Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Jaikialdi

Agerraldi honen bidez, Jaikialditik, Ernai antolakundea, Askapena, Ikasle Abertzaleak, Gasteizko Bilgune Feminista, Errekaleor bizirik, 7.alaba auzo elkartea, Elkartzen, Negeak, Indar Baskonia, Gasteizko Gaztetxea, Judizmendiko Gaste Asanblada, Olarizuko Gazte Asanblada, Eusko Saharauiak, Ekialdeko ikasle mugimendua, Koldoko ikasle mugimendua eragileen babesaz, pasa den ostegunean Gasteizko kanpusean bizitako gehiegikeria poliziala salatu nahi dugu.

Gertakari hauek, Euskal Herriko hamaika txokotako ikasle mugimenduaren aurkako kriminalizazio kanpainaren baitan kokatu behar ditugu. Izan ere, bizpahiru urte hauetan, nabarmen handitu da ikasle antolatuen aurkako jazarpena; presentzia zein jarraipen polizialarekin hasi, identifikazio zein atxiloketetatik pasa, eta epaitegietako multa zein kartzela zigorrekin bukatzen dena. Nonbait, sistema kapitalistaren ideologizazio prozesuak huts egiten duenean, etsaiak, (bere status quoa zein boterea mantentzeko) militanteok, baita kolektiboak oro har, mehatxatzeko, beldurtzeko zein zigortzeko hautu garbia egiten du; ikasle sumiso izatetik urruntzen den edonoren aurka gogor erasotuz.

Halaber, borroka moldeak jopuntuan jarriz, mugimenduaren oinarri den mezu politikoa estaltzea dute helburu; hots, ekintza konkretuen gain foku osoa jartzearen bidez, ikasleon borroken funts zein helburuak ezkutatzea. Joan den asteko Gasteizeko Kanpuseko Letren fakultateko kasuan ere argi ikus dezakegu manipulazio hau: bai gertakarien inguruko gezurrak zabaldu direlako, baita ikasleon ahotsa itzalean mantendu zutelako ere. Era honetan, bai zipaioak baita medioak ere, egoitza politiko bat ixten eta bertatik materiala konfiskatzen ari ziren aurpegi estalidun txakurren irudia bilatu zuten; orain urte batzuetatik ezaguna zaiguna.

Komunikabideek zein UPVk zabaldutako desitxuraketen aurrean, ostegun goizeko gertakariak argitzeko beharrean ikusi ditugu geure buruak; jazotakoak, asko urruntzen baitira bilatutako irudi interesatu horretatik. Ikasle mugimenduko kideok argi dugu gure proiektu politikoari ekarpena egiten dion beste ekintza bat izan zela ostegunekoa, kamerak, kontrol sozialerako beste mekanismo bat diren heinean, gu kontrolpean izateko daude, beraz, autodefentsa mekanismoak martxan jartzera behartu ginen ikasleok zapalkuntza honen aurrean. Ekintza igaro eta segundo gutxira, txakurren hiru patruila fakultatearen sarreran zauden, eta hainbat sekreta hall barruan; bost minutu pasatzerako, Letren Fakultatea eta kanpusa, kaleko zein uniformatutako txakurrez hartuak izan zirelarik. Txakurrak fakultatean sartu eta zuzen zuzenean, Ikasle Kontseilura joan ziren, bertan, inoren ikuskapenik gabe, ordu eta erdiko miaketa burutu zutelarik. Gaizera, txakurrek bertan zegoen ikasle ororekiko jarrera oldarkorra izan zuten, horietako bat identifikatu eta denbora batez erretenituta edukiz. Honekin ikusten da, despliege poliziala neurrigabea izateaz gain, aurretiaz prestatutakoa zela.

Argi adierazi nahi dugu, zipaioaek miatutako gela, eragile zein ikasle anitzen bilgune den Ikasle Kontseilua dela; hau da, espazio hori inoren gotorleku izatetik urrun, ikasleok gure egunerokoan elkartzeko, biltzeko zein antolatzeko erabiltzen dugun kontseilua dela. Honenbestez, lege urraketa bat izateaz gain, guztiz ilegitimoa da. Txakurrek bertan lapurtutako material guzti horretan, bi motatako objektuak zeudela baiezta dezakegu: batetik, gure eguneroko jarduerarako erabiltzen duguna, eta bestetik, ikasleen objektu pertsonalak (klasera joateko motxilak, kasu). Horrenbestean, argi eta garbi galdegiten dugu, lehenik, Letretako Ikasle Kontseilutik lapurtutako material guztia haien jabeei itzultzea, eta bigarrenik, material horretatik eratorri daitekeen ikerketa polizial oro gelditzea.

Kriminalizazio guzti honen aurrean, UPV ere erantzule nagusi gisa ikusten dugu: izan ere, kriminalizazioa aurrera eramaten ari den instituzio nagusia da bera, instituzio zapaltzaile den bitartean, biktimismo papera hartuz. Eta txakurrekin izaera kolaborazionista bat ari da hartzen, ikasleoi argipenik eman gabe, eta bere burua egoeratik at kokatu nahian, gure bizkarrera indar polizialekin kolaboratzen ari delarik.

Jaikialditik baina, kriminalizazio guztiaren gainetik, gure proiektu politikoan berresten gara. Langile Boterea ipar, kapitalismoaren suntsipenerako, jakintza desjabetuon esku jartzea bilatzen duen Herri Unibertsitatearen eraikuntzan lerratzen gara. Horretarako ikasle zapalduok, aurrerapausoak ematen jarraituko dugu jartzen dizkiguten oztopo guztien gainetik.

Bestetik, gainontzeko kanpusetan ikasle mugimenduetan jazarriak izaten ari diren ikasleei zein taldeei gure babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu. Era berean, dei egiten diogu bai Herri Mugimenduari baita Euskal Herri Langileari ere, batetik, jasaten ari garen eta jasan dezakegun kriminalizazio ororen aurrean salaketa gogorra zein ikasleonganako babes osoa adieraztea; eta bestetik, datorren ostegun honetan, martxoaren 23an hain zuzen, burutuko dugun greban parte hartzera.

Azkenik, Gasteizko ikasle mugimendutik, eskerrak eman nahi dizkiegu herri mugimenduko kide, komunikabide, nola eragile ezberdinei, egun hauetan zehar euren babesa helarazteagatik.

Kapitalismoa suntsituz Herri Unibertsitatea eraiki!

Ikasleonganako kriminalizaziorik ez!

Gora ikasle borroka!

————————————-

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: ELEAK-Libre mugimendua

Gasteizko kanpusean pasaden astean egon ziren gertakarien ondorioz, Eleak- Libre mugimenduak idatzi honen bidez hurrengoa adierazi nahi du:

Batetik, ikasle mugimenduaren aurkako kriminalizazio saiakera berri hau gaitzesten eta salatzen dugula eta honekin batera Gasteizko kanpuseko ikasleei gure elkartasun eta babesa adierazi nahi dizkiegula.

Bestetik, oinarrizko eskubidea den hezkuntza komunitatean ikasle mugimenduak euskal eskola nazionalaren proiektua garatzeko eta borrokatzeko zilegitasun osoa duela uste dugu.

Horretarako, askatasun osoz jarduteko eskubidea bermaezina da Gasteizko kanpusean. Izan ere, bertako ikasleek etengabeko jazarpena pairatzen dute, eta kontrol sozialerako kontzienteki jarritako kamerak horren erakusgarrietako bat dira. Honekin batera, etengabeko identifikazio, jarraipen eta abarrak jasaten dituztela salatu nahi dugu. Euren eskubide zibil eta politikoak etengabe urratuz.

Azkenik, Ertzaintzak EHUren baimenarekin kanpusera sartzea eta ikasle gelako materiala eramatea eskubide urraketa gogorra dela salatzen dugu.

 

One thought on “Kriminalizazioaren gainetik, gora ikasle borroka!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s