Home

ibon

(Debajo en castellano)

Iparra Galdu Baik

IBON IPARRAGIRRE BURGOA, LARRIKI GAIXO DAGOEN EUSKAL PRESOAK, BESTE ERASO BAT JASAN DU ALCALA-MECON.

Larunbat goizean Ondarruko bi lagunek kristal bidezko bisita izan zuten Ibonekin. Ondarruko presoa, ahoko hagin protesia eskuetan zuela agertu zen bisitara. Aurreko egunean, ostiralean, Lehen Moduluan dauden hiru presok jipoia eman zioten eta ahoko protesia apurtu zioten.

Ibon bere ziegan zegoela, hiru preso horiek barrura sartu ziren. Bik, bizkarraldetik besoak inmobilizatu zizkioten eta beste batek ukabilkadak eman zizkion aurpegian. Ziegan zituen hainbat objetu pertsonal lapurtu zizkioten, tartean telefonoz deitzeko erabiltzen den txartela. Aurpegian jasotako ukabilkaden ondorioz haginetako protesia hautsi zioten.

Duela hilabete batzuk, Ibon Erizaintza Modulura eraman zuten eta han beste jipoi bat jasan zuen, kasu hortan, funtzionarioen eskutik.

Duela bi aste, Erizaintza Modulutik atera eta egun dagoen Lehen Modulura eraman zuten, zeinetan, giro oso gatazkatsua dagoen. Kartzelako terapeuta baten hitzetan, Ibonek duen gaixotasun larri, sendaezin eta itzulezina eta bere ondorioz dituen beste patologiak kontutan hartuta, Lehen Modulua ez da modulurik egokiena presoarentzat.

Ibonek HIESA du C estadioan, defentsak oso baxu ditu, burmuinean orban bat dauka, zeinak ikusmenaren nerbioa kaltetzen dion eta epilepsia atakeak eduki izan ditu. Hala ere,Jose Luis Castro Antonio, Entzutegi Nazionaleko Espetze Zaintzako epaileak Ibonen abokatuek, larriki gaixo dagoen Ondarruko presoa espetxealdi arinduko erreximenean ipintzeko eskaera guztiak atzera bota ditu.
Iparra Galdu Baik, Ibonen etxeratzearen aldeko herri plataformatik, Ibonen muturreko egoera batean dagoela irmoki salatu nahi dugu. Bere oinarrizko giza eskubideak uneoro urratuak izaten ari dira.

Iboni eta bere senide ta lagunei, plataformatik, une gogor hauetan gure elkartasunik beroena adierazi nahi diegu eta, Ibon eta larriki dauden gainontzeko presoen berehalako etxeratzearen alde lanean jarraitzeko konpromisua berresten dugu ta hurrengo egunotan afera honen inguruan mobilizazioak egongo direla iragartzen dugu.

Oinarrizko giza eskubideak urratzen ari dira eta hori eragoztea agintariei ezezik herritar guztioi ere badagokigu. Horregatik, eremu ezberdinetatik egon daitezken mobilizazio deialdiei adi egoteko eskaera egiten dugu Iparra Galdu Baik plataformatik.

Ondarrun, 2017ko Otsailak 5.

_______

El preso gravemente enfermo bon Iparragirre ha sido agredido por 3 presos en la carcel de Alcalá-Meco

El sábado a la mañana, dos amig@s de Ibon fueron a realizar la visita a traves del cristal que habian reservado. Ibon apareció a la cita portando en las manos su protesis dental . El día anterior, viernes, tres presos que se encuentran en el mismo modulo (Modulo Primero) le propinaron una paliza en su celda, debido a la cual le rompieron la dentadura postiza.
Según explicó Ibon, estos tres presos entraron en su celda y dos de ellos le inmovilizaron los brazos por la espalda y el tercero le propinó diversos puñetazos en la cara. Además de romperle la dentadura con los golpes, le sustraeron varios objetos personales de su celda, entre ellos la tarjeta para realizar las llamadas telefónicas.

Hace unos meses le trasladaron al Modulo de Enfermería, donde también fue objeto de una paliza por parte de varios funcionarios.

Hace dos semanas, el preso de Ondarroa fue sacado del Modulo de Enfermería y trasladado al Modulo Primero. Según reconoció un terapeuta del propio centro penitenciario, teniendo en cuenta el grave estado de salud del preso, el Modulo Primero no es el sitio más apropiado para Ibon.

El preso de Ondarroa, padece SIDA en estadio C y el número de sus defensas es muy bajo. Además tiene una lesión cerebral que le afecta al nervio óptico, dificultandole de una forma considerable la visión. También ha padecido ataques epilépticos. A pesar de ello, el juez de Vigilancia Penitenciaria de la Audiencia Nacional, José Luis Castro Antonio, ha denegado todas las solicitudes de prisión atenuada cursadas por l@s abogad@s de Ibon.

Desde la Plataforma Iparra Galdu Baik, denunciamos firmemente las vulneraciones de derechos humanos constantes que está sufriendo nuestro vecino de Ondarroa. Se encuentra en un ambiente de hostilidad constante y en situaciones extremas que dañan su estado de salud.

Queremos mostrar, en estos duros momentos, toda nuestra solidaridad a Ibon y a todos sus familiares y amig@s y a su vez nos reafirmamos en el compromiso de seguir trabajando para traer a casa a Ibon y tod@s l@s pres@s gravemente enferm@s. Los proximos días habrá iniciativas en este sentido.

Están vulnerando los derechos más fundamentales y creemos que parar esto corresponde tanto a los gobiernos como a toda la sociedad. Por ello, solicitamos a tod@s estar atent@s a todas las movilizaciones que se organicen a favor de la excarcelación de l@s pres@s gravemente enferm@s.

En ondarroa a 5 de Febrero del 2017


Tumore bat kendu ondoren, biopsiaren emaitzaren zain dago Oier Gomez Mielgo euskal preso politikoa

ETXERAT

Paristik gertu Meaux-Chauconin-Neufmontiers espetxean preso den Oier Gomez Mielgo, Pitie Salpetriere izeneko ospitalean egoera larrian ingresatua izan zen joan zen urtarrilaren  10ean, abokatuek eta senideek Etxerat Elkartera jakinarazi diotenez. Euskal preso politikoari ebakuntza zaila egin diote eta ondoren eginiko biopsiaren emaitzaren zain dago.

Zutik jartzen eragozten zion bizkarreko min handia pairatu zuen Oier Gomez-ek aurreko bi hilabatetan eta horren adierazle, abokatua bisitan joan zitzaionean ezin izan zuen lokutoriora atera. Meaux-eko ospitalera lekualdatzea proposatu zioten espetxeko medikuek urtarrilaren 6an, baina 2013an Meaux-en Hodgkin linfomagatik jasotzen zuen kimioterapia tratamenduaren sesioetan jasandako tratua ezagututa, uko egin zion proposamenari.

Urtarrilaren 10ean, bere egoeraren larritasunaz jabetzean, ospitaleratzea erabaki zuten presondegiko medikuek. Eskuburdinak esku eta hanketan jarrita zituela eraman zuten Meaux-eko ospitalera eta soilik eskanerra egitean askatu zizkioten hanketakoak. Ondoren, eta berriro ere eskuburdinak esku eta hanketan jarrita, Pitie Salpetriere izeneko ospitalera eraman zuten Oier Gomez. Bizkarrezurraren gaineko tumore bat kendu zioten. Ebakuntza zaila izan arren, aurretik, bigarren eskanerra egitean, bridekin lotu zuten eta jarraian, zunda sartuta zuela, berriro ere eskuburdinak jarri zizkioten ebakuntza aurreko dutxa hartzean.

Diagnostikoa osatze aldera, Oier-i egindako biopsia eta beste azterketa batzuen emaitzak oraindik ezagutu gabe, gainontzeko analisien arabera minbizia eduki dezake, berriro ere, Gasteizko presoak.

Gaixotasun larri eta sendaezinak pairatzen dituzten euskal preso politikoen egoera latza azpimarratu nahi du, berriro ere, Etxerat elkarteak. Elkarteak, premiazkotzat jotzen du salbuespen neurriekin amaitzea, hauek kontrola, jarraipen eta beharrezko tratamenduak galarazten dituelako, edozein kasutan, espetxeko bizitzarekin bateraezinak direnak. Egungo espetxe politika mantentzen duten arduradunek, gaixo dauden presoen eta haien senideekiko egiten duten sufrimenduaren erabilera lotsagarriak, premiazko konponbidea exigitzen du eta euskal gizartearen salaketa merezi du.

Oier Gomez euskal preso politikoaren egoeraz 

Etxerat Elkarteak Oier Gomez Gasteizko preso politikoaren inguruan zabaldutako informazioaren aurrean (zeinean sufritzen duen gaixotasuna eta ospitalean sufritutako tratu laidogarria deskribatzen dituen), Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak honakoa adierazi nahi du:

1. Gure elkartasun osoa helarazi nahi diogu Oier eta bere familiari eta beraiei laguntzeko gure eskura dagoen guztia egiteko prest agertzen gara. Era berean ziur gaude Oierren indarra eta kemenari esker une latz hauei buelta emateko gaitasuna izango dutela. Animo!

2. Estatu frantsesak beste behin ere erakusten digula Euskal Herriaren aferan mantentzen duen jarrera ez dela kolaboratzaile soilarena, baizik eta bete-betean hartzen duela parte gure herriaren zapalkuntzan eta gure herriaren askatasunaren alde borrokatzen direnen kontrako errepresioan. Atxiloketetan, estradizioetan eta gerra zikinean gustura parte hartu duen bezalaxe, preso politikoen osasuna ere erabiltzen du etekin politikoak lortze aldera.

3. Gatibu dagoenaren osasuna arma gisa erabiltzea gerra batean hartu daitekeen jarrera koldar eta nazkagarrienetakoa da. Medikuaren zitak atzeratzeak, ospitalera joateko zailtasunek, polizia eta kartzelarien era guztietako trabek, kontsultak pasatzeko orduan baldintza prekarioek eta kartzelari arima duten zenbait medikuren jarrerek preso gaixoengan sortzen duen ziurgabetasuna eta osasunerako suposatzen duten kaltea torturatzat baino ezin dira hartu.

4. Oier eta gainontzeko preso gaixoekin egiten dutena ezin da haietako bakoitzaren eraso soil gisa ulertu. Militante hauek lehenengo pertsonan sufritzen dituzten eraso hauek herri oso bat beldurtzea bilatzen dute. Zenbat eta gogorragoa bihurtu kartzela Estatuen aurrean altxatu direnentzat, orduan eta irmoagoa etorkizunean altxatzeko tentazioa izan dezaketenentzako mezua. Komisaldegietako torturak bilatzen duen antzeko izua zabaltzea bilatzen du, borroka egiteagatik betetzen den zigorra kartzela urteak baino askoz gauza gogorragoa izan daitekeela ohartaraziz.

5. Preso politiko gaixoen egoerak larritasun berezia izanik, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak militante hauen askatasunaren aldeko borroka indartzeko deia egiten du berriz. Herria hau gai izan da iraganean preso gaixoen kaleratzeak lortzeko. Etorkizunean ere hala izan daitekeela konbentzituta gaude. Borrokaren bitartez, preso gaixoak kalera orain! Euskal Herria, 2017ko otsailaren 4a.

Ante la información publicada por Etxerat Elkartea sobre la situación del preso político de Gasteiz Oier Gómez (en la cual describe la enfermedad que sufre y el ultrajante trato recibido en el hospital), el Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión quiere expresar lo siguiente:1. Queremos expresar nuestra solidaridad a Oier y a su familia, así como mostrar nuestra disposición a ayudarles en todo lo que sea posible. Igualmente, estamos segur@s de que gracias a la fuerza y al valor de Oier tendrán capacidad para dar la vuelta a estos duros momentos. ¡Ánimo!

2. El Estado francés nos vuelve a demostrar que la actitud que mantiene respecto a la cuestión de Euskal Herria no es la de simple colaborador, sino que participa plenamente en la opresión de nuestro pueblo y en la represión de quienes luchan por su libertad. Lo mismo que ha participado gustosamente en las detenciones, las extradiciones y en la guerra sucia, también utiliza la salud de l@s pres@s enferm@s para sacar réditos políticos.

3. Utilizar como arma la salud de los rehenes es una de las actitudes más cobardes y asquerosas que se pueden tomar en una guerra. La incertidumbre que produce y el perjuicio para la salud que suponen el retrasar las citas médicas, las dificultades para los traslados al hospital, las trabas de todo tipo que ponen policías y carceleros, las condiciones precarias a la hora de pasar las consultas y las actitudes de algunos médicos con alma de carcelero, sólo se pueden calificar como tortura.

4. Lo que hacen con Oier y con el resto de pres@s enferm@s no se puede entender como un ataque individual contra cada un@ de ell@s. Estos ataques que sufren en primera persona estos militantes tienen como objetivo crear miedo en todo un pueblo. Cuanto más dura conviertan la cárcel para quienes se han levantado contra los Estados, más contundente será el mensaje para quienes en el futuro puedan tener la tentación de levantarse. Pretenden extender el mismo terror que la tortura de comisaría, advirtiendo de que la cárcel para quienes luchan puede ser algo mucho más duro que el propio cumplimiento de años

5. La situación de l@s pres@s enferm@s es de especial gravedad y, por ello, el Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión quiere volver a hacer un llamamiento a reforzar la lucha por su libertad. Este pueblo fue capaz de conseguir la excarcelación de pres@s enferm@s en el pasado, tenemos el convencimiento de que también en el futuro puede ser así. Por medio de la lucha, ¡pres@s enferm@s a la calle ahora!

One thought on “Ibon Iparragirre, Oier Gomez

  1. Ezker Abertzaleko bat.

    Resulta que a Ibon Iparragirre le agreden por atras cuando volvia de visita. La anterior (son 8 serias ya) lo hicieron entre 3. Ya no es pensar si esta preparado o no. La cuestion es que Ibon como el resto de presos enfermos tienen que estar en la calle. No hay mas tintas.

    Y para eso no es suficiente la denuncia judicial, politica, social de solidaridad. Aqui el tema es que la situacion ya se ha pasado de castaño oscuro.

    Hay organizaciones que se ocupan de los derechos humanos de los PPV. Las hay que se preocupan y defienden su caracter politico y todo lo que ello conlleva de postura frontal contra el sistema (AMNISTIA) aunque reivindiquen los casos mas urgentes y lacerentes. Muy bien.

    El tema es que con todo esto no vamos a sacar esa realidad sangrante de las carceles. Habrá que hacer algo mas. No me exitendo porque cada uno que se aplique el cuento de la responsabilidad que tenemos todos en esto una vez de que es la sociedad vasca quien se encarga de todo, segun algunos.

    Y por favor, que luego la gente de orden no venga diciendo que asi no. De hipocritas esta lleno el mundo. Pero no siempre han de salir de rositas ante el enemigo y ante los que critican su labor de cruz roja o de caritas. Esos garitos (como otros) son pretextos y muletas que crea el sistema para paliar sus desastres y esconder sus plusvalias (por resumir). Y en este campo andamos parecido.

    Asi que lo dicho. Hacedores de leyes del sistema y jueces sobran para calificar lo que es delito o no y llevarlo a la practica encarcelando al que discrepa. Mas ilicito es quien sin poner en un brete la politica fascista del enemigo, utiliza la etica de la burguesia para criticar a los que se pasan de la raya impuesta y aceptada por los de orden, por los reformistas, por las personas de bien, democraticas (democracia del sistema que nos ocupa, cuidau) etc.

    Y antes de terminar me entero que han ingresado en un hospital, sin previo aviso a sus familiares, a Manu Azkarate, otro preso politico vasco gravemente enfermo. Pues eso.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s