Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Errepresioari autodefentsa

Dinamikaren aurkezpenaz geroztik jasotako zenbait kritiken harira, horien inguruko argipena beharrezkotzat jo dugu. Testu honek eta aurkezpenean zabaldu zen irakurketak modu berean,  ez du inor eta ezeren kritika egiteko asmorik eta analisi objektiboa ulertzeko beharrezkoak diren zenbait faktore mahai gaineratzen ditu. Horregatik honako argipen hauek zabaldu nahi ditugu:

Dinamika honen jatorria naturala da. Hasiera batean harreman naturala zuten eragileen artean bilera ezberdinak egin ziren bakoitzari bere sektoretik eragiten zion errepresio horri nola aurre egin behar zitzaion hausnartzeko. Ulertu genuen mekanismo antierrepresiboen eraikuntzan, herri mugimenduko eragile ezberdinen arteko sare kolektiboak eratzea zela jarri beharreko lehenengo harria.

Herri eragileek, errepresio forma ezberdinak pairatzen dituzte haien aktibitateari erantzun gisa eta erantzun hauei berriro ere erantzuna eman behar zaienean gaitasun politiko eta bitarteko materialen faltan aurkitzen gara. Alde batetik, eragile bakoitzak landu behar duen eremu politikoan eragite ahalmena murrizten da dinamika antierrepresibo batean sartuz gero. Bestalde, dinamika antierrepresibo horretan murgiltzea ez da eragingarria, nolabait, bitartekorik ez dugulako (jendea eta medioak mobilizatzeko, dinamikaren harira masa-kontzientza hartuz (sentsibilizatuz) aktibatzeko eta ekintza zuzena materializatzeko edozein errepresio formaren aurrean) eta erantzun politikoak beharko luketenak, sasi-erantzun mediatiko itxuroso bilakatzen dira.

Esandakoa halere, orokortze bat da, mekanismo hauen eraikuntzaren beharra azaltzeko eta ez du esan nahi Euskal Herrian orain arte errepresio kasu zehatzen aurrean lanketak egin ez direnik. Horrela beraz,  gaur eguneko arazo erreal horiei aurre egiteko, eragile zerrenda luze eta anitza proposatu, eta saretzen hasi ginen. Bi faktore hartu genituen kontuan lehen momentu horretan: azkenaldian  edonolako eraso errepresiboa jasotako eragilea edota errepresioaren forma konkretu bat edo errepresio konkretu bat lantzen zuten eragileak izatea (bigarren fase batean herri mugimenduko edozein eragileekin saretzen hasiko gara etorkizuneko eraso posibleen aurrean dinamika honen baitan babes hori lortzeko).

Egindako zerrenda horretan, konsziente ginen herri mugimenduko ordezkaritza osoa ez zegoela, baino gure mugak onarturik, 50 eragile baino gehiagorekin egin zen harremana. Libre eta Eleak-i buruz egindako kritiken harira bi argipen: Alde batetik esaten da Libre eta Eleak-ekin ez dugula kontaktatu eta egia da. Hala ere, gabezi hau gurea izan da eragile hauekin harreman zuzena ez dugulako eta lehen fase honetan eragile askok ihes egin digutelako. Dena den, ez dugu inolaz ere hauekiko mespretxu seinale gisa ulertzea nahi eta guztiz zilegi iruditzen zaigu bi eragile hauen aktibitatea. Bestalde, eta honen harira, Eleak eta Libreren jarduna gureak oztopatuko duenaren kritika egiten zaigu, argudioa oinarri sendoetan oinarritu gabe. Eleak eta Libre, orain arte errepresio konkretu bati aurre egiten dioten mekanismo konkretuak izan dira eta ez, errepresioari maila integral eta globalean erantzuten dioten mekanismo antierrepresiboak. Hortaz; Libre Eleak, Alde Hemendik eta errepresio espezifikoak lantzen dituzten eragile guztiek dinamika honen parte izatea nahi dugu. Modu honetan, eta eragile bakoitzaren ekarpen espezifikoetatik, dinamikari globalitatea eskeintzea da erronka nagusia. Horregatik, edozein eragilek bere ekarpena egiteko edo besterik gabe informazio gehiago jasotzeko aukera du eautodefentsa@gmail.com korreoaren bitartez. Oso garrantzitsua da, ahalik eta eragile gehienek dinamikaren baitan lan egitea, honi kolektibotasuna emateko, eta ez dugu herri mugimenduko eragile bakar bat ere kanpoan utzi nahi.

Aurkezpen irakurketan, “erakundeak borroka militarra utziz geroztik mekanismo antierrepresiboen desagerpen progresiboa eman da herri konkretutan salbu” erabiltzen da. Argitu nahi da, apelazio honek ez duela erabaki horren inguruko inolako iritzi positibo edo negatiborik eman nahi izan. Guri ez dagokigu hori epaitzea eta hortaz ez dugu epaituko. Egiten den apelazioa, denbora espazio konkretu batean gertatutakoari erreferentzia egiteko balio du, lantzen ari garen gaian faktore erabakigarria izan delako gaur eguneko egoera uler dadin. Hala ere, erreferentzia osotara tenporal-historikoa izanik ez du honen gaineko juiziorik egiten.

Patriarkatua ez aipatzearen kritikaren harira. Kritikari zintzotasun osoz erantzutearren eta gai honen inguruan argipena. Patriarkatuak berak, ateratako aurkezpen irakurketan puntu bat eskainita ez edukitzeak, ez du esan nahi patriarkatuari sistema kapitalista barnean kritika zuzenik egiten ez zaionik. Gaur egun, eredu ekonomiko zehatz batek determinatzen dituen harreman sozialen materializatzeak, dakar emakume langileonganako zapalkuntza gehigarri hori. Sistemak estrukturen bitartez harreman sozial hauek mantendu behar ditu, sistema beraren biziraupena bermatzeko. Hala ere, determinatutako harreman ekonomiko sozialak etengabeko kontraesan sozialetan jausten dira eta kontraesan horien artean, emakume langileongan ezartzen den zapalkuntza ezarria. Kontraesan hauek, nahiz eta hor dauden, langile klasearen zati handi bat horien gaineko kontzientzia ez izatearekin batera behin eta berriro erreproduzitzen ditugu. Honek helburu jakin bati erantzuten dio: kontraesan hauen kontzientzia hartzeak, gizarte antolaketa kapitalista eztandaraztea dakar eta beraz sistema kapitalistaren suntsipena. Sistemak beraz, alienazio aparatuak forma anitzetan zabaldu eta gizarteratzen ditu, modu horretan emakume langileek pairatzen duten opresio orokortua isilaraziz. Kritika hau modu integralean barnebiltzen da irakurketan, opresio eta errepresio konkretuak barnebilduz baino ez sakonduz. Hala ere, azalpena beharrezkotzat jo dugu eta edozein gehigarri eta ekarpen egiteko aukera baita ere. Zentzu honetan mugimendu feministaren ekarpena dinamikan ezinbestekotzat jotzen dugu eta parte hartzera gonbidatzen dugu.

Bukatzeko, adierazi nahi dugu dinamikan parte hartzen dugun eragileok irakurketa eta proiektu politiko bati egiten diogula atxikipena; eta gainontzeko eragileak oinarri berdinetik abiaraztea bultzatu nahi dugu. Horregatik, beste edozein eragileri kontraesanak sorraraztea helburua dela gezurtatu behar dugu. Sortuko ditugun kontraesanak dialektikoak izanen dira huts-hutsean.

MARTXOAREN 11AN DENOK IRUÑEARA!!!! 18.30TAN SAN FRANTZISKO PLAZAN

manifa-tx

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s