Home

debate

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: A. Etxaun

Haustura integralaren aldeko deia

Euskal Herriko iraultzaileok gero eta argiago dugu Mugimendu Iraultzaile berria antolatzeko gure patua, kontzeintzia proletariotik ekinda antolatu behar duguna. Argi izan behar dugu Mugimendu Zaharraren porrota beraren barneko ezbaiengatik izan dela eta Mugimendu Zaharrari kritika zorrotzena egin gabe, erroetaraino jo gabe -praktika Zaharra gidatzen zuen ideologiara, hain zuzen-, ezingo ditugula Mugimendu Zaharrak izandako mugak gainditu eta langa berdinen kontra joko dugula behin eta berriz, bigarrenez porrot eginez. “Lehendabizikoa tragedia bezala, bigarrena fartsa bezala” idatzi omen zuen hor nonbait bizardun batek.

Euskal Herriko iraultzaileok ez dugu fartsa horren erantzule izateko asmorik, milaka ta milaka urtetako gizakiaren gizaki-esplotazioa behin-betiko desagerraraztea baitugu helburu tinko. Horregatik, ez dugu mugimendu berri bat eraikitzerakoan Mugimendu Zaharraren jatorrietara joko; jatorri horren osteko garapena, jatorriaren beraren barne-ezbaiaren ondorio izan baita: Mugimendu Zaharrean baitako ildo proletarioaren gabezia zela eta, ildo bien arteko borroka ezbaikorrean alderdi burua ildo burgesa izan zedin egin zuena. Horregatik, besteak beste, Nazio-Askapenerako Mugimendu izaerarekiko gupidagabeak izan behar dugu (kritika gupidagabea baita iraultzaile zintzoekiko, iraganekoak barne, jarrera iraultzaile bakarra), zentro-inperialistan mota honetako mugimendu interklasista batek ezin du proiektu proletarioa gauzatu eta. Proiektu proletarioa gauzatzeko Mugimendu Iraultzaile gisako mugimendu proletarioa da eraiki behar duguna: klase-sozial proletarioa autokontzientzia proletarioarekin batuaz, klase-politiko proletarioa eratuko duena, hau da, klase-iraultzailea eratuko duena.(1)

Euskal Herriko iraultzaileok Mundu-mailako Iraultza Proletarioaren baitan kokatzen dugu Euskal Herriko Iraultza Proletarioa (EhIP) eta horri serbitu behar dio. Era berean, EhIP Mundu-mailako Iraultza Proletarioaren parte den heinean, Mugimendu Proletario Internazionalaren irakaspenak gureganatu behar ditugu; hortaz, Mugimendu Zaharraren porrotarekin egin behar dugun bezala, pasa den mendeko Mugimendu Proletario Internazionalaren porrotarekin berdin egin behar dugu: bere porrotaren zergatiak ildo proletarioaren gabezietan bilatuz, eta ildo bien arteko borrokaren bitartez ildo burgesa suntsituz eta ildo proletarioa indartuz.

Euskal Herriko iraultzaileok dugun erronka nagusia, hortaz, kritika zorrotzaren bidez iraganeko esperientzien balantzea egitea da, izandako mugak -zeinak oraindik konpartitzen ditugun- gainditzeko eta ideologia proletarioaz ideologia hegemoniko burgesa ezeztatzeko. Oraindik ez dago argi jasotako hausturaren ondoren ildo proletario-iraultzaileak ala ildo burgesak zuzenduko duen Mugimendu Berria; horregatik, iraultzaileok haustura integrala egin behar dugu: iraganak lagatako oinarri ideologiko erratuekin hautsiz eta, horrela, klase-gabeko gizartea eraikitzeko tamainako ideologia proletarioa birsortuz, zeina Mugimendu Berria iraultzaren bidetik gidatzeko kapaz izango den. Hortaz, birsorkuntza ideologiko hori egungo ezbai burua denez, hura gauzatzeko beharrezko bitarteko eta taldeak eratzea dugu gaur egungo eginkizun nagusia. Honekin batera, -eta ezbai-burua ez denez bigarren-maila batean bada ere- etorkizuneko Mugimendu Berri Iraultzailearen aitzindari izango den borroka-tresna proletarioak eraikitzen hastea ezinbesteko dugu: alde batetik, Mugimendu Zaharraren porrotak eta jasotako hausturak betebehar hori gauzatzeko ezin baldintza hobeagoak sortu dituelako eta, beste aldetik, egungo ezbai burua gainditu ondoren, Mugimendu Iraultzailea eraikitzea izango baita zeregin nagusia, kontzientzia proletarioaren eta proletalgoak osotuko duten ezbai buru berria gainditzeko.

Kontzientzia proletariotik iraultza antolatu!
Haustura integrala ala fartsa!

(1)Klase-ertainetako norbanakoek kontzientzia proletarioa barneratuz gero, klase-politiko proletarioko militante izango dira baita ere, noski. Hau da, garrantzizkoena ez da sozialki ze klaseren parte den, baizik eta politikoki ze klaseko militante den, sozialki klasearen parte izateak politikoki militante izaterako orduan eraginik badu ere.

………………………..

Artículo de colaboración para Borroka garaia da! Autor: Hausnartuz

La necesidad de reactivar el carácter revolucionario dentro del Proceso de Liberación

Para empezar, cabe mencionar que las críticas dirigidas a nuestra actual izquierda abertzale oficial no tienen que ser necesariamente provenientes de los militantes pro-amnistía. Es decir, en este caso, quién estoy escribiendo este articulo entro en los parámetros denominados como “izquierda abertzale oficial”.

Pronto se cumplirá un año desde que se aceptó el proceso Abian, y su impacto se ha visto reflejado directamente en la reciente ponencia de Ernai denominada como Zirtaka. En ella la Organización Juvenil, apoya el proceso independentista puesto en marcha y se compromete a dirigir sus fuerzas hacia este proyecto como Norte de estos siguientes años y dirigir sus fuerzas a alimentar este proyecto.

Desde mi punto de vista, históricamente la mayoria de la militancia ha considerado la independencia más asequible estratégicamente, para luego al gozar de un marco autónomo de trabajo para empezar a construir el socialismo en Euskal Herria. Y hoy en día, el proceso independentista puesto en marcha idealmente respondería a esas necesidades. Un proceso de este tipo, al ser de carácter interclasista tiene sus riesgos, y personalmente creo que ya nos hemos comido esos riesgos hasta el punto de que ya lejos de ser riesgos, son errores cometidos que tienen difícil vuelta atrás. Es por eso por lo que he decidido escribir este artículo.

Dentro de un proceso interclasista, se ha de tener claro que se ha tomado la decisión de interactuar con parte de nuestro rival para aliarnos y llegar a un objetivo común. En este caso, sería el de aliarnos con la burguesía vasca y su partido defensor, el PNV, para intentar concurrir hacia la independencia.

Es aquí donde creo necesaria la presencia de un sector o partido fuerte en lo ideológico y que mantenga un rumbo revolucionario para poder ofrecer un proyecto a la clase trabajadora vasca, muy lejos de reclamar una independencia vacía de contenido político. Creo que este papel lo debería de ocupar la izquiera abertzale, que en su día se definió como fuerza que busca construir una Euskal Herria independiente desde la izquierda.

En manos de este sector estaría que no desapareciese la conciencia de clase y el reclamo del socialismo (para después construir el comunismo) para mantener ese proyecto como oferta para el movimiento popular y para que no carezca de carácter revolucionario. Hemos llegado a un punto donde la socialdemocracia está tan integrada dentro de la militancia que gran parte de ella parece haber olvidado su sentido estratégico de cara a la emancipación de la Clase Trabajadora Vasca.

Al ver que la izquierda abertzale “oficial” se ha saltado este concepto para mí esencial, creo que nos toca a la juventud reactivar ese discurso revolucionario dentro del movimiento popular. Ya que, hoy en día, la Organización Juvenil (Ernai) se encuentra lejos de ser una organización juvenil, convertida en juventudes de partido, lo que conlleva la falta de trato de la problemática propia de la juventud con lo que todas las fuerzas se centran en el proceso independentista.

De cara a esto, aplaudo y creo necesarias acciones como el escribir de la Ponencia Kantauri, que va encaminada a alimentar lo mencionado en el artículo. Este tipo de cosas y fogatas son las que me enseñan que la llama de la lucha aún no está apagada y que aún estamos a tiempo de darle la vuelta a esta situación y debemos seguir en ello. Es decir, creando un discurso revolucionario y construir el socialismo día a día. Por lo que solo me queda acabar diciendo que creo necesaria la independencia estratégicamente, pero me parece que el tema tratado en el artículo es un punto esencial que nos va a condenar al fracaso.

38 thoughts on “Hausnarketa batzuk

  1. Aspaldikoa da gazte eta ez hain gazte batzuk “iraultzaile” izatera jolastearena. Batzuek Euskal Iraultza aitzina eramateko dena ematen zuten bitartean haiek “nazionalismoa gainditzeaz” aritzen ziren, egiazko iraultzaileei “burges-ttipi” izatea leporatuz. Felipeak,Zelula Gorriak,VI Asanblada,… Eta azkenean hitzontzikeriaren atzean oligarkia inperialistari jokoa egiten zion hutsaltasuna besterik ez. Hori bai fartsa!

    Nazio askapen mugimendu iraultzailea berrindartu, likidazionismo zutikzalea zein ezkerkerizko likidazionismoa borrokatu!

  2. Kaixo Eneko,

    Gazte izateagatik mespretxua jasotzearena ofiazialismotik datorren jarrera zela uste nuen, artikuluaren egileak argumentu politikoak eman dizkizu; argumentu horietan sakondu ordez determinismo historiko batetik erantzuten duzu. Garai haietako españolistek testuak berak kritikatzen dituen muga historikoak zituzten, Sobietar Batasuneko marxismo positibizatua oinarri zutenak hain zuzen ere. Ez da justua konparaketa mekanizista horiek argumentu politiko moduan erabiltzea.

    Nazio Askapeneko Mugimenduak masa borroka garatu izanak ez du esan nahi prakatika hori iraultzailea zenik, are gutxiago arrazoia zeukanik. Nazio Askapeneko Mugimendua bere historizitatean ulertzen ez badegu jai daukagu.

    Ondo izan eta animo!

    • Iepa ezezaguna,

      Testu hortan agertzen denak funtsean Kantauri txosteneko muin berbera du eta blog hontan bertan izan genuen iritzi trukaketa duela ez hainbeste. Hortaz, artikulu hontan ez dut deus berririk ikusi, V.batzarraren eta ENAMen ildoan kokatzeari “fartsa” deitzea baizik. Eta bestelako berritasunik ez dagoenez,fartsarenari erantzutera mugatu nintzen iraultzaile izateko ez baita nahikoa “iraultzaile” izatea aldarrikatzea.
      Hemen etsaiek ZEN planean adibidez ETA eta ENAMi mugimendu iraultzaile deitzen zioten. ZEN plana (Zona Especial Norte) egitera behartuak izan ziren Euskal Iraultza gelditzen saiatzeko. ENAM ez zela iraultzailea zioten talde ustez iraultzaileekin ez zuten halako planen laurdenik ere behar izan,areago ongi etorri zitzaizkien ENAM higatzeko.

      Ongi izan zu ere!

      • Kaixo berriz Eneko!

        Oso ondo uler dezaket ENAM-en baitan Espainiar Estatuko destakamendu “Alderdi” Komunista desberdinei zor zaien gorrotoa, bere garaian PCE-k Erakundearen aurka egin zituen kanpaina nazkagarri desberdinak ikusi besterik ez da egin behar, edo berdin dit, EMK, LKI eta guzti hauen jarrera EHn garatzen zebilen prozesu antiimperialistaren harira. Baina esan bezala, nahiz eta orain apiatutako erakunde desberdinen ildoa oraindik hegemonikoa izan mundu mailako mugimendu komunistaren baitan, testuko egilea haratago doa Ziklo iraultzaile berriari buruz dabilenean; hau da, mugimendu komunista berriak muga guzti horiek gainditu beharko ditu, bulgarizazio guztiak gainditu.

        ENAM-ek mundu mailako beste prozesu iraultzailek moduan esperientzia eta ikaskuntza asko eman ahal dizkigu. Baina errepresioaren mailak ez du zure ildo politikoaren iraultzailetasun maila neurtzen, Estatuari kontraesanak azaleratzen zizkiola baizik.

        Esango didazu!

        • Mundu mailako mugimendu komunistaren arazoa nire ustez halako irakurketek suposatzen dute, praxi iraultzaile bat garatu beharrean etengabeko balantze eta teorizismoan murgilduta, mugimendu iraultzaile izaeratik hurrundu eta izandakoaren karikaturan bihurtzeko arriskuarekin.
          Mundu mailan inperialismoaren Herri Langileen aurkako ofentsiba batean, baldintza objektiboak borroka iraultzailerako aurreko hamarkadetakoak baina argiagoak direlarik, mugimendu iraultzaileen aurrerapena beharrean kontrakoa gertatzen aritzeak zer hausnartu eman beharko lizuke. Jakina errezagoa da teoria gabeziak bilatzen ariztzea gauzak azaltzeko eta ez dakit nolako salto teorikoak konponbidetzat aurkeztea,baina horrek ez du iraultzarik eragiten. Teoria mailan Lenin bera gainditu beharrekotzat jotzen zuten taldeak ere izan dira, frantziar estatuan mordoxka adibidez eta ez dute inolako iraultzarik egin. Alderantziz, praktikan nire ustez paper kontrairaultzailea jokatu dute langile masak borrokan antolatu beharrean borroka iraultzailetik urruntzea eraginez eta era horretan kapitalari eta inperialismoari jokoa eginez.

  3. Nazio Askapenerako Mugimenduek kolonietan bazuten izateko arrazoia: burgesiaren frakzio batzuk inperialismoaren aurkako interesak baizituzten, baina zentro inperialistan (Euskal Herria zentro inperialistan dago, bai. Nazio zapaldua izan arren) burgesiaren behe- eta ertain-kapek ez dute kapitalismoa gainditzeko interesik, ezta soldatapekoen kapa altuak -behargin aristokraziak- ere. Horregatik, klaseen suntsitzerako Mugimendu Proletario bat da beharrezkoa dena eta ez Nazio Askapenerako Mugimendu interklasista bat.

    Zuk oligarkia inperialista aipatzeak zure ildoa apur bat argitzen du. borroka burgesiaren aurka izan beharrean, oligarkia inperialistaren aurka bideratzen duzu: burgesia-txiki erradikalizatuaren interesei jarraiki, itotzen duen oligarkiaren aurrean posizio erosoagoak berreskuratzeko.

    Erantzuteko asmorik baduzu,testuko egileak aurkeztu duen ildoari edo nire komentarioaren ildoari kritika egitea eskertuko nizuke.

    • Nazio Askapeneko Mugimenduek izenak berak argi uzten duenez nazio zanpatuetan dute izateko arrazoia eta Euskal Herria nazio zanpatu bat da. Erdigune inperialistan, Europan aurrera eraman diren borroka iraultzaile indartsuenak Irlandan eta Euskal Herrian eramandakoak izateak bestalde argi erakusten du nazio zanpaketaren faktoreak azkartu egiten duela klase borroka bera eta ez alderantziz.

      Nire kritika eta argudioak zabal agerturik topatuko dituzu nahi baduzu http://www.erlaitzan.wordpress.org blogean.

      • Antolatu behar dugun mugimenduaz eztabaidatzerakoan eta hausnartzerakoan parkaezina izango litzateke itxuran geratzea, esentziara murgildu barik. Nazio Askapenerako Mugimendu deitzen denez Euskal Herrian izateko arrazoia baduela esatea itxuran (izenean) geratzea da, bere esentziara jo gabe. NAM-ek nazio-zapaldu eta zapaltzaileen arteko ezbaia ezbai buru den (erroko ezbaia bertan ere kapitalaren eta lanaren arteko bada ere) herriadeetan dute izateko arrazoia, nun burgesiaren frakzioak iraultzarako interesak dituzten; eta berriro ere diotsut hori ez dela Euskal Herriaren kasua.
        Erdigune inperialistan borroka indartusenak horiek izan izanak ez du mekanikoki iraultzaile direnik izan nahi eta ildo proletario-iraultzailearen gabezi eta mugak erakusten dizkigu, eta, ondorioz, ildo proletario-iraultzailea indartzeko beharra.

        • Izenarenaz ez da izena izateko arrazoia ematen duena, justuki alderantziz baizik eta nazio zanpatua den heinean noski badela Euskal Herriaren kasua. Zanpaketa nazionala langileriaz gain, beste herri sektoreek eta burgesia nazionalaren frakzioek ere pairatzen dutenez, faktore hori da hain zuzen borroka iraultzailea Euskal Herrian edo Irlandan kualitatiboki indartsuagoa izatea ahalbidetu duena.
          Eta noski borroka horiek badirela iraultzaileak. Etsaiak ederki daki eta duela gutxi arte zerga iraultzaile bat ordaintzera behartua zegoen burgesiak ere bai. Iraultzailea ez baita orri batean,bilkura batean edo webgune batean planteamendu teoriko ustez proletarioena aurkeztea, egiazki egitura zapaltzaileak suntsitu eta boterea hartzera bideraturikoa baizik.

          • Aupa, Eneko!

            Euskal Herrian hik aipatzen duan “burgesia nazionala” baledi, aspaldian garatekek independente, Polonian, Finlandian, Norvegian edota Txekian zein Eslovakian bezala…

            Burgesia autonomista basko-espainola eta basko-frantsesa diagu, PNVren inguruan antolaturik.

            Eta burges ertain gutti batzuk, Gipuzkoan eta Bizaiko zonalde euskaldunetan ere, zinez abertzaleak eta euskaldunak direnak, baina klase oso bat inolaz ere osatzen ez dutenak, ezta klase baten frakzioa ere.

            Hori bai, badiagu burges ttiki abertzale eta euskaldun tropa izugarria… Hori egia duk…

            Baina burgesia ttikiak ez dik INOIZ, INON, INOLA Herri bat askatu, ez bada Nazio zapalduko Langileria eta Herri Langilea beren interesatarako manipulatuz eta erabiliz.

            Eta hori, langile abertzale-independentista eta sozialista iraultzaileok ez diagu inoiz, inon, inolaz ere onartuko.

            Burgesia ttikia bere lekura, hau da, langileon gidaritza iraultzailearen menpe. Klase izaera, aizak!

            Eneko, burgesia nazionalik ez zagok!

            Esna hadi, 20017an gaituk!

            • Burgesia ttikia aliatu izatea eta langile gidaritza izan dira historikoki iraultza herrikoiaren planteamenduak. Argiki azaldu izan dut ene irakurketetan. Hortaz iruditu izan zait ere desegokia herritar batasunaren planteamendua egungo testuinguruan eta zer erranik ez frakzio burges baten tesi nafar-estatalistak onartzea.

              Esna hadi hi Mikel,2017an gaituk!

              • Praxia, Eneko, praxia… Praktika teorizatua eta teoria praktikatua, amaigabeko kiribil dialektiko batean…

                Gu Herritar Batasuna antolatzen ari gaituk.

                Beraz, uste diat praktikak berak ongi esnatuko gaituela.

                Hik, heurea antolatu, faborez, eta praxiak erakutsiko dik nork duen arrazoi, eta zertan, eta nork ez, eta zergatik…

                Praxiaren Filosofia holakoxea duk 1845etik, Marxek, Engelsen laguntzaz, sortu zuenetik.

                Herritar Batasunaren lehendabiziko formazio-jarduera Karl Marxen “Das Kapital” kolektiboki estudiatzeko taldeak antolatzea izanen duk, ahal dugun eskualde guztietan.

                Eta bigarrena, “Sagarroiaren Geopolitika”, Euskal Herri Langilearen historia geoestrategiaren ikuspuntutik aztertuta.

                Eta jakina, aurkezpenak herriz herri eta auzoz auzo, emeki-emeki eta presarik gabe…

                Izan ongi, eta lotu borrokari!

                Mikel Erro

          • Arazoa, nire ustez, nahiko argi dago: zuk zure planteamendurako eta mugimenduaren eraikuntzarako nazio-askapena ardatz duzun bitartean, nik komunismoaren eraikuntza dut ardatz eta zentru. Horrek, nola ez, bereizketa salbaezin bat sortzen du gure planteamenduen artean.
            Ondo segi!

    • Hori tesi antileninista da, testu honen kutsu ultraezkertiar maozalearen ildokoa.

      Nazio Askapena erdigune inperialistan are ezegonkortzailea, gauzagarriago, irmoagoa eta zapaltzeko zailagoa da Europan kolonietan baino, Leninen arabera.

      • Gainera tesi teorizista da baita ere porrot guztiak “ideologian” bilatzea, zinez kontraesanen mugimendu erreala zehazten duen oinarri materialaren alde anitzak kontuan izan gabe. Penagarria benetan.

        • Aupa Jokin,

          Ideologia iraultzaileak esperientzia iraultzaileen eta, oro ar, praktika sozialen sintetizazioaz hornitzen da, baina aldi berean praktikarako gida ere bada. Hortaz, praktikaren langak eta porrotak praktika horren gidaren langen nahitaezko ondorio dira.
          Beraz, langadun praktika horren balantzea egitea ezinbestekoa da langa horiek gainditzeko, eta balantze horren bitartez ondorio teoriko batzuk eratuko dira, zeinak ideologiaren langak eta gabeziak ezeztatuz ideologia iraultzailea hornituko duten. Horrela, praktikan izandako langak gainditzeko gai den gida goren bat lortuz.

          • Beste era batean esango dizut: bada teoria zuzena izatea eta porrota jasatea antolakuntza, errepresio, uneko erabaki, aurreikuspen kuantitatibo eta beste milaka arazoengatik. Zuena teorizismo hutsa da, eta faltsua gainera.

            • Nik ere beste era bera batera esango dizut: kanpotikako zergatiek barrendikakoen bidez soilik eragiten dute. Barrengo zergatiek zehazten dute izaera eta bere bilakaeraren erroa eta kanpotikoakoek bilakaerarako baldintza. Hori ahazten uzten badugu akabo ezbaiketa materialista.

              • Zein teoria orojakilek ezeztatuko ditu barne kontraesanak? Nola ekidingo du buru iraultzaileak erailak izatea eta beren gaitasunak edo prestakuntza ez dutenek maila berean egotea? Nola egingo du herri langilearen geruza zabalen baitan hedatzea
                ko indar iraultzaileak uneako atzerapenak jasaten dituztenean? Ez dakizue ezer klase borrokaz, zuen teorizismoa penagarria da, eta gainera bere erroa guztiz faltsua.

  4. Eneko, nazionalismo antimarxista urrunetik usaintzen da. Beti adibide berdinekin zatoz, baina adibide ageriena jartzea ahazten zaizu: nazio askapen mugimenduak porrot egin du, eta, orain, zertan bilakatu da, ez bada “oligarkia inperialistari jokoa egiten” dion mugimendu batetan.

    Jakina, esango diguzu haiek direla traidoreak eta zuk zure barnean benetako proiektua daramazula; baina porrota hala analizatzen duenak, ziabogak gora eta ziabogak behera, seguruenik ezer gutxi ulertu du ENAMen garapenaren inguruan, barne indarren inguruan eta porrotak ekar lezakeen emaitzaren inguruan. Edo ze demontre, ekarri duen emaitzaren inguruan; izan ere, porrota heltzen denean, atzera begiratu behar da, dialektikaren ezinbesteko mugimendua, porrotaren baldintza historikoak analizatzeko. Batzuk zuen mundu idealizatuan bizi bazarete ere, atzo bide zuzena ematen zuenak erakutsi du porrotera eraman duela; egia baldintzen arabera formulatzen da eta egun jakin badakigu ze bidek ez duen garaipenera eramaten. Dena “estatu kolpeen” bidez analizatzen duena, “pertsonai historikoen” ekintzaren bidez, marxismotik urruti, idealismoan kokatzen da.

    Eta zu hor zaude; zurea nazionalismo burgesa da, ez duzu inor engainatzen.

  5. Zurru, halako intoxikazio saioak ere aspalditik dira ezagunak. Txakurrek sustatu izan dituzte eta haiek berak dira nazio askapen borroka porrot egindakotzat jotzea nahi dutenak. Eurentzat egiazki euren boterea kolokan jartzera iritsi izan delako eta noski,eurek dira interesatuenak eredu hori lurperatzen,Ondotxo dakite ze inokuo eta inofentsiboak diren teorizismo eta fraseologia blaituta Europan aritu izan diren eta ari diren hamaika taldexka sasi-iraultzaile.
    Hori da hain zuen euren eredua, alderdi sozialdemokrata asimilatu bat alde batetik eta inolako borroka indartsurik pizteko gaitasunik gabeko hamaika taldexka folkloriko-karikaturesko bestetik.
    Nirea nazionalismo iraultzailea da. Zurea sasi-marxismo anti-iraultzaile anti-abertzalea.Eta hemen nago ni bai, inor engaina ez dezazuen.

    • Eneko utzi panfletismoa eta esloganismoa albo batera, ez dizu mesede egiten. Zuk “ENAMen krisia” deitzen diozu, eta krisian bertan ez duzu porrotik ikusten. Krisi guztietan, ordea, aukera berriak jaiotzen dira krisian dagoena gainditua izateko; lehenengo krisian dagoen horren ezeztapena jaio egin da, “disidentziaren” izenean, ezeztatu nahi duen horren plano berdinean. Ondoren ezeztapenaren ezeztapena jaiotzen da; salto kualitatiboa.

      Ni antiabertzale deitzen nauzu eta horrek zure maila politikoa agerian uzten du. Kantauriren aurka agertu zinen ustez nazio askapena baztertzen duelako, eta horrek argi adierazten du nazio askapena marxismotik edota sozialismoaren eraikuntzatik ulertzeko duzun gaitasun eza. Horregatik tematzen zara Euskal Herrian sozialismoaren eraikuntzaren aldeko jarrera politiko oro erasotzen, zu nazionalista zarelako, ez iraultzailea. Behin galdetu zizuten, zentzu horretan, ea zein ote zen Sorturekin duzun aldea; nik erantzungo dut: berdina zarete, formetan soilik desberdintzen zarete; edo formalismoan esan beharko genuke.

      Hau dena, gainera, sintomatikoa da: sasi-marxista anti-iraultzaile anti-abertzalea deitzen nauzu zure nazionalismoa (etengabe errepikatzen dena) salatzeagatik. Agian solipsismotik baino errealitatea materialismo dialektikotik aztertzen hasi beharko zinateke halako umekerietan ez erortzeko. Eta hor nazio askapenaren ulerkera sartzen da, independentismo interklasista burgesak ez baitu ezer zuk aldarrikatzen duzun iraultzailetasunetik. Marxismoak ikuskera integrala eskaintzen digu; osotasunari oinarrizko tresna horren bidez erantzun behar diogu, ez batzuek iradoki bezala, modu partzialean; botere burgesa hemen eta orain adierazten baita, eta ez ustezko independentzia konkistatu eta gero. Euskal Herria ez da kolonia bat baina nik estrategia antikolonialista aplikatzen diot; ederki ba.

  6. Nik argudioen aitzinean argudioak ematen ditut eta irainen aitzinean behar den erantzuna. Umekeri eta maila politikoaz aritzeko, zure lehen iruzkina ikusi dezakezu eta bigarren honetan bide beretik zabiltza.
    Izan ere abertzaletasun iraultzailearen aurkako eta ezkerkeriazko ildoen kritika egitea ez baita inolaz ere sozialismoaren aurka egitea.Aderantziz funtsezkoa da Euskal Estatu Sozialista egikaritzeko garatu beharreko prozesu iraultzailean. Sozialismoaren aldeko borroka ez baita testuen errezitaldia, une eta egoera zehatz batean estrategia behar duen borroka baizik. Euskal Herrian aspalditik ongi aztertu gisan nazio arazoak indartu egiten du klase borroka bera eta oligarkiaren aurkako iraultza herrikoi ezaugarritzeak ez du sozialismoaren bazterketatik ezertxo ere, hura egiazki lortzeko planteatu baitzen eta baita.
    Nazionalismoari dagokionez nazionalismo iraultzailea izan da euskal nazio askapen mugimendu iraultzailearen ardatz teorikoa eta inolako konplexurik izatetik urrun argiki defendatzen dut. Izan ere noski,ez da kasualitatea nazionalismo iraultzailetik desbideratu edota nazionalismoa “gainditu” dutenak Euskal Iraultzaren aurkako planteamenduetan kokatzea. Txabi Etxebarrieta, Eustakio Mendizabal edota Txikia taldeak ederki adierazi izan zuten nazionalismoa eta sozialismoa kontrajarrita egotetik urrun, nazio zanpaketako testuinguruan nazioarteko langile iraultzaren baitako borrokan kokatzen den nazionalismo iraultzailearen baitan uztartu egiten direla. Zelula Gorri eta enparauek izaera sozialista eta iraultzailea ukatzen zieten horregatik,baina Euskal Herri Langileak ederki daki nor ziren egiazko iraultzaileak eta nor iraultzailez mozorroturiko farsanteak.
    ( Nazioanlismoaren “gainditze” eta konplexuez: https://erlaitza.wordpress.com/2015/04/21/nazionalismoaren-gainditzeak-eta-konplexuak-txabiren-tinkotasun-argigarria/ )

    Hortan Sortu aipaturik argigarria da haien liderra nazionalismoaren “gainditze” horrexetan kokatzea ere. Txabi,Txikia eta abar nazionalista eta internazionalistaak ziren, Otegik aldiz aukera duen aldiro errepikatzen du bera internazionalista edo independentista dela,baina ez nazionalista. Txabik aspaldi ederki azladu zuen gisan erreformismo nazionalak erreformismo nazionalera darama eta sozialak nazionalera.

    Sorturekiko desberdintasunaz galdeturiko eztabaida hura gogoratzen dut bai eta berdintzat jotzean gauzak faltsutzen besterik ez zara ari. Nazionalismo iraultzailea sozialista da, Sorturena aldiz post-nazionalismo sozialdemokrata. Nazionalismo iraultzailea munduko behargin iraultzaren baitan kokatzen da, Sortuk aldiz burgesia txikiaren interesak ordezkatzen ditu. Hortaz besteak beste bere planteamendu independentistak idealistak dira analisian eta garapenik gabeak praxian (praxian autonomismoa elikatzen ari baita).Eta hortaz ere uko egin dio Euskal Iraultzari, nazioarteko inperialismoarekin eskutik helduta ENAM likidatzeko ahaleginari helduz. Gure desberdintasunak sakonak dira beraz.

    Baina likidazio saio hori egiteko Sortuk beharrezkoa du ENAMen ildo historikoaren jarraipen gisa aurkeztea eta hortaz tarteka testu edota adierazpenetan ENAMek egindako irakurketa historikoak plazaratzen ditu, bere ildoarekin haietatik urrun kokatu arren. Eta hortan zuen ekarpena zinez eskertzen du Sortuk,zuek ENAMen irakurketa eta ibilbide osoa kritikatuta Sorturi ahalbidetzen baitiozue Euskal Herri Langilearen aitzinean izatez dena,hots Euskadiko Ezkerra berria bezala agertu beharrean,ENAMen jarraipen gisa aurkeztea.

    Bukatzeko. Hemen zinezko borroka iraultzailea garatu du ENAMek, Europa mendebaldean garaturiko borroka iraultzaile sendoena Irlandakoarekin batera. Eta horregatik nazioarteko inperialismoak asko inbertitu du ENAM suntsitzeko borroka kontraintsurgentean. Haiek ederki dakite euskal nazio askapen borroka iraultzaileak zer suposatu duen eta horregatik nahi dute lehenbailehen ENAM lurperatu. Alderantziz ederki dakite ere sozialismoaz hitz eta pitz panfletoak idatzi baina borroka sozialista ezertan aitzinaratu ez duten taldeen ekarpena zein izan den ere. Eta dudarik ez izan oso gustoko dutela ekarpen hori, are gehiago teorizismo pedante batekin langile masak komunismotik urrundu eta hau karikatura batean bihurtzeko ekarpena egiten badute.

    • Otegik nahi duena aipa dezake; Otegi nazionalista da, nahiz eta haien nazionalismoa “auzi sozialarekin” estaltzen saiatu. Izan ere, zuk zeuk esan bezala, nazionalismoa ez da soilik auzi teorikoan ebatzi behar, auzi praktikoan ere agerkaria izan badu: independentismoa, edo, bestela esanda, nazio askapena eta sozialismoa fasetan desberdintzen dituen teoria burgesa, zuk zeuk defendatzen duzun berdina.

      Kontua da ildo berri bat agertu dela nazio askapena sozialismoaren eraikuntzatik defendatzen duena, eta zu, bere karikatura bat eginaz, baztertu egin duzuna. Erantzun dizuten bezala, ordea, Euskal Herriko klase borrokarako marko autonomo nazionala da benetan nazio askapena bermatuko duen lan eremua. Horregatik, hemen eta orain klaseen arteko borrokari ekitea da defendatzen ari dena, sozialismoaren eraikuntzatik euskal nazioa askatzea. Azken finean, autodeterminazio eskubidea egikaritzen duen markoa da. Kontua da, zuretzat independentismoa ez den oro nazio askapenaren bazterketan edota espainolismoan sostengatzen dela, eta, hori, berriz ere diotsut, nazio askapena sozialismotik ulertzeko ezintasunaren agerkaria da; nazionalismoa da, iraultzailetik ezer ez duena.

      Eginzazu ariketa bat “oligarkiaren aurkako borroka” hori azaltzekoa. Zelan ematen den kapital monopolistaren bidezko dominazio inperialista, zein funtzio betetzen duen erdigune inperialistako nazio zapaldu batetan lanaren banaketa internazionalak eta ondoren azter ezazu ea sozialista ez den estatu bat ez ote den, sinpleki, kapitalaren administraziorako zapalkuntza marko berritu bat, eta ez, zuk defendatu bezala, askapen mugimenduaren fase bat. Ea estatu horrek balorearen lege kapitalista gainditzen duen ala kapital internazionalak berak etengabe bere balorizazio prozesuan txertatzera behartuko duen. Azalduiguzu zer den “iraultza herrikoia” eta zein den horren ostean sortzen den estatuaren izaera. Eginzazu egitura ekonomikoaren azterketa bat, kapitalismoaren joerak aztertzen dituena… edo ez. Akaso “teorizismoaren” aurka agertzea erraza da, baina gerora zure ekarpen teorikoak ezerezean oinarritzea badirudi ez dela teorizismoa, ezta idealismoa ere. Orain eta hemen guztiz beharrezkoa da analisi sakonak egitea teoria iraultzailearen oinarria eratzeko; zuk nahiago duzu 60. hamarkadan nazio auziaz idatzitakoa errepikatzea, hemen ezer aldatu izan ez balitz bezala. Eta nazio auzia hain modu dogmatikoan lantzen duen edonor nazionalista bat da, ez dago besterik.

      • Gauzak nahasten eta gaizki azaltzen segitzen duzu. Nazionalismo iraultzailearen ildotik egindako planteamenduak beti uztartu ditu askapen nazional eta sozialaren aldeko borroka. Lehenik bata eta gero bertzearen tesiak (eta horien alderantzizkoak) beste ildo batzuenak dira. Prozesu iraultzaile bakarra da,baina prozesu iraultzaile gisa bere faseekin planteatua. Hortaz hemen klase borrokari aspaldi ekin zitzaion, nazio askapen borroka ezaugarritzearekin eta oligarkia vs euskal sektore herrikoiak talkarekin. Eta hor kokatu zen adibidez KAS alternatiba taktikoa, zeina autonomo eta bestelako ultraezkertiarrek “burgestzat” jotzen zuten. Aipatu bezala iraultza herrikoiaren planteamenduarekin ENAMek Euskal Herri Langilea Europa mendebaldeko borroka iraultzaile indartsuenetakoa gauzatzeko gaitasunera eraman zuen. Ezkerkeriz blaituriko taldeen emaitza berriz hutsala izan zen bai Euskal Herrian bai nazioartean.
        Beharbada uste duzue zuen planteamendu hauek “berriak” direla,baina hasieran erran bezala aspaldiko berberak izaten segitzen dute funtsean. Hemen sozialismoaren aldeko borrokarako nazio askapen mugimendua eta nazionalismoa “gainditzea” beharrezko denaren tesiak defendatu izan dituzten hamaika taldexka izan dira lehen ere. Baina ez dute inolako sozialismoaren aldeko borrokarik gorpuztu ENAMenarekin konparatuz. Areago nazionalki zanpatuak ez diren nazioetan, gainditu beharrekotzat jotzen duzuen horren gainditze beharrik gabe izandako emaitzak aski adierazgarriak dira. Kritikak nazio askapen mugimeduei bai ugari,baina frantziar edo ingeles iraultza proletariorik apika? Ezta hurrik ere.
        Euskal prozesu iraultzailean finkaturiko berehalako helburua atzerritar okupazioarekin bukatzea izan da. Jakina, borroka horrek eskatzen duen indar eta gogortasuna kontuan hartuta langileria baizik ez daiteke izan horren buru eta motorea. Zuk uste duzu Euskal Herri Langileak espainiar eta frantziar estatu inperialisten okupazioa amaitzeko adinako borroka eta antolakuntza maila lortuz gero ,horrek ez lukeela eraginik klaseen arteko indar-harremanean? Sabin Etxean eta nazioarteko inperialismoaren egoitzetan ederki dakite. Horregatik jarri dute eta jartzen dute euren zitalkeri guztia ENAM lurperatzeko. Eta irri egiten dute, euren interesekin bat egiten duelako, planteamendu sasi-iraultzaile infantilistekin.

        • Lehenik bata (independentzia interklasista) eta gero (gerokoak, “sozialismoa”) bestearen tesiak etengabe ari zara ta zu defendatzen. Prozesu bera denaren ideia Sortuk berak defendatzen du Zohardia ponentzian; hitzekin ez da, ordea, errealitatea eraikitzen, eta hamaika aldiz errepikatu arren, ez dago independentismo interklasista eta sozialismoa batu dezakeen osotasunik. Argi esanda, ez dute unitate dialektikoa osatzen, planteamendu hori erreformista da prozesu independentista interklasista batetatik sortutako estatu burgesak sozialismotik gertuago kokatzen gaituenaren ideian sostengantzen denaren aldetik. Izan ere, tesi horrek estatu burgesa estatu sozialistan bilakatu daitekeela defendatzen du, Zohardian egin bezala. Nire planteamendua bestelakoa da: ez dugu estaturik behar sozialismoa eraikitzeko, estatua (edo komuna) edozein kasutan sozialismoaren eraikuntzaren forma politikoa izango da, ez abiapuntua, emaitza baizik.

          Prozesu iraultzaileak, beraz, izan baditu faseak, baina fase horiek ez dira fase demokratiko-nazionala eta fase “sozialista”, sozialismoaren eraikuntzaren faseak baizik. Era berean, lehenengo mailako kontraesanak eta bigarren mailakoak aipatzen direnean, lehenengo mailako kontraesana klase kontraesana da, eta, bigarren mailakoa nazio kontraesana. Horrek esan nahi al du nazio arazoa bigarren mailakoa dela? Ez, inolaz ere ez. Horrek esan nahi du nazio arazoa klaseen arteko kontraesanaren menpe adierazten dela. Hori horrela dela ulertzen ez bada, ezinbestean nazio askapena eta sozialismoaren eraikuntzaren arteko batasun dialektikoa hausten ari gara, nazio auzia burgesiaren ikuspegitik planteatzeko.

          Orain dela hamarkada batzuetako taldeetaz mintzo zara, ezer lortu ez zutela ondorioztatzeko. Bada, ni posizio berdinetan nago: ENAMek ez gaitu sozialismora ezta pittin bat ere hurbildu. Hain zuzen ere ENAMek ez duelako alderdi iraultzailerik izan, borrokarako masa antolakundeak baizik. Zuk, ordea, epikatik tiraka, sekulako borroka gauzatu dela esaten diguzu, eta gertatu dena ukatzea ezinezkoa zait. Borrokatu da, indar asko eman dira, erantzun da, erresistitu da, sufritu da eta sufriarazi da… baina, teoria iraultzailerik ez duen mugimendu batek ezin du iraultza sozialista gauzatu. Borrokatu da, bai, ezin da ukatu, odola eta kemena, elkartasuna… hamaika gauza positibo, baina Euskal Herrian ez zaio sozialismoaren eraikuntzari ekin; are, Euskal Herriko borroka hori guztia, emandako indarraren gehiengoa, ikuspegi taktikoan xahutu da, berehalakotasunean galdu da, ikuspegi estrategikoa tokian galduta geratu delarik.

          Burgesia konkretu baten berehalako interes partzialak kolpatu dira, akaso zuk aipatzen duzun oligarkia horrenak ere bai, indibiduo jakin batzuena botere guneetan egon zitezkeenak; kolpatu da legalitatea, hautsi dira legeak, idatzitakoak eta idatzita egon ez direnak ere. Lehergailuak jarri dira, sua eman zaio kaleari… eta errepresioa pairatu da. Jakina, gero eta su gehiago, orduan eta errepresio gehiago, eta orduan eta elkartasun sare handiagoa. Jakin izan da mugimendu bat handitzen, zarata egiten, borrokatzen… baina sozialismora ez gara ezta pittin bat ere hurbildu. Ez du balio esateak estatuak kolpatu gaituela; jakina egin duela, hartarako dago estatua, are gehiago jarraitu den estrategia garatu eta gero. Eta hala ere, masa borroka horri estatuak erantzun badio ere, estatuaren zenbait interes kolpatu badira ere, baita aipatu bezala burgesiaren frakzio konkretuena eta batik bat indibiduo konkretuena, hala ere, ez da kapitalismoa ezbaian jartzera heldu, ez da burgesiaren botere abstraktua pittin bat ere kolpatu; ez da paradigma burgesaren aurka ekin, borroka osoa paradigma horretan murgilduta egon da. Eta zuk, hala ere, horri iraultza egitea esan diozu, garaiko taldexkek gaizki egin izana egindakoak on egoki bilakatuko balitu bezala. Ikuspegi kritiko handiagoa behar da; kontua ez da sua, mugimendua eta konpromisoa hedatzea, kontua da kapitalismoa eraisteko estrategia politikoa gauzatzea, hartarako beharrezkoa den teoria iraultzailea garatuz, orain arte bazterrean geratu dena. Kontua abangoardia politiko proletarioa eraikitzea da, iraultza sozialista gauzatu ahal izateko; Euskal Herrian existitu ez den abangoardia.

          Ezkerkeria deitzen diozu, komunismotik eskumara dagoenarentzat dena baita ezkerkeria. Ez dakit berria den planteamendu hau, baldintzak egon badaudela aurrera eramateko, ordea, dudarik ez dut. Gainera Euskal Herriko klase borrokarako marko autonomotik planteatzen den estrategia da, Euskal Herria naziotzat eta nazio zapaldutzat onartuz eta, zentzu horretan, autodeterminazio eskubidea egikarituz, paper bustitik errealitatera, mugimendura, ekarriz. Ez dut estatu espainola/frantsesa marko orokor gisa babesten. Hau da, lanaren banaketa internazionala eta kapitalaren zentralizazioa aintzat hartuz, Euskal Estatu Sozialistaren marko orokorra sozialismoaren eraikuntza internazionala da. Beraz, Euskal Estatu Sozialista, era berean, Euskal Herrian aipatu estatu kapitalistak suntsitzean datza, botere burgesa eraitsi eta botere proletarioan eraikitzean.

          Eta erantzuten dizut: independentzia interklasistak (burgesak) ez du klaseen arteko harremana aldatzen. Kapital monopolistak estatuak behar baldin baditu ere bere ordena soziala mantentzeko, bera estatu horien gainetik kokatzen da. Hau da, estatuek ez dute kapitala sortzen/indartzen, alderantziz baizik: kapitalak estatuak sortu/indartu egiten ditu, botere harremana zentzu horretan eraikiz. Euskal Herria erdigune inperialistan kokatutako nazioa izaki, nazio askapena ezin da independentismoaren bidetik gauzatu, sozialismoaren eraikuntzarenetik baizik. Beste guztia mito/dogma nazionalistak dira, estatu duinaren zabor hori bezala.

          Beraz, ondorioa argia da: Euskal Herrian fase nazional-demokratikoaren estrategia gauzatu da hamarkadetan zehar eta porrot egin du. Bada garaia nazio askapena sozialismoaren eraikuntzaren perspektibatik ulertzeko. Independentzia (zentzu nazional burgesean ulertuta) ez da ezeren abiapuntua. Edozein kasutan, izango bada, emaitza izango da, ez aukerakoa, ezinbestekoa baizik, sozialismoaren eraikuntza internazionalak zabaldutako baldintzek inposatua. Ez dago nazio askapena eta sozialismoa unitate dialektiko gisa ulertzeko beste modurik.

          Bukatzeko, norbait interesatuta badago fase demokratiko-nazionalean hori burgesia txiki utopikoa da. Zuk aipatzen duzun klaseen arteko borroka burgesia txiki “autoktonoa” eta burgesia handi kosmopolitaren artekoa da. Lehenek euren klase interesak babestuko duen estatu nazionala nahi dute; bigarrenek izan badute jada haien dominaziorako markoa. Langile klasearen perspektiba iraultzailea, ordea, beste bat da.

          Ez dut blokeatutako eztabaida honekin jarraitzeko asmorik. Praktikak jarriko du bakoitza bere lekuan. Beraz, ondo izan eta beste bat arte.

          • Euskal Iraultza Euskal Herri Langilea askatzeko abiatu zen Euskal Herria herri gisa hilzorian zen garaian. Zanpaketa nazionala zein soziala gainditzea xede, izaera sozialista eta nazionala izanez.Izan ere abertzaletasun iraultzailean “euskal” horri eduki nazionala ematen zaio eta ez geografikoa. Hemen estatu espainiar eta frantziarraren asimilazio saiakerari eta nazio alienazioari euskal kontzientzia nazionala suspertuz erantzun zitzaiolako segi gaitezke mintzatzen Euskal Herri Langileaz eta klase borrokarako marko autonomo nazionalaz. Baina gainera, nazio askapena izaera sozialistarekin planteatu zen eta baita bere teoria iraultzailearekin, hots nazionalismo iraultzailearekin, garatu ere. Hala, ez nazio kontzientzia soila eta ez klase kontzientzia soila nahiko ez direlarik klase kontzientzia nazionala sustatu zen kontzientzia mailako esparruan baldintzak nabarmenki aldatuz. Horri esker,aipatu bezala Euskal Herri Langileak bere inguru geografikoko herri langileek baino askoz antolakuntza eta borroka gaitasun handiagoa garatu izan du, nazio askapen borroka iraultzaile gisa bi estatu okupatzaileen eta nazioarteko inperialismoaren aurkako zinezko talka batean murgilduz. Talka edo gudu horretan lorturiko kontzientzia eta antolakuntza maila ez da gutxiestekoa sozialismorako borrokarako ezinbesteko elementua baizik. Euskal Herri Langileak espainiar estatuaren,burgesia basko pro-oligarkikoaren eta nazioarteko inperialismoaren kontra Lemoizeko zentralaren proiektua geldiarazi zuenean adibidez askoz hurbilago zegoen iraultza sozialistaren gauzapenetik 20 urte lehenago guztiz alienaturik zegoenean baino. Borroka iraultzailea prozesu eta talka bat da, botere hartzea ez gauzatzea,baldintzen aurrerapena kontuan hartu gabe, helburura fitxik ez hurbiltzearekin parekatzea zentzugabea da erabat. Beste adibide esanguratsu bat NATOri buruzko erreferendumarena da, ikusteko nazio askapen borrokak klase-borrokan duen erradikalizazio eragina. Geroztik aurrera baino atzera egin izana ez da nazio askapen mugimendu planteamenduagatik, alderantziz hemen sakonduko ez dugun desbiazionismoagatik baizik, eta hain zuzen nazio askapen mugimendu ezaugarritzearen baztertzea inolako soluzio izatetik urrun erabat planteamendu okerra eta zentzu hortan ezkerkeri adierazpena da.
            Bestetik ENAMek masa-erakundeez gain,erakunde iraultzaileak izan ditu. ENAMen abangoardiaren aferari duen funtzesko garrantzia eman izan zitzaion,gero forma organizatiboan era desberdinez,egokiago zein desegokiagoz gauzatuz aldagai anitzen arabera.
            Zinezko borrokak jarriko du bakoitza bere tokian bai. Ongi izan zu ere.

  7. Es falso que la creación de un Estado burgues “vasco” vaya a crear un “marco de trabajo”. Este ya existe, es el marco autonomo nacional de la lucha de clases de EH, y tiene tanto base material como subjetiva.

    La estrategia interclasista no es erronea, lo erroneo es dirigirla hacia objetivos burgueses y no proletarios.

  8. Txabiren aipamenean bistan denez erreformismo nazionalak sozialera eta sozialak nazionalera daramala azaldu zuen.

    Kolonia izaeraz ez naiz aritu, nazio okupatu eta zanpatu ezaugarritzearekin aski baita funtsean. Baina gaia mahai gaineratu duzuenez hona iruzkin batean duela gutxi utzitako idatzi laburra:

    “Kontuan izan behar da erdigune inperialistaren eraketa bera barne-kolonialismo prozesuekin erlazionaturik abiatu zela. Euskal Herrian adibidez Bizkaiko meatze eta siderurgia industria espainiar botereak kapital ingelesari eskura ezarritako lehengai ezaugarritzearekin garatu zen karlistaldien osteko okupaziopean. Kapital britaniarrak lehengaiak behar zituen eta espainiar estatuak Ebroko muga kenduta bere merkatu bakarrerako bidea irekitzeaz gain kapital britaniarrari eskaini zizkion. Hortik garatu zen burgesia autoktonoa beraz hastapenetik ingeleszale eta española izan zen eta goi-burgesia españolaren parte gisa eratu zen.”

  9. Agur guztioi

    Euskal Herrian mota askotako iraultzaileak egongo dira zihur. Ez diot nik kategoria hori inori kenduko. Bai aztertuko dut ordea aurrera zein praxisa daraman.
    Aldi berean, uste dut inork ez duela propietatean bulego bat zeinak komunista karnet ofiziala banatuko duenik. Hau diot “destakamentu” eta “benetako alderdi marxista-leninista” pilok benetako komunista eurek direla aldarrikatzen dutelako.
    Eta denbora badator eta badoa. Praxisa da behar duguna eta ez galdu denbora baldin eta klase jarrera argia daukagun!
    Eta hori bai. Badira batzuk, definizio eta kontsiderazio ezberdinetatik aldenduz, Euskal Herria daukagula borrokarako eremua. Goitik beherakoa.
    ENAMen desbideraketa ez zen eman 2009an askoz lehenago baizik. Eta azterketa hori arin egiten da. Beste fase batean sartzearen beharra dago. Ez 2017an bueltak ematen jarraitu ea GUK edo NIK arrazioa daukadala edo neukala errekonozitzen den artio.
    Hemen zilbor-esteak eta abar sobran daude. Eta bata da jarrera bat izan eta mantentzea eta bestea da helburu nagusiak planteatzean edota hainbeste gauza handi edo txikietan garatzeko orduan egia bakarra zure edo zuena dela aldarrikatu aspertu arte.

  10. Euskaldunon patua omen da 50 urtetan behin gure Historia, Herria, Nazioa eta Sozietate Politikoa zerotik berrasmatzea, garaian garaiko hego edota ipar haizeak jota, mendebalak edota ekialdeko ekaitzak… Hala izan da Sabino eta Luis Aranaz geroztik… Bederen…

    Bainan ohitura bitxi hau XI.-XVII. mendeetatik dator, Iruñeko eta Nafarroako erresumak Eliza Katokikoaren gidaritzapean Gaztela, Aragoi, Frantzia eta Ingalaterraren eskutik progresiboki konkistatuak izan ziren garaietatik…

    Bizkarrezur nazional eta estatala galdu genuenetik, hain zuzen ere, noiz eta Errenazimentu zein Modernitatearen atarian… Orduan Euskal Herri Langilea Euskararen Herria zen, Herri euskalduna, hain zuzen ere… Erabat eta osoki sei lurralde “historiko”etan, eta neurri handi batean konkistatu, okupatu eta kolonizatutako gainontzeko nafar lurraldeetan ere… Eta hori ez diot nik, Sara eta Urdazubiko Axularrek baizik. Hori izkiriatu zuen 1643an.

    Eta gauza bera Modernitateaz. Etxeparek azaldu zuen hori aski ongi Linguae Vasconum Primitiae obra harrigarrian, 1545ean, eta geroago Joxe Azurmendik ezin hobeki adierazi zuen “Espainolak eta Euskaldunak” saiakera miresgarrian, 1992an. Geroago Aurelia Arkotxak eta Beñat Ohiartzabalek dokumentalki frogatu dute XVI. mendeko Euskal Berpizkundea Nafarroako Erresumaren babes eta hegalpean egin zela osoki, eta estatu hura gure hizkuntza nazionalari estatus ofiziala ematera zihoala inolako zalantzarik gabe, garaiko Ingalaterran Normandiera baztertu eta Ingelesa ofizializatu zuten bezalaxe. Eta bertze hamaika adibide holako badira Europan gaindi…

    Eztabaida ezinago interesgarri honetan ez naiz identifikatzen ez batzuekin, ez bertzeekin. Uste dut badela sintesi bat bi aldeetako kezka nagusiei erantzun egokia ematen diena, eta aldi berean, bi joeretan nabaritzen ditudan mugak eta akatsak gainditzen dituena.

    Kontua ez da 60. hamarkadan euskal abertzale sozialista iraultzaileek diseinatutako estrategia mimetikoki eta bertzerik gabe errepikatera mugatzea. Bertzeak bertze, 50 urte joan direlakotz ordudanik, eta teoria iraultzailea egoera zehatzaren azterketa zehatza baita, zerbait izatekotan. Euskal formazio-ekonomiko sozialak aldaketa handiak bizi izan ditu azken bortz hamarkadetan.

    Kontua ez da, ezta ere, “Mugimendu Zaharra” (sic!!!!) bainontziko isurbidetik botatzea, eta berarekin batera Euskal Iraultza Sozialistaren haurra ere… Mundua ez da jaio eta abiatu norbera sortu zelarik, baina belaunaldi gazteei hori atendu egiten zaie maiz. Guri ere, prefosta, orain zahar garenoi ere geure garaian ahantzi zitzaigun bezala… Bizilegea omen da…

    “Mugimendu Zaharra” aipatzen denean, kontuan hartu behar da 1848koak direla Marx eta Engelsen borroka (armatu) iraultzaileak, 1871koa dela Parisko Commune (batzuk Komuna idazten dute, bainan euskaldunondako -Euskaraz bizi eta Euskaraz pentsatzen dugunondako, ez Espainolez bizi, Espainolez pentsatu, Espainolez idatzi, eta ondoren, eta ondoren bakarrik, hori guztia Euskararat hala edo nola itzultzen dutenak…- komuna bertze zerbait da…), 1917 Iraultza Sobietarra, 1949 Txinako Iraultza, 1959 Kubakoa eta abar…

    Hemen kontua “Mugimendu Zaharra” (sic!) izatea al da? Eta erantzuna, “Mugimendu Berria”(sic!) antolatzea dea? Zer da hau “gazte boterea” bezalako kontzeptu estranbotikoa? Klase azterketa ez al da teoria iraultzailearen muina?

    Kontua, ene ustez, hauxe da: metodo materialista dialektikoarekin, hau da, Marxek eta Engelsek hain ongi sortu eta garatu zuten teoria komunista iraultzaile eta zientifikoaren bidez Euskal Herriko klase sozialen egoera aztertzea sakonki, Nafarroa Osoko formazio ekonomiko-sozialaren analisi materialista, kritiko, zientifiko eta iraultzailea egitea, eta ondoren, estrategia iraultzaile berria eraikitzea. Edo horretan saiatzea, behintzat.

    Ene ustez, aurreko faseare zutabe nagusiak mantendu behar dira, bainan jatorrizkoak, hasierakoak, ETAren V. eta VI. Biltzarretan eta milien lehen idazkietan agertu zirenak, eta ez inolaz ere, burgesia ttiki nazionalista baskoaren eraginez geroago desitxuratu zirenak.

    Honek erran nahi du Euskal Iraultza SOZIALISTAren estrategia mantendu behar dugula hortzezea haginez, hori bai, XXI. mendeko egoerara egokituz.

    Honek erran nahi du Euskal Nazio Askapenerako Mugimendu SOZIALISTA IRAULTZAILEA (berr)eraikitzera goazela. Zeren eta gu Nazio konkistatu, okupatu, kolonizatu eta ia-ia erabat arroztua garela. Eta Nazio horren izena bikoitza dela: Euskal Herria eta Nafarroa.

    Portugal eta Lusitania bezala. Deutschland, Germania eta Alemania bezala. Finlandia eta Suomi bezala. Frantzia eta Galia bezala. Espainia eta Iberia bezala. Ingalaterra eta Britannia bezala. Irlanda eta Eire bezala, eta abar, eta abar, eta abar…

    Honek erran nahi du sortzen ari garen Herritar Batasunak IZAERA ESTRATEGIKOA ukanen duela, helburu estrategikoen inguruan antolatua eta ezaugarritua: INDEPENDENTZIA, SOZIALISMOA, BERREUSKALDUNTZEA, BIRBATASUNA, FEMINISMOA, EKOLOGISMOA, ANTIKAPITALISMOA, ANTINPERIALISMOA…

    Honek erran nahi du EUSKAL ERREPUBLIKA EKOSOZLISTAren alde agertu behar dugula edota NAFAR ERREPUBLIKA EKOFEMINISTAren alde, nahiago bada. Errepublika konfederal bat, langileen batzarreen eta herri batzareen konfederazioa. Estatu-batzarrea, hain xuxen ere, Marx eta Engels-en “estatu-commune” bezalakoa, edota Leninen “estatu-sobiet” bezalakoa…

    Honetaz guztiaz luze, sakon eta zabak eztabaidatzeko une eta gune egokia izan liteke Herritar Batasunaren antolatze prozesua, jendea animatzen bada.

    Izan ongi eta besarkada bana denondako! Segi dezagun eztabaidatzen denon artean, eta sakon dezagun guztion artean hartu beharreko bideaz, edota bideez…

    Mikel Erro

    • Aupa, zaharraren eta berriaren arteko borroka ezbaikorra da testuak planteatzen duena, gure barnean dugun zaharraren (caduco gazteleraz) gainditzea planteatzen baitu eta, horregatik, nik behintzat egoki ikusten dut zahar-berri dikotomia hori aurkeztea (egia da dena den idazleak ez duela lar ondo findu bereizketa hori).
      Testu honek klase-azterketa ez du ezertarako ere alboratzen zahar-berri bereizketa horregatik. Azken parrafoan bertan aipatzen du oraindik ez dagoela argi zer ildo gidatuko duen Mugimendu berria eta ildo proletarioa izan dadin borrokatu behar dugula.

  11. Azalpen honekin hobeki ulertzen dut planteatzen ari dena/zarena/zaretena. Uste dut eztabaidan sakondu behar dugula eta argitu, zehaztu eta ñabartu norberaren posizioak.

    Euskal Herri Langilea maila guztietan askatu eta emantzipatzeko estrategia(k) (berr)eraikitzeko garaian gara, Ezker Abertzale Erreformistaren porrota eta errendizioa gertatu ondoren. Eta lantegi horretan denok gara beharrezko, bide xuxen aurkitzea ez baita erraza. Nik eztabaidan sinesten dut, are gehiago gure hizkuntza nazional bakarrean egiten bada. Garrantzia estrategioa du horrek, pentsamendua Euskaraz sortu eta garatzea.

    Beraz, milesker kritikengatik eta jo dezagun aurrera. Zure/zuen posizioak ez ditut oso ongi konprenitzen, eta espero dut eztabaidan zehar hobeki ulertuko ditudala.

    “Caduco”, Espainolez. Euskaraz “zaharkitua” erraten dugu, edota “zaharmindua”… Edota bertze hitzen bat nik ez dakidana.

    Izan ongi eta gora Euskal Gazteria Iraultzailea!

    60. hamarkadan bezala, “oraingo gazte eroak” agertu dira, Joxe Azurmendiren liburuan bezala.

    ONGI ETORRIAK!!!!

  12. Artikulu honetan agertzen diren iruzkin guztiak irakurri ostean zalantzan nago, hainbat kontu argitu beharrean alde bateko zein besteko argudioak balekoak iruditu zaizkit. Alde batetik argi dago Enekok esaten duen moduan ENAMek aurrera eramandako borroka indartsuenetakoa izan dela europako zentro inperialista bateko kontextuan. Ez dut dudarik nazio askapeneko paradigmatik abitzeak hori ekarri duela, eta beste estatuekin konparatuta hori agerikoa da, hemen borroka nazionalak borroka sozialak indartu ditu. Are gehiago, kontzientzia nazionalaren hauspotseak klase kontzientziaren emendatzea ekarri du. Zapalkuntza nazionalak jende askori ireki dizkio begiak, españan berriz, oro har, askoz gutxiago dira estatuaren benetako izaera ulertu dutenak. Estatuarekiko deskonfiantza horrek idei sozialistei bidea erraztu die euskal herrian.

    Beste aldetik uste dut ENAMek porrot egin duela, zentzu horretan uste dut zilegia dela ildo politiko berriak planteatzea. Kontua da paradigma aldaketa hori ez dudala ondo ulertzen, ados EHn burgesia nazionalik ez dagoela, ados burgesiak ez duela orain goxo dagoen markotik inoiz ateratzeko gogorik izango, ados langileria independentziaren motorea izan behar duela, baina orduan zergatik ezin da independentzia aldarrikatu? Diozue klase borrokarako markoa EH dela, zentzu horretan zer dugu galtzeko euskal estatu burges bat sortzen bada? klase borrokarako marko bera baita. Aldi berean galdetzen dut, burgesia basko-español hori eroso dagoenez gaurko markoan zer dugu galtzeko euskal estatu burges batean? Are gehiago ez al da egongo deserosoago burgesia basko-español hori euskal estatu burges batean? ikusita errepresiorako zenbat baliabide dituen estatu española.

    Independentziak edo euskal estatuak ez du bermatzen askapen nazionala, orduan zergatik diozue planteamendua faseka banatzen dela. Askapen nazionala eta sozialismoa unitate dialektiko bakarra osatzen dute, ez dira espazialki edo denboralki banandutak dauden bi kopartimendu. Hori horrela bada zergatik ezin da borroka hori aurrera eraman euskal estatu burges batean. Badakit estatu burgesa ez dela estatu sozialista batean bilakatzen, hortaz berdin zaigu estatu burges hori gaurko españa izan edo EH hipotetiko bat izan, beraz nik ez ditut ikusten bi faseak.

    Ikusten duzuenez gauzak ez zaizkit batere argi geratzen, eta agerikoa da formakuntza gabezia dudala. Horregatik eskertuko nuke norbaitek azaltzea zergatik ezin den independentzia aldarrikatu nazionalismoan erori gabe eta burgesiaren interesak babestu gabe.

    • Kaixo Zalantzan. Gauza desberdinak planteatzen dituzu eta ez dakit gai izango naizen dituzun zalantza horiek modu argigarrian azaltzeko, gehienbat hemen horrek denak eskatzen duen esposaketaren tamainara heltzea ezinezkoa zaidalako. Hasteko gauza bat desberdindu nahiko nuke: ez da berdina independentismoa edo independentzia konkistatzea. Independentismoak independentzia absolutoki planteatzen du; ikuspegi burgesa ezinbestean, estatu nazional kapitalisten markoa betikotzat hartzen duenaren aldetik. Hau da, autodeterminazio eskubide burgesaz baliatuta, independentismoak kapitalismoaren egitura estatala sortzeko eskubidea edota mugimendua aldarrikatzen du. Independentzia eskuratzea, aldiz, koiunturala izan daiteke, egoera bat da, baldintza materialek determinatua, ez teoria absoluto bat. Horregatik, independentziaren absolutizazio idealista hori nazionalismoa da.

      Galdetzen duzu ea zer dugun galtzeko euskal estatu burges batetan. Estatu burges horretan beste edozeinetan galtzeko dugun berdina; horretarainoko bidean, dena dugu galtzeko. Estatu burges bat ezinbestean estrategia burgesa eta berau artikulatzen duen ideologia burgesaren praxi bidez konkistatzen da. Zure galdera litzateke, beraz, ea zer duen langileriak galtzeko burgesiaren interesak indartzen dituen bitartean, eta nago hori ez dela beharrezkoa erantzutea. Baina honekin ez da nahikoa. Gorago esan dut behin eta berriro, independentzia burgesak, erdigune inperialistako nazio zapaldu batetan, ez gaituela sozialismora hurbiltzen. Beraz, sozialismora hurbiltzen ez duen estrategia oro langile klasearen estrategia ez dela azpimarratu nahi dut. Independentismoa, horregatik, ezin da euskal langile klasearen estrategia izan.

      Independentismoaren mitoak esaten digu euskal estatu (burges, edo katamaloa jarritako estatu duina) batek burgesiaren interesak kaltetzen dituela; burgesia, ordea, ez da bloke monolitikoa, haren barnean frakzio eta interes partzial desberdinak daude. Burgesia klase sozial gisa eratzen da langileriaren aurkako borrokan; eta alderantziz. Euskal estatuak frakzio konkretuak kaltetu ditzake, baina ez du botere burgesa kaltetzen. Kapitalaren osagai zehatzak kaltetuta ere ez duzu kapitala osotasunaren bitartekari gisa abolitzen; microsoft bat eraitsita ez duzu kapitalismoa suntsitzen. Are gehiago, oro har kaltetzen omen den burgesiaren frakzioa oligarkia dela esaten da. Baina hori ez da egia, oligarkia moduan kapital monopolista ulertzen badugu, esan beharrik ez da honek muga estatalak gaindi gobernatzen duela. Orokorrean, gainera, oligarkia horri jatorri nazionala ezarri ohi zaio, eta hor nazionalismoaren usaina antzematen da, klaseen arteko borrokarena baino gehiago.

      Euskal Herrian independentismoak aipatu traben aurrean planteatzen duena erreakzionarismoa da: kapitalaren zatiketa enpresa ertain eta txikiak sortuz, “ekonomia sozial eraldatzailea” eta halakoen bitartez proiektatuta. Enpresa horiek estatu nazionalaren protekzionismoa eskatzen dute mundu mailako merkatuak irentsi ez ditzan; horregatik “neoliberalismoaren” aurkako borrokaz hitz egiten du euskal ezkerrak, eta ez kapitalismoaren aurkakoaz. Burgesia txikiak planteatzen duena estatu interbentzionismoa da, estatuak kapitala gobernatzea, historiak aurkakoa erakutsi duenean: estatuak kapitalaren menpeko baino ez dira. Ez dut uste, hala ere, honetan luzatzeak merezi duenik; azpimarratzea estatu burgesak ez duela inoiz burgesia kaltetuko.

      Esaten duzu independentziak edo euskal estatuak ez duela nazio askapena bermatzen. Hau ertz askotako gaia da. Esan bezala, eskubide burgesa oinarri, autodeterminazio eskubideak nazio askapena bermatzen du, nazio bakoitzari nahi duen bezala antolatzeko eskubidea onartuz (kanpotik edota barrutik). Hori oinarri hartuta, independentziak nazio askapena bermatzen du, ezin da ukatu hemen eta orain independizatzea autodeterminazio eskubidea egikaritzea dela. Gero posibilitate eta aukeren multzoan sartuko ginateke. Hau, hala ere, gauzen izaera burgesa bere horretan mantenduz aukerak analizatzea da. Hau da, aztertzea ea posible den euskal estatu burgesa osatzea. Eta hori, jakina, langileriari interes gabekoa zaio. Langileriaren estrategia euskal estatu sozialista eraikitzera bideratuta egon behar da. Ikusita estatu burgesak ez gaituela horretara hurbiltzen, ezinbestean estrategiak independentista izateari utzi behar dio, sozialistan bilakatzeko.

      Langile ikuspegitik nazio askapenak beste izaera bat jaso beharko luke. Independentziaren auziaren ebazpenak errealitate kapitalista globalizatuan ezinbestean nazio askapena burgesiaren perspektibatik erantzutea dakar. Horren aurrean argi esan behar dugu: euskal estatu sozialista. Independentea den edo ez determinatzea ez zaigu orain interesatzen. Interesatzen zaiguna autodeterminatua izatea da, hau da, botere proletarioaren egikaritzea izatea. Izan ere, desberdina da burgesia eta langileriak autodeterminazioa ulertzeko duten era. Eskubide burges gisa autodeterminazioa boto delegatuaren bidez ematen den bitartean, langileriak autodeterminazioa praktika zuzenean gauzatu behar du, eraikuntza sozialistan.

      Beraz, balizko euskal estatu kapitalistaren aukera aztertze hutsa sozialismoaren aurkako noranzkoan doa eta nazionalismoan baino ez da sostengatzen. Horrek oinarrian nazio askapena (burgesiaren perspektibatik) eta sozialismoa faseetan desberdintzea dakar, hau da, bi gauza desberdin gisa aurkeztea. Mugimendu iraultzaile batek, ordea, nazio askapena sozialismoaren eraikuntzatik ulertu behar du ezinbestean, ez independentziaren auzia ebatziz, langile klasearen autodeterminazioarena baizik.

  13. Iraultzaileok sozialismoaren alde egin behar dugulako. Taktikoki estatu burgesa fase bat izan daiteke estrategia iraultzailearen baitan, baina horretarako mugimendu iraultzailea behar da, langileriaren interes politiko eta historikoen alde borrokatzen duena.

Leave a reply to ezezaguna Utzi erantzuna