Home

jardunas

(Debajo en castellano)

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Errepresioari autodefentsa

Herri mugimenduko eragile ezberdinek jasandako eraso errepresiboak izanda gaur hemen elkartzen gaituenaren arrazoi nagusia, honako irakurketa hau luzatu nahi diogu euskal herri langileari.

Erasoek eragile bakoitzak eragiten duen espazio politikoa xahutu egiten dute eta beraz, elkarlanaren bitarteko mekanismo antierrepresibo eraginkorrak sortzea erabaki dugu markotik. Hau da, eragileek erantzun planoan ditugun galerak zuzentze bidean hasi gara lanean eta praktika iraultzailea beti ipar, borroka politiko sektorialak erosotasunez garatzea dugu helburu. Betiere, errepresioa modu global eta integralean nola pairatzen dugun eta honen esanahiaren hausnarketak mahai gaineratuko ditugu. Era berean, honen kontrako tresna material egokiak garatzea izanen dugu jomuga, etor daitezkeen eszenario errepresiboen aurrean lehen mugimendua guk egin dezagun (antizipatuz).

Errepresioaren gaineko irakurketa politiko integrala eta erradikala garatzea dugu xede. Horretarako, ekoizpen eredu sozial kapitalistan kokatuko behar dugu, formazio ekonomiko-soziala honen erreprodukzio mekanismo gisara ulertuz, errepresioa bera zein kontrol sozialerako mekanismoak. Kapitalismoaren sorrerak, klase sozial handi bi sortzea eragin zuen, jabeena eta desjabetuena edo klase burgesa eta langile klase izenez ezagutzen ditugunak. Langile klasea bere lan-indarra saltzera kondenaturik dago biziraun ahal izateko, izan ere, jabego pribatuan, balioan eta merkatuan oinarritutako gizarte-antolaketan, produkzio sozialeko harremanak balioaren eta diruaren mediazio bidez gauzatzen dira, zeharo kosifikatuak. Beraz, balio-diruaren behar fundamentala dauka gizaki orok gizarte kapitalistan bizi eta harremantzeko. Klase burgesak ondorioz, langile klasearen existentzia ezinbestekoa dauka, desjabetua eta esplotatua den klase bat. Honek interesen talka antagonikoa eragiten du arlo politiko eta sozialean.

Burgesiak, erlazio ekonomiko sozial horiek mantendu behar ditu honek eragiten dituen kontraesan sozial guztiekin (gosez hildakoak, etxe kaleratzeak, erailketa matxistak, erailketa laboralak…). Hain zuzen kontraesan horiek gizarte antolaketa ez dezaten eztandarazi, kontrol sozialerako mekanismoak erabiltzen dira. Horrela, alienazioaren bitartez langile klasearen esplotazioa naturalizatzen eta neutralizatzen da.

Gaur egun legearen dominiotik kanpo ezin da ezer ere ez egon eta ezin da ezer ere ez egin. Horrela, errepresio moduan ulertzen ditugun atxiloketak, kartzelaratzeak, epaiketak, isunak, poliziaren kargak manifestaldietan, debekuak… denak legearekiko sumisio-ezagatik harturiko neurriak dira, hain zuzen legearen nagusitasuna bermatzeko. Errepresioa estatu-aparatu ofizialen bitartez materializatzen da, izan ere, egitura horiek dute botere legegile, exekutibo eta judiziala. Hau da, legeak sortu nahiz suntsitu exekutarazi eta lege-hausteen aurrean urratzailea zigortzeko ahalmena. Beraz, estatu-egiturek gauzatzen duten jardun errepresiboa legearen inperioa, edo termino burgesetan hitz eginda, zuzenbide estatua babesteko betebeharra dute. Legeak esplotazioa arautzen du, baina legea exekutatzeko estatu-aparatu bereziak existitzen dira, indar armatu kualifikatu edo botere militar-polizial gisa kontsidera daitezkeenak. Instrumentu Alienatzaile hauen bitartez, hasiera batean esplotazio zuzen eta ikusgarria zena, gutxinaka lausotu egin da. Pairatzen dugun esplotazioen gaineko gaineko kontzientzia geroz eta urriagoa bilakatzen joan da, esplotazioa bera, bizitzaren parte gisa kontsideratu izan den arte. Horrela, kontraesan sozialak baretzen joan direlarik , klase-borrokarik gabeko bake sozialaren egungo eszenatokira iritsi arte, non nahiz eta etengabeko kontraesanek dirauten hauen gaineko kontzientzia inoiz baino urriagoa den.

Euskal Herriko egoerari dagokionez egoera berezian aurkitzen gara gaur egun eta aurkitu izan gara azkeneko hiruzpalau urtetan. Erakundeak borroka militarra utziz geroztik mekanismo antierrepresiboen desagerpen progresiboa eman da herri konkretutan salbu. Egia da orokorrean herri mugimenduko kideok egoera berritik ondorio positiboak espero genituela, baino egia da ere pausorik eman ezean blokeo egoera konstantean murgildu garela: indar errepresiboen parteko eraso zuzenak eta batez ere, ez zuzenak. “Paz social” delakoaren aurrean alienazio aparatuek lehen mailako papera jokatu dute honek dakartzan ondorio larriekin. Erroko aldaketa sistematikoaren alde borrokan jarduten dugun eragileak inoiz baino biluziago aurkitzen gara suntsitu nahi dugun sistema hori beraren aurrean. Diskurtso erradikalek praktika erradikala dakarte; eta proiekzio iraultzailea eragiten dugunoi bueltan datorkigu banan banako markajea. Horregatik behar dugu bloke forma berriro ere artikulatu plano ofentsibo eta defentsiboa eta eraso zuzen eta orokorren aurrean mekanismo antierrepresiboen sorkuntza sustatu. Herri mugimenduan hala ere, egon den galeraren gainetik behin eta berriro espresio iraultzaileak nabarmendu dira eta hauekiko zapalkuntza bortitza ere bai. Ez aurreikusitako egoera hauetan kontraesanak sortu dira, herri mugimendu eta herri langilearen zenbait sektoreren artean gehienetan. Esan daiteke kontraesana sortzen dela praktika konkretu bat (iraultzaile eta errepresiboa) fase edo momentu historiko bati egozten zaionean. Ez jakintasun orokortu honetan beti, herri mugimenduko kideok ditugu galtzekoak eta esperientziak erakutsi digunez galdu egiten dugu eta galdu egiten gara. Euskal Herriko egoera laburbilduz esan daiteke, une konfrontatiboak sortzen diren bakoitzeko ondorioak kudeatzeko zailtasun larriak ditugula geroz eta bulnerabilitate maila handiagoan geure burua kokatuz. Egoera honen aurrean hamaika izan dira herri mugimenduak azken urteotan jasan izan beharreko eraso errepresiboak.

Gertaera hauen aurrean, gure elkartasun osoa adieraztearekin batera salaketa sakon eta argia zabaldu nahi diogu euskal herri langileari. Honekin batera noski merezi duen erantzuna materializatzeko beharreko tresnak artikulatuz dinamika berria martxan jarriko dugu Euskal Herri mailan hiru helburu nagusi ezarriz: sare internoak artikulatzen hasi, masa ildo honen inguruan aktibatu eta jasotako erasoen aurrean erantzun ekibalentea eman. ERREPRESIOARI AUTODEFENTSA lemapean Otsailaren 10 hasiko diren jardunaldiak prestatu ditugu. Hilabete oso bat iraunen dute eta honetan herri mugimenduko eragile ezberdinek bizitako forma errepresiboak azaldu edota zenbait herri edo eskualdetako plataforma antierrepresiboek nola lan egiten duten azalduko dute Euskal Herriko herri eta hiri ezberdinetan. Hilabete osoan zehar egindako egindako lan politiko eta praktikoa manifestazio nazional batean barnebiltzea dugu erronka. Manifestazioa San Frantzisko plazatik (Iruñea) aterako da Martxoaren 11 Ean eta erantzuna materializatzeko eguna izanen da. Hortik aurrera, behin balorazio orokorra eginda eta helburuen trantsizioa ulertuta, bide orria markatzeko garaia iritsiko da non analisi egokiak eginez mekanismo antierrepresibo berrien forma eta jarduera zehaztuko dugun. Aipamen gisa, herri mugimenduko kontaktatu ez dugun edozein eragile gurekin kontaktuan jartzeko aukera dauka eautodefentsa@gmail.com korreoaren bidartez. Batasunean eginen dugu iraultza!

JoTaKe!!!

Gora Euskal Herria Askatuta!!!

Gora Euskal Herria Langilea!


 

Errepresioari autodefentsa

Siendo los diferentes ataques represivos sufridos por el movimiento popular la principal razón de juntarnos, transmitimos el siguiente comunicado al pueblo trabajador vasco.

Cada uno de los ataques represivos, supone un coste añadido para todos los colectivos y limita nuestra función política práctica. Por lo tanto hemos tomado la decisión de empezar a desarrollar mecanismos antirrepresivos eficientes. Es decir, entendiendo las deficiencias que tenemos a nivel de respuesta, hemos decidido posibilitar las luchas sectoriales y cooperar de manera colectiva ante la represión sistemática y directa. Teniendo siempre en eje nuestra práctica revolucionaria, trataremos la represión desde su expresión más integral y pondremos encima de la mesa nuevas reflexiones sobre esta. Del mismo modo, el objetivo principal será generar instrumentos materiales eficaces para ante nuevos escenarios represivos mover nosotras la primera ficha en el tablero.

Teniendo en cuenta la lectura política integral y radical que queremos transmitir, habremos de tener en cuenta una serie de factores. Para ello, nos debemos situar dentro del modelo social capitalista de producción y entender el papel fundamental que implican dentro de este, los mecanismos de control social y la propia represión. La creación del capitalismo trae consigo, la creación de dos clases sociales, la de los poseedores y la de los desposeídos; o la más conocida como burguesa y trabajadora. La clase trabajadora está condenada a vender su fuerza de trabajo para su supervivencia, de hecho, en laorganización social basada en la propiedad privada, en el valor y en el mercado, las relaciones de producción social se cosifican mediante el valor y la mediación del dinero. Por lo tanto, todo individuo tiene la necesidad fundamental del valor-dinero para vivir y relacionarse dentro de la una sociedad capitalista. La clase burguesa en conclusión, parte de la necesidad de la existencia de la clase trabajadora y esto trae consigo choque antagónico de intereses en los ámbitos social y político.

La burguesía claro, debe de mantener las relaciones económicas impuestas por encima de todas las contradicciones sociales (muertos de hambre, desalojos, desahucios, asesinatos machistas, asesinatos laborales…). Precisamente para que todas estas contradicciones no hagan implosionar el sistema vigente, se utilizan mecanismos de control social. Así, la explotación sobre la clase trabajadora se neutraliza y materializa mediante la alienación.

Hoy día, fuera del dominio de la ley ni puede haber nada, ni se puede hacer nada. De esta manera, las detenciones, encarcelamientos, juicios, multas, cargas de la policía, prohibiciones… que concebimos como represión directa y son medidas tomadas por la no-sumisión a la ley, precisamente para consolidar la hegemonía de la ley. La represión se materializa mediante los aparatos de estado oficiales, que obtienen el poder legislativo, ejecutivo y judicial. Por lo tanto, la represión que ejercen los aparatos del estado es bajo la necesidad de permanencia del “estado de derecho”. La determina las reglas de la explotación, pero para ejecutar esta existen aparatos de estado especiales, los cuales se consideran fuerzas armadas cualificadas o poder militar-policial. Mediante estos instrumentos de alienación, lo que en un principio era explotación directa y visible, se ha ido empañando. La consciencia de la explotación que sufrimos cada vez es menor, hasta el punto de considerar la propia explotación como parte de nuestras vidas. Así, conforme las contradicciones sociales se han ido calmando hasta el escenario de una paz social donde no existe la lucha de clases y aun existiendo las contradicciones la conciencia sobre esta es más pobre que nunca.

En cuanto a la situación específica de Euskal Herria, hoy y desde hace ya tres o cuatro años nos encontramos en una situación peculiar. Desde que se materializó el cambio de estrategia en Euskal Herria, se ha dado una progresiva desaparición de los mecanismos antirrepresivos existentes, quitando unos pocos barrios y pueblos. Es verdad que los colectivos y personas del movimiento popular esperábamos consecuencias positivas de la nueva fase, pero bien es verdad también que no dando pasos certeros nos hemos sumergido en una situación de bloqueo constante: ataques directos e indirectos por parte de las fuerzas represivas.Ante la situación de Paz Social, los supuestos aparatos de alienación han jugado un papel de primera mano y esto determina consecuencias graves. Los colectivos que trabajamos por el cambio sistemático de fondo, nos encontramos más desnudos que nunca delante del propio sistema.

El discurso radical es practica radical; y a las personas que condicionamos la proyección revolucionaria nos viene de vuelta una a una el marcaje individual. Por ello, debemos articular nuevamente la forma de bloque en el plano ofensivo y defensivo y ante los ataques directos e indirectos generar mecanismos antirrepresivos. Dentro del movimiento popular sin embargo, por encima de las carencias se han antepuesto las expresiones revolucionarias y las posteriores brutales respuestas también. En estas situaciones no previstas han aflorado contradicciones dentro del movimiento popular, pero sobre todo dentro de los sectores de la clase trabajadora en general. Se podría decir que las contradicciones afloran en el momento que una acción en concreto se le atribuye a una fase histórica determinada.

Ante esta situación de desconocimiento y confusión, las compañeras del movimiento popular tenemos todas las de perder y basándonos en la experiencia, hasta ahora hemos perdido y nos perdemos. Podemos decir en conclusión que cada vez que nos encontramos en estas situaciones tenemos grandes dificultades para gestionarlas, situándonos cada vez en un grado mayor de vulnerabilidad. Siendo esto así, han sido muchos los ataques que hemos recibido y hemos tenido que aguantar y defender muchos de los colectivos del movimiento popular.

Queremos transmitir nuestro más profundo rechazo y hacer una clara denuncia de estos hechos, al pueblo trabajador vasco. Junto con esto, con el propósito de materializar la respuesta equivalente podremos en marcha una dinámica a nivel de Euskal Herria con el fin de: empezar a crear redes internas, activar masa entorno a la dinámica y dar una respuesta a los ataques recibidos. Bajo el lema ERREPRESIOARI AUTODEFENTSA el día 10 de febrero comenzaran las jornadas preparadas. Duraran un mes entero y en estas, se explicará las experiencias represivas recibidas desde diferentes colectivos y territorios o se hablara de cómo funcionan los mecanismos represivos ya existentes, repartiéndonos en los diferentes territorios de EuskalHerria. El trabajo político y práctico hecho durante el mes lo plasmaremos en una manifestación nacional el día 11 de marzo, que saldrá de la plaza San Francisco (Iruña) con el objetivo de materializar la respuesta.

De ahí en adelante, habiendo hecho una valoración general y entendiendo la transición de los fines, llegará el momento de marcar hojas de ruta en las que haciendo análisis correctos, definiremos la actividad y forma de los nuevos mecanismos antirrepresivos. Como pequeño apunte, decir que cualquier colectivo o persona del movimiento popular que no hayamos contactado tiene la posibilidad de hacerlo mediante el correo eautodefentsa@gmail.com.

JoTaKe!!!

Gora Euskal Herria Askatuta!!!

Gora Euskal Herria Langilea!

 

2 thoughts on “Errepresioari autodefentsa | Nueva dinámica contra la represión

  1. lo de usar ptv como idea fuerza a quien se le ha ocurrido? digo porque a parte de marcar diferencia no se para que mas sirve… porque para aglutinar al ptv desde luego que no… de tanto usar equivocadamente el concepto se va a desgastar

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s