Home

(Debajo en castellano)

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Elkartzen

Kapitalismoak esplotatu eta prekarizatu egiten du, ondorioz jendartearen dualizazioa eraginez. kapitalismoaren ideologia xenofoboa da!

Arrazakeria eta xenofobia jendarteen egitura ideologiko, politiko zein ekonomikoan lekukotzen dira. Herri eta nazioen esplotazio, menderatze eta zapalkuntzen bitartez adierazten direlarik. Hedapen politika guztiek esplotatu, menderatu eta zapaltzen dituen herrien aldeko nagusitasuna aldarrikatzeko justifikazio ideologikoa eduki izan dute historian zehar, baita gaur egun ere. Beraien hobe beharrez ari direla iritziz, hezi eta zibilizatu daitezen.

Kapitalismoa, polarizazio eta aberastasunaren metaketa da batez ere. 1990. hamarkadan, orduko joerak jarraituz gero, 2050 eta 2075a bitartean, gizateriaren erdia erabateko pobrezian biziko zela baieztatzen zen.  Ageriko da aldiz, prozesu horren azkartzea, 2010etik gaur arte, gizateriaren erdia, munduko aberastasunaren %2az soilik bizi baita. Oxfam GKEren azkenengo txostenaren arabera, 2015etik munduko populazioaren %1 aberatsenak gainontzeko populazio osoak baino aberastasun gehiago du. Gutxi balitz, munduko populazioaren %10 aberatsena isuriketa kutsatzaile guztien erdiaren arduraduna da. Egun, zortzi pertsonek, zortzi gizonek hain zuzen ere, 3600 milloi pertsonek (gizateria osoaren erdiak) duten aberastasun bezainbeste dute. Lanaren Mundu Erakundeak 21 milloi pertsonak bortxazko lana egitera behartuta daudela kalkulatzen du. Honek urtero 150.000 milloiren bat dolarreko etekinak sortzen ditu. 1990. urtean G20 herrialdeetan, sozietate-zergaren batazbesteko tipo nominala %40koa zen, 2015. urtean, %  28,7ra jaitsi da.
Gaur egun, oraindik ere, harriduraz honako justifikazioekin topo egiten dugu: “gerra humanitarioak”, “mendebaldeko demokrazia” “atzeratuta” bizi diren herrialdetara esportatzeko “esku hartzeak”, “terrorismoaren aurkako gerrak”, “zibilizazioen arteko talka”… Guztiak, kapitalismo inperialistak erabiltzen dituen leungarriak dira, munduko herri guztiak kontrolpean edukitzeko; modu honetan, herrion ustiaketa eta bizitzako gero eta arlo gehiagoren salerosketa areagotuz. Are gehiago, kontua ez da era honetako justifikazioekin bukatzen, egunez egun, logika kapitalistak sortutako gerra inperialisten ondorioz ematen ari diren migrazio masiboak eta ondoriozko dramak ikusten ari gara. Demokraziaren “gotorleku” izateaz harro adierazten den Europa honetan ikus ditzakegu gainera.

Gaur Martxoaren 21a, arrazakeria eta xenofobiaren aurkako nazioarteko eguna den honetan, SOS arrazakeriak esan bezala, “Europa zaharraren hegoaldeko muga, hilobi erraldoia da”.

Eraila izan baino bost egun lehenago Malcolm X-k argi eta garbi adierazten zuen: “Beraiek errudun diren horietaz akusatzen gaituzte. Kriminalak beti egiten duena da. Bonbardeatzen zaituzte eta ondoren zure burua bonbardeatu izanaz akusatzen dizute. Arrazistek beti egin dutena da. Beraien ohiturak egintza kriminalen ohiturak dira eta prentsaren bitartez biktima bezala agertzen dira…. biktima kriminal bezala aurkeztu eta kriminala biktima bezala. Horrela egiten dute”.

2008-2016 bitartean, krisi ekonomiko bete betean, pobrezia mailak haundituz joan badira ere, araudi bateria oso bati esker,  herritarroi orokorrean, konkistatutako eskubide sozialak murriztuz eta eskuratzeko baldintzak gogortuz joan zaizkigu. Bereziki gogorra izanik pertsona migratuen kasuan. Adibideak, osasun zerbitzuen sarbiderako ezezkoetan, identifikazio arrazistetan, lan munduan jasaten duten bereizketan, errolda urteen luzapenean, prestazioak jaso ditzaketenen kopurua etxe bakoitzeko 2 bizikidetza unitateetara jaiztean, zerbitzu sozialen “Goi Ikuskaritzaren” sorrerarekin, edota prestazioak jasotzen dituztenak erruduntzat jartzearen marketinari eskerrak, sistemaren jasangarritasun ezaren mezua zabaltzen dutenean jasotzaile iruzurgile kopuru haundiarekin ondorioztatuz.

Azkeneko urteetan DBE jasotzeko baldintzak etengabe gogortu ez ezik azkeneko hiru urtetan honen diru kopurua lege kolpez (aurrekontuen bidez) %21a jaitsi duten bitartean (urtero %7a 2014, 2015 eta 2016 urteetan) horrelako adierazpenak egitea gutxienez zitala bada. 2008an DBE-jasotzaile kopurua 29.585ekoa bazen, 2016ko abenduan kopuru hori 63.797ra igo da. Pertsona guzti hauen artean 46.150ek NANa espainola dute. Honek migratuei egoeraren erantzule izatea egozten dieten diskurtso xenofobo eta arrazistak gezurtatzen ditu.

Neurri hauek, beste neurri batzuekin batera, instituzio eta kargu publiko (alkate batzuk barne) ezberdinen jarrera arrazista eta xenofoboak albo batera utziz, pertsona migratuok, sistema kapitalistarenak propio diren prekarizazio prozesua eta esplotazioa krudelkeria haundiagoz jasatera garamatza. Gu, emakume migranteok, egun horren kriminalizatuak gaudenak, sistema honek gehien esplotatzen gaituenak gara; zaintzen esklabutza eta esklabutza sexualerako erabiliak garelarik.

“Eta hori da gure arazoak nazioartera zabaldu beharraren adibide bat. Orain nazio afrikarrak manifestatzen ari dira eta Misissipin ematen den arrazakeria Kongon ematen den arrazakeriarekin lotzen ari dira, baita Hego Viet Namen ematen denarekin. Dena da arrazakeria. Dena mendebaldeko potentziek azkenengo mendeetan Afrika, Asia eta Latindar Amerikako herrialdeak degradatzen eta ustiatzen eta zapaltzen jarraitzeko erabili duten biziozko sistema arrazista.

Eta herrialde ezberdin horietako herri ezberdin horiek arazoa bat eta bakarra dela ikusten hasten badira eta hogeita bi milloi beltz ipar amerikarrok Hego Viet Namen eta Kongon eta Latindar Amerikan zapalduak izaten ari diren herrien arazo bera dugula ikusten badugu, orduan munduko zapalduak gehiengo bat eta ez gutxienengo bat izanik, orduan gure arazoari erregutu behar duen gutxienengo batek bezala beharrean exijitzeko aukera duen gehiengo batek bezala aurre egingo diogu.”
(Malcolm X-k New Yorken, 1965eko urtarrilaren 28an)

Hitz hauek esan eta 52 urte igaro direnean, gure herrian, miseriazko dirulaguntzak jasotzen dituzten pertsonak bilatzera bultzatzen gaituzte,  liskarretan sar gaitezen, beraien azal kolorea edo jatorriarengatik. Esnatzeko ordua da, kontzientzia hartu eta sistemari aurre egiteko ordua. Gure herrian arrazakeria eta xenofobia ganditzeko borroka ideologikoan zein praktikan aurrera egitea, munduko beste herriei laguntzeko erarik hoberena da. Herritarron gehiengoaren aurkako eskutuko gerra honen aurrean, arrazakeria eta xenofobiaren aurka mobilizatzera dei egiten zaituztegu, eraldaketa sozialaren bidean pausuak ematera gonbidatuz.

EUSKAL HERRIAN PERTSONA BAT BERA ERE ESKUBIDERIK GABE!
BORROKATU ESKUBIDE SOZIALEN ALDE! PREKARIETATEARI AURRE EGIN! JENDARTEA ERALDATU!!


03cc27e43f34fb7a45f663d3d644050e_mobilemagic-the-fight-the-fight-the-power_374-512

21 de marzo Día Internacional contra el racismo y la xenofobia

Elkartzen

EL CAPITALISMO EXPLOTA Y PRECARIZA, Y EN CONSECUENCIA PROVOCA UNA DUALIZACIÓN DE LA SOCIEDAD ¡LA IDEOLOGIA DEL CAPITALISMO ES XENOFOBA!

El racismo y la xenofobia se asientan en la estructura ideológica, política y económica de las sociedades, manifestándose mediante la explotación, opresión y dominación de las naciones y de los pueblos. A lo largo de la historia todas las políticas expansionistas han tenido y tienen la justificación ideológica de proclamarse superiores a los pueblos que explota, oprime y domina, diciendo que lo hace por su bien, para educarlos y civilizarlos.

Capitalismo es sobre todo polarización y concentración de riqueza. En la década de los años 1990 se afirmaba que de seguir la tendencia actual, la mitad de la humanidad estaría en situación de pobreza  absoluta entre 2050 y 2075, pero este proceso se ha acelerado, ya que desde 2010, la mitad de la humanidad malvive con sólo 2% de la riqueza del planeta. Según el último informe de la ONG Oxfam, desde 2015, el 1% más rico de la población mundial posee más riqueza que el resto del planeta y ha calculado que el 10% más rico de la población mundial es responsable de la mitad de las emisiones contaminantes totales. Actualmente, ocho personas (ocho hombres en realidad) poseen la misma riqueza que 3.600 millones de personas (la mitad de la humanidad). La Organización Mundial del Trabajo calcula que 21 millones de personas son víctima de trabajo forzoso, lo que genera unos beneficios que ascienden a aproximadamente 150.000 millones de dólares anuales. En 1990, el tipo nominal medio del impuesto de sociedades en los países del G20 era del 40%; en 2015, se había reducido hasta el 28,7%.

Hoy en día seguimos asistiendo asombradas a este tipo de justificaciones: “guerras humanitarias”, “intervenciones” para exportar la “democracia occidental” a pueblos “atrasados”, “guerra contra el terrorismo”, “choque de civilizaciones”… Eufemismos de un capitalismo imperialista que necesita controlar a todos los pueblos del planeta para poder ahondar en la explotación y mercantilización de cada vez más aspectos de la vida. Eufemismos, sí. Pero eufemismos que calan en la sociedad y alimentan esa idea de superioridad occidental instalada en amplias capas de la sociedad tras siglos de trabajo ideológico. Y no solo seguimos soportando este tipo de justificaciones, además día a día podemos observar el drama humano en forma de migraciones masivas huyendo de las guerras imperialistas que genera la lógica capitalista. Y lo podemos observar aquí mismo, en esta Europa que se vanagloria de ser la cuna de la democracia. Hoy, 21 de marzo, en el día internacional contra el racismo y la xenofobia,  “la  frontera sur de la vieja Europa sigue siendo una inmensa tumba” como bien afirma SOS racismo.

Malcolm X, cinco días antes de su asesinato, lo exponía claro: “Nos acusan de lo que ellos mismos son culpables. Esto es lo que siempre hace el criminal. Te bombardean y luego te acusan de haberte bombardeado a ti mismo. Te aplastan el cráneo y luego te acusan de haberles atacado. Esto es lo que los racistas han hecho siempre. Sus costumbres son las acciones criminales y luego utilizan la prensa para victimizarte… hacer que la víctima se vea como criminal  y el criminal como la víctima. Así trabajan”.

Entre 2008-2016, en plena crisis económica, a pesar de los niveles crecientes de pobreza, toda una batería normativa ha ido recortando los derechos sociales conquistados, endureciendo las condiciones para acceder a ellos al conjunto de la población, pero especialmente a las personas migradas. Esto lo observamos en la negativa al acceso a la sanidad, en las identificaciones racistas, en la discriminación laboral, en el aumento del tiempo de empadronamiento, en la reducción a dos unidades convivenciales por vivienda que pueden recibir prestación, o en la creación de “La Alta Inspección” sobre los servicios sociales, con el marketing de “culpabilizar a la persona perceptora”, lanzando el mensaje de un sistema insostenible por “el gran número de personas preceptoras defraudadoras”.

Es cuanto menos mezquino realizar semejantes declaraciones cuando en los últimos años no han hecho más que endurecer las condiciones para acceder a la RGI y reducir su cuantía a golpe de ley (presupuestos), un 21% los últimos tres años (a un ritmo del 7% anual durante 2014, 2015 y 2016). Mientras que en 2008 el número de personas perceptoras era de 29.585, a diciembre de 2016 el número ha ascendido a 63.797 personas (de las cuales 46.150 tienen DNI español, desmintiendo esos discursos xenófobos y racistas que culpabilizan de la situación a las personas migradas).

Estas y otras medidas, por no hablar de las actitudes racistas y xenófobas de instituciones y cargos públicos, como la de algunos alcaldes, hacen que seamos las personas migrantes las que con mayor crudeza suframos los efectos de la explotación y el proceso de precarización propios del sistema capitalista. Siendo nosotras, las mujeres migrantes, hoy tan criminalizadas, las mayores explotadas por este sistema que nos utiliza como esclavas sexuales o esclavas de los cuidados.

“Y ése es un buen ejemplo de por qué hay que internacionalizar nuestro problema. Ahora las naciones africanas están manifestándose y vinculando el problema del racismo en Misissipi con el problema del racismo en el Congo y también con el problema del racismo en Viet Nam del Sur. Todo esto es racismo. Todo eso es parte del vicioso sistema racista que han utilizado las potencias occidentales para seguir degradando y explotando y oprimiendo a los pueblos de África, de Asia y de América Latina durante los últimos siglos.

Y si esos pueblos de esas diferentes regiones empiezan a ver que el problema es el mismo problema y si los veintidós millones de norteamericanos negros vemos que nuestro problema es igual que el problema de los pueblos que están siendo oprimidos en Viet Nam del Sur y en El Congo y en América Latina, entonces –pues los oprimidos de la tierra constituyen una mayoría y no una minoría-, entonces afrontamos nuestros problemas como una mayoría que puede exigir y no como una minoría que tiene que suplicar.”(Malcolm X en Nueva York, 28 de enero de 1965)

52 años después de ser pronunciadas estas palabras en nuestro pueblo se fomenta el enfrentamiento racial entre personas y se nos anima a que busquemos en nuestro alrededor a las personas que cobran un subsidio de miseria para enfrentarnos con ellas por su color de piel o por su procedencia. Es hora de despertar, de concienciarse y de plantarle cara al sistema. Avanzar en la lucha ideológica y práctica en la superación del racismo y la xenofobia en nuestro propio pueblo, es la mejor forma de ayudar al resto de pueblos del mundo. Ante esta guerra soterrada que están librando contra la inmensa mayoría de la población llamamos a la movilización contra el racismo y la xenofobia para ir dando pasos en la transformación social.

¡EN EUSKAL HERRIA, NINGUNA PERSONA SIN DERECHOS!
¡LUCHA POR TUS DERECHOS SOCIALES! ¡HAZ FRENTE A LA PRECARIEDAD! ¡TRANSFORMA LA SOCIEDAD!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s