Home

17017201_593485560850949_6682835967373282498_o

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Gazte Asanbladen Sarea (Bilbo)

Pasadan urteko urtarrilean hasi ginen biltzen, orain dela urte bat, Bilboko 10 auzo desberdinetako gazteak.

Ez genekienez zein izango zen gure etorkizuna, hausnarketa bat egitea erabaki genuen zeintzuk izango ziren gure helburuak zehazteko eta bilbo mailako gazte problematika identifikatzeko. Honetarako, asanblada orokor bat deitu genuen, Karmelan burutu genuena ekainak 4, eztabaida, bazkari eta jolasak barne. Auzo guztiak batera egon ginen lehenengo aldia izan zen eta elkar eztabaidatu eta ezagutzeko baliatu genuen.

2. asanblada orokor bat egitea adostu eta 1.go asanblada orokorretik abiatuta, azaroak 12, arratsaldez, Karmelan elkartu ginen. Guztion artean ekarpenak zehaztu, helburu orokorrak eta gure oinarriak direnak zehaztu genituen. Are gehiago, gure burua definitu genuen.

GAS (Gazte Asanbladen Sarea) sortzea izan da gure erronka, eta lanean hasteko, aurkezpen jaialdi bat egitea erabaki dugu. Gure proiektua aurkeztea da egun honetako helburu nagusia, horregatik, Martxoak 11 gurekin batera alde zaharra kolorez betetzera gonbidatzen zaituztegu, 19:00etan 7Katuko eskaileren azpian!

Bertan ikusiko garelakoan, izan bihurri!

3 thoughts on “Bilboko gazte asanbladen sarea

  1. Hobe zenuten egun hortan bertan goizean gelditu, herri mugimenduak Iruñean deituriko manifestazioarekin bat egin ahal izateko ;)

  2. Martxoak 11. Iruñean: Errepresioari autodefentsa lelopean mani nazionala konbokatu dute 30tik gora kolektibo ezberdinek. Oso dinamika potente benetan. Bizkaitik apuntatzeko: martxoak11i@gmail.com Arratsaleko 15etan Zirkular plazatik intengo da busa Basaurirantza, han dauden pertsonak Iruñera eramateko.

    Basauriko espetxearen aurrean. Preso gaixoak direla eta, 12tik 15ak arte etengabeko dinamika: preso gaixoen senitartekoak, preso ohiak, triki, bertsolari, txalaparta…. Zikularretik atera den busean sartu eta Basauriko esptxearen aurrean amaitu

  3. Martxoaren 11an Iruñean elkartuko gara denok!

    Beno, ahal eta nahi dugun guztiok, bederen…

    Eta beste toki batean borrokatu gura dutenak, ongi eta jo aitzina, borroka baita bide bakarra. Eta batasuna borrokan eraikitzen baita.

    Hobe hamaika manifa batera balira egun horretan Euskal Herriko txoko, kale, auzo, karrika eta herri guztietan, sistemari aurre egiteko eta Euskal Herri Langilearen askatasun osoa konkistatzeko.

    Nork bere aukera egin dezala, bainan etxean ez geldi, faborez!

    Aurrera! Aurrera denok!!!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s