Home

Sin nombre

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ikasle Abertzaleak

Ohar labur honen bitartez gaur goizean, asteazkena 16, Gasteizko Kanpusean jasan diren gertakarien inguruko azalpena ematea dugu izpide, baita ikasle mugimenduko kide kaltetuei gure babes osoa adieraztea ere.

Gasteizko Kanpuseko letren fakultatean jasan dira gertaerak, goizeko hamaikak aldera hainbat ikaslek letren fakultateko kamerak hautsi ondoren, ikasleak kontrolatuta edukitzeko dauden kamerak, hain zuzen. Ekimena burutu bezain laster ertzaintzaren hainbat dispositibo hurbildu dira letren fakultatera, eta dekanotzaren abisuaren ondotik fakultate barrura sartu dira, zuzenean fakultateko lehenengo pisuan aurkitzen den ikasle gela inguratuz. Kontseiluaren barnean inor aurkitu ez duten arren berau miatzeari ekin diote, ordubete eta erdi inguru pasa dutelarik barnean. Ezinezkoa zaigu esatea zein jarduera konkretu burutu duten bertan, halere ikasle gela erdi hustuta geratu da, bertan aurkitzen ziren arropa, ikasle gelako atea, kartel, pegatina, kontseiluko ordenagailuko disko gogorra, hainbat portatil, pankarta zein bestelako materiala eraman dutelarik. Kontrol sozialarekin amaitzeko ekimen baten ondotik ikasle kontseilua hustu dute erabat, aste hauetan burutzen ari diren jardun errepresiboan urrats bat haratago emanaz. Bestetik, ikasle mugimenduko kide bat ere identifikatua izan da letren fakultate inguruan, presentzia polizial basatiaren beste adibide garbi bat erakusten digularik honek.

Arazoaren iturburura joan beharra dugu gaurko gertakariak ulertzeko, izan ere letretako ikasle gela Gasteizko Ikasle Mugimenduaren bilgune nagusia da egun, militantzia aktiboaren elkargunea delarik. Sistema kapitalistari aurre egitea helburu duten hamaika eragile biltzen gara bertan, izan presoen aldeko mugimendua, Ikasle Abertzaleak, talde ekologistak, mugimendu feminista, euskararen aldeko mugimendua, mugimendu internazionalista, ikasle asanbladak… Gaur gertatukoa aspalditik datorren eraso errepresibo gisara ulertzen dugu, azken urteetan eta bereziki hilabete hauetan ertzaintzaren zein kalez jantzitako polizien presentzia itogarria baita Gasteizko Kanpusean.

Ikasle mugimenduaren aurkako kriminalizazioak aurrera darrai, intoxikazio mediatikoa zein instituzionalaren aurrean herri zein langile mugimenduaren elkartasuna ezinbestekoa zaigularik. Beraz, dei egiten diogu Euskal Herrian eraldaketa integralaren bidean lanean dirauen eragile orori ikasle mugimenduari babesa adieraztera, errepresio indarrek ezartzen dizkiguten trabak gaindituz.

Azkenik, EHU-ri gure mespretxu gogorrena adierazten diogu, inbestigazio polizialak babestu eta kriminalizazio mediatiko zein insituzionalean izaten ari diren paper aktiboa salatzen dugularik.

Ikasle mugimenduak aurrera darrai!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s