Home

Topatu

Gaurtik ostegunera egingo dituzte herri unibertsitateak Euskal Herriko campus ugaritan, eta San Mameseko ingeneritza eskolan bukatuko dute, “salto kualitatibo” bat emanez.

Herri jakintza garatu eta gizarte eredu berri bat eraikitzeko herri unibertsitateak egingo dituzte Hego Euskal Herriko campus ugaritan. Aurtengoan “salto kualitatiboa” emango dutela jakinarazi dute ikasleek. Izan ere, astelehenetik asteazkenera campus bakoitzean egitarau propioa garatu ondotik, San Mamesen elkartuko dira asteazken eta ostegunean.

Egunez eguneko irudi, kronika eta bideoak:

LEIOA

Astelehen goiza:

Eman diogu hasiera Leioako Herri Unibertsitateari, herri-ekimen honen laugarren edizioari. Goizean goiz hasi da muntaketa Leioako Campuseko Magisteritza Fakultatean, espazio zehatzak antolatu eta atonduz. Espazio komunak prest zeudela, manifestazioari ekin diogu goizeko 10:30etan, campuseko Mikel Laboa plazatik abiatu eta Magisteritza Fakultatean amaitu dena. Fakultatean sartuta, lehenengo eztabaidari eman diogu hasiera zortzi taldeetan banatuta. Eztabaida honetan hezkuntza sistema eta perspektiba iraultzaileari buruzko galdera batzuei eman dizkiegu erantzunak. Hau amaituta, bazkaria izango dugu, eta hau amaitzean arratsaldeko ekimenei ekingo diegu.

aa448b13f8bbf932f3e5ba2d35d501e92017-02-20-herriuni-leioajpg

Egitarauak:

IBAETA

Ibaetan espero dute aurten Herri Unibertsitatean salto kuantitatibo zein kualitatiboa ematea. Izan ere, alde batetik, ikasle bezala dituzten beharrez ohartu eta horiei aurre egiteko mekanismo zehatzak gorpuzteko tresna bilakatuko dituzte hiru egun horiek. Ikasle guztiekin elkarlanean, dinamika ezberdinak eramango dituzte aurrera lehenengo egunean, denon artean ibilbide komun eta argi bat marrazteko asmoz.

“Errealitatearen azterketa kritikoa egitea” ezinbestekoa dela iritzita,  bigarren eguna izango da hausnarketa horiek mahai gaineratzeko unea. “Sistema kapitalistaren logika apurtzera bidean, karreraz karrera jasotzen dugun edukiaren inguruan pentsatzen aritzea izango da egun honen eginbehar nagusia, jakintza horri buelta emateko, eta, gutxi batzuen eskuetan geratzetik urrun, herri langilearen mesedetan jartzen saiatuz”. Azkenik, ateratako ondorio guztiak ezin direnez hutsean geratu, hirugarren egunean hauek guztiak bilduko dituzte guztien artean, ibilbide komun horretan aurrera pausuak ematen hasteko.

5db09d8d2b36f462ce12747455448d8dibaetako-herri-unibertsitateajpg

IRUÑEA


One thought on “Hasi da Herri Unibertsitatea

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s