Home

img-20170304-wa0008

(Debajo en castellano)

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Eleak / Libre

I. INTERBENTZIOA

Gaurkoan, Eleak-Libre Mugimenduak herritarron eskubideak urratzen dituen Mozal Legea salatu eta honen aurrean martxan jarri ditugun hainbat ekimenen berri emateko bildu gara hemen. Horretarako, Mozal Legea aplikatu dieten edota Mozal Legearekin mehatxatu dituzten hainbat Euskal Herritar ditugu gurekin.

Eskubide Zibil eta Politikoen urraketa ez da atzoko kontua. Ia estatu guztietako gobernuek izan dute disidentziak isilarazteko joera haien herritarrak antolatzeko, adierazteko edo mobilizatzeko eskubideak praktikan jarri dituztenean indarrean zegoen jendarte eredua neurri batean edo besetan eraldatu asmoz. Une historiko guztietan, eskubide horiek formalki onartuak egon direnean zein egon ez direnean.

Euskal Herrian, hamarkadak daramatzagu eskubide zibil eta politikoen urraketa egiturazkoa bizitzen. “Demokrazian”, frankismotik eratorritako salbuespen arkitekturaren zutabe oso garrantzitsuek zutik iraun zuten. 90.hamarkadaren hondarrean eta bereziki 2001etik aurrera, eraikina zaharberritu eta zutabe berriak eraiki ziren, hala nola alderdien legea, mugimendu herritarren legez kanporatzea eta komunikabideen itxierak, mobilizazioen debekuen eta iritzi delituen biderkatzea eta abar.

ETAren jaduera armatua euskal eszenatokitik desagertu zela 5 urte igaro dira. Askoren harridurarako ordea, horri erantzun beharra argudiatuta mantenduz edo sortu ziren salbuespen neurriak ez dira indargabetuak izan; ez zuzenbidetik, ez eguneroko praktiketatik. Are gehiago, urteotan disidentzia zahar eta berrien aurkako neurri berriak garatu ditu Espainiar Estatuak. Entzutetsuenak, Mozal Legea eta Zigor Kodearen erreforma.

Mozal Legea 2015eko Uztailaren 1ean izan zen onartua. Protesta zigortzeko helburuarekin formulatuta dagoen lege hau, bereziki pobrezia eta ezegonkortasun egoerak zigortzeko sortu zuten. Gainera, gehiagotan salatu dugun moduan, ustez legez kanpo ekintzaren eta horrek suposatzen duen zigorraren balorazioa ez da inolako auzitegi edo epaileren aurretik igarotzen. Honek, inolako bitartekaririk gabe, zigorra jartzearen erabakia poliziak zuzenean hartzea dakar.

Ez hori bakarrik, legearen inguruko ezjakintasunaz baliatuz, zenbait herritar legea aplikatzearekin mehatxatu du poliziak; euren irudiak hartuz gero isuna jarriko dietela esanez. Esan beharra dago hau ez dela horrela, polizia grabatzea guztion eskubidea da!

Horrela, EAE-ko aplikazio datuak aztertzen baditugu, ikusiko dugu nola, Segurtasun indarrei “irain egitea edo errespetu faltaz” zuzentzea; poliziari desobedientzia, identifikazioari uko egitea…; eremu publikoa oztopatzea; besteren eraikin, etxebizitza edo egoitzak okupatzea; edozein funtzionario publikoren jarduna oztopatzea edota elkarretaratzeak kalean edo toki publikoetan egitea dira errepikatzen diren arau-hausteak.

Salbuespen lege hau, 2015 eta 2016 urteetan 8.087 aldiz aplikatu digute, eta ez hori bakarrik, legebiltzarraren ordezkaritza politikoaren gehiengoak 2016ko ekainaren 22an ez aplikatzeko konpromisoa hartu zuenetik 2016.urte amaiera arte 2.857 aldiz aplikatu dute. Esan beharra dago, Estefania Beltran de Heredia, Segurtasun sailburuak legea aplikatzen jarraituko duela esan zuela.

II. INTERNBENTZIOA

Honen aurrean, jendea beldurra galdu eta neurri hauen aurka borrokatzera animatu nahi dugu. Lehenengo pausoak eman eta bi ekimen aurkeztu nahi digutu hemen. Batetik, bide instituzionalera jo dugu. Nafarroako legebiltzarrean, Mozal Legearen aplikazio datuak eskatu ditugu eta bertan hitz-hartzea eskatuko dugu. Gasteizko legebiltzarrean ere, “erakundeak, segurtasuna eta gobernantza publikoaren batzordean” parte hartzeko eskaera egin dugu. Honen bidez zera eskatuko diogu Legebilzarrari:

1. “Herritarren segurtasunerako 4/2015 Lege Organikoa”-ren, eta Moza Lege moduan ezagututako gainerako legeen aurkako jarrera publikoa berrestea.
2. Aurrerantzean, oinarrizko eskubideak urratzen dituen lege honen aplikazioa berriz ematekotan, salaketa publikoa egin eta zigortuari babesa adierazteko konpromisoa hartzea.
3. Instituzio publiko honetako ordezkaritza politikoaren gehiegoa lege honen aurka egonik, lege hauek ez aplikatzeko konpromisoa hartzea.

Bestetik, lege honen bidez gure eskubideak urratzen jarraituko dutela ikusita, protokolo bat prestatu dugu. Mozal legea aplikatzen digutenean, ezer egin eta erabaki aurretik, asesoramendu zerbitzua eskainiko dugu.

Horretarako, alde batetik, Eleak-Libreren zenbakia, eta bestetik, gurekin elkarlanean ari diren herrialde bakoitzeko abokatuen zenbakiak eskainiko ditugu. Honekin batera, Eleak-Librek horrelako kasuetarako helbide berri bat jarri du martxan: mozalikez@riseup.net .

Gure artean edota abokatuekin izandako harremana eta gero, honako erabaki hauek har daitezke:

1.- Isuna epe data aurretik ordaindu, gutxiago pagatuz, eta gauzak bere horretan utzi.
2.- Abokatuek ikuspegi juridikotik interesgarria dela esan dutelako, politikoki interesgarria delako edota zuk edo zure taldeak ikupsegi sozialetik, sindikaletik edota politikotik interesgarria delako, zigorra errekurritu.
3.- Isuna ez ordaintzea, errekurritu ala ez, eta desobedientzia bidetik abiatzea hasiera hasieratik.

Esan beharrik ez dago, bigarren eta hirugarren kasuan, ELEAK-Libre Mugimenduak laguntza eta babesa emango duela. Eskubide zibil eta politikoen aurkako edozein erasok, neurriko erantzuna behar duelakoan gaude, zein nahi delarik errepresioa eta bortxaketa bideratu duen polizia, instituzio edota entitate mota. Eta borroka hori antolatzeko deia luzatzen dugu, milaka baitira arrazoi politikoengatik zigortutako euskal herritarrak, milaka aldiz bortxatu baitira gure eskubide zibil eta politikoak Euskal Herrian.

Lehendik, bide horretan, Euskal Herrira zabaldu den erresistentziarako mugimendu laranja antolatzeko eta bideratzeko, Erraminta Kutxa izeneko tresna sortu eta plazaratu genuen. Proposamen politiko eta operatibo haren ondorioak ezagunak izan dira, batez ere, AskeGune eta Herri Harresiak, baina desobedientzia eta ekintza zuzenean bideraturiko ekimen gehiago ere izan dira Euskal Hderri osoan.

Ondoren, beste eragile sozialekin batera, Errepresioaren aurkako Gida Liburua kaleratu guen, bertan poliziaren erasoan aurrean atxilotutakook nola jokatu behar genuen azaltzeko eta ikasteko, gure eskubideak zein diren ezagutzeko.

Orain, herri hedabideekin batera, “Polizia Grabatu” izeneko ekimena plazaratu dugu. Dagoeneko sarean dago lehen bideoa. Gehiago etorriko dira.

Eta bukatzeko, aurrera begira, abokatuekin batera, urrats berria ematera goaz. Eskubide zibil eta politikoak bortxatzen dituzten polizia ekintza guztien datu base bat osatu nahi dugu, bertan nolako isunak, nolako zigorrak eta nolako arrazonamendua polizial zein juridikoak erabiltzen diren jasotzeko, kontrolatzeko, aztertzeko eta salatzeko eta, bestetik, isun edo zigor hauen inguruan ematen diren epai ezberdinen inguruko bilduma egin nahi dugu, jasaten den kaltea eta sortzen den jurisprudentzia osatzeko.

Bi hitzetan esanda, edozein polizia motak eskubide zibil eta politikoen aurka bideratzen duen errepresioaren jarraipen hestua egin nahi dugu, errepresioari erantzuteko molde berriak eskaintzeaz gain. Lan hau guztia burutzeko, herriz herriz, eskubide zibil eta politikoak bortxatzen dituen errepresioaren aurkako borroka antolatzera deitzen dugu, Eleak-Libre Dinamikak piztea eta indartzea, errepresioa jasaten dugun guztion arteko elkarlana bideratzea.

Erantzunik gabeko erasorik ez!
Elkartasunetik konpromisora!
Hitzetatik, ekintzetara!
Desobedientzia da bidea!

————-

Hoy, desde el movimiento ELEAK-Libre queremos dar a conocer diferentes iniciativas que hemos puesto en marcha para responder y denunciar la Ley Mordaza. Para ello, tenemos con nosotras algunas personas que han sido multadas o amenazadas con dicha ley.

La conculcación de los Derechos Civiles y Políticos no es cosa del pasado. La tendencia de los gobiernos de casi todos los estados ha sido la de acallar la disidencia cada vez que la ciudadanía ha puesto en práctica sus derechos de organización, expresión o manifestación, con la intención de cambiar el modelo de sociedad impuesto en una medida u otra. Esto ha ocurrido en todos los momentos históricos, estando estos derechos aceptados formalmente o no.

En Euskal Herria, llevamos décadas viviendo la conculcación de nuestros derechos civiles y políticos. En la democracia, siguieron en pie importantes pilares provenientes de la arquitectura de excepción del franquismo. Fue a finales de la década de los 90, y especialmente a partir del año 2001 cuando fortalecieron esa arquitectura y crearon nuevos pilares, así como la ley de partidos, la ilegalización de movimientos populares, el cierre de medios de comunicación, la prohibición de movilizaciones y la multiplicación de delitos de opinión.

Han pasado cinco años desde que desapareciese la actividad armada de ETA del escenario vasco. Pero para el asombro de muchos, las medidas de excepción creadas en respuesta a ello no han sido derogadas ni en el ámbito jurídico ni en la práctica diaria. No solo eso, sino que además, estos últimos años el Estado Español ha desarrollado nuevas medidas en contra de la disidencia del ayer y de hoy. Las más conocidas han sido la Ley Mordaza y la última reforma del código penal.

La Ley Mordaza entro en vigor el día 1 de Julio de 2015. Esta ley que esta formulada con el objetivo de castigar la protesta, fue creada para castigar especialmente situaciones de des-estabilidad y pobreza. Además, tal y como hemos denunciado otras veces, la valoración del supuesto delito y la sanción que ello conlleva no pasa por delante de ningún juez ni de ningún juzgado. Esto trae consigo que sea la policía quien decida la pena que se impondrá, sin ningún tipo de intermediario.

No solo eso, además la policía se aprovecha del desconocimiento de la población para amenazar a ciudadanas con esta ley; argumentando que serán denunciados si toman imágenes de ellos. Es importante recalcar que esto no es verdad, grabar a la policía es un derecho de todas las ciudadanas.

Así, si analizamos los datos de la Comunidad Autónoma Vasca, veremos como los delitos que se repiten son, “desobediencia a la autoridad”, “faltas de respeto y consideración cuyo destinatario sea un miembro de las Fuerzas y Cuerpos de Seguridad”, “la negativa a entregar la documentación personal”, “la ocupación de cualquier inmueble, vivienda o edificio ajenos…”, “obstaculizar el espacio publico”, “los actos de obstrucción que pretendan impedir a cualquier autoridad, empleado publico o corporación oficial el ejercicio de sus funciones” o “la celebración de reuniones en lugares de transito publico”.

Esta ley de excepción, ha sido aplicada 8.087 veces en los años 2015 y 2016 en la Comunidad Autónoma Vasca. Cabe remarcar, que el día 22 de Junio de 2016 la mayoría política del parlamento se comprometió a no aplicar dicha ley, pero la ha aplicado 2.857 desde el 22 de Junio de 2016, hasta el 31 de Diciembre. Además, la consejera de Seguridad Estefania Beltran de Heredia declaro que seguirá aplicando esta ley.

II. INTERNBENTZIOA

Ante esto, queremos animar a la gente a perder el miedo y luchar en contra de esta ley. Hemos dado los primeros pasos y queremos presentaros dos iniciativas. Por una parte, nos hemos dirigido a las instituciones. En el Parlamento de Nafarroa hemos pedido los datos de aplicación de la Ley Mordaza y pediremos llevar este tema al parlamento. En el parlamento de Gasteiz también hemos pedido llevar nuestra voz a la Comisión de Instituciones, Seguridad y Gobernanza Publica. Mediante esta iniciativa queremos pedir a los parlamentos lo siguiente:

1.- Ratificación de su posicionamiento público en contra de la Ley Orgánica 4/205 de Seguridad Ciudadana y demás leyes conocidas como leyes mordaza.

2.- Adopción del compromiso de denunciar públicamente y mostrar apoyo a los sancionados y sancionadas en caso de que en adelante se vuelva a dar la aplicación de dicha ley que vulnera derechos fundamentales.

3.- Adopción del compromiso de no aplicar las mencionadas leyes, habida cuenta de que la mayoría de la representación política de esta institución pública está en contra de esta ley.

Por otra parte, visto que seguirán pisando nuestros derechos, hemos preparado un protocolo. Si nos aplican la Ley Mordaza, antes de hacer o decidir nada, ofreceremos un servicio de asesoramiento.

Para ello, pondremos a disposición de la ciudadanía el numero de Eleak-Libre y el numero de los abogados que trabajan con nosotras. Además, Eleak-Libre pone en marcha una nueva cuenta de correo: mozalikez@riseup.net

Después de poneros en contacto con nosotras o con las abogadas, podréis tomar estas decisiones:

1. Pagar la multa dentro de plazo, pagando la mitad, y dejando las cosas como están.

2. Si los abogados ven que es interesante desde el punto de vista jurídico, si nos parece interesante políticamente o porque tu o tu grupo veis que es interesante desde el punto de vista social, sindical o político, recurrir la multa.

3. No pagar la multa, la recurras o no, y comenzar el camino de la desobediencia desde el principio.

El movimiento ELEAK-Libre os dará apoyo y ayuda en el segundo y tercer caso. Creemos que cualquier ataque en contra de nuestros Derechos Civiles y Políticos necesita respuesta, sea cual sea la policía que ha dado curso a la represión y a la violación de dichos derechos. Y hacemos llamamiento a organizar esa lucha, ya que son miles las ciudadanas castigadas por razones políticas, y han sido miles las veces que han conculcado nuestros derechos civiles y políticos en Euskal Herria.

Hace tiempo que hicimos publica la herramienta llamada “Erraminta Kutxa”, para organizar y encauzar el movimiento naranja para la resistencia que se extendió en Euskal Herria. Los resultados de aquel planteamiento político y operativo son conocidos, sobre todo los “AskeGuneak” y los “Herri Harresiask”. Pero, estas no son las únicas iniciativas encaminadas en la desobediencia y la acción directa en Euskal Herria.

Después, presentamos la Guía antirrepresiva junto con otros colectivos sociales, allí explicábamos como actuar ante una detención y aprendíamos cuales son nuestros derechos.

Ahora, hemos hecho publica la iniciativa “Grabatu Polizia” junto con diferentes medios de comunicación. Esta semana conocimos el primer vídeo, y vendrán mas.

Para finalizar, daremos un paso mas junto con las abogadas. Queremos crear una base de datos que recoja todas las acciones policiales que conculquen nuestros Derechos Civiles y Políticos. Recopilaremos datos de multas y sanciones y cuales son los razonamientos jurídico y policiales utilizados, para analizar y denunciar los casos. También queremos recopilar las diferentes sentencias que se les den a estos casos, documentar el daño que se sufre y la jurisprudencia que se crea.

Resumiendo, además de ofrecer nuevas formas de responder a la represión, queremos hacer un seguimiento de la represión que cualquier policía ejerce en contra de nuestros derechos civiles y políticos. Para poder llevar adelante todo este trabajo, llamamos a organizar la lucha en contra de la represión que conculca nuestros derechos civiles y políticos, llamamos a crear y reforzar dinámicas Eleak-Libre, a trabajar colectivamente todos los que sufrimos la represión.

Ninguna agresión sin respuesta!

De la solidaridad al compromiso!

Hitzetatik, ekintzetara!

La desobediencia es el camino!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s