Home

San Mameseko gertaeren inguruan, Ikasle Abertzaleak-en irakurketa

Ohar honen bidez asteazken gaueko gertaeren gaineko sintesia egitea dugu izpide, baita antolakunde iraultzaile gisara gertaeren gaineko analisi kritikoa egitea ere.

Beste urte batez Herri Unibertsitateak burutu dira Hego Euskal Herriko unibertsitateetan hiru egunez, eta baterajotze nazionala egin genuen asteazkenean San Mameseko kanpusean, Bilbon. Teoria kritikoa hedatzea izan du ikasle mugimenduak helburu gisara herri unibertsitateak sortu zirenetik, ekarpen kualitatiboak eginez urtez-urte eta ikasle mugimenduaren kapa berriak batuz proiektu honetara. Teoria kritikoa ekoizteko gogoak sortzea eta ahalmena ere badugula erakustea izan dute orain arte helburu jardunaldi hauek, aurrera begira iraunkorrak izanen diren dinamikak sortzea aurreikusten dugularik, jakintza esparru konkretuak proiekzio emantzipatzaileen baitan kokatuz. Euskal Eskola Nazionalaren iruditegia erakutsi genuen San Mamesen, baina irudia besterik ez, lan handia baitugu egiteko kapitalaren ideologizazio botereari aurka eginen dion langile boterea kontrajartzera bidean.

Ikasle mugimenduaren erantzuna positibotzat baloratzen dugu, nahiz eta badakigun, aurretiaz esan bezala, jauzi kualitatiboak eman beharrean kokatzen garela, iada mahai gainean ditugun hamaika proeiktu erdigunean jarriaz. Mugimendu antagonistaren parte garela errepikatzen gabiltza azken urteetan, adibide praktikoak falta zirelarik gure iritzia arrazoiak hartu zezan. Gizarte kapitalistaren kontraesanak behin eta berriz azaleratzen dira hala ere, eta klase kontzientzia duen ikasle mugimendua erreprimitzen dute behin eta berriz. Leioako azaroko mobilizazioak Euskal Herrian klase borroka garatzen nola dabilen aztertzeko mapa esanguratsua eman zigun, espazio politiko bakoitza posizioa hartzera behartuta egon zelarik. Atzoko desalojoa logika berdinaren baitan kokatu beharra dugu, kapitalismo basatia bere fase neoliberalean, errepresioa azken muturreraino eramanez herri langilearen elementu kontzientziatuenen aurka.

San Mameseko kanpuseko zein EHU-ren instituzioen aurrean ikasle mugimenduak atzo emandako erantzuna aztertzeko modukoa iruditzen zaigu gutxienez, eduki propio batzuen aldeko aldarria zapaldua izan ondoren ikasle mugimenduaren erantzun oro legitimoa delarik. Zipaioen mehatxuen aurrean emandako erantzuna baloratzera ez gara sartuko, subjektibitate aunitz kontuan hartu behar baitira desalojo mehatxuaren aurrean, testu honen luzeragatik baloratzera sartu ezin garen elementuak. Harro ikasle mugimenduaz, baloratzeko asko eta ikasteko are gehiago. Etsai politikoak, botere burgesak, bere kartak jokatzen ditu guk gureak jokatzen ditugun bezala, xake taula eratua delarik, dominazio egitura burgesek ikasleon artean nahasmena zein zatiketa bilatzea dutelarik helburu.

San Mamesen identifikatuak izan ginen ikasle guztien absoluzioa galdegiten dugu, errepresioaren aurrean autodefentsa erabiliz eta herri mugimendua sozialismoaren norabidean egunez egun mobilizatuz. Honela, dei egiten diogu herri mugimenduko kidegoari martxoaren 11an Errepresioari Autodefentsa lemapean Iruñean burutuko den manifestaldian parte hartzera eta errepresioaren aurrean langile klasea batzera.

Ikasleok gurea eraikitzera, langile klasearen interes objektiboen alde moblizatzera eta herritik eta herriarentzat izanen den hezkuntza proposatzera.

Borroka da bide bakarra!



c5xazbpxuaabm-x

Komunikabideek zabaldutako gezur eta manipulazioen aurrean Herri Unibertsitatea eraikitzen segitzeko deia egin dute ikasleek

Topatu

Teilatura igo izana desalojoari aurre egiteko “ekintza desobedientea” izan zela adierazi dute ikasleek Bilboko Unamuno plazan egindako agerraldi jendetsuan. Borrokan jarraitzeko deia egin dute.

Herri jakintza garatu eta gizarte eredu berri bat eraikitzeko herri unibertsitateak egin dituzte Hego Euskal Herriko campus ugaritan. Aurtengoan “salto kualitatiboa” eman dute ikasleek. Izan ere, astelehenetik asteazkenera campus bakoitzean egitarau propioa garatu ondotik, San Mamesen elkartu dira Euskal Herriko txoko askotako ikasleak asteazken eta ostegunean.

Asteazken gauean ikasleak San Mameseko fakultateko teilatura igo izana desalojoa saihesteko “ekintza desobedientea” izan dela ohartarazi dute ikasleek. Salatu dutenez, gainera, ez da egia arauak ez betetzeagatik agindu zutela desalojoa, beste campusetan egindako Herri Unibertsitateetan ere ez baitzituzten arau guztiak bete: “Atzoko desalojoak ez dio arauak betetzeari ala ez betetzeari erantzuten, baizik eta San Mameseko zuzendaritzak Ikasle Mugimenduaren espresio oro zapaltzeko duen xedeari”.

EHUri eta Nekane Balluerka errektoreari egotzi diote desalojoa, eta, beraz, teilatura igotzearen ekintza bera egitearen ardura: “Fakultateko honetako zuzendaritzak daukan errutik haratago, Nekane Balluerka errektoreak ere badu bere erantzunkizuna; izan ere, gaur adierazpen publikoak egiteko inolako dudarik izan ez duen bezala, baterajotzearen aurretik bere aurkakotasuna publikoki adierazi balu, ziur gaude Herri Unibertsitatea ez zela desalojatua izango”.

Eraso guztien aurrean Herri Unibertsitatea eraikitzen segitzeko deia egin dute ikasleek, eta horretarako borrokan jarraitzeko deia luzatu diete ikasle zein herri mugimenduko kideei.

c5xaaxvxuaayo-t

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s