Home

(Debajo en castellano)

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Txapa Ahotsa Asanblada

Argazki oso jendetsua Auzolana pilotalekuaren alde

Gaur, larunbata, eguerdiko 12.30etan 300 pertsona baino gehiago bildu gara Gasteizko Alde Zaharreko Auzolana pilotalekuan. Udal-gobernuak frontoia eraisteko agertu duen asmoaren aurrean babesa eman eta frontoia defendatuko dugula adierazteko.

Ekimenaren helburua Auzolana pilotalekuak duen erabilera ugaria eta anitza irudi batean biltzea zen, eta emaitza ederra izan da. Auzokideak, frontoia birgaitzeko auzolanetan parte hartu duten lagunak, herri bazkariez gozatu dutenak, feministak, auzogintzan diharduten kolektiboak, ekologistak, euskaltzaleak, migranteen elkarteak, presoen aldekoak, sindikalistak, dantzariak, esgrima zaleak…

Bertaratutako lagunekin egungo mehatxu egoera konpartitzeko aprobetxatu dugu ere. Bereziki, udal-gobernuaren azken amarruaz ohartarazi nahi izan ditugu. Gasteiz antzokia eraikitzeko frontoia botatzeko nahian bakarrik dagoela ikusirik, udal-gobernuak mugimendu mediatiko faltsu bat irudikatu nahi izan du. Omen kontsentsuaren alde ahalegin bat eginez, Gasteiz Antzokiaren proiektuak aurkezteko lehiaketaren pleguetan bi aukera ematen ditu. Frontoia eraitsiz zein eraitsi gabe egitea alegia. Baina pleguen irakurketak argi uzten du hitzez esaten dena egiatan ezinezkoa dela. Eskatzen diren baldintzak eta proiektuak puntuatzeko ematen diren irizpideak, ezinezko egiten dute frontoia eraisten ez duen proiektu batek lehiaketa irabaztea. Udal-gobernuak Auzolana pilotalekua eraitsi nahi du, eta babesik ez duela ikusirik inposaketa erabaki teknikoz mozorrotzeko ahaleginean dabil.

Baina gaur berriz ere frogatu ahal izan dugunez, jende kopuruak gure aurreikuspenak gainditu baititu, asko gara inposaketaren eta gezurren aurrean frontoia defendatzeko prest gaudenak. Ez dugu utziko hainbeste urtetako bizitza eta lana eraisten.

Eskerrik asko denoi!


Foto multitudinaria en defensa del frontón Auzolana.

Hoy sábado, a las 12.30 del mediodía, más de 300 personas nos hemos juntado en el frontón Auzolana de la parte vieja de Gasteiz. Para mostrar tanto nuestro apoyo como nuestra intención de defender este proyecto vecinal, ante las intenciones del equipo de gobierno de derribar el frontón.

El objetivo de esta iniciativa era visualizar en una sola imagen el numeroso y diverso uso que tiene Auzolana, y el resultado ha sido precioso. Vecindario, participantes de los auzolanas para rehabilitar el frontón, quienes han disfrutado de comidas populares, feministas, colectivos que trabajan por el barrio, quienes lo hacen por el euskera, ecologistas, asociaciones de migrantes, de apoyo a personas presas, sindicalistas, grupos de danza, aficionados al esgrima…

Hemos aprovechado también para compartir entre todas la situación de amenaza actual. En especial, hemos querido advertir sobre la última artimaña del equipo de gobierno. Consciente de la soledad en la que se encuentra en su intención de derribar el frontón para construir el Gasteiz Antzokia, ha pretendido representar mediáticamente un movimiento que no es tal. Asegura que, en busca del consenso, ha permitido dos opciones en el pliego de condiciones del concurso arquitectónico para el Gasteiz Antzokia: que los proyectos presentados ocupen el espacio del frontón derribándolo, o que mantengan el solar tal cual está. Pero la lectura del pliego de condiciones deja muy claro que que lo que asegura de palabra es en realidad falso. Las condiciones que se exigen o los criterios para la puntuación de los proyectos hacen imposible que un proyecto de no derribe el frontón gane el concurso. El equipo de gobierno quiere derribar el frontón, y visto que no tiene apoyos pretende disfrazar su imposición de decisión técnica.

Pero como hemos podido comprobar nuevamente hoy, ya que el número de personas ha superado nuestras previsiones, somos muchas y muchos quienes estamos dispuestas a defender nuestro frontón Auzolana frente a la imposición y la mentira. No permitiremos que derriben la vida y el trabajo de tantos años.

Eskerrik asko a todas y todos!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s