Home

m3

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Gasteizko ikasle mugimendua

Irakurketarekin hasi aurretik, gasteizko ikasle mugimenduaren izenean, herenegun gauean San Mamesko unibertsitatean herri unibertsitatea burutzen hari zirela desalojatu eta identifikatu zituzten ikasleei elkartasuna! EHU burgesiaren morroi!

Besterik gabe, Gasteizko ikasleok honako kontu hauen berri emateko bildu gara gaur: Ikasle mugimendu desberdinak batu egin garela, eta hurrengo astean komunean antolaturiko lehenengo plangintza eramango dugula aurrera.

Jasaten ditugun zapalkuntza anitzei aurre egitera bidean pausu beharrezkoa zen Gasteizko ikasleon batura. Horregatik, Unibertsitateetako, Lanbide Heziketa zentroetako eta Institutu desberdinetako ikasle mugimenduak batu gara, egoerari erantzun bateratu bat emateko asmoz. Hurrengo hilabeteetan zenbait mobilizazio aurrera eramatea da helburua.

Horietako lehena da gaur prentsaurreko honen bidez aurkeztu nahi duguna: Otsailaren 27tik Martxoaren 3ra luzatuko den ASTE GORRIA. 1976ko Martxoak 3ko gertakizunen memoriaren harira, aste osoan zehar klase ikuspegia oinarri duen formakuntza sustatu nahi dugu ikasleriaren artean. Ikasleok, langile klaseko parte garen heinean klase kontzientziaren beharraz jakitun gara, horrez gain kontzientzia hori gure artean antolaturik aurrera eraman beharra dugula ere badakigu. Lehen eskutik baitdakigu lan hori zailtzeko helburua duen, hezkuntza sistema honek, ideologia burgesaz alienatzen gaituela une oro. Horretarako, Gasteizko ikastetxetan zenbait hitzaldi eta proiekzio bermatu ditugu, eta Martxoare 1an Eskola Gorria deitu dugu Auzolana Pilotalekuan. ASTE GORRIAk Martxoaren 3an bertan izango du amaiera, 1976ko gertakizunen ondorioz hildako langileak omentzeko prestatu dugun Ekitaldian. Hau goizeko 11etan izango da Gasteizko unibertsitateetan.

Bestalde, esan behar da, beste ekimen bateratu bezala martxoko greba izango dugula. Aurten gainera langile klasearentzat urte berezia dela ikusita (LOMCE-ren aplikazioaren urtea delako) ikasle batasunez arazo honi lehentasunez erantzun behar diogula irduditzen zaigu, honek aurrera begira ondorio larriagoak ekarriko baitio langile klaseari. Beraz, epe luzeko helburua zein den garbi izanda (herritik eta herriarentzako hezkuntza), martxoan kaleak erreforma burges honen aurka bete beharra ditugula ikusten dugu.

Hau dena esanda, ikasleriari ASTE GORRIko ekintza desberdinetan eta martxoko greban parte hartzeko deialdia egin nahi diogu, soilik gure indarrak batuz lortuko baitugu oroimenetik garaipenera igarotzea.

Gora Ikasle Mugimendua!

Gora ikasle eta langile borroka!

img-20170224-wa0010

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s