Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Gasteizko Ikasle Mugimendua

Lehenik eta behin, martxoaren 23 honetan burututako indar erakustaldiagatik kaleak hartu dituen ikasleria zoriondu nahi dugu. Gaur da eguna argi geratu dena LOMCE, Heziberri eta EU2020 bezalako inposaketak ez ditugula Euskal Herrian onartuko. Izan ere, pairatzen ditugun hezkuntza sistemaren zapalkuntzan sakontzea helburu duten erreforma hauek ez dira sistema kapitalistaren erreprodukziora bideratutako mekanismoak besterik.

Ikasleriak Gasteizko kaleak astindu ditu, ilusioz eta determinazioz beteriko amorruaz. Aspaldi ikasi genuen inposaketei aurre egin ezean ez dugula etorkizunik! Ikasleriaren borrokarako determinazio honek, kapitalaren interesen baitan burutzen den jakintzaren ekoizpena gelditzea lortu du. Gaurkoan, Lanbide Heziketak, ikastetxeak eta Unibertsitatea hutsik gelditu dira, milaka eta milaka ikasle Euskal Herri osoan zehar kalera atera direlarik. Gasteizko Kanpusean ikasle grebak eraginda fakultateetako ateak itxi behar izan ditu atzodanik Errektoretza Taldeak, ikasle mobilizazioen eraginkortasuna isladatuz.

Bigarrenik, azpimarratu nahi dugu pasaden asteko ikasle gelaren aurkako erasoa, UPVren presio eta mehatsuak eta indar errepresiboen identifikazio, isun eta jarraipenak, ez direla gai izan ikasle mugimenduaren borrokarako grina itzaltzeko. Era berean, salatu nahi dugu gure proiektuaren eduki praktikak distortzionatzea helburu duen komunikabideen jarduna, aurrez aipaturiko errepresioa bideragarri egiten duena. Beraz ikasle mugimenduak jasandako kriminalizazioaren erantzule nagusitzat jotzen ditugu UPVren agintariak, PNVren armada eta ikasleon borroka manipulatzen duten komunikabideak, denak ala denak kapitalaren mesedetara dihardutenak. Adierazgarria gaurko greba egunean Gasteizko Kanpusa militarki hartua egon dela goiz osoan zehar eta identifikazio eta jarraipenak pairatu ditugula. Jarduera Fisikoen eta Hezkuntzen fakultatean Ertzaintza eraikinera ere sartu da ikasleak identifikatuz. Manifestazioan zehar zipaioen aldetik jasandako probokazioak eta mobilizazio ostean burututako identifikazioak salatzea ere beharrezkotzat jotzen dugu.

Hirugarrenik eta azkenik, gure Hezkuntza Eredu Propioa eraikitzearen beharra inoiz baino gehiago aldarrikatzen dugu. Herri Eskola, Herri Unibertsitate eta eskola Kolektiboak ditugularik honen eguneroko isla praktiko nagusi. Bertan, hezkuntza esparruan ematen diren edukien kritika erradikal batetik abiatu eta gaurdanik langile klasearen mesedetan egongo den ekoizpen teoriko berri bat sortzeari ekin diogu. Horrela, inposaketak borrokatuz eta hauen gainetik gure eredua eraikitzeko baldintzak sortuz, ikasleriak eta langile klase osoak herri burujabe baten oinarri izango den hezkuntza iraultzailea sortuko dugu.

Beste Hezkuntza Eredu bat posible bezain beharrezkoa delako;
LOMCE-ri EZ! EU2020-ri EZ!

GORA HERRIAREN HEZKUNTZA! GORA IKASLEON BORROKA!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s