Home

Okupazio Bulegoa

Kukutza Elkartasun Taldeko kideek komunikatua atera dute. Bertan Kukutzaren erausketaren ondorioz etorritako auzi judizialen irakurketa egiteaz gain, elkartasun eta borrokarako hautua egiten dute. Hona hemen komunikatu osoa:

Ez da inor espetxera joan behar eta ez dugu isunik ordaindu behar, baina errudun jo gaituzte.

Hauxe izan da, denbora gehiegi igaro ostean, jarritako azken helegiteari erantzuna: 3 urteko espetxe eskaera zeukan kidea errudun hartzen jarraitzen du auzitegi probintzialak, baina zigorra hiru urtetik 18 hilabetera jeitsi diote eta, horrenbestez, ez du espetxetik pasatu behar izango. Ez bera, ez Kukutzaren inguruko auzietan epaitegitik pasatu den beste inor ere ez.

Bestalde, fiskaltzak helegitea jarri arren, desalojoaren momentuan Kukutzako teilatuan atxilotutakoen absoluzioa mantentzen da, espero genuen moduan.

Injustizia handi hau salatzeko bide honetan Kukutzarekiko Elkartasun Taldearekin bat egin duzuen guztioi eskerrik beroena adierazi nahi dizuegu. Elkartasun indar hori atmosferan dabil, arnasa ematen digu beste hamaika proiektutarako eta ez digute ebatsiko. Bide beretik segituko dugu.

Bestelako mundutxoak eraikitzeko laborategi hori galdu genuen; lapurtu egin ziguten. Baina ez zen bakarra.

Horregatik, gutako bakoitzak bere ahalmenaren arabera eskainitako dirua, hots, elkartasun ekonomikoa, Bilbon bizirik dauden beste hainbat egitasmotara bideratuko dugu. Haiena ez bestelako mundutxoak eraikitzeko laborategietara. Eskerrik asko berriz ere, bihotzez.

Hizki xehez edo minuskulaz idazten diren alkatea, lehendakaria, barne sailburua, espekulatzaileak eta zipaioak epaitu barik geratu dira. Baina Herriak ez du ahaztuko.

Eraikuntza lanetan, urteurren ospakizunetan edo erresistentzia deialdietan egingo dugu topo. Pozik bizi eta…

Gora Kukutza!!!

Kukutzarekiko Elkartasun Taldea
Bilbon, 2017ko urtarrilean

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s