Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Topaketak GTX17 III

Aurtengo Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Topaketak iristear daude, martxoaren 24,25 eta 26an burutuko dira Iruñerrian. Laudion Euskal Herri mailako topaketak berhartu zirenetik jada hiru urte pasa dira eta, autogestioa ardatz harturik, hausnarketak eta praktikak aurrera egin dute. Halere, hiru urteko bide honek badu aurrekaririk EH-an, koordinazio eta dinamika bateratuez betetako ibilbidea. Egun Gaztetxe eta Gazte Asanbladek autogestioaren borrokan tinko dihardute, bakoitzak bere berezitasunetik, bere ezaugarri propioak kontutan harturik, baina bidea aurrera egiteko erabakiarekin. Horregatik, aurten aurreko urteko Oñatiko topaketa arrakastatsuei nola edo hala jarraipena eman behar zitzaiela ikusirik, III. Topaketa hauek aurreko urtean ateratako ondorioetan oinarriturik prestatu dira.

Oñatin autogestioaren praktikaz, gure arteko harremanen garrantziaz eta gure gaztetxe eta proiektuen autodefentsaz sakonki eztabaidatu genuen. Hiru esparru edo ildo horien eztabaidaren ondorioz eta urtebeteko lanketa baten ostean hiru gai horiei begira aurtengo Topaketak prestatzea erabaki da. Oñatin ondorioztatutako ideia nagusia autogestioa, aisialdiaren kudeaketaz gain, praktika politiko orokor bezala ulertu dezakegula izan zen; alegia, nahi dugun esparruetara aplikatu daitekeela jarduera autogestionarioa. Hortaz, gure bizitzak merkatuaren dominazioaren baitan gauzatzera behartuta gauden honetan, sistema produktiboa bere osotasunean kontrolpean hartzeko irizpide bat izan daiteke autogestioa. Ezbairik gabe, iraultza soziala piztu eta gure bizitzen kontrola hartzeko aukera eskaintzen digu autogestioaren garapen integralak.

Topaketetan teoria eta eztabaida orokorrerako espazioak egon zitezkeen arren, batez ere proiektu zehatzak abiarazteko eta gure artean saretzen hasteko topaketok baliatzea erabaki da. Horretarako esparru bakoitzeko lantaldeetan banatuta eta talde motore baten bitartez, aipatutako hiru ildo horiei forma eman eta Topaketetako dinamikak osatu dira. Hortaz, Topaketak hiru ildo nagusietan banatuko dira:

Bizitzako esparruak: autogestioa praktika politiko eta sozial gisa harturik, ekoizpen eta sorkuntzarako bitartekoak eskuratu eta garatzeko ildoa dugu hau. Autogestioaren praktika hainbat esparruetara (elikadura, etxebizitza, sorkuntza, hezkuntza, osasungitza,…) zabaltzearen beharrean sakonduko du.

Harremanak: gure artean eraikitzen ditugun harremanen zaintza eta kudeaketarako lan ildoa. Asanbladaren izaera kolektiboan eta botere harremanen (sexuari, adinari… dagokionez) identifikazioan sakonduko du eta horiek kudeatzeko tresneria eskaini.

Autodefentsa: beste eredu eta harreman sozial berriak eraikitze bidean sortzen ditugun proiektu, okupatzen ditugun gaztetxeak eta jada daudenak defendatzeko autodefentsaren praktikan sakontzea nahitaezkoa dugu. Gu geu babesteko garatuko ditugun saretze eta elkarlanerako tresnak sortzea, alegia. Lan ildo honek horretan sakonduko du.

Asteburu horretan eztabaidarako eta proiektu ezberdinak praktikara bideratzen hasteko eta saretzeko aukera paregabea izanen dugu. Halaber, elkar ezagutzeko, dantzatzeko, ongi pasatzeko eta elkarrekin ikasteko aukera izanen dugu!

Autogestioari bidea irekiz Martxoaren 24,25 eta 26an Iruñan elkar topatzea espero dugu!

topaketak berria

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s