Home

fku_rb_0007057000114999

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ernai

Europa 2020 plan neoliberaletik etorritako haizeek lur hartu zuten 2011.urtean Espainian. LOMCE izenez ezagututako lege proposamena besapetik atera eta espainiar parlamentura eraman zuen Wert ministro ohiak. Ikasleok espainiar konstituzioaren bedeinkazioz, lan merkaturako pieza bilakatzeko plan borobila.

Gerora sortutako iskanbila ederki makilatu zuten dimisio antzeztuekin, egindako lanagatik saria jaso ostean, nola ez. — Titular eta eztabaiden erdigunean zegoen hizketagaia desagertzen joan zen gutxinaka-gutxinaka. Ez ordea ikasgeletatik. Mamu ikusezin bat bezala ikasgeletaraino sartu zaigu liburuetan, etxerako lanetan, apunteetan, arbeletan…

2016-2017 ikasturtean LOMCE legearen aplikazioaren azken fasean gaudela suposatzen da, zehaztutako edukien eta kurtso amaierako errebaliden aplikazio zuzenean. Aldaketa hauek merkatuaren logika txertatu eta estatu espainiarreko elite ekonomikoei mesede egiteko diseinatuta daude.

Hezkuntza sistema erreforma bidez diseinatu eta norabidetu dute lan merkatura geroz eta gazteago, esplotatuago eta zapalduago joan gaitezen. Eskolatik fabrikara, esku-lan merke eta sumisoak izan gaitezen.

Euskal Herrian ere ez da kontrakorik gertatu. 2013.urtean, LOMCE onartzearekin batera, PNVko Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuak ere HEZIBERRI 2020 plana atera zuen eusko labelarekin besapetik. PNVren laguntxoen interes ekonomiko zein politikoen mesedetarako hezkuntza plana. EHUn 3+2 erreforma neoliberalarekin borobildu zuten beraien asmoa. Dena ikasleon mesederako omen.

Urte guzti hauetan ordea, hezkuntza komunitate osoaren oihu irmoa entzun da kale zein ikasgeletan. LOMCE, Heziberri eta 3+2 erreformei ezezko borobila eman zaie Euskal Herriko txoko desberdinetan egindako ehunka mobilizaziotan. Gaur sindikatuek eta bihar ikasleok deitutako mobilizazioak ere horren adibide dira. Milaka herritar hezkuntza sistema propio baten aldeko borrokan kalean, lan baldintza eta ikas baldintza duinak aldarrikatuz.

Ernai gazte antolakundetik ere dei egiten diogu euskal gazteriari eta baita herritar orori ere hezkuntza sistema propio baten aldeko borrokan kaleak betetzeko eta inposatu nahi dizkiguten erreforma eta plan neoliberalei hortzak erakusteko.
Hezkuntza herritik eta herriarentzat, denok kalera!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s