela gaineratuz.

Azkeneko urteetan DBE jasotzeko baldintzak etengabe gogortu ez ezik azkeneko hiru urtetan honen diru kopurua  lege kolpez (aurrekontuen bidez)  %21a jaitsi duten bitartean (urtero %7a 2014, 2015 eta 2016 urteetan) horrelako adierazpenak egitea gutxienez zitala bada. 2008an DBE-jasotzaile kopurua 29.585ekoa bazen, 2016ko abenduan kopuru hori 63.797ra igo da. Pertsona guzti hauen artean 46.150ek NANa espainola dute. Honek migranteei egoeraren erantzule izatea egozten dieten diskurtso xenofobo eta arrazistak gezurtatzen ditu. 2008an aurrekontuak 222,2 miloi euro bideratzen zituen DBEra, 7.510 eurokoa zelarik bataz besteko diru kopurua pertsona bakoitzarentzat. 2016ko aurrekontuak 378,5 milioi bideratu zituen, hots, pertsona bakoitzarentzat 5914 euro. Hau murrizpen larria da, batez ere krisia deitu zuten herri langilearen kontra bideratutako neurri pila kontutan hartzen badugu. Egoera hau bereziki larria da kide bakarreko familietan, erreferentziazko pertsona emakumea denean areagotzen delarik. Gazteak; migranteak; langabetuak; pentsionistak (63.797tik 15.817, hauen artean 10.737 emakumeak dira); eta gero eta gehiago  “langile pobreak” deituriko klase sozial “berri” hori (12.570;  8.221 emakumeak dira).

Kapitalismoa batez ere polarizazioa baita, alde batetik, aberastasunaren kontzentrazioa, segurtasuna eta kontsumoa munduko aberastasunaren %83 aren jabe den %10eko biztanleria horrentzat  eta bestetik langabezia, prekarietatea, miseria pentsioak eta osasuna, hezkuntza zein oinarrizko elikadurarako zailtasuna …pobrezia azken finean (munduko populazioaren %50a soilik planetako aberastasunaren %2aren jabe da). Krisia deitutakoarekin areagotu den egoera. EUROSTATek erabiltzen duen metodoaren arabera, 2015ean Europar Batasunean (EB) 123 milioi pertsona pobrezian eta bazterketa arriskuan bizi ziren; horietatik 13,4 milioi Estatu espainolean (populazioaren %29a). Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleriaren %1,67ak, aberastasunaren %44,78aren jabe dira. Bitartean herritarron %8a hilabeteko 500eurotik beherako diru sarrerekin bizi da, eta %36,33a pobreziaren mugaren azpian kokatzen da.

Egoera honen aurrean, ezin gara DBEren murrizketaren kritika hutsean geratu; ezta azkeneko urteetan pairatzen ari den murrizketaren kritika hutsean geratu ere.  Eraso guzti hauek salatzeaz gain, argi eta garbi utzi behar dugu, DBEa indarrean dagoenetik baieztatu den bezala, prestazio ekonomiko honek ez duela inolaz ere pobreziaren arazoa konpontzen laguntzen.

Elkartzen-ek urteak daramatza erreklamatzen pobreziaren muga definitu eta zehazteko irizpide homogeneo bat ezar dadin. Europako eta estatuetako instituzioek pobreziaren mugaren ezarpena erabili daitekeen errenta baliokidearen medianan oinarritzen dute; hau da, populazioaren gehiengoarentzako soldatetan. Jakinda 70. hamarkadaren erdialdetik, sortutako aberastasunean soldatapeko biztanleriaren esku-hartzeak behera egin duela kapitalak bereganatutako zatia asko hazi den bitartean: 1977an soldatapeko biztanleriaren ordainsaria BPGaren %67,3a zen, 2012an portzentai hori %48,6ra jaitsi delarik, gure proposamenak per capita BPG-etan oinarritutako soldatak indexatzearen alde egiten du:
– LGS inoiz ez litzateke per capita BPG-aren %50 baino baxuagoa izan behar.


– Prestazio bat bera ere ez litzateke inoiz per capita BPG-aren %37,5 baino baxuagoa izan behar
, pobreziaren mugatzat hartzera pasatuko litzatekeelarik.

BPGak sortutako aberastasuna zenbatzeko dituen mugez jabetzen bagara ere (ez du zenbatzen iruzur fiskala, ezta ezkutuko ekonomia ere, eta are gutxiago jendartea sostengatzen duen lan erreproduktiboa), eta hel daitezkeen ekarpenei zabalik egonda, metodo honen bertutea azpimarratu nahi dugu: aberastasunaren banaketa bere sorrerara lotzen duela.

Egia da pobreziaren mugaren gainetik egongo diren prestazio edo gizarte soldatekin ez dugula pobreziarekin bukatuko. Pobreziarekin era integralean bukatzeko, esplotazioarekin bukatzeko lan-baldintza duinak bermatzea, etxebizitzen gehiegizko prezioei eta alokairuei muga jartzea… nahitaezko neurri bakar batzuk dira. Itzartzeko ordua da, kontzientzia hartzeko ordua, sistemari era kolektibo baten aurre egitekoa.


 

En los últimos días hemos podido escuchar como tanto el Lehendakari Iñigo Urkullu como la consejera de Empleo y Políticas Sociales Beatriz Artolazabal insistían en que el Gobierno de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa no aplicará a la Renta de Garantía de Ingresos (RGI) la subida del 8% decretada para el Salario Mínimo Interprofesional (SMI) (aunque así viene relacionado en su ley), sino que le aplicará el incremento del IPC, defendiendo que esta subida garantiza mantener el poder adquisitivo de esta prestación y «unas condiciones de vida dignas».

Es cuanto menos mezquino realizar semejantes declaraciones cuando en los últimos años no han hecho más que endurecer las condiciones para acceder a la RGI y reducir su cuantía a golpe de ley (presupuestos), un 21% los últimos tres años (a un ritmo del 7% anual durante 2014, 2015 y 2016). Mientras que en 2008 el número de personas perceptoras era de 29.585, a diciembre de 2016 el número ha ascendido a 63.797 personas (de las cuales 46.150 tienen DNI español, desmintiendo esos discursos xenófobos y racistas que culpabilizan de la situación a las personas migrantes). En 2008 los presupuestos destinaban 222,2 millones de euros a la RGI, siendo el importe medio por persona de 7510 euros. Los presupuestos de 2016 destinaron 378,5 millones, es decir, 5914 euros por persona, reducción dramática y más teniendo en cuenta todo el arsenal de medidas contrarias al pueblo trabajador que llamaron crisis. Situación que padecen con más crudeza las familias monoparentales, hecho que se agrava si es una mujer la  principal persona de referencia; las personas jóvenes; las migrantes; las paradas; las pensionistas (15.817 de las 63.797, de las cuales 10.737 son mujeres); y cada vez más esa “nueva” clase social llamada “trabajadores pobres” (12.570 de las cuales 8.221 son mujeres).

Capitalismo es sobre todo polarización, concentración de riqueza seguridad y consumo para ese 10% de la población mundial que posee el 83% de la riqueza y desempleo, precariedad, pensiones de miseria, problemas de acceso a la sanidad, educación e incluso a la alimentación básica para el resto (el 50% de la población mundial sólo posee el 2% de la riqueza del planeta). Situación que se ha acentuado con la llamada crisis. En 2015 (según el método de EUROSTAT) en la Unión Europea (UE) había 123 millones de personas sumidas en la pobreza y en riesgo de exclusión, de las cuales 13,4 millones pertenecían al Estado español (29% de la población). En Araba, Bizkaia y Gipuzkoa, el 1,67% de la población controla el 44,78% de la riqueza, mientras que el 8% sobrevive con ingresos inferiores a 500€ al mes, y el 36,33% se situaba por debajo del umbral de pobreza.

Ante esta situación, no podemos quedarnos en la mera crítica del recorte que viene en la RGI; ni siquiera podemos limitarnos a criticar el recorte que ha venido sufriendo durante los últimos años. Además de denunciar estos atropellos debemos dejar claro que, como se ha demostrado en todos los años que lleva en vigor la RGI, esta prestación económica de ninguna manera ayuda a resolver el problema de la pobreza.

Desde Elkartzen llevamos años reclamando que se establezca un criterio homogéneo para definir y determinar el umbral de pobreza. Las instituciones europeas y estatales basan la determinación del umbral de pobreza en la mediana de la renta disponible equivalente, es decir, de los salarios para la mayoría de la población. Teniendo en cuenta que desde mediados de la década de los setenta del siglo pasado la participación de la población asalariada en la riqueza generada ha descendido mientras que la parte apropiada por el capital ha aumentado sustancialmente: en 1977 la remuneración de la población asalariada representaba el 67,3% del PIB, mientras que en 2012 este porcentaje se ha reducido al 48,6%, nuestra propuesta pasa por indexar los salarios al PIB per cápita:

El SMI no debería nunca de ser inferior al 50% del PIB per cápita.

– Ninguna prestación debería ser inferior al 37,5% del PIB per cápita, que pasaría a ser considerado el umbral de pobreza.

Aunque somos conscientes de las limitaciones que presenta el PIB a la hora de contabilizar la riqueza generada (no contabiliza el fraude fiscal, ni la economía sumergida, ni que decir el trabajo reproductivo sin el cual esta sociedad no conseguiría sobrevivir), y estando abiertas a las aportaciones que puedan llegar, pensamos que este método tiene la virtud de anclar la distribución de la riqueza a su generación.

Es cierto que solo con garantizar rentas y salarios en el Umbral de Pobreza no vamos a conseguir acabar con la pobreza. Asegurar unas condiciones laborales dignas para acabar con la explotación, poner límite a los desorbitados precios de las viviendas y alquileres, son solo algunas de las cuestiones imprescindibles para acabar con la pobreza de una manera integral. Es hora de despertar, de concienciarse y de plantarle cara al sistema colectivamente.

 

One thought on “Pobreziaren kontra gutxiengo dirusarrerak ziurtatu | Contra la pobreza asegurar unos ingresos mínimos

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s