Home

Gipuzkoako Ikasle Abertzaleak

Martxoaren 6tik 10era Gipuzkoako ikastetxeetan erreformen inguruan egingo diren galdeketak aurkeztu dira prentsaurreko baten bitartez:

Aberatsek hala aginduta, hezkuntza elite ekonomiko eta enpresarial baten zerbitzura ari dira jartzen. Horren ondorioz, besteak beste, gutxiengo horren beharrak asetzen dituen ezagutza sustatzen da soilik, murrizketak egiten dituzte etengabe eta tasak geroz eta altuagoak dira, denon eskubidea omen zena geroz eta gutxiagoren pribilegio bihurtuz. Horrez gain, ikasleoi hitza eta erabakia ukatzen zaigu eta  gure kritikotasuna kosta ala kosta oztopatzen da, etorkizuneko herritar otzanak izan gaitezen. Norbanako eta kolektibo bezala gaitasunak garatzeak ez du axola, eduki kopuru izugarria memorizatzea da baloratzen den bakarra. Eduki horiek, gainera, arrotzak dira erabat, gure herriaz ezer gutxi dakigun bitartean Espainiako errege-erregina guztien gora beherak irentsi behar izaten ditugularik. Ondorioz, gure interes, nahi eta beharrekin zerikusirik ez duen prozesu astun eta aspergarria da egun hezkuntza formala. Zer, eta ikasketak bukatzean enplegu kaxkarrenei heldu edota enplegu bila kanpora joan behar izateko.

Estatu espainolak bertako agintarien konplizitatez ezarritako hezkuntza erreformen ondorioa da egungo egoera. Erreforma kate horretan ulertzen dugu, esaterako, LOMCEren mehatxua. Erreforma neofrankista horren bitartez sexismoa eta ikasleon “espainolizazioa” bultzatzen da. Horrez gain, errebalidak ezarri nahi dituzte LHko 6. mailan, DBHko 4. mailan eta Batxilegorko 2. mailan, urteetan ikasitakoa eta egindako esfortzua azterketa arrotz baten menpe jarriz. Horiek gainditzen ez dituztenei ikasteko eskubidea ukatuko zaie, orain eta etorkizun beltzera kondenatuz.

Era berean, norabidea horretan ulertzen dugu Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Heziberri 2020 hezkuntza erreforma ere. LOMCEren alternatiba gisa azaldu bada ere, hezkuntza komunitateak salatu duen eran, ‘euskal LOMCEa’ baino ez da.

Azken boladan dezenteko nahasmena sortu da LOMCE aplikatuko den edo ez. Ez dakigu azkenean zer gertatuko den. Dakigun bakarra, zera da: izen horrekin edo beste batekin egin, Rajoy eta gainontzeko ustel lotsagabeek ikasleon nahi eta beharren kontrako erreformak inposatzen jarraituko dutela.

Ikasleok nazkatu gara ordea. Ez dugu nahi ez LOMCErik, ez ‘euskal LOMCEA’ den Heziberriri-k, ezta inposatu nahi dizkiguten bestelako erreformarik ere! Estatu espainolak inposatutako erreformei planto egin eta guk gure hezkuntza eredua erabaki eta eraiki nahi dugu. Ikasleon hitza aintzat hartuko duen hezkuntza eredu propio, herritar, inklusibo eta parekidea, ikasleak erdigunean jarriko dituena.

Bide horretan, ikasleon hitza adierazi eta entzunarazteko asmoz, martxoaren 6 eta 10a bitarte galdeketak antolatuko ditugu Gipuzkoako ikastetxeetan. Galdera honakoa izango da: “Ikasleon hitza kontuan izan gabe inposatutako erreformak onartzen dituzu?. Behin gure erabakia adierazita, berau errespetaraztea izango da egitekoa. Kaleak ikasle tsunami bihurtuko ditugu!

Zentzu horretan, deia egiten diegu Gipuzkoako ikasle orori galdeketatan parte hartu dezaten, antolatuz edota bozkatuz. Bide batez, guraso, irakasle nahiz hezkuntza komunitateko gainontzeko norbanako eta eragileei hauek gauzatzeko babesa eskatzen diegu.

LOMCE, HEZIBERRI eta gainontzeko inposaketarik ez! Hezkuntza eredu propioa!
Ikasleok erabaki!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s