Home

11(1)

 Errepresioari Autodefentsa

Lehenik eta behin, Iruñean egon ginen guztioi zorionak. Milaka pertsona , errepresioari autodefentsa parametrotan erantzuteko prest. Hasi gara jada, autodefentsa mekanismoak garatzen eta lortu dugu jada, lehen erantzun masiboa materializatzea. Errepresioaren inguruko irakurketa politiko integrala beti erroan, hilabete oso batez dinamikaren berri eman dugu eta orain, mekanismo hauen eraikuntzan eta egonkortzean jardungo dugu. Honengatik, berriro ere herri mugimendu zabalari deitzen diogu sortuta dauden eta sortzeke dauden mekanismo horietan lan egiteko.

Honen harira eta jardun politikoari ahalik eta zabalpen handiena emateko asmoz, atzoko Bilboko manifestazioari buruz ohar bat. Elkartasun osoa adierazi nahi diegu Euskal Herrian torturak jasan behar izan duten guztiei eta larunbatekoan, torturaren salaketa irmoa egin zen heinean gure babesa ere adierazten diogu mobilizazioari. Edozein errepresio forma dela eta, honen kontrako edozein herri iniziatiba babestuko dugula eta indartzen saiatuko garela argi utzi nahi dugu. Horrela, aurrerantzean konexioa sustatu beharko dugu asteburu honetan gertatu dena ez errepikatzeko, bi mobilizazio egonda egun bakar batean.

Atzoko manifestazioa, errepresio formen eta kontrol sozialerako mekanismoen aurkakotasun adierazpen bat besterik ez da izan. Atzo bildu ginen pertsona guztiek, momentu batez behintzat, lege aparatageei eta haiekiko sumisioari uko egin genion. Kalea, denok konpartitzen dugun espazio fisiko hori, bi interes antagonikoren espresioa besterik ez zen izan. Kalea hartu genuen, azken hilabete eta urtetan, erasotu dituzten kide guztien izenean eta egunerokotasunean gure sumisioa baldintzatzen duen horretan gure nazka eta gorrotorik handiena bideratuz. Poliziak izandako jarrera, poliziak bete beharreko papera da. Sumisio osoa bermatu behar du poliziak eta hortik kanpo kokatzen den edozein, berbideratu.

Hori bera da, gure funtzioa. Ez gara utziko berbideratzen, eta horregatik mekanismo antierrepresiboen eraikuntza. Hala ere, azpimarratu nahi dugu errepresioa konfrontatuko dugula, baino errepresioa zapalkuntza estrukturaletatik askatzen garen arte hor egonen da. Horregatik gure zeregina, zapalkuntza horietatik askatzeko jarduten dugun eragileoi bidea erraztea izango da, guztion inplikazioaz. Herri Mugimendua, negazioaren espresiorik formalena dela esan dezakegu. Errepresioa baldin badago gauzak ongi egiten ari garelaren seinale! Zenbait interes zalantzan jarri ditugularen seinale! Eta batez ere, langile interesen alde borrokan jarraituko dugularen seinale, errepresio guztien gainetik!

Gaur oraindik, 3 gazte atxilotuak jarraitzen dute, eta atzo adin gabekoa aske geratu zen. Gure elkartasunik beroena haiei eta senide lagunei. Honen aurrean datorren ostiralean Euskal Herriko hiri, herri, unibertsitate eta instituto guztietan mobilizazioak antolatzeko deia egiten dugu.

BORROKAK EZ DU ETENIK!

3 thoughts on “Ostiralean mobilizazioak hiri eta herrietan. Atxilotuekin elkartasuna

  1. bai hori da… zuen elkartasun idatzia eta ezer gutti gehiago atxilotutako gazteei. Accion-represion-acion delakoa aspaldi baztertu zen estatuak irabazten zuelako. “milaka” horietatik zuetako zenbat espetxeratu behar dituzte sortu duzuen mugimendua desegiteko??? Kontua da albisteak ikustea besterik ez dagoela egiten utziko zaituztetela jakiteko. Kalterik handiena ezker abertzaleari egiten diozue, hori guztiz objetiboa da. Zuen helburura hori bada ondo zabiltzate, baina autodefentsa gutxi
    mesedez baldintza materialez ari zarete etengabe, begiratu ingurura!

  2. Bai, askoz hobe ezker abertzale ofizialaren estrategia eztabaidagarriezina jarraitzea zaratarik egin gabe, desobeditu gabe, gaztetxeak desalojatuz zenbait herrietan eta PNV-ren jokoan sartuz, eurek noiz aldatuko diren itxaroten..larunbatekoaz esan beharreko bakarra estatuaren etengabeko errepresio eta biolentzia salatzea da, atxilotuei eta euren ingurukoei elkartasuna adieraziz..ezin dugu ahaztu nor den etsaia!

  3. Erreformistek eta demagogo profesionalek ezin dutena inolaz ere onartu hauxe da: urteak daramatzagula errepresio “bigun”, “isil”, “ezkutu”, “demokatiko” eta “leun”honekin: isunak, atxiloketak, pintaden eta muralen ezabaketak, kontrolak, katxeoak, identifikazioak, etxegabetzeak, manifak ilegalizatuta, preso gaixo larrien etengabeko tortura publikoa, sakabanaketa areagotzea, senideen istripuak, manifak militarki (Guardia Zibilak) eta polizialki (zipaioek, munipek, polizia “nazi-onalek) erasotuak, dirutza lapurtuta nori eta artxidemokratikoa eta gizaeskubidezkoa den SAREri… Eta bertze hamaika holako…

    Den-dena “ziklo berrian” eta “elkarbizitza demokratikoan”. Garai berri eta ilusionante hauekin, krisi ekonomiko anker eta basati baten erdan. Alegia, deus ez… Irri egin zazue, irabaztera goaz-eta…

    Eta bitartean, moketa, moketa eta moketa… Instituzioetan goxo, eta PNVrekin erromantze erromantiko erromatarra… La vie est belle! Batez ere asfaltotik urrun…

    ERREPRESIOARI AUTODEFENTSA herri dinamikak hipokrisia, zinismoa, gezurterismoa, demagogia, xarlataneria eta kolaborazionismo zital horiek guztiak agerian utzi ditu, eta gauzak diren bezala agertu: EUSKAL HERRIA MILITARKI OKUPATUTA DAGOEN NAZIOA DA.

    Horregatik geRtatu zen Altsasukoa, berehala estali, manipulatu eta desbideratu zutena (“biktima” Altsasuko herria omen zen, eta bere “ospe ona” eta “ohorea”, ez espetxeratutako gazteak eta Sakanako gazteria…), eta horregatik gertatu da Iruñea-Oreretakoa. Zeren ez da lehen aldia bi hiriak borrokan eta errepresioan elkartzen direla.

    Oroimen historikoa:

    IRUÑEA – ORERETA – DONOSTIA, 1978. REMEMBER????
    German Rodriguez eta Joseba Barandiaran.

    https://eu.wikipedia.org/wiki/1978ko_Sanferminak

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s