Home

lan09

Argia

ELA eta LABen enkarguz egin du txostena EHUko irakasle talde batek. Sindikatuek nabarmendu dute “pobreen baliabideak aberatsen eskura” jarriko dituela proiektuak.

Ikerketaren emaitzak Hegoa lan-koadernoan (pdf) aurreratu zituzten EHUko irakasleek eta ondorioak hemen kontatu zituen ARGIAk hemen. Orain baina, balorazioa egiteko ordua iritsi da, txostena egin duen Ekopol taldearen eskutik eta hura enkargatu duen LAB eta ELA sindikatuen partetik.

Prentsaurrean Roberto Bermejo Ekopoleko kideak eta AHTren inguruan aditu nagusietakoa denak azaldu du administrazio publikoak AHTn egiten ari diren inbertsioa “berreskura ezina” dela; trena eraikitzea “interes orokorraren kontrako” gisa definitu du. Katedradunaren aburuz, ezinezkoa da AHT-tik etekinak lortzea laguntza publikorik jaso gabe, eta proiektuaren kiebra “denbora kontua” izango dela iragarri du.

Adibide gisa jarri du Valladoliden tren lasterrarentzat geltokia egiteko sozietate publikoa, berrikitan hondoa jo baitu: “Euskal hiriburuetan ere operazio urbanistiko bera erabili nahi dute”, azaldu du, administrazio autonomikoak eta Espainiako Gobernuak Euskal Y-aren sarbideak diseinatzeko akordioari erreferentzia eginez.

ELAko idazkari nagusi Adolfo Txiki Muñozek, bestalde, arduradun politikoak jarri ditu jo puntuan eta salatu du “prestazio sozialetarako dirurik ez omen dagoen bitartean, AHTrentzat xahuketa erraldoia egiten” dela. Zentzu horretan, sindikatuek nabarmendu dute proiektu horrekin “zerga bidez kolektibo pobreen baliabideak aberatsen eskura” jartzen direla.

“Ez da egia AHT atzera bueltarik ez duen proiektua denik: ez dago egina” azaldu du Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak. Bere esanetan ez da sekula Euskal Y-aren inguruko “egiazko estudiorik” egin –auditoria eta ebaluaketa independente bat ere eskatu dute agerraldian sindikatu eta ikerlariek–. Zentzu horretan, Etxaidek esan du tren lasterraren inguruko “gero eta informazio gehiago izan, orduan eta kontrako jarrera handiagoa sortzen” duela.

Hain justu Ekopolek prentsaurrean salatu du “herri-erakundeek datu eta ikerketa ofizialak ezkutatu dizkigutela; hau beste herrialde batzutan ez da gertatzen”.

Txostena: Euskal Y-a: irtenbiderik gabeko atakan (pdf)

One thought on “AHTren kiebra denbora kontua da

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s