Home

(Debajo en castellano)

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Zabaldi

Elkartasuna eta desobedientzia berriz ere kriminalizatuak Pasa den uztailaren 27an, Grezian, Tesalonikako hirian, poliziak hiru eraikin hustu zituen. Desalojatutako hiru espazio hauek Greziak blokatuta, Europara aurrera egin ezinean, dauden milaka pertsonetako batzuk bizi zitezen berreskuratu zituen mugimendu sozialak. Etxehustutzeen momentuan eraikinetan zeuden pertsonek tratu ezberdindua jaso zuten: Europaz kanpoko etorkinak errefuxiatu-esparru militarizatuetara eraman zituzten eta greziarrak eta europarrak zirenak atxilotuak izan ziren. Haien artean, Zabaldi kolektibo internazionalistako bi kide. Ostegunean, urtarrilak 26, gertaera hauengatik ireki ziren hiru prozesu judizialetako bik epaiketa izanen dute, okupazioa eta eraikinari kalte materialak leporatzen direlarik.

Eraikin hauetan garatutako hiru proiektuek, Orfanotrofeio, Nikis eta Hurriya, mugen ixtea eta gobernuen xenofobia ezaugarri dituen kontestu europarrari erantzun bat ematen diote. Nikis, urtetan funtzionatzen zeraman gune soziala zen eta, egoerak bultzatua, etorkinak hartzea erabaki zuten. Orfanotrofeio, aldiz, espreski horretarako okupatua izan zen 2015eko abenduan. Hustutzearen ondoren eraikina bota zutenean, hondakinean artean lurperatuta geratu ziren botikaren sendagaiak, janari biltegia eta bildutako material guztia. Hurriya hiruetan gazteena zen, egun batzuk besterik ez zeraman okupatua eta hamarna lagun zebiltzan konponketa eta garbiketa lanetan murgilduta. Elkarbizitza eta borroka proiektua zen, non, autogestioa oinarri, etorkinak eta bertakoak bizitzen hasiak ziren.

Banku mundiala, Nazioarteko Diru Funtsa eta Europar Batasuna beraren eskutik Europan hamarkadetan ikusi ez dugun eraso neoliberala pairatu duen herri honek kalean borroka egin du, grebak, alternatibak eraiki, gauzak aldatzeko instituzioak irabazi eta frustrazioz beteta bete lurra nola saltzen den ikusi. Eta oraindik ere, bere herria utzi duten milaka pertsona iritsi eta Grezian blokatuak izan direnean, elkartasun eredugarriaz erantzuteko indarra atera dute. Hiru eraikin hauetan islatzen den herrien arteko elkartasuna ulertzeko moduak muzin egiten die, ez bakarrik gobernuei, baizik eta GKE handiei eta ACNUR bezalako erakundeei: pertsonen mugimendu askatasunari uko egiteko orduan konplize, kasurik onenean errefuxiatu etiketa ipini eta bizitza errespetatzen ez duten errefuxiatu-esparruetan jendea pilatzeko ezinbesteko laguntzaile, etiketa hori irabazten ez dutenak baztertu eta bigarren maila batean kokatzen direlarik.

Greziar hiri ezberdinetan, pasa den udan deuseztatu zituzten hiru proiektu horien antzeko okupazio proiektuetan, bertakoen eta etorritakoen artean, erlazioak elkarlanean garatzen doaz. Batak bestea ikusi, onartu, ezagutu egiten du, etsai berdinaren aurrean elkartzen dira; esplotatzen dituztenak, gudak sortzen dituztenak, hedabideen botereaz kontrolpean eta itsu mantendu nahi gaituztenak berdinak bait dira. Horizontaltasunetik, bereizten gaituzten harresi faltsuetan arrakalak irekitzen dira. Gu salbatzaile eta haiek biktima bezela aurkezten gaituen asistentzialismoaren erabat kontrako prozesua da.

Eta horrek molestatzen du. Horregatik Tesalonikan helburua ez zen ia ehun ekintzaile auziperatzea, baizik eta mugimendu soziala bera erasotzea. Proiektu hauekin batera, hiri honetako mugimendu sozialak azken bi urtetan lehenetsitako lana suntsitu zuten. Gainera, desalojoak eta Atenaseko Pireoko kanpamendu ez ofizialaren eraispena batera egin ziren, kezko hesi moduan.

Aipatu bezala, Zabaldiko bi kide egun haietan proiektu ezberdinak bisitatzen ari ziren Tesalonikan, brigada internazionalisten prestakuntza lanen barnean, eta Hurriyako desalojoan atxilotuak izan ziren. Zabalditik salatzen dugu datorren ostegunean gertatuko den epaiketa elkartasunak jasotzen duen errepresioaren adibide bat gehiago dela. Elkartasuna gobernuek ezarritako parametroetatik irtetzen denean, zilegitasun osoz pertsonek bere kabuz ekiten dutenean, erasotua eta zigortua dela. Hots, Mikel eta Begoren kasua edota Askapenak jasandako jazarpena. Elkartasuna ezin delako otzandu, aldarrikatu eta defendatu behar den ezinbesteko tresna dugu desobedientzia. ELKARTASUNA EZ DA DELITUA

………………………………………..

Zabaldi

La solidaridad y la desobediencia vuelven a ser criminalizadas El pasado 27 de julio la policía llevó a cabo en Thessaloniki, Grecia, el desalojo coordinado de tres edificios que habían sido okupados para que algunas de las miles de desplazadas que se encuentran bloqueadas en Grecia pudieran habitarlos. Las personas que en ese momento se encontraban en los edificios recibieron tratos diferenciados: las migrantes no europeas fueron enviadas a campos de refugiados militarizados y las griegas y europeas fueron detenidas y encausadas, entre ellas dos militantes de Zabaldi. Este jueves 26 de enero se celebrarán dos de los tres juicios relacionados con estos hechos, con cargos de okupación y daños a la propiedad.

Los tres proyectos, Orfanotrofeio, Nikis y Hurriya, dan respuesta al contexto europeo de cierre de fronteras y actitud xenófoba gubernamental. Nikis era un centro social okupado de largo recorrido que decidió empezar a acoger migrantes a partir del cierre de fronteras. Orfanotrofeio fue okupada en diciembre de 2015 con el fin de acoger desplazadas. Su almacén de alimentos, la farmacia y todo el material recopilado se perdieron cuando el edificio fue derruido tras su desalojo. Hurriya era un proyecto nuevo, llevaba tan solo dos semanas lleno de gente dedicada a las tareas de reconstrucción y adecuación para hacerlo habitable. Se trataba de un proyecto de convivencia y lucha conjunta, en el que vivirían personas del movimiento social y migrantes, sobre la base de la autogestión.

En un país que ha sufrido, de manos del BM y el FMI junto con la propia UE, la mayor embestida neoliberal conocida en Europa; el movimiento social, tras pasar por la lucha en la calle, huelgas, organizarse en alternativas, un intento frustrado de cambiar las cosas ganando las instituciones y ver cómo su país se vende, todavía tiene fuerzas para desplegar una respuesta solidaria ejemplar a la llegada y bloqueo en Grecia de miles de personas que dejaron sus lugares de origen. Estos tres edificios eran una molesta muestra de una forma de entender la solidaridad entre pueblos que deja en evidencia, más si cabe, además de a los gobiernos, también a grandes ONGs y a ACNUR, cómplices colaboradores a la hora de impedir la libre circulación de las personas, y en el mejor de los casos colgarles la etiqueta de refugiadas hacinándolas en campos-prisiones que no respetan la vida ni la dignidad de las personas. Para el resto, la clandestinidad.

En distintas ciudades griegas, en proyectos de okupación como estos tres que fueron destruidos el pasado verano, se entretejen relaciones entre locales y desplazadas trabajando codo con codo. Personas que se reconocen entre sí, que se alían frente a un enemigo común, frente a los mismos explotadores, los mismos que crean las guerras, los mismos que utilizan el poder mediático para mantenernos divididas a través de estereotipos “culturales”. Desde la horizontalidad se abren grietas en los falsos muros que nos separan. Es todo lo contrario a la relación nosotros salvadores – ellas víctimas, propios del asistencialismo controlado, despolitizado.

Y eso molesta. Al Estado no le gusta que la gente se organice por sí misma. Al destruir estos proyectos, se destruía el trabajo en que se había volcado el movimiento social en Thessaloniki en los dos últimos años. No se trataba solo de encausar a cerca de un centenar de militantes, sino de atacar al movimiento mismo. Además, el desalojo de estos edificios se hizo coincidir con el final del vergonzoso desmantelamiento del campamento no oficial del Pireo en Atenas. Bonita cortina de humo.

Como decíamos, dos compañeras de Zabaldi estaban aquellos días conociendo estos proyectos de cara a la preparación de unas brigadas y fueron detenidas en el desalojo de Hurriya. Queremos hacernos eco del acto punitivo que supone el juicio que se celebrará el próximo jueves, que no es sino un ejemplo más de la represión que se ejerce sobre la solidaridad cuando ésta no se ajusta a los parámetros establecidos por los gobiernos, cuando las personas actúan por sí mismas, con toda legitimidad. Porque la solidaridad no se puede domesticar, la desobediencia es una herramienta fundamental a reivindicar y defender. ELKARTASUNA EZ DA DELITUA

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s