Home

Iruñerriko emakume afiliatuon batzarra egin eta egungo Nafarroako emakumeon egoera lan munduan aztertu genuen. Bilkuran aurrera begirako zenbait erronka zehaztu geniteun eta norabide horretan Iruñerriko LAB sindikatuko emakumeok, tresna berri bat aurkeztu genuen: PIKETE FEMINISTA.

LAB

Datuek erakusten duten moduan, emakumeak lan merkatura sartu izanak ez du ekarri zaintza lanen banaketa erantzunkidea batetik, ezta lan merkatuan lan baldintzen parekatzea, bestetik. Lan merkatuan emakumeen presentzia handitzeak eta nolabait “normalizatu” izanak, lan merkatua arautzen duten printzipio androzentrikoak eta logika heteropatriarkala ez ditu aldatu. Emakume langileok pairatzen dugun diskriminazioa egiturazkoa baita.

Gure ustez, bada garaia sistema kapitalista hetereopatriarkalaren logikaren baitan kokatzen diren berdintasun lege, politika eta neurrietatik haratago benetako politika feminista ausartetara jauzia emateko.

Norabide horretan, Iruñerriko LAB sindikatuko emakumeok, tresna berri bat sozializatu nahi dugu: PIKETE FEMINISTA.

Emakume langileen egoerak ikustarazteko, protagonismoa emakume langileengan jartzeko, emakume langileak ahalduntzeko eta lan eremuan pairatzen dugun errealitatearen bozgorailu eta motorea izateko, PIKETE FEMINISTA bezalako tresna bat behar dugula uste dugu.

Pikete feminista, praktika feminista ekintza sindikalean txertatu eta emakume langileen arteko aliantza lortzeko tresna bat izatea nahi dugu. Baita mugimendu feministarekin elkarlana burutzeko ere.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s