Home

p004_f01

Gure sostengua, besarkadarik beroena eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu, bai Sara Majarenas zein bere senideei

Etxerat

Saminez jaso dugu, banaketa prozesu baten baitan, mendekuak bultzatuta, indarkeria matxistaren beste kasu bat gertatu dela. Gizonezkoak, hiru urte bete gabe dituen bikotearen alaba hiltzen saiatu dela jakin genuen joan den igandean.

Bi labankada eman zizkion aitak bere alabari, poliziarengana bere burua aurkeztu aurretik. Zorionez, poliziek bizirik aurkitu zuten haurra eta larrialdiko bi ebakuntza egin ondoren, Valentziako Santa Fe Ospitaleko mediku taldeak haurra bizirik mantentzea lortu zuen. Momentu honetan Zaintza Intentsiboko Unitatean ospitaleratua jarraitzen du. Bere ama, euskal preso politikoa, Picassenteko espetxean dago, Valentzian, bere etxetik 540 kilometrotara.

Gure sostengua, besarkadarik beroena eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu, bai Sara Majarenas, haurraren amari eta bide batez, bere senidei. Euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunak garen heinean, edozein arazo, edozein larrialdi suertatzen denean, dispertsioak eta urruntasunak preso eta iheslarien sufrimendua zeharo areagotzen dutela jakin badakigulako. Ez da zaila irudikatzea senideek pairatutako larritasuna, mina eta ezintasuna 600 kilometro hoiek zeharkatzean. Ez da zaila irudikatzea nola pairatzen den ziega barruan horrelako egoera lazgarri bat, etengabeko oztopo burokratiko konpontzen orduak eman beharra, egoera larri horretan bere alabaren ondoan egon beharrean.

Senide bezala, gure babesa, elkartasuna eta gure maitasun osoa zuzentzen diegu ama eta senidei eta, modu berean, gainontzeko hiritarrak bezala, indarkeria matxistaren guztiz kontrako jarrera adierazi nahi dugu; kasu honetan, ama kaltetzeko asmoarekin haurren gainean zuzentzen den indarkeria matxistaren kontrako oihua egiten dugu hain justu. Hain estrukturala, hain barneratua dagoen biolentzia horrek bide ematen die hainbat hedabidei, gertakarien larritasuna albo batera utzita, amaren izena lehenengo lerroan jartzeko eta ETAko kidea izateari kasu egiteko.

Maitasunez eta samurtasunez beteriko besarkada bidali nahi diogu Sararen alabari, gure borrokalari txiki-handiari. Animo maitia, zurekin beti!!

Bi eraso sexista egun bakarrean! Erantzun deialdiak!

Atzoko bi erasoei erantzuteko (Burlata eta Valentziakoa) elkarretaratze desberdinak egongo dira Euskal Herriko txoko desberdinetan:

GAUR (asteartea):

  • Donostia >> 19:30etan, Bulebarrean
  • Burlata >> 19:00etan, udaletxean

BIHAR (asteazkena):

  • Zarautz >> 19:00etan, udaletxe aurrean
  • Iruñea >> 20:00etan udal plazan
  • Bilbo >> 19:30etan Arriagan
  • Elorrio >> 19:00etan plazan
  • Hernani >> 19:00etan plaza Berrin
  • Orereta >> 19:00etan Niessen
  • Leitza >> 20:00etan Lopeneko errotondan
  • Altsasu >> 19:00etan Udaletxe aurrean
  • Gasteiz >> 20:00etan Andra Mari zuriaren plazan
  • Oñati >> 18:30etan herriko plazan
  • Oiartzun >> 19:30etan plazan
  • Gernika >> 19:00etan Merkurion
  • Lekeitio >> 19:00etan Eskolapioan
  • Basaburua >>  19:00etan Jauntsaratsen (Oihanzabal eskolan)19:
  • Amurrio >> 18:30etan plazan
  • Ondarroa >> 19:00etan Alamedan

ETZI (osteguna):

  • Ugao >> 19:30etan plazan
  • Durango >> 20:00etan Andra Maritik

 

jarraia125721

Aitzol Gogorza ospitaleratua birikietako tronboenbolia sufritu ostean

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

Aitzol Gogorza Oreretako preso politikoa Basurtuko ospitalean ingresatuta dago ostiraletik. Tu egitean odola botatzen zuela konturatu zen eta kartzelako medikuarengana joan eta gero, Basurtuko ospitalera eraman zuten. Bertan, birikietako batean tronboenbolia bat eduki izana diagnostikatu diote.

Ez da lehenengo aldia Aitzolek birikietako tronboenbolia sufritzen duela, izan ere 2014an ere bi birikiei eragin zien beste bat pairatu baitzuen. Orduan urtebeterako Sintrom tratamendua ezarri zioten. Oraingo honetan bizi osorako berrezarri diote aipatutako tratamendua.

Honetaz aparte Aitzolek nahasmen obsesibo konpultsiboa pairatzen du, ospitalean hainbatetan ingresatzera behartu duen eta kartzelarekin guztiz bateraezina den gaixotasun larria. Abenduaren 20an eraman behar izan zuten azkenengoz ospitalera, krisialdi bat sufritu eta gero.

Bestetik, gogoratu beharrekoa da pasa den urteko abuztuan bere egoera salatzeko 6 egunez mantendu zuen gose greba bati ekin ziola Aitzolek. Gose greba honek eragin zuen, aldi berean, Huelvako preso politikoek gerora beste kartzela batzuetara hedatu zen 117 eguneko txandakako gose greba bati ekitea, eta baita bi preso politiko ohik 20 eta 25 eguneko gose grebari ekitea ere, beste mobilizazio batzuen artean.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak exijitu nahi du, beste behin ere, Aitzol Gogorza eta gainerako preso gaixoen berehalako askatasuna, eta gogorarazi nahi du preso hauek ez askatzea ez dela bakarrik mendeku kontu bat, baizik eta etekin politikoak ateratzeko Espainia eta Frantziako Estatuek erabiltzen duten tortura eta xantai neurri ankerra baizik.

Soilik egunero gauzatutako herri borroka iraunkor eta gogor baten bidez askatu ahal izango ditugu preso politiko eriak, lehenago ere lortu egin genuen bezala. Eta hari beretik tiraka, soilik errepresaliatu gehiagorik ez egotea eragingo duen amnistia oso eta integral baten gauzapenak bermatuko du etorkizunean kartzelan, ihesean eta deportazioan gaixotasunik pairatzen duen militanterik ez egotea.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s