Home

img-20170130-wa0001

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ernai

Duela gutxi jakin berri dugu Jaurlaritzako Enplegu eta Politika Sozialen ahokulari den Beatriz Artozabalen ahotik, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (gaztelaniazko RGI) murriztu egingo dutela. Ez omen da murrizketa, prestazioaren zenbatekoa zehazteko erreferentziaren aldaketa baino. Lanbidearteko Gutxieneko Soldata izan beharrean, Kontsumoko Prezioen Indizea izatea planteatzen dute. Baina mozorrotutako murrizketa bat da, izan ere, Lanbidearteko Gutxieneko Soldatari lotuta, honen aurtengo %8ko igoera aplikatu beharko liokete eta. Aldaketarekin, ordea, %1,5. Askoz gutxiago. Prestazioa behar dugun guztioi lapurreta bat da, finean.

Jaurlaritzaren ustez, neurri honek prestazioa jasotzen dutenen beharrizanak asetzeko kopuru nahikoa bermatuko du, eta aldi berean, prestazioaren gastua sostengarri egin. Paradoxikoa da hainbeste pertsonen bizitzak sostengarriak egiteko ezinbestekoa den laguntza murriztea sostengarritasunaren izenean. Paradoxikoa den bezala, hile bukaerara iristeko hamaika komeria igaro behar ditugunon laguntza, murriztuta ere, “nahikoa” izatea.

Beraien ustetan laguntza miserable hau izanda ez omen gara lan merkatura sartuko, etxeko sofan geratuko garela diote. Nor eta gu. Krisi ekonomikoak gehien kaltetutakoak, lan prekarioenetara kondenatutakoak, dugun soldatarekin alokairua justu-justu ordaindu dezakegunak, enplegu desberdinak batuta ere minimora iristen ez garenak, langabezia prestazioa aspaldi bukatuta beste enplegurik lortzen ez dugunok…aurpegia behar da gero.

Datuek frogatzen dute Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten gehienek bizirauteko ezinbestekotzat dutela. Soldata miserablea osagarritzeko edo diru sarrera guztiak espekulazioaren ondoriozko alokairu edo hipoteka erraldoi bat ordaintzera bideratu behar ez izateko. Esplotazioan oinarritutako kontratu prekarioen eta soldata miserableen ondorioz, gazteok gara laguntza hori jasotzen dugun asko eta asko.

Krisi ekonomikoa lehertu ostean, bankuen erreskateek, enpresak laguntzeko lan erreformek eta austeritate neurriek amildegi soziala areagotu dute. Aberatsak zirenak inoiz baino aberatsagoak dira, eta langileok, ordea, inoiz baino txiroagoa eta prekarizatuago.

Murrizketak kapitalismoaren fase honetan Jaurlaritzak dituen hiru funtzio nabarmen erakusten dizkigu. Alde batetik, amildegi soziala babesteko, langileria eta bereziki sektore prekarizatuenak gutxietsi eta kriminalizatzeko kanpaina da. Gazteok omen gara lan egin nahi ez dugunak, merkatuan sartzeko estatuak zein autonomia erkidegoak eskaintzen dituen prestazioak esplotatzen dituztenak.

Bestetik, inbertsio soziala murriztea eta miseria zabaltzea dute helburu. Horrela soldatak jaitsi eta lan baldintzak kaskartuta ere, onartu beste erremediorik izan ez dezagun. Neurri honek ez du lan merkatura sarrera sustatzea helburu, esklaboen sistema elikatzea baizik.

Azkenik, ekonomiaren liberalizazioan urratsak ematea, ongizate estatuaren elementu desberdinak murriztuz, berau desagerrarazi eta pribatizatzeko.

Honekin ez dugu Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren defentsa sutsu bat egin nahi. Aldaketa sakonak behar dituen prestazio bat da, jende asko, eta bereziki gazte asko, uzten baititu kanpoan. Familia nuklearra eta bikote harremanak bultzatzen ditu eta langabezia bezala beste prestazio batzuk iraungituta edukita eskatzeak kontratu bat izatea suposatzen du. 23 urtetik beherako gazteak kanpo uzten ditu (unibertsitate ikasketak eta gurasoen koltxoia izanik), denboran luzatzeko oztopoak, zorroztasunez aplikatzean pobrezia botoa egin izana ematen du…

Baina inola ere ez ezin da murriztu. Horregatik, mobilizazioa ezinbestekoa da eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako kide garen heinean, hurrengo otsailaren 3an Bilboko Giza Katera dei egiten dugu!

Guri dagokigu gure eskubideen defentsa!!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s