Home

Ibarbengoako akanpadako parte hartzaileek Tosu estarta ixteko erabakia hartu dugu, Ibarbengoan egin nahi duten parkingaren eraikuntza-lanak burutzea galerazteko. Desobedientzia zibilean oinarritutako ekintza honen bitartez, kapitalismo eta espekulaziorik gabeko gune askea sortu nahi dugu, leku anitz eta askatzailea eraikiz. Tosu Errepublika Askea aldarrikatzen dugu!

Erresistentzia akanpadan gaudenok burujabe sentiarazten gaituen herrian bizi nahi dugu. Horri heltzeko, Euskal Herriko eragile eta pertsona guztien elkartasuna beharrezkoa da.
Argi daukagu parking-aren eraikuntzak Getxon gauzatu nahi duten sarraskeriaren lehenengo pausua dela landa gunea eta lehengo sektorea akatzeko. Getxon urtarrilaren 21ean manifestaldiari lotu zitzaizkion Uribe Kosta eta Getxoko mila lagun baino gehiago obra faraoniko, antiekologiko, ilegal eta antidemokratikoaren aurka agertu ziren.

Azkenik, borroka hau ez dagoela irabazterik zuon guztion konpromezurik gabe azpimarratu nahi dugu, eradalketa sozialen giltza baitzarete.

IBARBENGOAKO PARKINGARI EZ!!! TOSU BETIRAKO!!!

Las participantes de la acampada de Tosu hemos decidido cerrar la campa, para evitar así la construcción del parking de Ibarbengoa. Con esta acción de desobediencia civil pretendemos generar un espacio libre de capitalismo y especulación, para sustituirlo por un lugar plural y emancipador donde todas podamos sentirnos libres. ¡Reivindicamos la República Libre de Tosu!

Queremos transmitir el firme llamamiento de que todas las personas acampadas resistiremos por vivir en un Getxo donde poder sentirnos soberanas. Para lograr este fin, llamamos a la solidaridad de otros colectivos, asociaciones y personas de toda Euskal Herria.

Es posible, entre todas, parar la salvajada que supondría para el barrio la construcción de un parking que es la punta de lanza para urbanizar toda la zona rural y acabar con el primer sector. El día 21 de enero, más de un millar de personas de todo Getxo y de Uribe Kosta mostraron su total rechazo a esta obra faraónica, antiecológica, ilegal y antidemocrática.
Por último, queremos recalcar que esta lucha no es posible ganarla sin el compromiso de todas vosotras que sois las que posibilitáis los cambios sociales.

IBARBENGOAKO PARKINGARI EZ!!!
TOSU BETIRAKO!!!

+ Erresistentzia-kanpaldiari ekin diote Tosu landan



Uribe Kostako PTPren Aurkako Asanblada

Orain dela 50 urteko gure herriko argazki bati begira jarriko bagina, zenbatek ezagutuko luke begibistan duena? Zenbatek jakingo luke bere herria ari dela ikusten? Garapen jasangarriaren izenean,berez ondorengo belaunaldien garapena eragozten ez duena dela, hainbesterainokoa izan da herriok jasan behar izan duten itxuraldaketa eta “garapena”…

Eta ez naiz ari herriko kaleei buruz bakarrik: Iñaki Petxarromanek “Lurra zorua bailitzan” liburuan dioskunez, egunero 1,23 hektarea lur natural hondatzen dira EAEn; 3 hamarkada eskasetan hirukoiztu egin da Hego Euskal Herriko lur urbanizatu eta artifizializatua; berotegi efektua sortzen duten gasen isurketa %47 handitu da Euskal Herrian 1990etik gaur egun arte; 900 kilometro inguru autobide eta autobia daude Euskal Herrian, Karrantzatik Baionara 233 eta Donostiatik Tuterara 185 kilometro dauden herri batean. Kilometroekin jarraituz, aipagarria da gurean elikagaiek batez beste egiten dituztenak: 1.600 kilometro, ekoizten den lekutik kontsumitzen den lekuraino iristeko. Aipagarria da, kontsumo “jasangarri” horren isla, planetako herritar guztiak gu bezala biziko balira, Lurraren tamaina bereko hiru planeta beharko lirateke.

Historia osoan baino hiru aldiz gehiago hondatu dugu lur naturala azken 30 urtoetan. Eta Getxo ere ez da salbuespena arazo honi dagokionez; lehengora itzuliz, getxoztar askok ez luke duela 50 urteko Aldapaseko argazki bat ezagutuko; edo ez luke jakingo Gobela inguruko uholdeak hain aspaldikoak ez direnik, ezta Erromon ortuak egon zirenik ere. Oraingoan gure herria itxuraldatuko lukeen proiektu berria dugu Ibarbengoa Metro geltoki ondoko parking erraldoia (Ingurumen Kaltearen Txostenik ere ez duena), non eta Tosu estartan, zeinean gazte batzuek urteak daramatzaten baratze komunitario baten proiektuan buru-belarri lanean.

Hau ez da ordea gazte batzuen eta parkina eraiki nahi dutenen arteko afera hutsa, bi mundu ikuskera kontrajarrien arteko talka baizik: lekuan-lekuko kontsumoaren eta mugikortasunaren artekoa, nekazaritza ekologikoaren eta monokultibo industrialaren artekoa, auzoen nortasuna mantentzearen eta uniformizatzailea den porlanaren aldekoaren artekoa… Finean, benetako jasangarritasunaren aldekoen eta bizitzeko Lurra halako hiru planeta beharrezko direla deritzotenen arteko talka.

Garapen jasangarriak txikizio handiak eragin ditu gurean, Ibarbengoaren parkingaren aurkako erresistentzia!!!

One thought on “Tosuko erresistentzia – Tosu betirako

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s