Home

orokorra

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egileak: Ikasle Presoen Sostengurako Taldeak

Gaur, hemen bildu gara Ikasle mugimenduko Presoen sostengurako talde ezberdinak, ikasle presoek, eta batez ere, Osny-ko presoek ikasteko jasaten ari dituzten arazoak eta jezarpena salatzeko, eta Apirilaren 5 eta 6 bitartean gure elkartasuna adierazteko Osny-ra egingo dugun kartzela-martxaren berri emateko.

Orain dela hilabete batzuk ikasle presoen aldeko taldeok batzen hasi ginen, maila nazionalean problematika hau lantzeko zeuden gabeziez jakitun. Ikasle presoen arazoei erantzun bateratu bat eman beharrak eta hauen izaera politikoa plazaratu eta aldarrikatzeak ezinbesteko garrantzia duela uste dugu gaur egungo testuinguruan. Izan ere, presoen alorrean, askotan ahaztua geratzen den gai bat da ikasle presoena, askotan hezkuntzaren garrantzia albo batera uzten delarik, nahiz eta presoarentzat ezinbestekoa den lau hormen artean denbora pasatzeko, formatzeko eta psikologikoki aurrera egiteko.

Urteak joan, urteak etorri, ikasle presoen egoerak negargarria izaten jarraitzen du gaur egun ere. Gogoratu beharra dugu, gaur egun soilik frantziar estatuan dauden preso politikoek ikasi dezaketela UPVn, eta gradu determinatu batzuk bakarrik. Espainiar estatuan, ezinezkoa dute UPVn ikastea, euren ikasketak UNED bezelako distantziazko unibertsitateetan burutu behar dituztelarik. Hala ere, aukeratu ditzazketen graduak eramateko zailatsun handiak jartzen ditu sistemak berak. Izan ere, preso hauek jasaten ari diren baldintzak ez dira mendeku hutsa; horiek hartutako hautu politikoaren ondorio zuzena da. Beren militantzia politikoa jazartzeko eraso zuzena da, klase eta nazio zapalkuntzei aurre egiteko hartu duten paperagatik eta beraz baldintza horiek zapalkuntza horien parte dira.

Azterketak egiteko zailtasun argiak, apunteak eskuratzeko ezintasuna, UPVren zein beste instituzioen pasibotasun garbia, ikasketa tasak osorik ordaindu beharraren kostu ekonomikoa, tutoretzak edukitzeko ezintasuna… hauek dira ikasle presoek euren ikasketak aurrera eramateko pairatu behar dituzten zailtasunak. Horiei gehitu behar diegu, nola ez, espetxeko zuzendarien zein funtzionarioen partetik jasotako tratu txarrak eta askotan honek guztiak eragindako etsipena, agobioa eta min psikologikoa.

Ikasle presoen egoera ostera, ezin da ulertu begirada orokorrago bat egin gabe. Garai bereziak ditugu Euskal Herrian. Borroka armaturik gabeko garaia da egokitu zaiguna, eta garbi dago horrek baldintza aldaketa argi batzuk ekarri dituela gaur egungo testuinguru politikora. Euskal preso eta iheslari politikoen egoerak larria izaten jarraitzen du, eta Euskal Herrian bizi dugun gatazka politikoaren isla da. Sistema kapitalistan, burgesiak edozein motatako tresnak erabili izan ditu mugimendu iraultzaileak isilarazten saiatzeko eta praktika politikoa deuszestatzeko. Finean, bakearen eta konponbidearen aroan gaudela sinestarazi nahi digute, jakinik inoiz baino ageriagoa dela euskal herri langilea jasaten ari den errepresioa, sistemak birproduzitzen duen klase zapalkuntza eta Espainia, Frantzia zein Euskal Herriko hainbat eragile zein instituziok darabilten gatazkaren despolitizazioa. Kapitalismoak bizirik dirauen bitartean, ez da bakerik izango, euskal herri langileak askapen osoa lortu ezean, ezta konponbiderik izango. Duela hamarkada batzuk hasitako bidearen helburuak lortzera bidera, ezinbestekoa da euskal preso guztiak kalean izatea, garrantzitsua delarik etorkizunean errepresaliatu politiko gehiago egon ez daitezen baldintzak sortzea.Dena den kapitalismoaren aurkako borrokak dirauen bitartean ezin izango da errepesaliatu gehiago egotea ekidin, hauek egotea estatu kapitalisten indar errepresiboen menpekoa baita.

Preso dauden ikasle batzuk ikasten zuten bitartean izan dira atxilotuak, beste batzuk ikasketak barruan hasi dituzte ordea, baina funtsean, sistema honen aurkako borrokak eraman ditu barrura, eta sistema kapitalista suntsitzeko hemen behar ditugu eta aldi berean, sistema suntsituz gero, kartzelekin amaitu eta gurera ekarriko ditugu.

Esan bezela, azken berri bat iritsi zaigu azken orduetan Osnytik. Bertako ikasle presoak diren Julen Mendizabal eta David Plari, ikasteko beharrezkoa duten materiala blokeatu egin diete, eta euren ikasteko eskubidea kenduko dietelakoarekin mehatxatu dituzte. Julen eta Davidek hilabeteak daramatzate ikasteko materiala eskuratzeko borrokan, eta erantzun ezkorrak eta zailtasunak besterik ez dituzte aurkitu. Era berean, ikasle preso guztiei eragin dakiekeen kontu baten aurrean egon gaitezkeela uste dugu.

Honegatik guztiagatik, Apirilaren 5ean Osny aldera abiatuko diren autobus guztiak beteko ditugu, Apirilaren 6ean, jezarpen hau salatu eta gure elkartasuna adierazteko Osnyko kartzelan dauden ikasle presoei. Argitara atera dezagun gure ikasgeletan ez gaudela denok, arazo serio bat dagoela hemen, eta ikasle presoek ere euren aitortza eta babesa merezi dutela. Datozen egunetan, euskal hiriburuetako taberna eta fakultate ezberdinetan jarriko dira autobusetako tiketak salgai, eta ikasle mugimenduko zein gazte mugimenduko kide orori dei egiten diogu bertan parte-hartzera. Bonolaguntza bereziak ere kaleratuko dira nahi duen orok bere aportazio ekonomikoa egin dezan. Pertsona orori ere dei egiten diogu, Campus ezberdinetan diru bilketa aurrera eramateko egingo diren planteamendu ezberdinetan bere aportazioa egin dezan.

Ikasle presoak klasean nahi ditugulako, Apirilaren 6ean denok Osny-ra!

2 thoughts on “Apirilak 6 Ikasleok Osny-ra

  1. Kaixo

    Ondo iruditzen zait Osny-raino joatea eskubideak aldarrikatzera, ikasteko materiala erretenituta dela eta…Are gehiago ikasleak izanik tokatzen zaizuen arlo eta ikaskidetasun aldetik.

    Horren aurrean eta besteren aurrean gauza xume bat aipatu nahi dut. Gordina dena, mingarria dena, eskandalagarria dena.

    Apirilak 6rako duzue autobus martxa. Ongi baina Apirilak 6 baino lehen gauza larri asko suertatu ahal dira Euskal Herrian eta ez dakit egiterik izango duzuen.

    Ikasketek, bistan da, berebiziko garrantzia dute.

    Eta urteak isolamendu gorrian daudenak zeinek ikastearena ezinezko bihurtzen den, gure atentzioa merezi dute. Eta euskal preso politiko gaiso bati zortzi jipoi 3 urtetan eman eta gero, gure erantzuna behar du. Eta Aitzol Gogortzak, EPP larriki gaisorik daoena, gure elkartasuna merezi du.

    Ostegunean, 16an, eguerdian, gaiso larri dagoen Aitzol Gogortza euskal preso politikoak gose greba mugagabeari hasiera eman zion.

    Mas cuando ha comenzado una huelga de hambre indefinida para denunciar su situacion. Y mas cuando en huelga de hambre y sin tomar medicacion su estado se puede agravar gravemente solo en unas horas. Y si toma la medicacion en huelga de hambre se le perfora el estomago.d No hace falta ser medico…

    Aitzol y otros 22 PPV estan gravemente enfermos. Tambien, repito, al que le han golpeado 8 veces en 2 años.

    Aitzol empezo la huelga el 16 al mediodia. Ayer, 18, alrededor de 140 personas realizaron una concentracion en la carcel de Basauri donde es el unico PPV.

    Pienso que es evidente donde tienen que estar las prioridades de cara a la situacion que estan viviendo los PPV y en relacion a los parametros en los que tenemos que situar su excarcelacion inmediata. Estos no son no se que. Estos y estas son presas politicas vascas y por lo tanto su excarcelacion se tendra que dar en esos parametros.

    Muy bien por denunciar la retencion de libros para el estudio. Preparar una marcha con tanta antelacion y andar metiendo tanto tiempo hasta el 6 de abril. El tema es que cualquier dia nos vamos a levantar con un PPV gravemente enfermo que ha muerto por no estar en la calle. Y no porque lo demanda el codigo penitenciario español o frances hecho para sus enemigos, nosotros entre otros, sino porque lo exige nuestra etica, porque son ciudadanos vascos, porque son militantes politicos que lo han dado todo por Euskal Herria.

    La verdad. Espero que, independientemente que Aitzol no sea un compañero vuestro, acudais a las movilizaciones convocadas para denunciar su situacion y exigir su inmediata libertad asi como la del resto de 22 PPV gravemente enfermos. Entre ellas la manifestacion nacional que se celebrara el proximo domingo 26 a las 13 horas en Orereta, pueblo natal de Aitzol. Por él y por todos y todas los presos y huidos enfermos. De estos ultimos, de algunos, no sabemos ni donde estan, desperdigados por el mundo. Dicho sea de paso, estos huidos/refugiados politcos no estan en la agenda de nadie. Y son conciudadanos nuestros por cierto.

  2. La manifestacion para solidarizarse con los presos gravemente enfermos y con el telon de fondo de la amnistia se celebrara el domingo 26 a las 17.15 y no a las 13.00. Los motivos son que el itinerario y hora previstos (a las 13.00) seran ocupados dentro de las celebraciones del carnaval. Beraz denok Oreretara.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s