Home

sindicato-de-estudiantees

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ikasle Abertzaleak

Ikasle Sindikatuak grebara deitu du Espainiar Estatuko ikasleria Martxoaren 9rako, berriz ere LOMCE eta errebaliden aurkako aldarriak erabiliz Euskal Herriko ikasleria manipulatu, nahastu eta engainatzeko. Ikasle Ekintza eta Eraldatuk ere deialdiarekin bat egin duten arren, grebaren deitzaile nagusia eta ildo politikoa markatuko duena Ikasle Sindikatua izango da. Azken hori aspaldiko mamu ezaguna dugu Euskal Herrian, Ikasle Mugimenduan antolaturik ez dagoen sindikatua delarik, hezigune gehienetan existitu ere egiten ez dena.

Momentu puntualetan Espainiar Estatuko deialdiak egiten ditu, martxoak 9ko greba kasu, Espainiar Estatuko sozialdemokraziak dituen beharrei erantzunez. Ohar honen bitartez Ikasle Abertzaleok adierazi nahi dugu ez dugula bat egiten Martxoak 9ko greba deialdiarekin, eta dei egiten diogu Euskal Herriko ikasle mugimenduari greba horretara batu ez dadin. Hona hemen gure erabakiaren arrazoiak:

– Ikasle Sindikatua erreformei erantzun puntuala ematera mugatzen den sindikatu erreformista dugu, bai diskurtsiboki eta praktikoki horien ukapen hutsera mugatuz, egungo hezkuntza ereduaren onarpen eta defentsa egiten dituelarik. Ikasleon zapaldu egoera gainditu beharrean, errealitate hori onartu eta lausotu egiten du bere praktikaren bitartez.

– Gure ustez, derrigorrez egin behar diegu aurre erreformei, baina horrez gain, funtsezkoa da erreforma horiek interes kapitalistei erantzuten dieten heinean, kapitalismoarenaurkakoborrokarenbaitanbarnebiltzea.Horrezgain,erreformetatik haratago, ez dugu inolaz ere egungo hezkuntza sistema onartzen, ikasleok esplotatu eta zapaltzea baitu helburu.

– Ikasle Sindikatua eragile españolista da, ez baitu Espainiar Estatu burges zapaltzailearen gaitzespenik egiten. Euskal Herri Langileak pairatzen duen zapalkuntza borrokatu beharrean, Espainiar Estatuaren onarpen eta defentsa egiten ditu, honen erreformismo hutsera mugatuz bere borroka. Gure borrokak ordea Euskal Herrirako hezkuntza sistema propio baten aldarria du oinarri, Estatu Espainiarraren ukapen eta gainditzea eta Euskal Herri Langilearen mesedetara jardungo duen hezkuntza eraikitzea direlarik gure helburuak.

– Horrez gain, Euskal Herriko ikasleria instrumentalizatu egiten du IkasleSindikatuak. Ez du inolaz ere ikasle mugimendua borrokarako erreferente bezala hartzen,honen gorpuzte, indartze eta ahalduntzera bidean lan egin beharrean bere aldarri hutsalak egikaritzeko erabiltzen duelarik. Gainera, epe luzera begira ikasle mugimenduaren desmobilizazioa eragiten du, ikasle mugimendua ahultzeaz gain, erreforma puntualei erantzutera bideratzen baitu, egungo hezkuntza sistemaren aurkako etengabeko borroka batera bideratu beharrean.

– Egungo egoera politikoak hezkuntza komunitateak modu bateratu eta indartsuan borroka dezan eskatzen du, are eta gehiago LOMCE zein gainerako erreformen aurkako borrokek. Ikasle sindikatuak ordea, ez du gainerako eragileokin indarrak batzeko interesik erakutsi eta ez du inolako ahaleginik egin horretarako,hezkuntza komunitatea bere interes eta helburu propioetara molda dadin lortu nahi duelarik.

– Azkenik, azpimarratu nahi dugu Martxoak 9ko grebak ez diela Euskal Herriko Ikasle Mugimenduaren erritmo eta beharrei erantzuten, eta horren aurrean, Martxoaren 23an kaleak betetzearen aldeko apustua egiten dugu. Klase zapalduon esplotazioan sakontzeko helburuaz garatu da egungo hezkuntza sistema, eta bide berdinean sakontzen du LOMCEk ere. Momentua da horiei aurre egin eta pausoz-pauso eraikitzen ari garen Euskal Eskola Nazionalaren defentsara ateratzeko. Beraz, azaldutako arrazoiengatik, Ikasle Abertzealeok ez dugu bat egiten Martxoak 9rako greba deialdiarekin, eta dei egiten diogu Euskal Herriko ikasleriari Martxoaren 23an kaleak bete ditzan. Aitzitik, babes osoa adierazi nahi diegu egun horretarako borrokara deitu duten Arabako Lanbide Heziketako ikasleei.

Ikasle borroka aurrera! LOMCE, Heziberri, EU2020, Sistemari aurre egin! M23 GREBARA!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s