Home

otanez

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Askapena

Hegazkin militarrak Bardea bonbardatzen ari dira berriz ere. Gaur eta bihar arituko dira “benetako armamentua” erabiliz praktika militarrak egiten, baina oraingoan ez dakigu zein ejertzito ari den. Bardeako Juntak egun bat lehenago egin du abisua, poligonoaren inguruko pistak itxiko direla esanez soilik, informazio gehiago eman gabe.

NATOren barne dagoen edozein herrialdetako militarrak izan daitezke bertan maniobrak egiten ari direnak, hori baitute hitzartuta espainiar defentsa ministerioak eta NATOk, inperialismoaren beso armatuak. Izan ere, Bardean (espainiar estatuko base aereo bakarra) entrenatzen dutena, eraso inperialistak egiteko erabiltzen dute, azken gerra inperialistetan egin duten bezala: Irak, Afganistan, Libia, Siria…

Agente militar inperialista hau da azken gerra sutsu hauen erantzule zuzena; izan ere, sortu zenetik, bloke hegemoniko inperialistaren beso armatua izan baita. Estatu Batuen zein Europar Batasunaren interes politiko eta ekonomikoak armen bidez defendatu ditu han eta hemen, nazioen burujabetza apurtuz eta herrialdeak erabat suntsituz. NATO da, aldi berean, gaur egungo errefuxiatu krisiaren erantzulea, inperialismoaren interes politiko eta ekonomikoen baitan, pertsonak zehar kalteak baino ez baitira. Gerra inperialista eta krisi humanitario hauekin amaitzeko, beraz, NATOrekin eta inperialismoarekin amaitzea ezinbestekoa da.

Horregatik, duela ia 31 urte NATOri ez esan genion bezala, egun ere Euskal Herri antiinperialista bat eraikitzen pausoak ematea ezinbestekoa da. Horretarako, NATO Euskal Herritik kanpo nahi dugu, eta Bardeako tiro poligonoa itxita. Aldi berean, herrion burujabetzaren defentsan, eraso inperialista guztiak salatzen jarraituko dugu.

Bardeako poligonoa itxi!
NATOri ez!

One thought on “Bardeako maniobra militarren aurrean, NATOri ez!

  1. Aupa, Askapena!

    Martxoaren 12an, antolatuko zen(it)u(z)kete manifa(k) Euskal Herrian OTANen aurka eta gerrra inperialisten kontra? Agian bai! Elkartasuna inperialismoaren beso terrorista armatuak erasotutako herrialde guztiekin: Palestina, Yemen, Afganistan, Irak, Libia, Siria, Libano, Somalia, Venezuela, Honduras, Mali, Afrika Erdiko Errepublika…

    Ni joanen nintzateke pozaren pozez, eta ni bezala milaka eta milaka jende…

    EUSKAL HERRIA BAI, OTAN EZ!!!!

    1937-2017: NAZISMO, FAXISMO ETA FRANQUISMOAREN AURKA, GERNIKA BETI GOGOAN, INPERIALISMOA SUNTSITU!!!

    INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA!!!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s