Home

jarraia130931

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egileak: Joxe Aldasoro, Maialen Begiristain (ELEAK-LIBRE mugimendua)

Axier Lopez ARGIA-ko kazetariari epaiketaren atarian zuen isuna kentzeak Mozal Legea deuseztatzearen alde lan egiten dugun guztioi erakutsi digu posible dela lege injustuei aurre egitea. Kasu honek erakusten digu nola jokatu behar dugun injustiziaren aurrean: lehenik eta behin gertakaria jaso (kasu honetan argazkien bidez); ondoren publiko egin. Neurri errepresiboa, (isuna oraingoan), iritsi denean, isuna ordaintzeari uko egin eta kaltetuaren inguruan elkartasuna eraiki.

Kasu honetan zehazki, poliziak euren “lanean” dihardutenean grabatzea legezkoa den ala ez zegoen ezbaian. Berez herritarron eskubidea da funtzionario publiko bat grabatzea bere lana egiten ari dela. Mozal Legeak berak ere jasotzen du eskubide hori: polizia grabatzea gure eskubidea da. Baina gobernua saiatu zen, Axier Lopezekin, edo Axier Lopezen bidez, polizia grabatzea ilegala zela sinestarazten.

Neurri batean, baita lortu ere. Jende askok eta askok pentsatuko du gaur egun ezin duela polizia grabatu, are gutxiago kazetaria ez bazara. Ba, ez! Salaketa, elkartasun kanpaina eta mobilizazio desberdinei esker lortu da Gobernua geldiaraztea eta, ez du legea bere nahierara aplikatuko. Polizia grabatzea gure eskubidea da. Erabili dezagun.

Noski, Mozal Legea ez da kazetari edo argazki eta irudien aferetara mugatzen. Bi mila eta hamabosgarrenean onartu zenetik milaka aldiz aplikatu dute Mozal Legea kolore guztietako poliziek Hego Euskal Herrian. Nafarroako datuen zain, badakigu Elkarte Autonomoan zortzi milatik gora direla kasuak. Mobilizazioetan parte hartzeagatik, sare sozialak askatasunez erabiltzeagatik, prentsaurrekotan, poliziarekin hitz egiteagatik …

Pertsona batzuk inguratu dira Altsasuko atalondo batera, etxeko atari batera. Mahaiak eta aulkiak jarri dituzte. Kazetariak etorri dira ondoren. Baimen guztiak dituen ekimenaren berri eman dute: herrian auzipetu dituzten pertsonen etxebizitzak lotuko dituzte jende-kate batez. Parte hartzaileei eskerrak eman ondoren, han zeudenek elkar agurtu dute.

Ba ez omen ziren bertaratu parte hartzaile guztiak, ez. Inork ikusi ez zuen parte hartzaileren bat ere egon zen prentsaurreko hartan, aste batzuk beranduago isuna iritsi baitzaie prentsaurreko hartan egon ziren hainbat pertsonei.

Adibide bat da; hamaika jar ditzakegu: Euskal Herrikoak zein Estatu Espainolekoak: lan istripu baten gorabeheran Guardia Civilaren argazkiak ez ezabatzeagatik; pertsona guztiendako gutxieneko diru sarrera eskatzen zen manifestazioan zauritutako bat laguntzeagatik; poltsa batean “All cats are beautiful” (sic) eramateagatik; poliziak arraina konfiskatzen grabatzeagatik; futbol zelaiko kanpoaldean jokalariren batekin argazkiak ateratzeagatik; ezinduen plazan aparkatuta dagoen polizia kotxeari argazkia ateratzeagatik…

Adibide hauek guztiek erakuste digute, gure ustez, zein den Mozal Legearen helburu garrantzitsuenetarikoa: beldurra hedatzea. Beldurra zabaldu, hedatu nahi dute. Ez dute poliziek egiten dituzten gehiegikerien lekukotasunik, ez. Inpunitate osoz jardun nahi dute.

Eta erabateko sumisioz ere. Inork ez dezala haien agindua zalantzan jarri. Ez bazaio kartela gustatzen, zuk zeuk kendu; zure kamiseta ez bazaio gustatzen, kenarazteko; zure mobilizazioa bertan behera uzteko. Kaleko nagusiak izateko, alegia.

Ematen ari diren kasu guztien irakurketa orokorragoa egiten badugu, aldiz, konturatuko gara kalean dabilen poliziari inpunitatea eskaintzea baino harago doazela Mozal Legearen asmo eta helburuak. Adierazpen askatasuna erabat murriztu nahi dute. Adierazpen askatasuna mugatu nahi dute. Erabat. Errealitatea eraldatu nahi dute hainbat eta hainbat erakundek, mugimenduk, elkartek, antolakuntzak, alderdik, sindikatuk, kolektibok … erabiltzen duten Adierazpen Askatasuna, hizki larriz idatzi duguna.

Baina baita ere edozein herritarrok, edozein langile zein langabetuok, edozein emakume zein gizonok erabiltzen dugun adierazpen askatasuna, hizki txikiz idatzi duguna. Eta hau ez da xamurragoa. Gogoz kontra baina errealitatea onartzera eraman gaitzakeelako. Gure baitan ixtera eraman gaitzakeelako. Boterearen aurrean bakarrik sentiarazi gaitzakeelako.

Sorgin ehiza berria; helburuak, betikoak: disidentziarekin bukatu, disidenteak desagerrarazi. Izan dadila, disidentea, izatekotan, bere sofan.

ELEAK/LIBREK beste norabidean sakondu beharra dagoela uste du. Gure eskubideak, eskubide zibil eta politikoak, gureak dira eta erabili behar ditugu. Erabili behar ditugu ezinbesteko tresna direlako pertsona bezala garatzeko eta jendarte bezala aurrera jarraitzeko ere. Eskubide gero eta gutxiago, diktaduratik gero eta gertuago. Eskubide gero eta gehiago, askatasunetik gero eta hurbilago.

Hurrengo astetan bi adar dituen ekimena garatuko dugu. Batetik, Mozal Legeak kaltetutakei tresna berriak eskaini dizkiegu isun edo prozedura judizialen aurrean bakarrik egon ez dadin. Telefonoa zenbaki batzuk zabalduko ditugu honako helburuarekin: mozal legearekin erlazionaturiko isuna jasotzen duen pertsona, gurekin harremanetan jar dadila. Abokatu talde batekin auzolanean gabiltza. Batzuen eta besteen artean kasua aztertu eta elkartasun eta salaketa mekanismoak aktibatuko ditugu edota aktibatzen lagunduko dugu.

Ekimenaren bigarren adarrak Legebiltzarretara begira jartzen gaitu, kuriosoa baita Mozal Legearekin gertatzen dena Hego Euskal Herrian. Gehiengo politikoa legearen kontra dago, horrela adierazi baitute alderdi politiko gehienek. Bi Legebiltzarrek onartu dituzte Mozal Legearen kontrako adierazpenak. Baina legea, ederki konprobatu dugunez, aplikatu egiten da. Hau baino lege eta egoera injustuagorik?

Iruñeko zein Gasteizko parlamentikoetan agerraldiak eskatu ditugu bi helbururekin. Mozal Legearen kontrako jarrera berrets dezaten eta legearen aplikazioarekiko jarrera gogor dezaten. Uste dugu batetik eta bestetik tiraka Mozal Legearen injustiziaren tamaina ikustaraztea lor dezakegula. Hau, lortutakoan, errazagoa izango da bai legearen gainetik pasatzea edo bertan behera geratzea.

Bidea argia da, aurrera beraz!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s