Home

captura_2

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ernai

Pasaden aste bukaeran jakin genuen Azkoitiako Ibarmia enpresan izandako istripuan larri zauritu zen gazte langilea zendu egin zela. Atzo Agurain inguruko A1 errepidean beste langile bat. Aurten lau dira kapitalismoak eraildako langileak. Bi langile astebete eskasean. Pasaden urtean 54 langile hil zituzten.

Badirudi jada ohitu egin garela albistegietan titular bera irakurtzeaz. Segidan dudak sortzen dira. Zergatik izango zen? Nola? Noren errua? Galderak galderen atzetik botata amorrua eta inpotentziaren azken puntura heltzeraino.

Esplotazioan oinarritzen den sistema da kapitalismoa. Patronalaren poltsikoak geroz eta mardulagoak izateko diseinaturiko sistema. Langileok erruleta errusiarrean bueltaka. Ea hurrengo istripua non den, ea nor den zerrendako hurrena.

Hitzen gogortasuna ez da ezer egoeraren gordintasunarekin konparatu ezkero. Egunero-egunero kondenatzen gaituzte trajez jantzitako putreek erruletara igotzera. Buruaren atzean pistola. Kexu bazara lasai, badago ordezkatzeko pieza.

Ibarmiako kasuan Elgoibarko Betelu enpresako langilea zen, Ibarmiak azpikontratatutakoa. Ibarmia ADEGIko presidenteordearen enpresa da. Esplotazioan bizitzera kondenatzen gaituen ADEGI berbera. Azpimarratu beharra dago enpresa istripua isilarazten saiatu zela eta LAB sindikatuagatik izango ez balitz ahanzturan geldituko zela. Gainera, istripuaren egunean Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia Ibarmia enpresan izan zen. Hau ere isilik. Lagunak beti lagun.

Gazteok, emakume eta etorkinekin batera, sektore zapalduenak gara. Lanerako esku lan merkea. Miseria etorkizun eder baterako pasa beharreko bidea dela esaten digute. Honen adibide besterik ez dira PNVren Eusko Jaurlaritzaren politikak edota EHU eta Lanbide Heziketako lan praktika esplotatzaileak. Guztiak ederki diseinatuak daude; gazteak esplotatu, jauntxoa aberastu.

Miseriara kondenatzen gaituztenen aurrean hortzak gehiago estutzeko garaia da. Erailketak guztiak normaltasun baten parte direla sinestarazi nahi digute, prekarietatea bizi beharreko nahitaezko kontu bat. Dei egiten diogu euskal gazteria prekarietatean aurka amorrua antolatzeko. Kalera!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s