Home

3

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ernai

Aste honetan urteko 13. langilea erail du kapitalismoak. 13. langilea prekarietatean lan egitera kondenatuta etxera itzuli ez dena. 13. isilunea. 13. inpotentzia, amorrua eta mina. Iaz 54 langile erail zituzten. 54. Badirudi jada ohitu egin garela albistegietan titular bera irakurtzeaz. Hori salatzeko Ernaiko kideok gaur 54 gune prekario itxi ditugu. Gune bakoitza pasa den urtean eraildako langile bakoitzeko. Gune bakoitzeko egunero-egunero milaka gazte gaudelako esplotazioaren jo puntuan.

2

4

Gune eta egoera horiek gazteok jasaten dugun egoera prekarioaren isla baino ez dira. Izan ere, gazteok orain eta etorkizun beltza dugu parez pare. Agindutakoaren kontrara, edozein enplegu edonolako baldintzetan, langabezia, ezkutuko lanak edota atzerrira alde egin beharra da eskaintzen diguten bakarra. Horrez gain, osasuna, hezkuntza eta etxebizitza bezalako eskubideak negozio bide bilakatu dituzte, denon eskubideak omen zirenak geroz eta gutxiagoren pribilegio bihurtuz. Ondorioz, gure buruaren jabe eginez emantzipatzea nahiz bizi proiektu bat eraikitzea ezinezko bihurtu dute.

Pazientzia aspaldi agortu zitzaigun. Nazkatuta gaude. Nazkatuta zabor kontratuez, enplegurik ezean ikasketak luzatzen aritu beharraz, debalde egin beharreko lan praktikez, inolako aitortzarik gabeko zaintza lanez, behin eta berriz kaleratuak izateaz, lan istripuez, ustelkeriaz… nazkatuta, azken finean, gutxi batzuk gure kontura aberastu daitezen etengabe sakrifizioak egin behar izateaz. Guk BIZI egin nahi dugu, ez iraun!

Batzuek planteatu izan dutenaren kontrara, gazteon eta herritarron egoera kaxkarra ez da fenomeno meteorologiko baten ordaina, ezta arazo tekniko bat ere. Hau krisi deitutako iruzurraren aitzakian elite baten mesedetan sistematikoki ezarritako politika jakin batzuen ondorioa da. Elite ekonomiko eta enpresarialak agindu, espainiar estatuak inposatu eta bertako agintariek aplikatutako neurri horien emaitza argia da: gutxiengo bat geroz eta aberatsagoa, herritarrok geroz eta pobreagoak. Horren adibide dira, esaterako, Urkulluk Alderdi Inpopularraren babesarekin onartu nahi dituen patronalaren aurrekontuak. Baita lan erreformak ere. Lana azkarrago, gehiago eta merkeago egin behar, zer eta gutxi batzuk gure kontura aberastu daitezen. Gaztea, emakumea edota atzerritarra izanez gero, zer esanik ez. Hedabide nagusiak egoera gogor eta gordina hitz ponpoxoekin estaltzeaz arduratuko dira. Indar polizialak, berriz, Mozal bezalako legeen bitartez dena lotuta mantentzen ahaleginduko dira, gure eskubideak defendatzeko eskubidea bera ere ukatuz.

Beldurra bandoz aldatzeko garaia da. Gure buruen jabe eginez lan, ikasi eta bizitzekoa. Sumindura borroka bihurtuz, inoren zain egon gabe eta inori baimenik eskatu gabe Euskal Herri aske, sozialista eta feministaren bidean garaipenak lortzera goaz. Zapaltzen gaituztenei hortzak erakutsiz eta bizi eredu askatzaileak eraikiz.

Dei egiten diogu euskal gazteriari prekarietatearen aurrean antolatu eta denon artean borrokatzera.. Behetik gora, anbizioz eta ilusioz, lortuko dugu!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s